108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

255/1999 FORU DEKRETUA, uztailaren 6koa, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautzen duena eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan horren irakaskuntzaren egitura eta curriculum zehatza ezartzen dituena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala" 1990-10-4) 2. artikuluan ezarrita dago hezkuntz sistemaren oinarrizko abiaburua hezkuntza etengabea izatea izanen dela eta, horretarako, ikasleak beren kabuz ikasteko prestatu behar direla eta pertsona helduei erraztu eginen zaiela ikasketei lotzeko bidea. Horrez gainera, Hirugarren Tituluan pertsona helduen hezkuntza jorratzen du.

LOGSEren 51. artikuluan araututa dago hezkuntzaren arloko administrazioek lankidetzan jardunen dutela helduen prestakuntzan eskumenak dituzten beste administrazio publikoekin, pertsona helduen hezkuntzaren bidez ondoren adieraziko diren helburuak lor daitezen:

a) Pertsona helduek oinarrizko prestakuntza eskuratzea eta eguneratzea eta haiei hezkuntz sistemaren maila guztietara sartzeko bideak erraztea.

b) Pertsona helduen lanbide koalifikazioa hobetzea edo beste lanbide batzuetan aritzeko prestatzea.

c) Gizartearen bizitzan, kulturan, politikan eta ekonomian parte hartzeko duten gaitasuna garatzea.

III. tituluan zehar, LOGSEk zehatz-mehatz mugatu ditu hezkuntz administrazioen eskumen esklusiboak eta administrazio haiek beste administrazio, korporazio edo erakunde batzuekin lankidetzan garatu beharko dituztenak.

Hauexek dira hezkuntza administrazioen eskumenak:

-52.2. artikulua. "Hezkuntzaren arloko administrazioek zainduko dute Eskola Graduatua duten pertsona heldu guztiek ikaskuntzako programa edo ikastetxetara jo ahal izan dezaten, honako lege honetan bigarren mailako derrigorrezko hezkuntzarako ezarri den oinarrizko prestakuntza erdiesteko asmoarekin".

-52.3. artikulua "Hezkuntzaren arloko administrazioek aldian-aldian saioak antolatuko dituzte, berariazko baldintzak jarrita, hemezortzi urtez gorako pertsonek Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua erdiets ahal izan dezaten. Saio horietan oinarrizko hezkuntzari dagozkion gaitasun orokorrak baloratuko dira".

-53.1. artikulua "Hezkuntzaren arloko administrazioek neurriak bultzatuko dituzte herritar guztiek lege honetan araupetzen diren derrigorrezkoa ez beste irakaskuntzetako maila edo graduetara iristeko aukera izan dezaten".

-53.3. artikulua "Administrazio eskudunek urrutiko hezkuntzaren eskaintza publikoa zabalduko dute, pertsona helduen etengabeko prestakuntza egokia izan dadin".

-53.4. artikulua "Hezkuntzaren arloko administrazioek saioak antolatuko dituzte, berariazko baldintzak jarrita, hogeita hiru urtez gorako helduek Batxiler titulua zuzenean eskura ahal izan dezaten. Orobat, saioak antolatuko dituzte Lanbide Heziketako tituluak lortzeko; baldintzak eta gainerako inguruabarrak kasuan-kasuan ezarriko dira".

-54.2. artikulua "Helduei lege honetan bildutako irakaskuntzak, hain zuzen ere titulu akademikoa edo lanbide titulua eskuratzea helburu dutenak, ematen dizkieten irakasleek halakoak emateko oro har ezarritako titulazioa izan beharko dute. Hezkuntzaren arloko administrazioek irakasle horiei pertsona helduen beharrizanak asetzeko behar den prestakuntza didaktiko egokia emanen diete".

Zehaztasun berberarekin mugatu ditu hezkuntzaren arloko administrazioak beste organismo batzuekin lankidetzan arituz helduen hezkuntzaren arloan burutu behar dituen eginkizunak:

-51.1. artikulua. "Hezkuntz sistemak bermatu behar du pertsona helduek ezagutzak eta gaitasunak eskuratu ahal izatea eta ezagutza eta gaitasunok eguneratu, osatu edo zabaldu ahal izatea, pertsona eta profesional gisa aurreratzeko. Horretarako, hezkuntzaren arloko administrazioak lankidetzan arituko dira helduen prestakuntzan eskumenak dituzten beste administrazio publiko batzuekin, eta batez ere lan arloko administrazioarekin".

