125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

447/1999 FORU DEKRETUA, irailaren 20koa, Juan Ignacio Goñi Saldise Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Barne Araubidearen atalburu jaunaren kargu uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idazatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeiko bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Juan Ignacio Goñi Saldise Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Barne Araubidearen atalburu jaunaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco José Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A9909646