108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C A S C A N T E

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek egoki juzkatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Francisco Miro, S.A. Jarduera: salgaiak banatzeko biltegia. Tokia: Tutera-Tarazona errepidea, 40 zenbakia (35. lurzatia, 11. poligonoa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Cascanten, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hamahiruan. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A9908304