108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U R L A T A

Jakinarazpen ediktua

Kasu bakoitzean agertzen den udaltzainak beherago ematen diren datuak biltzen dituen salaketa egin du.

339/90 Legegintzako Errege Dekretu 72.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, ibilgailuaren titularrari epatzen zaio, bera ez bada salatutako arau-haustearen erantzulea, idazki baten bidez arau-hauslearen datuak eman ditzan, N.A.N.aren zenbakia barne, iragarki hau argitara eman eta 15 egun balioduneko epean; idazki hori 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazten diren tokietan aurkeztu beharko du.

Interesatuak, honako hau argitara eman ondoren 10 egun baliodun izanen ditu aurreikusi den zehapena ordaintzeko, ezarrita dagoen hobaria barne eta berak nahi eran.

Interesatuak, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoren 15 egun baliodun izanen ditu idazki baten bidez alegazioak egin eta bere defentsarako egoki juzkatzen dituen frogak proposatzeko; idazki hori 30/92 Lege horren 38. artikuluan adierazten diren tokietan aurkeztu beharko du.

Salatuak alegazio idazkirik aurkeztu ez edo inolako frogarik proposatzen ez badu, agiri hau Alkatetzaren ebazpen-proposamentzat hartuko da eta gertakari frogatutzat joko, kasu bakoitzean egin den arau-haustea, horren kalifikazioa, arduraduna eta proposatzen den isuna.

Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Titularra/gidaria: Rafael Espinar Gallardo. Matrikula: B-0348-LM. Espedientea: 123/99. Arau-haustea: espaloiaren gain-gainean aparkatzea, 13/92 E.D.aren 91.2 artikulua. Tokia: Batondoa kalea-Iturriko kalea. Data: 1999-01-25. Ordua: 15:16. Zenbatekoa: 10.000 pezeta.

Titularra/gidaria: Juan José Munárriz Ollacarizqueta. Matrikula: NA-3465-AX. Espedientea: 396/99. Arau-haustea: gau eta eguneko pasabidean aparkatzea, ibilgailuen irteera galaraziz, 13/92 E.D.aren 91. artikulua. Tokia: Kale Nagusia, 9. Data: 1999-05-30. Ordua: 12:05. Zenbatekoa: 16.000 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A9907763