108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

256/1999 FORU DEKRETUA, uztailaren 6koa, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak emanen dituzten ikastetxe publikoen sarea ezartzen duena.

Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuak Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautzen du eta ikasketa horiek Nafarroako Foru Komunitatean izanen duten egitura eta berariazko curriculuma ezartzen du.

Azken Foru Dekretu honen VII. kapituluan zehazten da Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak zein ikastetxe motatan emanen diren. Zehazki, Foru Dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ikasketa horiek emanen dituzten ikastetxe publikoen sarea onetsiko duela. Hori da Foru Dekretu honen xedea.

Nafarroako Foru Komunitatean geografiaren eta biztanleen aldetik aniztasun handia dagoenez, eskualde bakoitzeko ezaugarri eta berezitasunak kontuan hartuko dituen sarea zehaztu behar da, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren prozesu guztia osatu ahal dadin eta, aldi berean, ikasle helduek beren prestakuntza ibilbidea eratu ahal dezaten aski zabala eta bereizia izanen den eskaintza baten barnean.

Nafarroako Foru Komunitateko udalerri guztiak ezarri diren eskualde geografikoetako batean kokatuta egonen dira. Horrela ikasle helduentzat errazagoa izanen da Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak egitea.

Proposatu den ikastetxe sarea eratzerakoan kontuan hartu diren irizpideetako bat oraingo baliabideak aprobetxatu eta optimizatzea izan da, horrek ez duelarik inolaz ere kalitate irizpideekin jotzen. Beste jarraibide bat ikasketa hauen eskaintza ikasleengana hurbiltzea da.

Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluaren txostena aldez aurretik ikusirik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren seiko Bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Foru Dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoen sarea ezartzea.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen sarean honako hauek sartuko dira: Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Gelak, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikorik ez duten eskualde geografikoetan, eta Institutuak.

3. artikulua. 1.-Iruñean "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoa sortu da; Foru Dekretu honen I. eranskinean agertzen dira erregistro datuak.

2.-Iruñeko "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren I. mailako ikasketak emanen ditu bertaratze modalitatean, eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren II. mailakoak bertaratze eta urrutiko modalitateetan.

3.-Ikastetxe publiko honen eskualde geografikoa bertaratze modalitateari dagokionez Iruña aldekoa izanen da, Foru Dekretu honen II. eranskinean zehaztuta dagoen bezala. Urrutiko modalitateari dagokionez, eskualde geografikoa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde guztia izanen da.

4. artikulua. 1.-Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoa sortu da. Foru Dekretu honen I. eranskinean agertzen dira erregistro datuak. Eskualde geografikoa Foru Dekretu honen II. eranskinean aipatzen den Tutera aldea izanen da.

2.-Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailetako ikasketak emanen ditu bertaratze modalitatean.

3.-Ikastetxe publiko honen eskualde geografikoa Tutera aldea izanen da, Foru Dekretu honen II. eranskinean ezarri bezala.

5. artikulua. 1.-Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutua sortu da. Egoitza Iruñean izanen du eta Foru Dekretu honen I. eranskinean agertzen dira erregistro datuak.

2.-Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuak, urrutiko modalitatean, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako eta Batxilergoko ikasketak emanen ditu, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legean araututa baitaude, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ikasketa horietarako onetsiko duen ezarpen egutegiaren arabera. Modalitate honetan, eremua Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa izanen da.

3.-Halaber, Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuak, bertaratze modalitatean, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketak, urriaren 3ko 1/1990 Legearen arabera antolatuak, emanen ditu. Modalitate eta ikasketa hauetan eskualde geografikoa Iruña aldea izanen da, Foru Dekretu honen II. eranskinean agertzen den bezala.

6. artikulua. Tuterako "Benjamín de Tudela" Bigarren Hezkuntzako Institutuak, bertaratze modalitatean, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketak emanen ditu. Eskualde geografikoa II. eranskinean agertzen den Tutera aldea izanen da.