-54.3. artikulua. "Hezkuntzaren arloko administrazioek lankidetza-hitzarmenak egin ahal izanen dituzte unibertsitate, toki korporazio eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin; erakunde pribatuekin eginez gero, helduen hezkuntzarako irabazteko asmorik gabeko elkarteak hobetsiko dira. Halaber, programak eta ikastaroak garatuko dituzte helduen hezkuntzaren arloa kudeatzeko eta antolatzeko eta hartan behar diren teknikak eta espezializazio didaktikoa lortzeko".

Dekretu honek pertsona helduen oinarrizko hezkuntza arautzen du. Horrela, LOGSEren 52.1. artikulua bete da, hain zuzen ere ondokoa preskribatzen duena: "oinarrizko hezkuntzako ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsona helduei beren ezaugarri eta beharrizanetara moldatutako eskaintza eginen zaie". Gainera, dekretu honetan derrigorrezkoaz ondoko irakaskuntzari ekiteko baldintzak ere ezartzen dira; irakaskuntza hori geroago arautuko da. Hori lortutakoan, hezkuntzaren arloko administrazioak helduen hezkuntza LOGSEk agindurik dagokion heinean arauturik izanen du. Hezkuntzaren arloko administrazioak helduen hezkuntzaren arloan beste administrazio batzuekin hainbanatu behar dituen gaiez denaz bezainbatean, hark lankidetzan aritu beharko du helduen prestakuntzan eskumenak dituzten beste administrazio publikoekin, eta batez ere lan arloko administrazioarekin, LOGSEren 51.1. artikuluan ezartzen den bezala, eta lankidetzako hitzarmenak egin ahal izanen ditu unibertsitate, toki korporazio eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin, LOGSEren 54.3. artikuluan ezartzen dena betetzeko.

Pertsona helduen hezkuntzak bi helburu nagusi izan behar ditu: Helduei oinarrizko prestakuntza ematea eta herritar gisa gizarteratzeko prestatzea. Ondorioz, oinarrizko hezkuntza heldu guztiei heltzea bermatuko duten bideak ezarri behar dira. Beste alde batetik, teknologia berriek ikaragarri ugaldu dituzte kultura transmititzeko aukerak eta ikasle helduek behar duten prestakuntza malgutasunarekin eta eroso eskuratzea ahalbideratuko dute, eta hala beren kabuz ikasi ahal izanen dute tutoreen laguntzarekin.

Lehen Hezkuntzari eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ekainaren 14ko 1006/1991 eta 1007/1991 errege dekretuen bidez definitu ondoren ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", 1991/06/26), hurrenez hurren, bi hezkuntz etapa horien curriculumak Nafarroako Foru Komunitaterako martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretua, Lehen Hezkuntzari dagokionez (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1992/05/13), eta otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1993/05/14), onestearekin ezarrita, eta foru dekretu horien xedapen xedapen gehigarrietatik hirugarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, bi hezkuntz etapetako curriculumak pertsona helduen hezkuntzak Nafarroako Foru Komunitatean dituen ezaugarri bereizietara moldatu behar dira.

Ondorioz, kontuan izanik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", 1982/08/16) eta Estatuaren Administrazioak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloan dituen eginkizunak eta egiten dituen zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari ematea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", 1990/09/1) xedatu dena, Foru Komunitateko Gobernuari dagokio Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza erregularizatzea eta bere eskumeneko lurraldean irakaskuntza horien curriculumaren egituraren eta garapenaren oinarrizko ildoak finkatzea; hain zuzen ere, horixe da foru dekretu honen helburu nagusia.

Hori dela eta, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, Nafarroako Eskola Kontseiluak txostena eman ondoren eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren seiko bilkuran erabakitakoarekin bat etorriz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Foru dekretu honen helburuak ondokoak dira: Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza erregulatzea, haren egitura ezartzea eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma pertsona helduen ezaugarrietara moldatzea.

2. artikulua. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak alfabetizaziotik hasi eta Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortu arteko prestakuntzako prozesua hartzen du.

3. artikulua. 1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, Lehen Hezkuntzarako martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretuan ezarri da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuan eta maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretuan; denak ere pertsona helduen ezaugarri bereizgarri eta beharrizanetara moldatu dira.

2. Esperientzia-eremuetako edukien antolamendu eta tratamenduan ondokoak izanen dira zeharbidez: gizarte hezkuntza, bakerako hezkuntza, osasunerako hezkuntza, sexuen arteko aukera berdintasunerako hezkuntza, ingurugiroari buruzko hezkuntza, hezkuntza sexuala, kontsumitzailearen hezkuntza, bide hezkuntza, hezkuntza morala, lan-orientaziorako hezkuntza eta kultura anitzeko elkarbizitzarako hezkuntza.

