125. ALDIZKARIA - 1999ko Octoberren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

577/1999 EBAZPENA, irailaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Goi presioko horniduraren bigarren fasea (Mendaur konponbidea)" obren proiektua Zubietako Herriko Etxean berriro jendaurrean jartzen duena.

Toki Administrazioko kontseilariak, abuztuaren 2ko 258/1999 Foru Aginduaren bidez, "Goi presioko horniduraren bigarren fasea (Mendaur konponbidea)" obren proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari ekin zion eta hamabost egunez jendaurrean jarri zuen.

Ikusi delarik epe horretan proiektua ez zela Herriko Etxean egon interesatuen eskura, bidezko da herri horretan berriro jendaurrean jartzea.

Horregatik, Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8ko 407/1999 Foru Aginduaren bidez eman zizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. "Goi presioko horniduraren bigarren fasea (Mendaur konponbidea)" obren proiektua Zubietako Herriko Etxean berriro jendaurrean jartzea, ukituek nahi dituzten alegazio guztiak aurkez ditzaten.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Zubietako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea. Interesatuek proiektua eta lurzatietako planoak izanen dituzte eskura bertan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita lauan.-Zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A9909463