I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
448/1999 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Juan Ignacio Goñi Saldise jauna, bitarteko gisa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Fiskalitate atalburu izendatzen duena.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.
Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamahiruko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.-Juan Ignacio Goñi Saldise jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, bitarteko gisa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Fiskalitate atalburu izendatzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: A9909647