108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- "ARRATOZ" UR MANKOMUNITATEA

1998ko kontuak

Arratoz Mankomunitateko Batzarrak, 1999ko martxoaren 11ko bilkuran, aho batez erabaki zuen 1998ko ekitaldiko kontuen espedienteari adostasun txostena ematea eta onestea.

Espediente hori jendaurrean paratuko da Ezkarozeko Udalaren iragarki ohoelan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ezkarozen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko martxoaren hamabian. Mankomunitateburua, Juan José Ortiz Anaut.

Iragarkiaren kodea: A9907974