108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen direla ondotik zehazten diren espedientea, jarduerek ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten.

Izena: Juan Luis Gastaminza Nuin (9900431). Jarduera: taberna-jatetxea. Tokia: Irantzuko Monasterioa, 6-behea.

Izena: Mila Alzueta Gastearena, Iwer Navarra, S.A. ordezkatuz (9900439). Jarduera: trebakuntza zentroa. Tokia: Marcelo Celayeta, 75-behea.

Izena: Juan Miguel Esquíroz Villanueva, Unzu, S.A. ordezkatuz (9900440). Jarduera: ehunen saltokia. Tokia: Irunlarrea, 7-behea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9908312