108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- D E I E R R I

Etxegintzako eta jarduera lizentziak emateko Ordenantza

Udalak, 1999ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen etxegintzako eta jarduera lizentziak emateko Ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluak ezartzen du ordenantzek ez dutela ondorio juridikorik sortuko haien testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek duten ahalmena, hots, toki entitateei haien egintza edo erabakiak baliogabetzeko eskatzea, erabiltzeko epea iragan ez den bitartean.

Deierrin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita batean. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezáun.

ETXEGINTZA ETA JARDUERA LIZENTZIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza hauen xedea da etxegintzako alderdiak arautzea, udalerriko hirigintzako zehaztapenetan duten eraginagatik.

2. art. Esparrua.

1. Ordenantza honen aplikazioko esparrua Deierriko udal dermioa den lurralde osoa izanen da.

2. Edonola ere, ordenantza honetan dauden zehaztapenak udal planaren hirigintzako arau orokor eta partikularretan dauden mota guztietako zehaztapenen osagarriak izanen dira. Haien arteko kontraesanik balego, udal planean dauden hirigintzako arauek izanen lukete lehentasuna, ordenantza hauetako zehaztapenen gainean.

3. art. Eguneratzea.

Deierriko Udalak ordenantza hauek eguneratzea sustatuko du, uneoroko errealitate sozialera egokitzeko asmoz, haien xedea diren alderdiei buruz emaniko xedapen arautzaileek eta garapen zientifikoak hala eskatzen badute.

Ordenantza hauen edukia ez da udal planaren arauen parte bat eta gainerako udal ordenantzen mailakoa da. Beraz, haiek eguneratzea uneoroko udal borondatea eta beharren araberakoa izanen da.

4. art. Dauden eraikinak.

Dauden eraikinen handitzeak ordenantza hauen zehaztapenetara egokitu beharko dira.

Dauden eraikinetatik, ordenantza hauen alderdiren bat urratu eta ordenamendutik kanpo espreski deklaraturik ez daudenetan, obrak egin ahalko dira finkatu, konpondu, eraberritu edo baldintza estetiko nola higienikoak hobetzeko, baina ez bolumena handitzeko.

5. art. Interes orokorreko instalazioak.

Udalak bere kargura paratu, kendu edo aldatu ahalko ditu, finketan, interes orokorreko deklarazioa duten instalazioak, hala nola euskarriak, seinaleak edo jendearen zerbitzu orokorrerako beste edozein elementu, eta jabeek onartu egin behar dute.

II. KAPITULUA

Izapidatzeko ordenantza

6. art. Lizentzia behar duten egintzak.

Hirigintzako lizentzia behar duten egintzak 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan aurreikusitakoak dira:

a) Oin berriko eraikin eta instalazioak, edozein motatakoak, eraikitzeko obrak.

b) Lehendik dauden eraikin eta instalazioak, edozein motatakoak, handitzeko obrak.

c) Beste motatako eraikin eta instalazioen egitura nahiz kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatu edo eraberritzekoak.

d) Eraikinen barneko tajuketa aldatzen duten obrak, erabilpena edozein dela ere.

e) Behin-behinekoz egiten diren obrak eta erabilpenak.

f) Hirigintza lurzatiketak eta landa finken banantze eta zatiketak.

g) Lurrak mugitzea, hala nola lurrerauzketa, lur-berdinketa, hondeaketa eta betelana, egintza horiek onetsitako urbanizazio edo eraikuntza proiektu batean burutu beharreko obrak bezala zehaztuta eta programatuta agertzen diren kasuak salbu.

h) Eraikinen eta, oro har, instalazioen lehenbiziko erabilpena edo okupazioa.

i) Eraikinen eraispena, berehalako aurri egoeran deklaratutakoak izan ezik.

j) Lurrazpian eragina duten instalazioak.

k) Zuhaitz multzo, baso, zuhaizti edo parkeetan zuhaitzak edo zuhaixkak botatzea, onetsitako planeamendurik izanda ala gabe, nekazaritzako legeriak baimendutako lanak salbu.

l) Bide publikotik ikusten ahal diren iragarkiak paratzea, lokal itxietan jarritakoak salbu.

m) Ubide publikoetan presak, urtegiak, babeserako eta zuzentzeko obrak egitea, non ez diren interes orokorreko obra publikoak.

n) Legarrak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, nahiz eta jabetza publikoko lurretan egin eta lagapen administratiboari lotzen zaizkion.

ñ) Finkak ixtea.

o) Eta, orokorrean, erregelamenduz adierazitako egintzak, dela obrak egin behar direlako zein lurzoruaren edo azpilurzoruaren erabilera intentsitate handiagokoa delako, dela hauen erabilera pribatiboa edo ez normala ekartzen dituelako, dela lurzoruaren erabileraren helburua nekazaritza edo oihangintza ez eta beste bat delako.

Partikularrek eraikuntza eta lurzoruaren erabilpeneko egintzak burutzen dituztenean jabetza publikoko lurretan, lizentzia ere eskatu eginen zaie, jabetza publiko horren erakunde titularrak behar diren baimen edo esleipenak eman ditzan galarazi gabe.

7. art. Eskabidea.

Lizentziak idatziz eskatuko zaikio Deierriko Udalaren alkate udalburutzari eta udal erregistroan agertu beharko dute.

Eskabideak alkate jaunari zuzenduko zaizkio eta datu hauek bilduko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna eta, bere kasuan, ordezkatutako pertsonarena.

-Izena eta deiturak.

-Helbidea.

-N.A.N eta/edo I.F.K.

-Eraikitzailearen izena eta helbidea.

b) Eskabidearen xedea.

-Eskabidearen izaera eta xedea.

-Kokapena.

c) Tokia, data eta sinadura.

d) Proiektu teknikoaren hiru ale.

8. art. Agiriak.

Eskabidearekin batera behar diren datuak emanen dira, Udalak argi ikus dezan zer egin nahi den eta indarrean dagoen hirigintzako legeria eta arau aplikagarriak betetzen direla justifikatzeko.

Eraikin berri eta obra larriak burutzeko behar den proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, dagokion Elkargoak ikus-onetsia.

Obra larritzat hartuko dira nahiz partzialki, nahiz osoki honako hauek ukitzen dituztenak:

-Eraikinaren egitura (estalkia, solairua, hormak, e.a.).

-Eraikinaren osaketa eta estetika (baoak egitea, plakadurak, itxiturak, e.a.).

-Bide publikoan urbanizazio lanak burutzea.

Obra xehetzat hartuko dira:

-Eraikinean olanak, errotuluak, aldamioak, e.a. paratzea.

-Teilatu, fatxada, instalazioetan konponketa xeheak egitea, ez egituran, ez osaketa eta estetikan eraginik ez dutenak, baldin probetxamendu erregimena aldatu ez eta bizigarritasun zedula emateko baldintzak aldatzen ez badituzte.

Eraikin katalogatuetan errestaurazio, zaharberritze edo aldaketa lanak egiteko, gaurko egoeraren planoak aurkeztuko dira eta proposamenaren planoak, aurrekoenen gainean paraturik, eraikinaren argazki multzoa, 10 x 15 zentimetrokoak, eta erakunde eskudunek eskatutako datu oro.

9. art. Lizentzia emateko izapideak.

1. 39.1.c) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko lizentzia ematea Kontzeju bakoitzari dagokio, aldez aurretik Deierriko Udalak aginduzko duen txosten loteslea emanda.

2. Kontzeju bakoitzak eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko lizentzia emateko prozedura Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 39.1.c) eta 319.7. artikuluetan eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 223.3. artikuluetan aurreikusitakoari lotuko zaio.

3. Ondorio horietarako, prozedura hasiko da dagokion Kontzejuko erregistroan eskabidea eta behar diren agiriak eta proiektuak aurkeztean.

Hutsune nabarmenak balira edo ebazteko behar den dokumentaziorik ez balego, eskatzaileari hutsune horiek betetzeko edo behar diren agiriak aurkezteko eskatuko litzaioke. Ebazteko epea eten eginen da errekerimenduko egunetik eskatu agiriak aurkeztu edo adierazi hutsunea bete arte.

10. art. Lizentzia emateko epeak eta baldintzak.

1. Lizentziarako eskabidea, egiten denetik bi hilabeteko epean ebatzi beharko da. Aipatu epean ebatziko ez balitz isilbidea ezezkoa izanen litzateke.

Hala ere baiezkoa izanen da isilbidea honako kasu hauetan:

a) Udalari dagokion txosten loteslea eskatu eta horrek Kontzejuari jakinarazi gabe bi hilabete iragan direnean.

b) Aipatu txostena, lizentzia ematearen alde eman eta jakinarazi denean, Kontzejuak hura jaso eta hilabeteko epean ebatzi ez badu.

2. Aurreko atalean xedatutakoa izanda ere, ez da inolako lizentziarik ustezko egintzaren bidez emandakotzat joko, legerian edo hirigintza planeamenduan xedatutakoaren aurka baldin badoa.

3. Lizentzia bati emandako ezezkoa beti ere arrazoitua izan beharko da.

4. Eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko lizentzien izaera arautua galarazi gabe, lizentzia eskatu zaion Kontzejuak, ondasun publikoak defendatu eta berreskuratzeko duen ahalmena erabiliz, lizentzia horiek emateari uko egin ahalko dio baldin eta obrak, instalazioak edo ekintzak ukitzen dituzten lurrak edo ondasunak jabetza publikokoak badira.

