108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

236/1999 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nagoreko (Artzibar) "Nagoreko tunela" izeneko Transformazio Zentroko 20 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoaren proiektuak desjabetutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

1999ko ekainaren 16ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako Ebazpenaren bidez, Nagoreko (Artzibar) "Nagoreko tunela" izeneko Transformazio Zentroko 20 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoaren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak presako prozeduraren bidez okupatu beharra eta haren onura publikoa deklaratu ondoren, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak dioena betetzeko, desjabetutako lurrak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak finkatu dira. Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Okupatu aitzineko aktak egiteko egunak finkatzea, zehaztapen hauekin:

1.-Ondoko zerrendan ageri diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie okupatu aitzineko aktak eta, beharrezkoa izanez gero, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2.-Ekitaldi horretara ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek beraiek edo legez baimendutako ordezkariek agertu beharko dute. Titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte eta perituak edo notarioa ekartzerik izanen dute, titularren beraien kargura.

3.-Ukitutakoek, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56. artikuluaren 2. lerroaldeari jarraikiz, alegazioak aurkezten ahalko dituzte, idatziz, Nafarroako Gobernuari zuzendurik, presako okupazioa zela eta, ukitutako ondasunen zerrenda prestatzean egindako akatsak zuzentzeko soilik.

4.-Desjabetzapen espedientean Iberdrola, S.A. enpresak onuradun izaera izanen du.

5.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuaren esku uztea desjabetzapen espedientea amaitu arte egin beharreko jarduketak.

6.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hiriburu honetako egunkarietan argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7.-Foru Agindu honen berri ematea Nagoreko herriari (Artzibarko Udala) -udaletxeko iragarki oholean argitara dezan-, Iberdrola, S.A.ri, eta ukitutako titularrei, eta adieraztea argitalpen hauek, titularra edo helbidea ezezagunak diren kasuetan, Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak ezarritako ondorioetarako ere egiten direla.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren seian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TITULARRA HELBIDEA LUR MOTA DATUAK HERRIA UKIPENAK EGUNA/ORDUA

Nafarroako Foru Komunitatea Karlos III.a etorb, 2. Pinuak eta basobera 4. poligonoa Nagore (Artzibar) Euskarriak: 1. Okupazioa: 7 mý. 1999ko irailaren 10a

(Ondarea) Iruña 45. lurzatia 91 m luze, 3,5 m zabal 12etan

mý-318,5

Miguel Itoiz Irigaray Antso Azkarra, 67 - 6.a C Pinuak eta basobera 4. poligonoa Nagore (Artzibar) Euskarriak: 1. Okupazioa: 7 mý. 1999ko irailaren 10a

Iruña 45. Lurzatia 91 m luze, 3,5 m zabal 12etan

mý-318,5

Manuel Irigoyen Prieto Saskaitz plaza 2 - 2.a ezk. Pinuak eta basobera 4. poligonoa Nagore (Artzibar) Euskarriak: 1. Okupazioa: 7 mý. 1999ko irailaren 10a

Elizondo 45. lurzatia 91 m luze, 3,5 m zabal 12etan

mý-318,5

Félix Ardanaz Itoiz Kale nagusia, 15 - 2.a ezk. Pinuak eta basobera 4. poligonoa Nagore (Artzibar) Euskarriak: 1. Okupazioa: 7 mý. 1999ko irailaren 10a

Iruña 45. lurzatia 91 m luze, 3,5 m zabal 12etan

mý-318,5

Jose Aristu Paternáin Oskaritz Pinuak eta basobera 4. poligonoa Nagore (Artzibar) Euskarriak: 1. Okupazioa: 7 mý. 1999ko irailaren 10a

45. lurzatia 91 m luze, 3,5 m zabal 12etan

mý-318,5

Francisco eta Tomás Belzunegui Itoitz Pinuak eta basobera 4. poligonoa Nagore (Artzibar) Euskarriak: 1. Okupazioa: 7 mý. 1999ko irailaren 10a

Lizarraga 45. lurzatia 91 m luze, 3,5 m zabal 12etan

mý-318,5

Titularra edo helbidea ezezagunak direnen zerrenda Herria: Nagore (Artzibar)

TITULARRA POLIGONOA LURZATIA LUR MOTA EGUNA/ORDUA

Ezezagunak 4 45 Pinuak eta basobera 1999ko irailaren 10a

12etan

Tokia: Artzibarko udala.

Eguna: 1999ko irailaren 10a.

Ekitaldiaren hasiera: 12etan.

Iragarkiaren kodea: A9908349