7. artikulua. 1.-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Gelak ondoren aipatzen diren eskualdeetan egonen dira eta horietako bakoitzari zenbait herri atxikiko zaizkio, II. eranskinean agertzen den moduan:

-Altsasu

-Elizondo-Lekaroz

-Lizarra

-Zangoza

-Tafalla

2.-Aurreko idatz-zatian agertzen diren eskualde geografikoetako bakoitzaz eskualdeko irakasle taldea arduratuko da, eta uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera jokatuko du.

3.-Eskualde geografiko bakoitzeko irakasle taldea osatzen duten irakasleek beren eskualde geografikoan kurtso bakoitzerako eskariaren arabera eratzen diren Oinarrizko Hezkuntzako Gela ezberdinetan eginen dute irakasle lana. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak irakasle horiei esleituko die urtean zehar izanen duten Gela edo Gelak.

Gela horietan I. eta/edo II. mailak emanen dira.

8. artikulua. 1.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zenbait instituturi baimena eman ahalko dio Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketak emateko, Nafarroako Foru Komunitateko eskualde geografiko desberdinetan ikasketa horietarako egiten diren eskariei erantzun ahal izateko.

2.-Halaber, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aldatu egin dezake Foru Dekretu honen II. eranskinean agertzen den eskualde banaketa, sortzen ahal diren beharren arabera.

9. artikulua. 1.-Kendu egin dira: Iruñeko "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako 1. Ikastetxea, herriko ikastetxe kategoriakoa; Iruñeko "Eunate" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako 2. Ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa; Barañaingo Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa; Berriozarko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa; Burlatako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa; eta Zizur Nagusiko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa.

2.-Artikulu honetako aurreko idatz-zatian kendu diren ikastetxeen dokumentazio administratibo eta pedagogiko guztia biltzen duten artxiboak eta bertako baliabide materialak Iruñeko "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikora eramanen dira. Ikastetxe hori Foru Dekretu honen 3. artikuluan sortu da.

10. artikulua. 1.-Kendu egin da Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa.

2.-Artikulu honetako aurreko idatz-zatian kendu den ikastetxearen dokumentazio administratibo eta pedagogiko guztia biltzen duten artxiboak eta bertako baliabide materialak Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikora eramanen dira. Ikastetxe hori Foru Dekretu honen 4. artikuluan sortu da.

11. artikulua. 1.-Kendu egin dira Altsasuko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa, eta Olaztiko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa.

2.-Artikulu honetako aurreko idatz-zatian kendu diren ikastetxeen dokumentazio administratibo eta pedagogiko guztia biltzen duten artxiboak eta bertako baliabide materialak Altsasu aldeko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Geletara eramanen dira.

12. artikulua. 1.-Kendu egin da Lizarrako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa.

2.-Artikulu honetako aurreko idatz-zatian kendu diren ikastetxeen dokumentazio administratibo eta pedagogiko guztia biltzen duten artxiboak eta bertako baliabide materialak Lizarra aldeko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Geletara eramanen dira.

13. artikulua. 1.-Kendu egin dira Agoizko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa, eta Zangozako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa.

2.-Artikulu honetako aurreko idatz-zatian kendu diren ikastetxeen dokumentazio administratibo eta pedagogiko guztia biltzen duten artxiboak eta bertako baliabide materialak Zangoza aldeko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Geletara eramanen dira.

14. artikulua. 1.-Kendu egin dira Azkoiengo Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa, eta Tafallako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea, eskualdeko ikastetxe kategoriakoa.

2.-Artikulu honetako aurreko idatz-zatian kendu diren ikastetxeen dokumentazio administratibo eta pedagogiko guztia biltzen duten artxiboak eta bertako baliabide materialak Tafalla aldeko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Geletara eramanen dira.

15. artikulua. 1.-Kendu egin da Nafarroako Helduen Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea (CENAVEBAD).

2.-Artikulu honetako aurreko idatz-zatian kendu den ikastetxearen dokumentazio administratibo eta pedagogiko guztia biltzen duten artxiboak eta bertako baliabide materialak Iruñeko "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikora eramanen dira.