Era berean Deierriko Udalak aginduzko txostena eman ahalko du lizentzia ematearen aurka, obrak, instalazioak edo ekintzak jabetza publikoko ondasunak ukitzen dituzten zantzuak baditu.

11. art. Txostenak eta baimenak.

1. Aipatu aginduzko txostena, Udalak eman beharrekoa, galarazi gabe, lizentzia eman aurretik txostena eman beharko dute honako organo eta entitateek:

-Deierriko Udalaren idazkaritzak eskatu lizentzia hirigintzako legeriari egokitzeari buruzko txostena.

-Jurramendiko Mankomunitateak eta O.R.V.E.k dagozkien txostenak.

-Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak, legez aurreikusi kasuetan, obrek interes kulturaleko ondasun higiezinak eta haien ingurunea ukitzeagatik.

Etxebizitza arloko Departamentu eskudunak, aldez aurretiko txostena, bizigarritasunari buruzkoa, lizentziaren xedea oin berriko etxebizitzetako eraikina denean.

2. 10/1994 Foru Legearen 42. artikuluan lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko aurreikusi kasuetan, Udalak, dagokion Kontzejuaren lizentzia eskabidea harturik, aurkeztu eskabideari buruzko txostena gehituko dio espedienteari, eta Ingurugiro, Lurraldearen Ordenamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko dio, aginduzko baimena.

Departamentu horrek baimena ematen duen ebazpena jasotzean eskatu lizentzia emanen da, eta baimena eman ezean uko egingo zaio lizentzia emateari.

12. art. Lizentziaren iraungipena.

Lizentzia iraungitzat joko da:

a) Eskatzaileak atzera egin duelako.

b) Lizentzia eman eta 12 hilabete iragan direlako obrei ekin gabe.

c) Obrei ekin eta gerarazi eta gero sei hilabete berriro hasi gabe iragan direlako, interesatuak lehenago bere instantzian, justifikatutako arrazoiak direla eta, Udalari luzapena eskatu eta lortu ez duenean. Emandako luzapenean finkatutako epea akitu eta obrei jarraipena ematen ez bazaie, lizentzia behin betikoz iraungiko da. Aipatu etenaldiak ez du iraungipen ondoriorik sortuko ezinbesteko frogatuagatik, edo aginte nola erakunde eskudunaren aginduagatik izan denean.

d) Lizentzian ezarritako exekuzio epea akitu delako.

13. art. Dokumentu honen ezagupena.

Lizentzia eskatzaile edo exekuzioaren teknikari arduradun orok, direnak direlako, hirigintza arauak eta horien ordenantzak ezagutzera behartuak daude, eta ez betetzeak ekar lezakeen erantzukizuna onartu behar dute.

14. art. Lizentziarik gabe edo egokitu gabeko eraikitze obrak.

Lizentziarik gabe edo hari egokitu gabeko egintzak burutzen badira, Udalak erabakia hartuko du haiek berehala gera daitezen, 10/94 Foru Legearen 228 eta 229. artikuluetan manatzen denarekin bat etorriz.

Aurreko ataletan aurreikusitakotik at, lizentziarik gabe edo hari egokitu gabeko egintzak, legeztatuak nahiz gabeak, dagokien zehapenaren gai izanen dira, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legean, Hirigintza Diziplinaren Arautegian eta horiekin bat datozen arauetan xedatutakoaren arabera.

15. art. Obraren kontrola. Zuinketa.

Baimendutako obrak ezarritako epearen barnean hasi beharko dira.

-Obra bat bera ere ez da hasiko harik eta Udalak ezarri teknikariak lerrokadura eta sestrak lurraren gainean finkatzen ez dituen bitartean.

-Administrazioko teknikariak ez ditu lerrokadura eta sestrak nahi erara finkatuko, planean eta proiektuan oinarrituta baizik.

-Lan honen akta eta planoak fakultatibo horrek eta obretako teknikari-zuzendariak sinatuko dituzte.

-Obra horiek aldez aurreko baldintza horiek gabe edo zuinketaren planoan eta hari-lerroan seinalatutakoaren arabera egiten ez badira, jabea edo jabeak behartuak daude aipatu planoari egokitu ez edo legeztagarri ez diren parte guztiak eraistera.

16. art. Obren ikuskapena.

1. Obrak egiteko garaian, udal teknikariek aztertzen ahal dituzte lanak. Egoki baderitze bertako titularrarekin edo obrako teknikari-zuzendariarekin gera daitezke ikuskapen aldian bertan izan daitezen; lizentzia emateak berekin dakar horrelako egintzetara joatea eta aipatu udal teknikariei obran sartzen utzi beharra.

2. Udal teknikariek obraren exekuzioan edozein arau-hauste ikusten badute, berehala parte emanen diote Udalari idatziz, eta honek obra ber-bertan gelditzeko agindua emateaz gainera egoki erizten dituen aurre neurriak ere har ditzake.

3. Lizentzia eta eginbidetutako proiektua obran egonen dira beti udal teknikari eta udal agintarien eskura, egoki erizten diren frogantzak egin ahal izateko.

17. art. Bukatutako obren fiskalizazioa.

1. Obrak amaituta, horien sustatzaileak Udalari jakinaraziko dio hamabost eguneko epean, eta jakinarazpenari obraren zuzendaritza teknikoak luzatutako ziurtagiri bat atxekiko dio, bertan egiaztatzen delarik obra onetsitako proiektuarekin ados dagoela.

Oin berriko eraikuntzaren kasuan, aipatu jakinarazpenari eraikinaren argazkia (10x15), hirukoiztua, atxekiko zaio, udal bulegoetan artxiba dezaten.

2. Obren amaiera jakinarazi ondoren, udal teknikariek azken ikuskapenerako ikustaldia eginen dute.

Udal teknikariek ikuskapen eta frogantzaren akta sinatuko dute, non konstaraziko duten obrak, emandako lizentziaren baldintza tekniko eta legezkoak bete dituen, eta kasua balitz, sustatzaileak, urbanizazioa aldi berean egiteko hitza bete duen.

3. Obrak amaiturik, sustatzaileak lehenengo okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, obretarako udal lizentziarako prozedura bera izanen duena.

18. art. Hondaketengatiko erantzukizuna.

1. Lizentziaren titularra beharturik dago lizentziaren xede diren obrak direla eta, bide publiko, ur-hodi, argindar, farola, telefono, zuhaizti eta bertze elementu publiko nahiz pribatuetan izandako hondaketengatik sortutako gastuak ordaintzera.

2. Era berean beharturik dago bide publikoko zoladuran egin behar diren lekualdatze eta aldaketek sortutako gastuak ordaintzera.

19. art. Behin-behineko erabilera eta obrak.

10/94 Foru Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, udal plana begiratu beharrekoa bada ere, hura gauzatzea neketzen ez bada zilegi da Udalak baimena ematea hiri lurzoruan nahiz urbanizagarrian behin-behineko erabilera eta obra justifikatuetarako. Udalak erabakitzen duenean barreiatu beharko dira, kalteordainik jasotzeko eskubiderik gabe. Jabeak onartutako baimena esandako baldintzetan inskribitu beharko da Jabetzaren Erregistroan.

20. art. Aurri egoera eta eraikin desegoki deklaratzea (10/94 Foru Legearen 226. artikulua).

1. Eraikinen bat edo haren zatiren bat aurri egoeran badago, Udalak, ofizioz nahiz interesaturen batek eskatuta, egoera horren deklarazioa eginen du eta, jabeari eta bizilagunei entzutea eman ondoren eta, hala behar denean, planeamenduaren aurreikuspenekin bat eginez, eraikineko bizilagunen eta hirugarrenen osotasun fisikoa ziurtatzeko behar diren neurriak hartuko ditu.

2. Honako kasu hauek aurri egoerakoak direla deklaratuko dira:

a) Egin beharreko obren kostua, ukitutako eraikinaren edo etxe oinen balio gaurkotuaren, lurraren balioa kontatu gabe, ehuneko 50 baino handiagoa denean.

b) Eraikinaren egiturazko edo funtsezko elementuak abailduta aurkitzen direnean.

c) Obra batzuk egin behar eta eraikina antolamendutik kanpo egoteagatik baimenik eman ezin denean.

3. Udalak erabakitakoa jabeak ez badu betetzen, Udalak berak exekutatuko du obligatuaren kontura.

4. Premiarik izanez gero eta atzerapenak arriskurik badakar, alkateak, bere erantzukizunean, segurtasuna dela eta, bizilagunen eta hirugarrenen osotasun fisikoa ziurtatzeko behar den guzia xedatuko du.

5. Aurri egoeran daudela deklaratzen diren eraikinen ordez berriak egin edo zaharrak berritu egin beharko dira, planeamenduak aurrikusi bezala, eta horrek ezarritako epean.

Epe horiek akitzen badira partikularrak dagokion egintzarako lizentziarik eskatu gabe, Administrazioak atzerapena zehatu eginen du Foru Lege honek dioenaren arabera.

