125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

356/1999 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Pedro Abete Uriz jauna, bitarteko gisa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Araubide Juridikoaren atalburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamahiruko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Pedro Abete Uriz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, bitarteko gisa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Araubide Juridikoaren atalburu izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamahiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A9909644