16. artikulua. 1.-Kendu egin da Nafarroako Urrutiko Batxilergoaren Institutua (INABAD).

2.-Artikulu honetako aurreko idatz-zatian kendu den ikastetxearen dokumentazio administratibo eta pedagogiko guztia biltzen duten artxiboak eta bertako baliabide materialak Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutura eramanen dira. Foru Dekretuaren 5. artikuluan sortu da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.-1.-Helduen Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikoari atxikitako irakasleak, III. eranskinean agertzen direnak, eranskin horretan azaltzen diren ikastetxe eta eskualdeei atxikita geldituko dira eta, ondorio guztietarako, beraiek heldu diren ikastetxe edo eskualdean onartuta duten antzinatasuna izaten jarraituko dute.

2.-Irakasleak ez diren langileek beren destinoa Foru Dekretu honen 9. artikuluan kendutako Iruñeko "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako 1. zentroan izanez gero, "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikita geldituko dira, Foru Dekretu honen VI. eranskinean agertzen den moduan.

Bigarrena.-1.-Destinoa Nafarroako Urrutiko Batxilergo Institutuan (INABAD) 1999ko abuztuaren 31 arte duten irakasleek, Foru Dekretu honen IV. eranskinean agertzen baitira, Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiko zaizkio behin betiko destinoarekin, dagozkien espezialitateetan eta, ondorio guztietarako, Nafarroako Urrutiko Batxilergo Institutuan onartuta duten antzinatasuna izaten jarraituko dute.

2.-Irakasleak ez diren langileek destinoa Nafarroako Urrutiko Batxilergo Institutuan (INABAD) 1999ko abuztuaren 31 arte badute, Foru Dekretu honen V. eranskinean agertzen baitira, Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiko zaizkio, eta aurretik zituzten lan baldintza berberak izaten jarraituko dute.

Hirugarrena.-Destinoa kendu den Iruñeko "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako 1. zentroan duten irakasleek lehentasunezko eskubidea izanen dute Iruñeko "José Mª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoan. Ikastetxe hori Foru Dekretu honen 3. artikuluan sortu da, Iruñeko beharrei erantzuteko.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.-Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuak aurrerantzean ere emanen ditu, urrutiko modalitatean, Batxilergo Bateratu Balioanitzeko eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturteko ikasketak, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko uztailaren 28ko 14/1970 Lege Orokorrari jarraikiz, harik eta indarra duen arautegian ezarritako egutegiaren arabera iraungitzen diren arte.

Bigarrena.-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Eskualdeko Irakasle Taldeetan, Nafarroako Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxean eta Nafarroako Urrutiko Batxilergoaren Institutuan egun dauden zuzendaritza karguek zeregin horretan jarraituko dute zentro eta eskualde horiek kentzen diren egunera arte, Foru Dekretu honen azken xedapenetako lehenaren 2. puntuan ezarri bezala.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-1.-Sortu diren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek, Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta eskualde banaketak, Foru Dekretu honen 3, 4, 5 eta 7. artikuluetan ezarri eta II. eranskinean biltzen baitira, 1999ko irailaren 1etik aurrera izanen dute indarra.

2.-Foru Dekretu honen 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15 eta 16. artikuluek aipatzen dutenari jarraikiz, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeak, Nafarroako Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxea (CENAVEBAD) eta Nafarroako Urrutiko Batxilergoko institutua (INABAD) kentzeak 1999ko abuztuaren 31tik aurrera izanen du ondorioak.

Bigarrena.-Ahalmena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari, Foru Dekretu hau bete eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Hirugarrena.-Foru Dekretu honek 1999ko irailaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

Foru Dekretu honetan sorturiko ikastetxe eta institutuen erregistro datuak

Ikastetxeak

Izena: "José M.ª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoa.