6. Aurreko atala eraikin desegokiei ere aplikatuko zaie. Desegokitzat joko dira eraikitako azaleraren ehuneko berrogeita hamar baino gehiago planeamenduan ezarritakoaren aurkako hirigintzako erabilpenera destinaturik diren eraikinak.

Eraikinak desegoki deklaratzeko ezinbestekoa izanen da berariazko ebazpena, interesatuari entzutea eman ondoren.

Desegoki deklaratu den eraikinaren lurrean, Estatuko legerian jasotako balorazio irizpideak aplikatuko dira.

21. art. Obretako segurtasun eta osasuna.

Obretako segurtasun eta osasunaren gaineko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen 1997ko urriaren 24ko 1627/1997 Errege dekretuari jarraikiz, sustatzailearen betebeharra da proiektua idazteko fasean segurtasun eta osasunari buruzko azterlana egin dadin, obra proiektuan ondoko baldintzetako bat betetzen denean:

a) Proiektuan sartutako kontrata bidezko aurrekontua 75 milioi pezetakoa edo handiagoa izatea.

b) Aurreikusitako iraupena 30 egun baliodun baino handiagoa izatea, uneren batean 20 langile baino gehiago batera daudela enplegaturik.

c) Aurreikusitako eskulana, hau da, obretako langile guztien lan egunen batuketa, 500 baino handiagoa izatea.

d) Tunelak, ibilguak, lurrazpiko eramateak eta presak egiteko obrak.

Aurreko puntuko kasuetan sartzen ez diren obra proiektuetan, sustatzailearen betebeharra izanen da proiektua idazteko fasean segurtasun eta osasunari buruzko oinarriko azterlana egin dadin.

III. KAPITULUA

Etxegintzaren ordenantza

1. ATALA

Eraikuntzaren baldintzak

22. art. Unitate eraikigarria.

1. Eraikigarritzat hartuko da orubearen kalifikazio legala izanik, 10/94 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, planeamenduan etxebizitzak eraikitzeko ezarri baldintzak bete eta honako betebeharrak biltzen dituen lurzatia:

a) Bide publikora ematen duen fronte minimoa, 4,5 metro.

b) Alboetako ertzek fatxadako lerroarekin egiten duten angeluak 30 gradu ehundar baino gutxiago ez izatea.

2. Aurreko atalean finkatu baldintzak betetzen ez duen lurzatia eraikiezintzat hartuko da, eta legerian ezarritako bideari ekinen zaio.

3. Aipatu neurrietatik at geratuko dira mugakide diren eraikinen arteko orubeak, alderdi horretan eskatzen den altuerarekin eraiki badira eta aurri egoeran ez badaude.

Debeku dira barne eraikinak. Etxebizitza orok izan beharko du eremu publikora ematen duen pieza bizigarriren bat.

23. art. Eraikitzeko altuera.

1. Eraikinen altuera.

Eraikinen altuera antolamendu planoetan dago arautua. Arautegi horretan biltzen diren zehaztapenek, ordenantza hauetan ezartzen direnek bezala, eraikuntza berriei nahiz gaur egun diren eraikinak zaharberritzeko edo handitzeko obrei eraginen diete.

Berritik egiten diren eraikinek ez dute planeamendu guztiek eta ordenantza hauek alde bakoitzerako ezartzen dituzten gutxieneko eta gehieneko mugetatik harata eginen. Lehendik dauden eraikinak handitzen ahal dira, beti ere, handitzea egindakoan, eraikin berrietarako finkatzen diren mugak gainditzen ez badituzte.

Altuera neurtuko da lurraren sestratik, eraikinarekin batzen den edozein puntutik egarbeko behe alderaino:

BO+3 (11,50 metro).

BO+2 (9,50 metro).

BO+1 (7,00 metro).

2. Oinen altuerak.

Gehieneko eta gutxieneko altuera libreak, beheko oinetan eta etxebizitzetan honako hauek izanen dira:

Beheko oina: 4,00 metro.

Etxebizitzetako oina: 2,50 H < H < 3,00 metro.

Sotoak eta erdisotoak: H > 2,20 metro.

24. art. Fatxadak: Sartuneak eta gorputz edo elementu irtenak.

Sartunea da fatxadaren itxitura honen planoarekiko (fatxadaren lerrokadura) atzeraemangune partziala. Atzera emandako aldeak ez du inoiz ere gaindituko 1:3 erlazioa dagoen fatxadaren frontearekiko.

Gorputz irtenak eraikinaren bolumena definitzen duen planotik kanpora ateratzen dira. Itxiak, erdi itxiak eta irekiak izaten ahal dira.

Elementu irtenak bizigarriak edo okupagarriak ez diren eraikuntza elementuak eta apaingarriak dira, hala nola zokaloak, egarbeak, xurrutariak, markesinak, itzalkiak, olanak, etab.

Hegalkinak neurtuko dira antolamendu planoetan definitzen den lurzatiaren kanpoko lerrokadurarekiko.

Gorputz eta elementu irtenak arautzeko zehaztapen hauek daude.

1. Gehieneko hegalkina, kalearen zabaleraren araberakoa:

> 14 metro: 100 zentimetro.

> 10 metro: 80 zentimetro.

> 6 metro: 40 zentimetro.

Edonola ere, gehieneko hegalkina marra batek mugatuko du, dagoen espaloiaren zintarritik 40 zentimetrora, barru aldera eta paraleloa dena.

2. Elementu eta gorputz irtenek espaloiaren sestraren aldean gutxienez ere 3,00 metroko altuera librea utzi beharko dute nonahi.

3. Gorputz eta elementu irtenen luzeren batuketak ez du inoiz gaindituko luzeraren 2/3 proportzioa. Libreki banatzen ahal dira.

4. Olanak paratzen ahal dira, beti ere eraikuntza unitate osoan berdinak badira.

5. Egarbeen hegalkinak ez du gaindituko 2. atalean zehaztu gehieneko hegalkina 25 zentimetro baino gehiagotan.

Hirilur sendotuan debeku dira gorputz irtenetan obrazko itxiturak. Bakarrik onartuko dira gorputz irten irekiak, altzairu betezko barandak dituzten balkoiak, eta gorputz irten itxiak, azalera ehuneko 70 baino gehiagotan kristalezkoa duten begiratokiak.

25. art. Gehieneko altueratik goitiko eraikuntzak.

1. Eraikinen estalkia teilatu inklinatua izanen da.

2. Eraikinaren gehieneko altueratik goiti dauden eraikuntza guztiak, eskaileretako edo igogailuko dorrexkak, argiztatu edo aireztatzeko elementuak, aire-egokigailuak eta tximiniak kenduta, planoen barnean inskribaturik egonen dira, plano horizontalarekin gehienez ere ehuneko 40ko malda baldin badute eraikineko kanpo nahiz barne fatxadetan baimendutako gehieneko hegalkinetik hasita.

3. Eraikinaren gehieneko altuera baimenduaren gainetik, eraikinaren gainerakoan eta bereziki fatxadetan zer material erabili diren, haiexen gisako kalitateaz egin behar dira eraikuntza guztiak.

4. Estalkiartearen erabilpena eraikinaren erabilpen nagusiari lotuko zaio, eta ezingo da erregistroko unitate independienterik izan.

26. art. Estalkiak.

Eraikinek estalki inklinatuak izanen dituzte, ehuneko 30etik ehuneko 40 bitarteko maldakoak.

Terrazak bakarrik onartuko dira eraikin nagusiari erantsitako gorputzetan, etxebizitzako solairuaren mailan eta bertatik sarbide zuzena izanik.

Estalkiaren planoan bakarrik onartuko dira terrazak estalkiaren azalera osotik ehuneko 20ko barne okupazioarekin, beti ere azalera hori 10 metro karratu baino handiagoa ez bada.

Edonola ere, terrazek atzera emanen dute, gutxienez ere 1,5 metro mehelinen eta fatxadaren lerrotik. Tarte hori egarbe eta estalki inklinatuaren bitartez bukatuko da.

27. art. Egarbeak.

Oin berriko eraikin guztietan egarbea eginen da, fatxadaren plano bertikala estalkitik desberdintzen duena. Egarbeen gehieneko hegalkina arautzen duten zehaztapenak ordenantza hauen 24. artikuluan gorputz eta elementu irtenetarako ezarritakoak dira.

Bide publikora ematen duten egarbe guztiek teilatu-hodia izan beharko dute.

28. art. Mehelinak.