4. artikulua. 1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza bertaratuz eta etxetik jaso ahal izanen dute hemezortzi urtez gorako pertsonek eta matrikula egiten den urtean bertan hemezortzi urte betetzen dituztenek.

2. Halaber, irakaskuntza horiek etxetik jaso ahal izanen dituzte matrikula egiten den unean hamasei urtez gorako eta hemezortziz beherako diren pertsonek, baldin eta aparteko inguruabarrak (Hezkuntza eta Kultura Sailari behar bezala frogaturik) direla medio ohi bezala ezin jaso badituzte.

II. KAPITULUA

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren egitura

5. artikulua. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan hiru maila daude, ondokoak alegia:

.I. maila: Hasierako prestakuntza.

.II. maila: Oinarrizko prestakuntza.

.III. maila: Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza. Maila honetan bi ziklo egonen dira; bakoitza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloetako baten parekoa izanen da.

6. artikulua. 1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma esperientzia-eremuka antolatuko da; haietako bakoitzean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hainbat arlo eta gai bilduko dira.

2. Maila eta eremu bakoitza modulu-egitura zabal eta malguaren arabera antolatuko da; malgutasuna sistemari atxikitzeko eretan, ikasteko erritmoaren hautapenean eta ikasiko diren moduluak aukeratzean datza. Malgutasun horren helburua ikasle helduen artean gerta litezkeen inguruabar eta egoera ezberdin guztietara moldatzea da.

3. Modulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako esperientzia-eremu bakoitzaren irakaskuntza gauzatzen den antolaketa eta curriculum unitatea da. Modulu bakoitzak lau hilabete iraungo du, oro har.

Modulu bakoitzean honako alderdi hauek jorratuko dira gutxienez: maila eta eremua, helburuak, edukiak, irakaskuntzako jarduerak, ebaluazio irizpideak eta iraupena (ordu kopurua).

III. KAPITULUA

Hasierako eta oinarrizko prestakuntzaren antolaketa eta curriculuma (I eta II. mailak)

7. artikulua. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren I. mailari Hasierako Prestakuntza deritzo; beraren helburua pertsona helduek irakurri, idatzi eta kalkulatzeko behar den oinarrizko trebezia eskuratzea da, eguneroko bizitzan azaltzen zaizkien beharrizanak asetzeko eta gizartean eta kulturan parte hartzeko.

8. artikulua. 1. I. mailako curriculuma, Hasierako Prestakuntza, hiru eremutan antolatuko da:

a) Komunikazioaren eremua

b) Matematikaren eremua

c) Natur eta gizarte ingurunearen eremua

2. Foru dekretu honen I. eranskinean I. mailako eremuen curriculuma ageri da.

3. I. maila, Hasierako Prestakuntza, pertsona heldu bakoitzak berak behar duen denboran egin ahal izanen du, bakoitzak bere hezkuntz beharrizanen araberako denboran, astean 10 ordu eginez, honako foru dekretu honen III. eranskinean ageri bezala.

4. I. mailako kontzeptu, prozedura eta gaitasunei buruzko edukiak zortzi modulu orokorretan antolatuko dira, eta haietako bakoitzean artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutako hiru esperientzia-eremuetako edukiak bilduko dira, zailtasunaren arabera hiru gradutan banaturik: alfabetizazioa, irakurle berriak eta sendokuntza.

9. artikulua. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren II. mailari Oinarrizko Prestakuntza deritzo; beraren helburuak III. mailan hasteko behar diren ezagutza eta teknika instrumentalak sendotzea, lanbide koalifikaziorako ikastaroak ongi burutzea eta gizartean, kulturan eta ekonomian buru-belarri parte hartzea dira.

10.1. artikulua. II. mailari dagokion curriculuma hiru esperientzia-eremutan antolatuko da:

a) Komunikazioaren eremua

b) Matematikaren eremua

c) Natur eta gizarte ingurunearen eremua

2. Foru dekretu honen II. eranskinean II. mailako eremuen curriculuma ageri da.

3. Lehen Hezkuntzako arloak, martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretuan ageri direnak, I eta II. mailetan dauden esperientzia-eremuetan integratuko dira:

-Komunikazioaren eremuan Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura, Euskara eta Euskal Literatura eta, hala denean, Atzerriko Hizkuntzak arloak egonen dira.

