108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 1ean emandako 968/1999 Ebazpenarena. Horren bidez, 2000. urterako Iruñeko, Tafallako eta Zangoza-Erronkariko osasun eskualdeetako presako eta presarik gabeko osasun garraioko zerbitzuaren kudeaketa kontratatzeko gastua baimendu eta kontrataziorako adjudikazio espedienteari hasiera eman zitzaion.

1999ko abuztuaren 13ko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko ebazpen horren testuan akats bat dagoela oharturik, dagokion zuzenketa egin da:

Honakoa agertzen den tokian: "Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1999ko irailaren 30ean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko batzar aretoan (Iruñeko Irunlarrea karrika, 39).

Beste hau da zuzena: "Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1999ko irailaren 30eko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko batzar aretoan (Iruñeko Irunlarrea karrika, 39).

Beste idatz-zati hau sartu behar da: "-Behin-behineko bermea: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen dena.".

Iragarkiaren kodea: A9908165