Eraberritu behar diren oin berriko eraikinetan, agerian geratuko ** diren mehelineko fatxadak dituztenean, hauek tratamendua jaso ** beharko dute, dauden ingurunearekin bat datorrena. **

Mehelineko fatxadari eman beharreko tratamendua fatxadako ** materialarekin segitzea izanen da, ezaugarriak mantenduz eraikitze ** sisteman, kolorean, etab. **

Hala ere Udalak onartu ahalko du mehelineko fatxadetan artikulu ** honetan agertzen ez den tratamendu bat, udal zerbitzu teknikoek ** txostena eman ondoren, beti ere eraikina dagoen ingurunearekin bat ** datorrela justifikatzen bada. **

29. art. Sotoak eta erdisotoak. **

Sototzat eta/edo erdisototzat hartuko dira, probetxamendu ** ondorioetarako kontuan hartu gabe, lurperaturik eta/edo ** erdilurperaturik dauden lokalak, sabaiko solairuaren goi aldea ** espaloiaren edo lurraren sestraren kota baino 1,20 metro altuago ez ** dagoenean, puntu guztietan. **

30. art. Tarteko oinak. Tarteko oinak paratu ahalko dira beheko ** oinean, beti ere honako baldintza hauek biltzen badituzte. **

1. Gutxieneko altuera librea 2,20 metro puntu guztietan. **

2. Fatxaden barneko paramentuan gutxienez ere 3 metroko aldea ** egotea. **

3. Zer lokaletakoa den, hango sarrera baizik ez du izanen. **

4. Tarteko oinaren azalera eraikia (sarbideko eskailerak eta ** guzti) ez da inola ere lokalaren azalera eraiki osoaren ehuneko 50 ** baino gehiago izanen. **

Halaber, galeria irtenak para daitezke biltegitako, beti ere ** hegalkina, fatxadako murruetatik hasita, 0,80 metro baino gehiago ez ** bada, eta hegalkinaren azpian, gutxieneko altuera librea 2,20 metro ** baino gutxiago ez bada. **

31. art. Garaje eta lokaletako ateak. **

Beheko oinean dauden garaje eta lokaletara sartzeko ateek honako ** baldintza hauek bilduko dituzte: **

1. Hiri lurzoru sendotuan edo erabilpen nagusia etxebizitzatako ** duen eraikin batean daudenean, gehieneko neurriak izanen dira 5 ** metro, zabaleran, eta 4 metro, altueran. **

2. Bestelako egoeretan, zabaltze alderdietan dauden tailer eta ** lokaletan eta isolaturik edo bide publikora ematen duen fatxadarik ** gabeko eraikinetan, baimenduko den gehieneko zabalera izanen da 5 ** metrokoa, 4 metroko altuerarekin. **

3. Hiri lurzoru sendotuan ateek aintzineko ateen erako tratamendua ** izanen dute, lehentasuna emanez zurari edo kolore iluneko pinturari. **

4. Garajeko ateak atzera emanen dira, gutxienez ere 25 zentimetro ** fatxadaren planotik, eta irekitzean ez da inoiz ere bide publikora ** sartuko. **

32. art. Lurzatiak ixtea. **

Lurzatien kanpoko itxiturak gehienez ere 2 metroko altuera izanen ** du eta ez da opakoa izanen metro batetik gora. **

Lurrean maila ezberdinak daudenean eustormak eraiki ahalko dira. ** Haien altuerak ez du 2,50 metrotik gora joan behar, edo udal planeko ** arautegi partikularrean ezarritakoa txikiagoa bada, horretatik gora. **

33.1. Materialak. **

Artikulu honek etxebizitza berrien kanpoko elementu guztiak ** ukitzen ditu: fatxadak, estalkia, etab. **

33.1. Lehentasuna duten materialak: **

-Silarrizko obra. **

-Hormarriak. **

-Fabrikazko hormak, entokatu eta pintaturik. **

-Zur berniztatu edo pintatuzko zurajea. **

-Altzairu edo burdin urtuzko zurajea. **

-Teila zeramikozko estalkia. **

-Zorroten eta teilatu-hodi metalikoak. **

33.2. Baimendutako materialak: **

-Harri natural edo artifizialezko plakadura. **

-Bistako adreiluzko fabrika, lur-kolore argietan, ez beiratuak ** (hiri lurzoru sendotuan debekaturik). **

-Bistako hormigoi-blokezko fabrika, lur-kolore argietan (hiri ** lurzoru sendotuan debekaturik). **

Geruza bakarreko morterozko estaldura. **

-Zurezko fatxadak, hezearen aurkako tratamenduarekin. **

-Aluminio lakatu edo anodizatuzko zurajea. **

-PVCzko zurajea. **

-Hormigoizko teilazko estalkia, kolore arretan. **

33.3. Debekatutako materialak: **

-Bistako hormigoi-blokezko hormak. **

-Plaketa zeramikoaz estaltzea. **

-Material plastikozko fatxadak. **

-Gortina hormak edo kristalezko azalera handiak. **

-Metalezko itxiturak edo estalkiak (txapa, altzairu herdoilgaitza, ** etab.). **

-Oro har, dauden eraikinekin bat ez datozen materialak, izaera edo ** kolore arrazoiengatik. **

Hiri lurzoru sendotuan debeku dira espreski honako material hauek: **

-PVCzko teilatu-hodiak eta pertsianak. **

-Bistako adreiluzko fabrika (salbu berriztapenetan? eta alderdi ** puntualetan). **

-Bistako hormigoi-blokezko fabrika. **

-Geruza bakarreko morteroak, legar proiektatuarekin. **

-Hormigoizko balaustrada eta sareta prefabrikatuak (salbu ** berriztapenetan). **

34. art. Etxebizitzak. **

Ondoko hauek ukitzen dituzten alderdiak: **

-Azalera bizigarria. **

-Etxebizitzaren gutxieneko programa. **

-Gelen gutxieneko azalera eta neurriak. **

-Eraikinaren altuera librea. **

-Patioen neurriak. **

-Ur edangarriaren hornidura. **

-Saneamendua. **

-Energia elektrikoaren hornidura. **

-Bero-energiaren hornidura. **

-Osasun ekipamendua. **

-Gas instalazioa. **

-Segurtasun eta babeserako baldintzak. **

-Istripuen aurkakoa. **

-Erorketaren aurkakoa. **

-Suaren aurkakoa. **

-Eraikineko eremu amankomunaren bizigarritasun baldintzak. **

-Ataria eta etxebizitzetako sarbideak. **

-Eskailerak. **

-Eremu amankomunen argiztapena eta aireztapena. **

-Eremu amankomunen gutxieneko hornidurak. **

Ondoko Foru Agindu eta Dekretuetan xedatutakoari jarraikiz ** arautuko dira: **

-Arautegi orokorra: **

-Prezio tasatuko etxebizitzen ordenantzei buruzko 282/93 Foru ** Agindua (1993ko ekainaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). **

-Bizigarritasunari buruzko 184/1988 Foru Dekretua (1988ko ** uztailaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). **

Babes ofizialari buruzko arautegia. **

-Babes ofizialeko etxebizitzen ordenantzei buruzko 550/92 Foru ** Agindua (1993ko otsailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). **

-Babes ofizialeko etxebizitzak saltzeko publizitateari buruzko ** 2/1990 Foru Dekretua (1990eko otsailaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI ** OFIZIALa). **

Eta maila altuagoa duten gainerako arauak. **

2. ATALA **

Eraikuntza baldintzak **

35. art. Zimenduak eta eustormak. **

1. Eraikin guztien funtsa lurrak jasaten ahal duen kargaren ariora ** kalkulatutako zimendua izanen da. **

2. Eremu publikoarekin muga egiten duten murruen zimenduak, ** gutxienez ere, metro eta erdira geldituko dira sestraren azpitik, ** puntu guztietan. Karrika hagitz aldapatsua bada, bankeoen bidez egin ** daiteke. Itxitura-hormak badira, gutxieneko sakonera hori 50 ** zentimetrotan gelditzen ahal da. **

3. Fatxadako zimenduaren kanpo paramentuak ere metro eta erdiko ** sakonera izanen du. Sakonera horren azpitik horma-mailak eraikiko ** dira karrika aldera, beti ere bertze batzuk egiten badira, modu ** simetrikoan. eraikinaren barnean, murruaren ardatza atxikitzeko ** aurretiko bistan. **

4. Eraikuntza sistema guztiak dira haizu, baina, eraikinen ** osagaien kalkuluen justifikazioa espedientean agertzen ez bada, ** Udalak beretako gordetzen du proiektuak egiten dituzten teknikariei ** eta obra zuzendariei galdatzeko eskubidea, eraikuntzaren edozein ** momentutan. **

5. Nolanahi ere, eraikuntza aldetik zimenduaren osagaiei ** aplikatutako konponbideak eta eustormek bermatu behar dute ** kapilaritate bidez eraikinaren barnera hezetasunik ez iragatea, ** baita elementu horien estankotasuna ere lurrei eusterakoan, ** barnealdea hezetasuna sartzetik babestu behar baitute eta babes hori ** sendotu behar baitu drenaje baten bidez, esparruaren zoluaren ** gainetik maila freatikorik izanez gero. **

36. art. Eraispenak, lurrerauzketak eta lurrekiko betelanak **

1. Langintza horiek Laneko Segurtasunaren gaineko Erregelamenduei ** jarraikiz eginen dira. Etxegileak ondoko eraikin eta eraikuntzen ** egonkortasuna segurtatzeko eta horiek ez andegatzeko behar diren ** aurreneurri guztiak hartu behar ditu. **

2. Eremu publikoaren sestraren gainetik altxatzen diren orube ** guztietan lurrerauzketak egiten ahalko dira. Horiek egiterakoan, ** arau hauek hartuko dira kontutan: **

-Bi metro baino gutxiagoko lurrerauzketa egiten bada karrikaren ** sestraren gainetik, eta hura botaka egiten bada, karrika lokarriz ** hesiko da gutienez ere bi metroko puskan, eta kasu emanen dute, ** botaketaren unean aitzinean inor izan ez dadin, jo ez dezan. **