Helbidea: Bartolomé de Carranza, 5

Herria: Iruña

Udalerria: Iruña

Eskualde geografikoa: Iruña aldea bertaratze modalitateko I eta II. mailetan, eta Nafarroako Foru Komunitateko lurralde guztia urrutiko modalitateko II. mailan.

Kategoria: eskualdeko ikastetxea.

Ikaspostuak, aldi berean bertaratuta: 400

Ikasketak: Helduen Oinarrizko Hezkuntza (I. maila bertaratze modalitatean eta II. maila bertaratze eta urrutiko modalitateetan).

Izena: Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoa.

Helbidea: San Juan plaza 1, behea.

Herria: Tutera.

Udalerria: Tutera.

Eskualde geografikoa: Tutera aldea.

Kategoria: eskualdeko ikastetxea.

Ikaspostuak, aldi berean bertaratuta: 240

Ikasketak: Helduen Oinarrizko Hezkuntza (I eta II. mailak bertaratze modalitatean).

Institutuak

Izena: Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutua (NHBHI).

Helbidea: Bartolomé de Carranza kalea, 5.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Eremu geografikoa: Nafarroako Foru Komunitateko lurralde guztia Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailarako eta LOGSEko Batxilergorako, bai eta BBB eta UBIko ikasketetarako ere iraungi arte, urrutiko modalitatean. Iruña aldea Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketetarako, bertaratze modalitatean.

Kategoria: eskualdekoa.

Ikaspostuak, aldi berean bertaratuta: 200.

Ikasketak: Helduen Oinarrizko Hezkuntza (III. maila bertaratze eta urrutiko modalitateetan, LOGSEko Batxilergoa urrutiko modalitatean eta BBB eta UBI iraungi arte urrutiko modalitatean).

II. ERANSKINA

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Mapa

Iruñeko eskualdea

-"José M.ª Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

-Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutua

12

13

14

15

16

17

18

-Arre, Anue, Burlata, Erroibar, Eugi, Esteribar, Ezkabarte, Uharte, Olaibar, Atarrabia.

-Antsoain, Berriozar, Atetz, Basaburua, Berriobeiti, Eugi, Itza, Txulapain, Lantz, Odieta, Iruña, Ultzama.

-Aranguren, Beriain, Biurrun-Olkotz, Eguesibar, Galar, Elortzibar (Noain), Ibargoiti, Elo, Iruña, Tiebas-Muru Artederreta, Untziti.

-Arakil (Irurtzun), Ziritza, Etxarri, Etxauri, Goñi, Imotz, Itza, Larraun (Lekunberri), Ollo, Oltza, Orkoien, Iruña, Bidaurreta.

-Iruña.

-Adios, Añorbe, Artazu, Beraskoain, Zirauki, Zizur, Girgillao, Eneritz, Legarda, Mañeru, Muruzabal, Obanos, Iruña, Gares, Tirapu, Ukar, Uterga, Zabaltza, Zizur Nagusia.

-Barañain, Iruña.

Tuterako eskualdea

-Tuterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

-"Benjamín de Tudela" BHI

3

5

10

-Cintruénigo, Corella, Fitero.

-Cadreita.

-Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Castejón, Cortes, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Tulebras, Valtierra.

Altsasuko eskualdea

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Gelak

1

-Altsasu, Arbizu, Bakaiku, Ergoiena, Uharte-Arakil, Irañeta, Iturmendi, Lakuntza, Etxarri-Aranatz, Arruazu, Olazti, Urdiain, Ziordia.

Elizondo-Lekarozko eskualdea

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Gelak

2

7

11

-Baztan (Elizondo), Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ituren, Labaien, Oitz, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Urdazubi, Urrotz, Zubieta, Zugarramurdi.

-Araitz, Arano, Areso, Betelu, Ezkurra, Goizueta, Leitza.

-Arantza, Etxalar, Lesaka, Bera, Igantzi.