-Matematikaren eremuan Matematika arloa egonen da.

-Natur eta gizarte ingurunearen eremuan Natur, Gizarte eta Kultur Ingurunearen Ezagutza arloa egonen da.

-Hezkuntza Artistikoa arloa aurreko hiru eremuetan integratuko da.

-Hezkuntza Fisikoa arloa Komunikazioaren eremuan eta Natur eta gizarte ingurunean integratuko da.

4. II. maila lau hileko 6 modulutan antolatuko da: 2 Komunikazioaren eremukoak izanen dira, 2 Matematikaren eremukoak eta 2 Natur eta gizarte ingurunekoak.

5. Oro har, II. mailako irakaskuntzak lau hileko bi alditan emateko moduan antolatuko dira. Aparteko kasuetan, Hezkuntza eta Kultura Sailak baimena eman ahal izanen die ikastetxeei irakaskuntza lau lauhilekotan antolatzeko bi ikasturtetan zehar.

6. II. mailako irakaskuntzaren ordutegi orokorra foru dekretu honen III. eranskinean ageri da. Orobat, eranskin horretan asteko ordutegia ere agertarazi da: 12 ordu emanen dira.

11.1. artikulua I eta II. mailako irakasle-taldeek curriculuma zehaztu eta garatu beharko dute curriculum-proiektuen bidez. Proiektu horietan pertsona helduen gaitasun, ezaugarri, igurikizun, beharrizan eta interesen araberako helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak gauzatuko dira, hain zuzen ere irakasleen jardun koherente eta koordinatua bermatuko dutenak.

2. Curriculum-proiektuetan honako alderdi hauek jorratu beharko dira gutxienez:

1. Curriculumari buruzko erabaki eta neurri hauek:

a) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren I eta II. mailetako helburu orokorrak ikasleen ezaugarriei eta ikastetxearen gizarte, hezkuntza eta kultur inguruabarrei egokitzea.

b) Maila bakoitzean esperientzia-eremu bakoitzeko helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak zehaztu eta banatzea.

c) I eta II. mailako eremuetako curriculuma antolatzen den moduluen sekuentzia.

d) Metodologia didaktikoaren inguruko orotariko erabakiak.

e) Ebaluazio eta promozio prozesuari buruzko irizpideak.

f) Orientabide zehatzak irakaskuntza hauen curriculumera zeharbidezko edukiak biltzeko, eremuen bidez.

g) Erabiliko diren curriculum-materialak eta irakaskuntzako bitartekoak.

2.. Hezkuntz Orientaziorako Plana eta Tutoretzako Plana.

12.1. artikulua I eta II. mailetako curriculum-proiektua zehazten duten erabakiak ikasle helduen ezaugarri bereizgarrietarako egokiak diren gela-programazioetan gauzatuko dira.

Gela-programazioa modulu bakoitzaren antolaketa didaktikoari esaten zaio; gela-programazioa unitate txikiagoetan egitura daiteke: unitate didaktikoak, proiektu didaktikoak etab. Proiektu didaktiko bakoitzak helburu didaktikoak, edukiak, jarduera didaktikoak, bitartekoak eta ebaluazio irizpideak zehaztu behar ditu.

2. Gela-programazioak egitean kontuan izan beharko dira esperientzia-eremu bakoitzeko modulu bakoitzaren I. mailan zehar eta II. mailako moduluetan zehar banatutako helburu eta edukien sekuentzia.

3. Ikasle-talde baten ardura duen irakasleak (edo duten irakasleek) egin behar ditu gela-programazioak; horretarako kontuan izanen ditu mailako taldeek horretaz emandako ildo orokorrak, eta beti ere curriculum-proiektuaren esparruan hartutako erabakiekin bat etorriz jardunen du.

Irakasleek gela-programazioen garapena ebaluatuko dute, ikasleentzat egokia dela ziurtatzeko, eta beraien ondorio nagusiak ikasturte amaierako azken memorian bilduko dira.

4. Curriculum-proiektuak eta gela-programazioak egitea, berrikustea eta hobetzea irakasleen etengabeko prestakuntzaren oinarriak dira. Hezkuntza eta Kultura Sailak curriculumaren garapena errazten duten materialak sortu eta erabiltzea bultzatuko du.

13.1. artikulua Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakasle-lanaren berezko eginkizunak dira.

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailetan ari den ikasle-talde bakoitzak bere irakasle-tutorea izanen du; irakasle-tutoreak ikasle bakoitzaren jarraipena eginen du eta irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua eta ebaluazio prozesua koordinatuko ditu.