-Altuera bi metro baino gehiago bada, aurreneurri berak hartuko ** dira. Mailakako botaketak goizean goiz baizik ez dira eginen, ** hamarrak arte neguan eta bederatziak arte udan. **

-Orubean lurrerauzketak zortzi metrorainoko atzeraemangunea egiten ** duenean karrikaren sestratik, edozein ordutan egiten ahalko da, beti ** ere hautsik edo auzoei kalte egiten dien bertzelako trabarik ** eragiten ez badu. **

-Ez da inola ere, ez inongo aitzakiapean, lurrik utziko eremu ** publikoan, eta botatzen diren materialak, lokatza edo hautsa garbitu ** beharko dira. **

-Lurrerauzketaren atzeraemanguneagatik posiblea denean, orubea ** hesiz inguratuko da, maila-botaketak jaurtitako lurrak kanpora atera ** ez daitezen. Bai lurrerauzketarako bai orubeen betelanerako, behar ** den lizentzia eskatuko da. **

3. .Eraikinen barnean eraispenak edozein ordutan egin daitezke, ** beti ere hautsa karrikaraino ailegatzen ez bada -horretarako, ** obra-hondakinak ureztatuko dira- eta auzoei traba egiten ahal dien ** asotsik ateratzen ez bada. **

Berehalako aurrian dagoen finka eraitsi behar bada, kasuak zer ** eskatzen duen, horren ariora jokatuko da, baina beti ere kasu ** handiz, ezbeharrik gerta ez dadin. **

4. Eremu publikoarekin muga egiten duen eraikuntzari datxekion ** lurretan betelanik egiten bada, trinkotasun aski duten lurrak, ** obra-hondakinak edo materialak erabiliko dira eta behar bezala ** ezarriko. Langintza burututakoan, betelana gaizki egiteagatik ** hondoramenik gertatzen bada espaloian edo karriketako zolan, edo ** hondaketaren bat uren hodietan edo bertze zerbitzu publikoren ** batean, jabeak bere kontura egin beharko du konponketa. **

37. art. Zangak. **

Indusketak bertan lan egiteko moduko zabalera izan beharko du, ** behar bezala eskoratua, eta gutieneko neurri hauen ariokoa: **

1'50 m bitarte 0'60 m **

2'00 m bitarte 0'70 m **

3'00 m bitarte 0,80 m **

4'00 m bitarte 0'90 m **

4'00 m gehiago 1'00 m **

1,50 metroko sakonera zulatutakoan, alboetako paretak gutienez ** 0,20 metro zabal eta 0,05 metro lodi izanen diren ohol xutak ** paratuko dira, eta horiek zurezko ziriz eta ukondoz edo tornuzilez ** eskoratuko dira. Oholak 4 metro luze izanen dira, hor nonbait, eta ** zuzenak izan behar dira, eta ukondoak, gutienez ere, erdian bat eta ** bi muturretan bana paratuko zaizkio, denak lodiera eta jasankortasun ** aski dutenak. Oholen luze-zabalen segurtasun koefizientea 3 izanen ** da gutienez. **

Ondoan eraikinik balitz, murruak puntelatuko lirateke, baita ** inguruko trafikoa desbideratu eta abiadura gutitu ere. **

Arrisku abisuak ezarriko dira, egunekoak nahiz gauekoak, baita ** jende eta ibilgailuendako babesak ere. **

Indusketaren inguruan ohol zerrenda bat paratuko da. Oholek, ** gutienez ere, 30 zentimetro gora eginen dute lurraren mailatik. **

Ateratako materialak indusketaren ertzetan metatzen badira, ez ** dute soberazko altuera eta pisua izan behar, ezta ertzetik 60 ** zentimetro baino gutiagora egon ere. **

Zangetako sarrerak kentzen eta ematen errazak izanen dira, eta ** zurubiak paratuko dira indusketak bi metro baino gehiago egiten ** badu. **

Halaber, zaldainak paratuko dira ertzetatik behar adina tartera. **

Besodun hondeamakina erabiliz gero, debeku da inor gelditzea haren ** biraketa erradioan. **

Segurtasun baldintza hauek gutienekoak dira eta zanga mota ** guztietarakoak, lur publikoetan nahiz pribatuetan. **

Gauzak behar bezala egiteaz eta segurtasun egokiaz lanak zuzentzen ** dituen teknikaria izanen da erantzule. **

38. art. Tximiniak eta sutondoak. **

Debeku da kea kanpora botatzea fatxada eta mota guztietako ** patioetatik, ez bada behar bezalako hodiek 2,00 metro gorago eramana ** eraikinaren kanpoko estalkiko puntu horretatik. **

Artikulu honetako arauen bidez hauen hodiak gobernatuko dira: ** tximiniak, berogailuak eta etxean erabiltzeko sukaldeak, banakakoak ** nahiz kolektiboak izan, eta berokuntza zentraleko nahiz etxe ** bakarrerako galdarak. **

Tximiniak eta sutondoak egiterakoan behar bezalako aurreneurriak ** hartuko dira suterik ez bizteko. Solairu nahiz estalkietako egurrak, ** sutondoetako ke-hodietatik hurbil badaude, gai erregaitz eta ** isolatzailez estaliko dira, eta haien lodiera, gutienez ere, 15 ** zentimetro izanen da. **

Sutondo bakoitzak bere tximinia izanen du, eta ez dute ** bihurgunerik izanen, garbiketa galarazten eta kedarra metarazten ** dutelako. **

39. art. Aireztapen hodiak. **

Kea zerbait erretzeak, gasek edo atal ez bizigarrien aireztapenak ** sortua ez bada, hura kanporatzeko baldintza hauek bete behar dira: **

a) Banakako hodi eta kolektore guztiak zutikakoak eta material ** erregaitzekoak izanen dira. **

b) Banakako hodiaren hartuneko saretxoaren zirrikitu iraunkorrak ** gutienez ere 100 zentimetro karratu izanen ditu. **

c) Lokaleko aireztapen zuloa zolatik 2,20 metroko altuerara ** paratuko da gutienez. **

d) Sistema honen bidez aireztatutako lokal bakoitzak lokalaren ** behe aldean kokatutako sarrera izan behar du, ahalik eta baxuena, ** eta gutienez ere 200 zentimetro karratuko sekzioa izanen duena. **

e) Kolektorearen kanpo irteera 0,40 metro luzatuko da estalkiaren ** gainetik, eta hodiak halako gailur bat izanen du estatiko gisa ** funtzionatuko duena. **

f) Banakako kolektorea eta hodiak kanpoko girotik babesturik ** egonen dira, tximiniaren tiro zuzena ez galarazteko. **

g) Inori ez zaio utziko aireztapenerako banakako hodiak biltzen ** dituen kolektore orokorrera ke hodirik lotzen, horren hartunea haien ** hartuneetariko edozeinen azpitik egiten bada. **

Beheko oinek eta sotoek, baita berokuntza kolektiboaren ** instalazioek ere, eskubidea izanen dute aireztapen tximiniak, ke ** irteerak, gasak, etab. eraikinetako estalkira ateratzeko, eta ** etxearen jabeak hori guztia agertaraziko du obra berriaren ** deklarazioan, jabetza horizontalaren eraketan eta lokalak eta ** etxebizitzak saltzeko agirietan. **

40. art. Saneamendu sarea. **

Eraikuntza guztietan ur zikinak eta euri-urak biltzeko isurbideak ** egin beharko dira, baita haiek saneamendu sare orokorrean lotu ere. ** Bereizten dituen sarerik ez balego, euri-urak bildu eta zuzenean ** hustu beharko lirateke dagokion eremu publiko edo pribatura, ur ** poltsarik ez geratzeko moduan. **

3. ATALA **

Segurtasuna eraikuntzan **

41. art. Badaezpadako hesiak. **

Eraikin berria egiteko nahiz eraisteko lanak zer etxe edo orubetan ** egiten diren, haien aitzinaldea badaezpadako hesi batekin itxiko da ** beti. Gutienez ere, bi metroko (2 metro) altuera izanen du, eta ** segurtasuna nahiz iraupen itxurazkoa emanen duten materialez eginak ** izanen dira, hala nola adreiluak, oholak edo panel aurrefabrikatuak. ** Hesi hori ezingo da erabili itxiera jadanik egina baldin bada eta ** egiten diren lanek eraginik ez badute, ez eremu publikoko ** segurtasunean, ezta pasaera librean ere. **

Badaezpadako hesiarekin, gehienez ere, espaloiaren edo karrikaren ** zabaleraren araberako eremua okupatzen ahal da; baina ez da hiru ** metro (3 metro) baino gehiago aitzinatzen ahal fatxadaren lerrotik, ** ezta espaloiari bi heren baino gehiago jaten ahal ere. **

Bertzelakoetan, baita noizean behinkako lanak egin behar direnean ** ere, hala nola entokatuak, teilaberritzeak eta bertze, aitzinaldea ** soka baten bidez hesituko da, eta haren ondoan langile bat izanen da ** oinezkoei behar diren gaztiguak emateko. **

