125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

309/1999 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Campusa handitu eta antolatzeari buruzko Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ukituriko jabe, ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua behin betikoz onetsi eta aurkezturiko alegazioak ebazten dituena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 1ean emandako 172/1999 Foru Aginduaren bidez, jendaurrean egon zen, hilabetez, zenbait desjabetzapen jarduketak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori iraganik alegazio bat aurkeztu da. Laburturik azaldu eta erantzun honen bitartez ebatzi da:

a) Edukia. Miguel Istúriz Marquina jaunak (14. finka, 5. poligonoa, 1613. lurzatia), bere lurzati ukituaren azalerari buruzko zuzenketa eskatu du: 8.831 m2 arte handitzea, horretarako aurkeztutako plano batean oinarrituta.

b) Erantzuna.

1) 1991. urtean finkaren azalera katastrala 9.931 m2- koa zen guztira. Horietatik 2.382 m2 lurzorukoak eta gainerako 7.549 m2-koak alorrekoak.

2) Geroago, "B-5 adarra" bideak lurzati hori ukitu zuen, alorreko 2.240 m2 hain zuzen, eta desjabetu egin zen.

3.) Horrenbestez, bidezkoa da erreklamazioa hein batean ontzat hartzea, eta alegatzaileari onartzea, ukituriko lurzatian, 7.691 m2-ko azalera katastrala, honela banatua: 2.382 m2 lurzorukoak eta 5.309 m2 alorrekoak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Campusa handitu eta antolatzeari buruzko Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ukituriko jabe, ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua, eta ekainaren 11ko 172/1999 Foru Aginduak ezarritako jendaurreko epean aurkeztu den alegazioa ebaztea, Foru Agindu honen azalpen zatian adierazi bezala.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea ukituriko alegazio egile eta jabeari, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

UKITURIKO JABE, ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA. IRUÑA

13 5 1613 Istúriz Marquina, Miguel San Saturnino, 3 - Mutiloagoiti 7.691 Lurzorua 2.382 Alorra 5.309

16 5 1614 Oroquieta Morales, Pilar Zapateria, 43-4. - Iruña 6.127 Lurzorua 2.698 Larreak 3.429

18 5 1173 Hijos de Carlos Eugui, S.A. Vínculo, 5-behea - Iruña 1.098 Lurzorua 103 Alorra 995

Iragarkiaren kodea: A9909177