IV. KAPITULUA

Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzaren antolaketa eta curriculuma (III. maila)

14. artikulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailari Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza deritzo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren baliokidea da. Beraren helburua irakaskuntza hauen helburu orokorretan bildutako gaitasunak garatzea da; gaitasun horiek eskuratuz gero, ikaslea Bigarren Hezkuntzako graduatua izanen da.

15. artikulua III. mailako irakaskuntzak bi ziklotan antolatuko dira (lehenengo eta bigarrena); bakoitzak lau hileko bi epealdi izanen ditu.

16.1. artikulua III mailari dagokion curriculuma lau esperientzia-eremutan antolatuko da:

a) Komunikazioaren eremua

b) Matematikaren eremua

c) Natur Ingurunearen eremua

d) Gizarte Ingurunearen eremua

2. Foru dekretu honen IV. eranskinean III. mailako esperientzia-eremuen curriculuma ageri da.

17.1. artikulua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arloak eta gaiak, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuan eta maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretuan ageri direnak, III. mailako dauden esperientzia-eremuetan integratuko dira, jarraian adieraziko den moduan:

-Komunikazioaren eremuan Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura, Euskara eta Euskal Literatura eta, hala denean, Atzerriko Hizkuntzak arloak egonen dira.

-Matematikaren eremuan Matematika eta Teknologia arloak egonen dira.

-Natur Ingurunearen eremuan Natur Zientzien arloa egonen da.

-Gizarte Ingurunearen eremuan Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia eta Etika arloa egonen da.

-Hezkuntza Plastiko eta Ikusizkoaren arloa Komunikazioaren, Matematikaren eta Gizarte Ingurunearen eremuetan integratuko da.

-Hezkuntza Fisikoaren arloa Komunikazioaren eta Natur Ingurunearen eremuetan integratuko da.

-Musikaren arloa Komunikazioaren eta Gizarte Ingurunearen eremuetan integratuko da.

2. Ekainaren 25eko 249/1997 Foru Aginduaren hirugarren puntuarekin loturiko hautazko ikasgaiekin honako foru dekretu honen hurrengo artikuluan aipatzen diren hautazko moduluen curriculuma eratu ahal izanen da, Nolanahi ere, modulu horien bitartez ere esperientzia-eremuetako zeinahitan sakondu ahal izanen da, ikastetxe bakoitzak bere curriculum-proiektua egitean erabakitzen duenaren arabera.

18.1. artikulua III. mailan, 20 modulu egonen dira lauhileko bakoitzean: 16 nahitaezko (4 esperientzia-eremu bakoitzeko) eta 4 hautazko.

2. Nahitaezko moduluek esperientzia-eremu bakoitzean irakaskuntza ulergarria izatea ziurtatuko duten gutxieneko helburuak eta edukiak izanen ditu.

3. Hautazko moduluek prestakuntza integrala eta askotarikotasunari begirunea izatea bultzatuko dute, nahitaezko moduluetan ikasitako edukiak sendotuko dituzte, hezkuntzaren beste maila batzuetara heltzeko behar diren ezagutzak indartuko ditu edo gizartearen eta kulturaren arloan jakingarriak diren beste eduki batzuk ezagutaraziko dituzte. Hautazko moduluak ikastetxeak berak antolatu eta diseinatuko ditu; alabaina, ikasleek, III. mailan zehar hautazko lau modulu eman beharko dituztenek, noiz eman hautatu ahal izanen dute, beti ere hurrengo artikuluko 2. idatz-zatian adierazitako ordutegiaren barruan.

4. III. mailako lehenengo zikloan lau esperientzia-eremuetako 1. eta 2. nahitaezko moduluak emanen dira, eta horiez gainera hautazko bi modulu. Maila honetako bigarren zikloan esperientzia-eremuetako 3. eta 4. nahitaezko moduluak eta hautazko bi modulu emanen dira.

19.1. artikulua Oro har, III. mailako irakaskuntzak lau hileko lau alditan emateko moduan antolatuko dira.

2. III. mailako irakaskuntzaren ordutegi orokorra foru dekretu honen IV. eranskinean ageri da. Orobat, eranskin horretan asteko ordutegia ere agertarazi da: 15 ordu emanen dira.