Metro bat eta berrogei zentimetro (1,40 metro) baino espaloi ** tikiagoetan, haizu da hesiak ezartzea, baina gehienez ere hiruretan ** hogei zentimetro (0,60 metro) janen dute, eta hala ere, bi kasutan ** bakarrik: eraikin berrietan egiten direnean, eta orduan beheko ** oineko estalkia egin arte edo alde bakoitzeko beheko oinetarako ** ezarrita dagoen gutieneko altuerara ailegatu arte egonen dira, edo ** beheko oineko fatxadari eragiten dioten zaharberritze lanak egiten ** direnean. Gainerako obrak egiten diren bitartean, lehen kasuan, ** zaharberritze lanek aipatu parteari eragiten ez diotenean, edo oin ** gehiago egiten direnean, hesiaren ordez, hegalkinean eta zango ** zuzenen gainean paratutako babesa ezarriko da. Artikulu honetako ** aitzineko lerroaldeak aipatzen dituen kasuetan, lanorduak ** zirkulazioaren beharretara egokituko dira, Udalarengandik hartzen ** diren jarraibideei segituz. **

Nahitaezkoa izanen da hesien mutur edo angelu irten bakoitzean ** seinaleztapen argiak paratzea, indar aski izanen dutenak. **

Hesiak beti ere behin-behinekoz egonen dira paraturik, hau da, ** obrak dirauen bitartean. Hortaz, obrak hasi gabe hilabete egin edo ** epe bererako eteten badira, hesiak kendu eta espaloia libre eta ** jendea pasatzeko moduan utzi beharko da, aurreneurri egokiak hartzea ** deusetan ukatu gabe. **

Oinetako solairuen artean eremu publikoa babestu beharrez, olanak ** edo sareak paratuko dira, bertan oinezkoendako arriskua ekar ** dezaketen lanak egiten badira. Bertzenaz, behar bezalako babesa ** emanen zaio espaloiari. **

Obren izaeragatik eramu publikora erorketak izan daitezkenean, ** nahitaezkoa izanen da, lehen oinetik gora, hegalkinean paratzea ** babesa, beheko oinean pasabidea utzirik, gutxienez ere 2,50 metroko ** altuerarekin **

42. art. Obrak egin bitarteko aurreneurriak. **

Etxearen eraikuntzak edo konponketak dirauen bitartean, arriskua ** sortzen ahal bada edo traba egiten bazaio karrikan barna dabilenari, ** obraren inguruak hesituko dira, kasu bakoitzean zehazten den moduan. **

Materialak obraren barnean kokatu eta prestatuko dira, eta hori ** posible ez bada, Udalak dioen tokian edo eremuan. **

Aldamioak, ukondoak eta eraikuntzaren gainerako elementu ** lagungarriak, obraren zuzendaritza fakultatiboaren jarraibideen ** ariora desmuntatu, paratu eta deseginen dira. **

Aldamioak hiruretan hogeita hamabortz zentimetro (0,75 metro) ** zabal izanen dira gutienez, eta horiek egiteko erabiltzen diren ** oholek eta sirgek egin behar duten lanaren arioko jasankortasuna ** izanen dute. Gainera, aldamioen kanpoaldea goitik beheiti estali ** behar da metro bateko (1 metro) altuera egiteraino, langileak ** arrisku guztietatik libro egon daitezen, baita materialak eror ez ** daitezen ere. Horrez gain, laneko segurtasunaren gaineko ** erregelamenduak bete beharko dituzte. **

Eraikinak zuzendaritza fakultatiboaren aginduei jarraikiz ** puntelatuko dira beti. **

43. art. Obretako jasogailuak. **

Eremu publikoan ez da materialetarako jasogailurik paratzen ahal, ** bakar-bakarrik etxearen edo orubearen barnean edo badaezpadako ** hesiaren barnean, kasu bereziak kenduta eta behar bezalako baimena ** hartuta. **

Jasogailuak arlo hori arautzen duten xedapenetan aurreikusten den ** bezala paratuko dira. Obrako material nahiz langileendako, aldi ** batean nahiz modu mistoan erabiltzeko jasogailuen eraikuntza, ** muntadura eta mantenimendua indarra duen erregelamendu ** berariazkoaren ariora arautuko da. **

Udalak baimena eman beharko du eraikuntzan erabil daitezkeen ** makineria eta muntadura lagungarrien eta haien elementuen ** behin-behineko funtzionamendurako. **

44. art. Garabi-dorreak. **

Eraikuntzan, garabi-dorreak paratzeko eta erabiltzeko, Udalaren ** eskumenari doakionean, baldintza hauek izanen dira: **

1. Garabi-dorreak eta haren elementu guztiek zainketa egoera ezin ** hobean egon behar dute. **

2. Garabia funtzionamendu eta segurtasun egoera ezin hobean ** paratuko da. **

3. Bere posizio okerrenetan, garabia erabilera diferenteetan ** garraia daitezkeen gehieneko kargetara ailegatu gabe erabili behar ** da. **

4. Erantzukizun zibil mugagabeen aseguru poliza baten bidez ** babestuko dira garabiaren funtzionamenduak eta obran egoteak ** sorraraz ditzaketen kalte guztiak, nolanahikoak izan eta ere. **

5. Garabiak garraiatzen dituen elementuak haren funtzionamenduaz ** arduratzen den teknikariaren iduriz segurtasunik handiena bermatzeko ** maneran kokatuko dira. **

Garabiaren perimetroan hesia paratu beharko da, 2,50 metro baino ** altuagoa **

Hona arau orokorra: gakotik zintzilik dagoen gurdiak ez du orubeko ** mugek eta obrako badaezpadako hesiak zedarritzen duten eremutik ** harata eginen. Hala ere, behar bezala justifikaturiko kasuetan, ** haizu izan daiteke hesiaren aitzinaldeko mugatik harata egitea, beti ** ere obraren zuzendari fakultatiboak konponbideren bat proposatzen ** badu hesiaren ordez edo haren osagarri, eremu publikoa modu seguruan ** erabiliko dela bermatuko duena. **

Besoaren funtzionamendu eremuaren luze-zabalak direla eta, orubeko ** mugek eta obrako hesiak zedarritzen duten eremutik harata egin behar ** badu, inguruabar horren berri eman beharko da espreski, baita ** adierazi behar ere argindarra eramateko lineekin kontakturik ez ** izateko moduko aurreneurri handienak hartzeko konpromezua ere. ** Nolanahi ere, lerroalde honetako eta aitzineko salbuespeneko ** kasuetan, lizentzia ematea edo ezestea Udalaren nahierara eginen da. **

45. art. Eraikin baten egiturari eragiten dioten lanak. **

Eraikin bat handitzeko edo zaharberritzeko lanen proiektuak ** egitean, haren egiturari eragiten badiote, lizentzia eskabidearekin ** batean ondoko agiri osagarriak ere ekarri beharko dira: **

a) Handitzea edo zaharberritzea baino lehen egituran diren kargen ** azterlana. **

b) Handitzearen edo zaharberritzearen ondoriozko kargen azterlana. **

c) Obren bitartean egin behar diren apeoak deskribatzeko txostena, ** bakoitzaren kalkuluak eta lanak koordinatzeko programa eta guzti. **

d) Handitu edo zaharberritu gogo den eraikina okupaturik dagoen ** ala ez adieraztea, eta horrela bada, okupatzaileen izen-deiturak. **

Okupatzaileek berek nahiz haiek eskuordetutako pertsona baten ** bidez, proiektua eta aipatu agiriak aztertu ahal izanen dituzte, ** baita bidezko juzkatzen dituzten ohartarazpen teknikoak egin ere. **

IV. KAPITULUA **

Jarduera sailkatuen ordenantza **

46. art. Jarduera eta instalazio sailkatuak. **

Ondotik agertzen diren jarduera eta instalazioek, jarduera ** sailkatuaren espedientea izapidatu beharko dute aginduzko lizentzia ** erdiesteko: **

a) Erauzte jarduerak (meazuloak, harrobiak eta legartegiak). **

b) Instalazio nuklear eta erradioaktiboak. **

c) Energia sortzeko instalazioak, zentrale hidroelektriko txikiak ** barne direla. **

d) Industriak orohar, konponketa tailerrak barne. **

e) Abere hiltegi eta ustiapenak, arrain haztegiak barne. **

f) Sute edo leherketa arriskuko jarduera edo instalazioak, ** erregaiak, objetuak edo materialak bilduta dituztenak. **

g) Ibilgailuen garajeak eta hornitegiak. **

h) Elikadurako merkatal jarduerak prestalekuarekin edo gabe. **

i) Merkatal jarduerak eta zerbitzukoak orokorrean. **

j) Ostalaritza jarduerak (hotelak eta kanpinak). **

k) Jendaurreko ikuskizun eta josteta jarduerak (antzokiak, ** zinemak, dantzalekuak, tabernak, jatetxeak, diskotekak, zorizko ** jokoak eta antzekoak). **

l) Ingurugirora organismo patogenoak igor ditzaketen jarduerak. **

m) Hiri, nekazaritza edo industrietako hondakin solido, likido edo ** gasezkoak bildu, tratatu, berreskuratu eta ezabatzeko jarduerak. **

n) Ura edangarri bihurtzeko instalazioak. **

ñ) Hirietako ur zikinak arazteko instalazioak. **

o) Hilerriak. **

p) Beste jarduerak, osasunean eta ingurugiroan eragin antzekoak ** dituztenak. **

