108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- D O N E Z T E B E

Lanaldi partzialeko liburutegiko arduradunaren izendapena

Doneztebeko Udalak, 1999ko uztailaren 28an eginiko bilkuran, liburutegiko arduradun lanpostu bat, administrazio araubidean eta lanaldi partzialean, betetzeko oposizioko (1998ko abenduaren 30eko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) epaimahaiaren proposamena kontuan hartuz, aho batez erabaki zuen:

Margarita Erdozáin Azpilicueta andrea liburutegiko arduradun izendatzea, araubide administratiboan eta lanaldi partzialean, burututako probetan puntu gehien lortu dituen izangaia delako, 23,95 puntu.

Donezteben, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hiruan. Alkate udalburua, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: A9908029