125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

449/1999 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, José María Cebrián Jiménez jauna, bitarteko gisa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Barne Araubidearen atalburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-José María Cebrián Jiménez jauna, bitarteko gisa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Barne Araubidearen atalburu izendatzea.

Atalaren titularrak zerbitzuak emanen ditu dedikazio oso eta esklusiboarekin.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A9909648