Arautegi honetan xedatutakoaren ondorioetarako kaltegabeko ** jardueratzat hartuko dira, eta beraz bere aplikaziotik salbu dira, ** honako jarduera hauek: **

a) Eraikuntzetako laguntzaile diren igeltsu, eskaiola, kristal, ** elektrizitate, iturgin, berokuntza eta aire egokituko tailerrak, ** beheko solairuan edo sotoan baldin badaude, ezarritako potentzia ** mekanikoa 5 KW baino gehiagokoa ez badute eta azalera 200 metro ** karratu baino txikiagoa duten bitartean. **

b) Erlojugintza, urregintza, zilargintza, bitxigintza, girgileria, ** optika, ortopedia eta protesiazko tailerrak, beheko solairuan edo ** sotoan baldin badaude, ezarritako potentzia mekanikoa 5 KW baino ** gehiagokoa ez badute eta azalera 200 metro karratu baino txikiagoa ** duten bitartean. **

c) Ehungintza, joskintza, larrugintza, artilegintza, zapeltegi eta ** guarniziogintzako tailerrak, beheko solairuan edo sotoan baldin ** badaude, ezarritako potentzia mekanikoa 5 KW baino gehiagokoa ez ** badute eta azalera 200 metro karratu baino txikiagoa duten ** bitartean. **

d) Elektragailu, erradiotelefonia, telebista, bulegoko makinak eta ** josteko makinak konpontzeko tailerrak, beheko solairuan edo sotoan ** baldin badaude, ezarritako potentzia mekanikoa 5 KW baino gehiagokoa ** ez badute eta azalera 200 metro karratu baino txikiagoa duten ** bitartean. **

e) Etxetako ikuiluak, azienda instalazio hauen edukiera 2 behi edo ** zaldi, 2 zerrama, 3 haragitako zerri, 5 ardi edo ahuntz, 10 ** untxi-ama eta 20 hegaztiena baino gehiagokoa ez delarik. **

f) Txakurrak hazi edo gordetzeko instalazioak, gehienez 4 txakur ** hiru hilabete baino gehiagokoak eduki ditzaketenak. **

g) Objetu edo materialeen bilketarako jarduerak, produktu kimikoak ** edo erregaiak ezik, hala nola drogak, botiketako gertakinak, ** ongarriak, plagizidak, pinturak, bernizak, argizariak, neumatikoak, ** labaingarriak, zurezko altzariak eta antzekoak, azalera 300 metro ** karratu baino gutxiagokoa dutenean iharduera isolatua den kasuetan ** eta gainontzeko kasuetan 150 metro karratu baino txikiagoa. **

h) Industrian ez erabiltzeko diren erregai likido edo gasezkoen ** bilketa instalazioak. **

i) Ibilgailuen garajeak, azalera 150 metro karratu baino txikiagoa ** dutenak. **

j) Elikadurako merkatal jarduerak prestalekurik gabekoak, ** ezarritako potentzia mekanikoak (izozkailu-ganbaretako konpresoreak, ** haizagailuak, jasogailuak, e.a.) 5 KW baino gainditzen ez duenean ** eta azalera 400 metro karratu baino txikiagoa denean. **

k) Merkatal jarduerak eta zerbitzukoak orokorrean, produktu kimiko ** edo erregaien salmenta ezik, hala nola droga, botiketako gertakinak, ** ongarriak, plagizidak, pinturak, bernizak, argizariak, neumatikoak, ** labaingarriak, zurezko altzariak eta antzekoak, ezarritako potentzia ** mekanikoak (aire egokituko konpresoreak, haizagailuak, jasogailuak, ** e.a.) 10 KW gainditzen ez duenean eta azalera 1000 metro karratu ** baino txikiagoa denean. **

l) Merkatal jarduerak etxeko drogagintzan, botika, zurezko objetu ** edo altzariak, papergintza eta plastikozko artikuluak, azalera 200 ** metro karratu baino gutxiagokoa dutenak. **

m) Urak, desinfekzio soil baten bidez, edangarri bihurtzeko ** instalazioak. **

47. art. Izapidaketa. **

Jarduera sailkatu bat ezarri edo handitu nahi duenak Deierriko ** Udalari eskatu beharko dio aldez aurretik bere proiektuaren ** onespena. Horretarako dagokion lanbide elkargoak ikus-onetsitako ** proiektu teknikoaren lau ale aurkeztuko dira. **

Alkateak espediente osoa igorriko dio Lurraldearen Antolamendu, ** Etxebizitza eta Ingurugiro Departamentuari, eta bere aldetik ondoko ** honi ekinen dio: **

-Jarduera lizentziari espreski eta arrazoiturik ezetza emateari, ** udal eskuduntzako arrazoiengatik (hirigintzakoak). **

-Espedientea izapidatzeari, otsailaren 15eko 32/1990 Foru ** Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz. **

Ez da emanen jarduera sailkatuetarako obra lizentziarik, dagokion ** jarduera lizentzia eman arte. **

48. art. Irekitze lizentzia. **

Jarduera sailkatu bati ekin aitzin, alkatearengandik martxan ** jartzeko baimena lortu beharko da, hau da, irekitze lizentzia ** deritzona. **

Horretarako titularrak, dagokion eskariarekin batean, tituludun ** tekniko eskudun batek sinatutako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du ** Udaletxean, instalazioa onetsitako proiektuarekin eta, hala behar ** balitz, jarduera lizentziak agindutako neurri zuzentzaileekin bat ** heldu dela espreski adieraziz, burututako neurketa eta frogapen ** praktikoak ere zehaztu beharko direla. Jendaurreko ikuskizun eta ** josteta jardueren kasuan, ziurtagiri tekniko honek, instalazioaren ** behin betiko planoak gaineratuko ditu nahitaez. **

Alkateak, aurkeztutako ziurtagiri teknikoa aztertuta, eta Udalaren ** osasun zerbitzuen edo, honelakorik ez balitz, dagokion osasun ** eskualde oinarrizkoaren lehen mailako laguntza taldeak jardueraren ** osasun eta ingurugiro arloko alderdiei buruz egindako aldez aurreko ** txostena ikusirik, eta komenigarri derizkion frogagarriak egin ** ondoren, ebazpena emanen du irekitze lizentziari buruz. **

49. art. Proiektuaren edukia. **

Jarduera sailkatuak ezarri edo handitzeko proiektu teknikoak ** honako agiri hauek bilduko ditu: **

-Jarduera deskribatzen duen txostena, hartu diren neurri ** zuzentzaileak eta arazketa sistemak azalduz. **

-Informazio planoak, deskribatzaileak eta justifikatzaileak. **

-Aurrekontua, erabilitako neurri zuzentzaileen eta arazketa ** sistemen kostua adierazten duena. **

Agiri hauek guztiak, eduki aldetik, maiatzaren 15eko 276/1990 Foru ** Aginduan ezarritakoari lotuko zaizkio. **

V. KAPITULUA **

Jarduera sailkatugabeen ordenantza **

50. art. Jarduera eta instalazio sailkatugabeak. **

Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, jarduera eta ** instalazio sailkatugabekotzat hartuko dira haien garapenean ** pertsonendako edo ingurunearendako eragin kaltegarririk izaten ez ** dutenak. **

a) Eraikuntzetako laguntzaile diren igeltsu, eskaiola, kristal, ** elektrizitate, iturgin, berokuntza eta aire egokituko tailerrak, ** beheko solairuan edo sotoan baldin badaude, ezarritako potentzia ** mekanikoa 5 KW baino gehiagokoa ez badute eta azalera 200 metro ** karratu baino txikiagoa duten bitartean. **

b) Erlojugintza, urregintza, zilargintza, bitxigintza, girgileria, ** optika, ortopedia eta protesiazko tailerrak, beheko solairuan edo ** sotoan baldin badaude, ezarritako potentzia mekanikoa 5 KW baino ** gehiagokoa ez badute eta azalera 200 metro karratu baino txikiagoa duten bitartean.

c) Ehungintza, joskintza, larrugintza, artilegintza, zapeltegi eta guarniziogintzako tailerrak, beheko solairuan edo sotoan baldin badaude, ezarritako potentzia mekanikoa 5 KW baino gehiagokoa ez badute eta azalera 200 metro karratu baino txikiagoa duten bitartean.

d) Elektragailu, erradiotelefonia, telebista, bulegoko makinak eta josteko makinak konpontzeko tailerrak, beheko solairuan edo sotoan baldin badaude, ezarritako potentzia mekanikoa 5 KW baino gehiagokoa ez badute eta azalera 200 metro karratu baino txikiagoa duten bitartean.

e) Etxetako ikuiluak, azienda instalazio hauen edukiera 2 behi edo zaldi, 2 zerrama, 3 haragitako zerri, 5 ardi edo ahuntz, 10 untxi-ama eta 20 hegaztiena baino gehiagokoa ez delarik.

f) Txakurrak hazi edo gordetzeko instalazioak, gehienez 4 txakur hiru hilabete baino gehiagokoak eduki ditzaketenak.

g) Objetu edo materialeen bilketarako jarduerak, produktu kimikoak edo erregaiak ezik, hala nola drogak, botiketako gertakinak, ongarriak, plagizidak, pinturak, bernizak, argizariak, neumatikoak, labaingarriak, zurezko altzariak eta antzekoak, azalera 300 metro karratu baino gutxiagokoa dutenean iharduera isolatua den kasuetan eta gainontzeko kasuetan 150 metro karratu baino txikiagoa.