Lizarrako eskualdea

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Gelak

4

8

-Abaigar, Abartzuza, Aberin, Allin, Allo, Ameskoabarren, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Aiegi, Azuelo, Barbarin, Busto, Desojo, Deikaztelu, Esprontzeda, Lizarra, Etaio, Eulate, Gesalatz, Iguzkitza, Lana, Larragoa, Legaria, Lerin, Lezaun, Los Arcos, Lukin, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexua, Oteitza, Piedramillera, Jaitz, Santsol, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Deierri, Zuñiga.

-Aguilar Kodeskoa, Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Cabredo, Cárcar, Genevilla, La Población, Elizagorria, Lodosa, Marañón, Mendabia, San Adrián, Sartaguda, Sesma, Viana.

Zangozako eskualdea

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Gelak

6

13

-Oibar, Kaseda, Gazteluberri, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, Irunberri, Petilla de Aragón, Erromantzatua, Zare-Zangoza, Zangoza, Urraulbeiti, Esa.

-Abaurregaina, Abaurrepea, Agoitz, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Burgi, Erroibar, Espartza, Ezkaroze, Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Gorza, Hiriberri-Aezkoa, Izaba, Itzagaondoa, Itzaltzu, Jaurrieta, Lizoain, Longida, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaitzeta, Orbara, Orontze, Orotz-Betelu, Orreaga, Erronkari, Sartze, Urraulgoiti, Urrotz, Urzainki, Uztarroze, Luzaide, Bidankoze.

Tafallako eskualdea

-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Gelak

5

9

-Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Funes, Martzilla, Mélida, Milagro, Murillo El Cuende, Arrada, Figarol, Murillo El Fruto, Azkoien, Santakara, Villafranca.

-Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Garinoain, Larraga, Leotz, Mendigorria, Miranda-Arga, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Tafalla, Uxue, Untzue.

III. ERANSKINA

Helduen Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikoari atxikitako maisu-maistren kidegoko irakasleen zerrenda

JATORRIZKO IKAST. IKASTETXE EDO

Barañaingo HOHI FERNANDEZ CALLEJAS, CONSUELO PILAR J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Barañaingo HOHI IZU BELLOSO, YOLANDA J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Barañaingo HOHI OSES IBAÑEZ, JOSE FERNANDO J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Berriozarko HOHI RUPEREZ DIEZ, M.ª ANGELES J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Burlatako HOHI ARTAZKOZ ARDANAZ, LOURDES J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

BurlataKO HOHI FERNANDEZ JIMENEZ, CONCEPCION J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Burlatako HOHI LANA GURUCHARRI, CRISTINA J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI ALAMAN GALAR, TERESA J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI FERNANDEZ FERNANDEZ, LOURDES J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI GARATEA AYERRA, M.ª TERESA J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI MARTINEZ BEORLEGUI, M.ª CONCEPCION J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI MORCILLO YARNOZ, M.ª DOLORES J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI MUÑOZ RUIZ, JOSE LUIS J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI MURUZABAL MARTINEZ, M.ª LOURDES J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI ORTEGA LOZANO, ROBERTO J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Eunate HOHI SUBIZA ILINCHETA, M.ª TERESA J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI LOPEZ SAINZ, M.ª GLORIA J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI MALON FERRER, JAIME JAVIER J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI MUNARRIZ SANZ, JOSE EMILIO J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI ROMERA GUTIERREZ, LUIS M.ª J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI SAN MARTIN AOIZ, AGUSTIN J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI SAN MARTIN VILLANUEVA, ANTONIO J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI SENOSIAIN ZUDAIRE, JOSE MIGUEL J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI SILLERO ALBIZU, JOSE MIGUEL J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

J.M. Iribarren HOHI VILLANUEVA IRURITA, M.ª PIEDAD J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Zizurko HOHI GOÑI LARRAYA, M.ª TERESA J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Iruñeko eskualdea LOPEZ VAZQUEZ, M.ª PILAR J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Iruñeko eskualdea ROMANO ARELLANO, M.ª VILLAR (P.T.) J.M.ª Iribarren H.O.H.I.P.

Tuterako HOHI BOILLOS ROMERA, FCO. JAVIER Tuterako H.O.H.I.P.

