108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- HIRIBERRI-ARTZIBAR

Behin betiko onespena 1999ko aurrekontu arruntari

1999ko apirilaren 30eko bilkuran hasiera batez onetsi zen Hiriberri-Artzibarko Kontzejuaren 1999ko aurrekontu bakarra. Jendaurreko epea iraganik (1999ko uztailaren 16ko 88. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) erreklamaziorik ez denez aurkeztu, aipaturiko aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da. Hona hemen laburpena:

DIRUSARRERAK:

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 121.900 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta beste dirusarrerak: 319.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 420.000.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 3.707.354.

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: 5.311.566 pezeta.

Dirusarrerak guztira: 9.879.820 pezeta.

GASTUAK:

2. kapitulua.-Ondasun arruntak erostea eta zerbitzuak: 1.798.500 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 46.000.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 7.873.665 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboen aldaketa: 161.655 pezeta.

Gastuak guztira: 9.879.820 pezeta.

Hiriberri-Artzibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren seian. Kontzejuko burua, M. Lorenzo Aranaz García.

Iragarkiaren kodea: A9908010