I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko irailaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako zerbitzu-anitzetako arduradun lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin- behineko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1999ko ekainaren 7an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako zerbitzu-anitzetako arduradun lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 1999ko uztailaren 26ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Eskabideak aurkezteko epea akiturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda onestea.
Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an emandako 164/1998 Foru Aginduaren bidez esleitu zizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako zerbitzu- anitzetako arduradun lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.
2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko bost egun naturaleko epearen barrenean, baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkez ditzakete eta egindako akatsak zuzendu.
2. Epaimahaikideei ebazpen honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko irailaren hamahiruan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Onartuak:
BEAUMONT LIZARRAGA, PEDRO
BURUSCO JUANDEABURRE, RAMON
Baztertuak: Inor ez.
Iragarkiaren kodea: A9909226