Tuterako HOHI CASTELLANO VALDEMOROS, M.ª CARMEN Tuterako H.O.H.I.P.

Tuterako HOHI ESPARZA DIAZ, JUAN JOSE Tuterako H.O.H.I.P.

Tuterako HOHI LEON ALFARO, JOSE EMILIO Tuterako H.O.H.I.P.

Tuterako HOHI OLIVER SANTOS, ANGEL Tuterako H.O.H.I.P.

Tuterako eskualdea ANDRES GUTIERREZ, JOSE ANGEL Tuterako H.O.H.I.P.

Tuterako eskualdea CHUECA MALO, ENRIQUE Tuterako H.O.H.I.P.

Tuterako eskualdea DE SIMON CABALLERO, M.ª LUISA Tuterako H.O.H.I.P.

Tuterako eskualdea LABOREO VIELA, JUAN CARLOS Tuterako H.O.H.I.P.

Altsasuko HOHI LECEA FLORES, ERKUDEN Altasasuko eskualdea

Olaztiko HOHI LOPEZ COLINA, PABLO Altsasuko eskualdea

Lizarrako HOHI FERNANDEZ ALDAVE, FRANCISCO JAVIER Lizarrako eskualdea

Lizarrako HOHI GOICOECHEA GARRAZA, M.ª FELISA Lizarrako eskualdea

Lizarrako eskualdea EQUIZA GURBINDO, JUAN ESTEBAN Lizarrako eskualdea

Agoizko HOHI GARCIA GOBEO, FERMIN Zangozako eskualdea

Zangozako HOHI BARBERIA CIAURRIZ, M.ª TERESA Zangozako eskualdea

Azkoiengo HOHI GARIJO LOPEZ, JOSE MIGUEL Tafallako eskualdea

Tafallako HOHI ANDION ESPARZA, DANIEL Tafallako eskualdea

Tafallako eskualdea COUSO DE MIGUEL, JUAN Tafallako eskualdea

IV. ERANSKINA

Behin betiko destinoa INABADen izanik Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxiki zaizkion Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleen zerrenda

ZK. DEITURAK ETA IZENA ESPEZIALITATEA IZAERA

1 ERVITI UNZUE, JUAN BIOLOGIA ETA GEOLOGIA KATEDRADUNA

2 GALBETE MARTINICORENA, VICENTE MARRAZKETA KATEDRADUNA

3 CARBAJO LOPEZ, FERNANDO FILOSOFIA KATEDRADUNA

4 MARTINEZ LAUTRE, ANTONIO FISIKA ETA KIMIKA KATEDRADUNA

5 PEREZ GIL, ALBERTO FRANTSESA KATEDRADUNA

6 ECHEVERRIA GANUZA, MIGUEL GEOGRAFIA ETA HISTORIA KATEDRADUNA

7 AGUADO IÑIGUEZ, GONZALO INGELESA KATEDRADUNA

8 VAL GONZALEZ, FELIPE LATINA-GREKOA KATEDRADUNA

9 ROMERA GUTIERREZ, JOSE M.ª GAZTELANIA KATEDRADUNA

10 MADURGA OTEIZA, VALENTIN MATEMATIKA KATEDRADUNA

V. ERANSKINA

Irakasleak ez diren langileak, destinoa INABADen izanik Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxiki zaizkionak

ADMINISTRAZIO LANPOSTU

AZCONA URRA, BLANCA ESTHER Administrari lag. 30625

ARANA MARQUINA, CRISTINA Administrari lag. 35626

AIZPUN URRUTIA, FELIX CARLOS Eskolazaina 30071

NAVARRO FERNANDEZ, M.ª ANGELES Eskolazaina 33416

VI. ERANSKINA

Irakasleak ez diren langileak, destinoa José M.ª Iribarren HOHIan izanik José M.ª Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxiki zaizkionak

ADMINISTRAZIO LANPOSTU

GARDE ZOCO, PAULINO Menpekoa

Iragarkiaren kodea: A9907312