h) Industrian ez erabiltzeko diren erregai likido edo gasezkoen bilketa instalazioak.

i) Ibilgailuen garajeak, azalera 150 metro karratu baino txikiagoa dutenak.

j) Elikadurako merkatal jarduerak prestalekurik gabekoak, ezarritako potentzia mekanikoak (izozkailu-ganbaretako konpresoreak, haizagailuak, jasogailuak, e.a.) 5 KW baino gainditzen ez duenean eta azalera 400 metro karratu baino txikiagoa denean.

k) Merkatal jarduerak eta zerbitzukoak orokorrean, produktu kimiko edo erregaien salmenta ezik, hala nola droga, botiketako gertakinak, ongarriak, plagizidak, pinturak, bernizak, argizariak, neumatikoak, labaingarriak, zurezko altzariak eta antzekoak, ezarritako potentzia mekanikoak (aire egokituko konpresoreak, haizagailuak, jasogailuak, e.a.) 10 KW gainditzen ez duenean eta azalera 1000 metro karratu baino txikiagoa denean.

l) Merkatal jarduerak etxeko drogagintzan, botika, zurezko objetu edo altzariak, papergintza eta plastikozko artikuluak, azalera 200 metro karratu baino gutxiagokoa dutenak.

m) Gainerako merkatal jarduerak, azalera 500 metro karratu baino gutxiagokoa dutenak.

n) Urak, desinfekzio soil baten bidez, edangarri bihurtzeko instalazioak.

51. art. Izapidaketa.

Jarduera sailkatugabe bat ezarri edo handitzeko, Deierriko Udalari dagokion obra lizentzia eskatu beharko zaio. Horretarako 7 eta 8. artikuluetan aipatu agiriak aurkeztuko dira eta haiekin batera eranskin bat, tituludun tekniko eskudun batek sinaturik, jarduerak izan ditzakeen eragin kaltegarriak gutxiagotzeko beharrezkotzat jotzen diren neurri zuzentzaileak bilduko dituena.

Ez da jarduera sailkatugabeetarako obra lizentziarik emanen aipatu eranskina proiektuan sartu arte.

52. art. Irekitze lizentzia.

Jarduera sailkatugabe bati ekin aitzin, alkatearengandik martxan jartzeko baimena lortu beharko da, hau da, irekitze lizentzia deritzona.

Horretarako titularrak, dagokion eskariarekin batean, tituludun tekniko eskudun batek sinatutako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du Udaletxean, instalazioa onetsitako proiektuarekin eta, hala behar balitz, jarduera lizentziak agindutako neurri zuzentzaileekin bat heldu dela espreski adieraziz, burututako neurketa eta frogapen praktikoak ere zehaztu beharko direla.

Alkateak, aurkeztutako ziurtagiri teknikoa aztertuta, eta Udalaren osasun zerbitzuen edo, honelakorik ez balitz, dagokion osasun eskualde oinarrizkoaren lehen mailako laguntza taldeak jardueraren osasun eta ingurugiro arloko alderdiei buruz egindako aldez aurreko txostena ikusirik, eta komenigarri derizkion frogagarriak egin ondoren, ebazpena emanen du irekitze lizentziari buruz.

53. art. Agirien edukia.

Jarduera sailkatugabeak ezarri edo handitzeko agiriek gehigarri bat osatuko dute, honako hauek bilduz:

-Jarduera eta, beharrezkoak balira, neurri zuzentzaileak deskribatzen dituen txostena.

-Informazio planoak, deskribatzaileak eta justifikatzaileak.

-Aurrekontua, nerri zuzentzaileen kostua adierazten duena.

54. art. Segurtasun eta osasuneko neurriak.

Jarduera kaltegabeekin lotutako artetoetan segurtasun neurriak ezarriko dira indarrean dauden arautegi sektorialeei jarraikiz, haien artean honako hauek:

-55/1990 Foru Dekretua, martxoaren 15ekoa, hodi publikoetara doazen ur hondakinak isurtzeari mugak ezartzen dizkiona (1990eko martxoaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-135/1989 Foru Dekretua, zarata edo dardara sortzen duten jarduerek bete beharreko baldintzei buruzkoa (1989ko ekainaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-NBE-CA-88 araua, eraikinen baldintza akustikoei buruzkoa.

-NBE-CPI-96 araua, eraikinetako suteen kontrako babeserako baldintzei buruzkoa

-154/1989 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, oztopo fisiko eta sen- tsorialei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko Erregelamendua onesten duena (1989ko uztailaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-Laneko segurtasun eta higienearen ordenantza orokorra.

Edozein kasutan ere, hartu beharreko gutxieneko neurriak honako hauek dira:

-Suteen aurkako babesa: CO2-ko itzalgailu bat, 3,5 Kg-koa, koadro elektrikoaren barnean, eta hauts balioanitzeko edo gaz-hautseko itzalgailua, 6 Kg-koa, 21-A-113B eraginkortasunekoa, aretoan.

-Seinaleztapena: paramentuan berean muntaturiko argiak, seinaleztapenerako eta larrialdietarako, irteerako atearen gainean.

-Ez dira komunikatzen ahal bestelako erabilerak dituzten eraikinetara joateko pasilo, ateondo edo eskailburuekin, suaren kontrako nahitaezko irteera (RF) ez bada.

-Atearen gutxieneko zabalera librea 80 zentimetrokoa izanen da.

-Aireztapen naturala egonen da; aireztapenerako baoen azalera osoa ez da aretoko oinplanoaren azaleraren 1/8 baino txikiagoa izanen.

-Lokalen erabilerak hala eskatzen badu, publikoarendako komunak izanen dituzte.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ordenantza hauetan finkatu baldintzak izaera hori dute, goragoko arautegietan dauden berariazko baldintzek kasuan kasuko ukipena badute ere.

Ondoan aipatuko dira begiratu behar diren arautegi batzuk, Estatukoak nola Foru Komunitatekoak (edo hauek ordeztuko dituztenak):

-13/1994 Foru Legea, irailaren 20koa, hondakin bereziak kudeatzeari buruzkoa (1994ko irailaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-16/1989 Foru Legea, ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzkoa (1989ko abenduaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-10/1988 Foru Legea, azaroaren 29koa, Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzkoa (1988ko abenduaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-296/1993 Foru Dekretua, irailaren 13koa, Foru Komunitateko osasun hondakinak kudeatzeko arauteria ezartzen duena (1993ko urriaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-344/1990 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, Zentrale hidroelektriko txikien proiektuetan jaso beharreko ingurugiroari buruzko xehetasunak zehaztu eta, ingurugiroa babesteko beste neurriekin batera, ukitutako ibai arroetan gorde beharreko ur emari gutxienak zein diren ezartzen duena (1991eko urtarrilaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-82/1990 Foru Dekretua, apirilaren 5ekoa, Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko 10/1988 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena (1990eko apirilaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-55/1990 Foru Dekretua, martxoaren 15ekoa, hodi publikoetara ur-hondakinak isurtzeari mugak ezartzen dizkiona (1990eko martxoaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-32/1990 Foru Dekretua, otsailaren 15ekoa, ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamendua onesten duena (1990eko martxoaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-135/1989 Foru Dekretua, zarata edo dardara sortzen duten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoei buruzkoa (1989ko ekainaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-255/1988 Foru Dekretua, urriaren 27koa, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskugarrien espedienteak izapidatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 4ko 170/1986 Foru Dekretua zati batean aldatzen duena (1988ko azaroaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-188/1986 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, abeltzaintzako ustiapenak baimentzeko baldintza teknikoak, higiene eta osasun arlokoak eta ingurugirokoak ezartzen dituena (1986ko abuztuaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa; akats-zuzenketa 1986ko abuztuaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-276/1990 Foru Agindua, martxoaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro kontseilariak emana, jarduera sailkatuak paratu edo handitzeko proiektu teknikoaren edukia ezartzen duena (1990eko ekainaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-227/1993 Foru Dekretua, uztailaren 19koa, hirigintzaren eta ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko zehapenak zehazteko prozedurari buruzkoa (1993ko abuztuaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-224/1998 Foru Dekretua, uztailaren 6koa, ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamendua onesten duen 32/1990 Foru Dekretua aldatzen duena.

-1/1999 Foru Legea, martxoaren 2koa, ingurugiroa kudeatzeko neurri administratiboei buruzkoa.

-163/1991 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarrian industrien edo hirugarren sektoreko jardueren zuzeneko ezarpenerako prozedura ezartzen duena (1991eko apirilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-84/1990 Foru Dekretua, apirilaren 5ekoa, Nafarroan industrialdeak eta industria jarduerak nola ezarri arautzen duena (1990eko apirilaren 27ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-154/1989 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, oztopo fisiko eta sentsorialei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko erregelamendua onesten duena (1989ko ekainaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-NBE-CA-82 araua, eraikinen baldintza akustikoei buruzkoa.

-NBE-CPI-91 araua, eraikinetako suteen kontrako babeserako baldintzei buruzkoa.

Era berean, azpiegiturak, jarduera sailkatuak eta instalazioekin zerikusi duen orotan arlo horien gainean Nafarroako Komunitateko eta Estatuko araudiari begiratuko zaio.

Iragarkiaren kodea: A9906682