20.1. artikulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila emanen duten irakasle-taldeek curriculuma zehaztu eta garatu beharko dute curriculum-proiektuen bidez. Proiektu horietan pertsona helduen gaitasun, ezaugarri, igurikizun, beharrizan eta interesen araberako helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak gauzatuko dira, hain zuzen ere irakasleen jardun koherente eta koordinatua bermatuko dutenak.

2. Curriculum-proiektuetan honako alderdi hauek jorratu beharko dira gutxienez:

1. Curriculumari buruzko erabaki eta neurri hauek:

a) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako helburu orokorrak ikasleen ezaugarriei eta ikastetxearen gizarte, hezkuntza eta kultur inguruabarrei egokitzea.

b) Maila bakoitzean esperientzia-eremu bakoitzeko helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak zehaztu eta banatzea.

c) Eremu eta ziklo bakoitzaren curriculuma antolatzen den moduluen sekuentzia.

d) Hautazko moduluen eskaintza.

e) Metodologia didaktikoaren inguruko orotariko erabakiak.

f) Ebaluazio eta promozio prozesuari buruzko irizpideak.

g) Orientabide zehatzak irakaskuntza hauen curriculumera zeharkako edukiak biltzeko, eremuen bidez.

h) Erabiliko diren curriculum-materialak eta irakaskuntzako bitartekoak.

2. Hezkuntz Orientaziorako Plana eta Tutoretzako Plana.

3. Esperientzia-eremuetako modulu bakoitzaren programazio didaktikoa.

21.1. artikulua III. mailako curriculum-proiektua eremu bakoitzean zehazten duten erabakiak ikasle helduen ezaugarri bereizgarrietarako egokiak diren programazio didaktikoetan gauzatuko dira.

2. Eremu bakoitzeko programazio didaktikoak honako alderdi hauek jorratuko ditu:

a) Curriculumaren antolaketa; honetan bi zikloetako modulu bakoitzeko helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak egonen dira.

b) Modulu bakoitzeko edukiak denboran nola banatuko diren.

c) Lortu nahi diren helburuekin eta hartarako hautatu diren edukiekin bat datozen erabaki metodologikoak.

d) Ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko prozedurak eta sistemak.

e) Promozio eta kalifikaziorako irizpideak.

f) Eremu bakoitzeko irakaskuntzako zeharkako gaiak hautatzeko orientabide zehatzak.

g) Erabiliko diren material eta bitarteko didaktikoak.

22.1. artikulua Programazio didaktikoak gela-programazioetan garatuko dira.

Gela-programazioa modulu bakoitzaren antolaketa didaktikoari esaten zaio; gela-programazioa unitate txikiagoetan egitura daiteke: unitate didaktikoak, proiektu didaktikoak etab. Proiektu didaktiko bakoitzak helburu didaktikoak, edukiak, jarduera didaktikoak, bitartekoak eta ebaluazio irizpideak zehaztu behar ditu.

2. Gela-programazioak egitean kontuan izan beharko dira esperientzia-eremu bakoitzean III. mailako modulu bakoitzean ezarritako helburu eta edukien sekuentzia.

3. Gela-programazioak sail bakoitzeko irakasleek egin behar dituzte. Programaziook saileko buruak koordinatuko ditu.

23.1. artikulua Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakasle-lanaren berezko eginkizunak dira.

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailan ari den ikasle-talde bakoitzak bere irakasle-tutorea izanen du; irakasle-tutoreak ikasle bakoitzaren jarraipena eginen du eta irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua eta ebaluazio prozesua koordinatuko ditu.

V. KAPITULUA

Ebaluazioa, promozioa eta titulazioa

24.1. artikulua Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa jarraikoa, integratzailea, pertsonalizatua eta prestatzailea izanen da, baina ezberdina izanen da curriculumaren moduluaren eta esperientzia-eremuaren arabera.

2. Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa esperientzia-eremu bakoitzean sartutako modulu bakoitza banan hartuta eginen da, helburu orokorrak eta ebaluazio irizpideak aintzat hartuz.

3. Lauhileko bakoitza amaitutakoan, ikasle-talde bakoitzarekin ari den irakasle-taldeak, irakasle-tutorearen koordinazioarekin, taldeko ** ikasle bakoitzak eman dituen moduluak ebaluatu beharko ditu. ** Irakasleek elkarturik jardunen dute ebaluazio-prozesu osoan zehar, ** bai eta ikasleen promozioaz erabaki behar denean ere, eta honexetan ** bereziki. **

4. Ebaluazio-prozesuaren ondorioz, esperientzia-eremu bakoitzeko ** moduluen irakaskuntzaz arduratu diren irakasleek moduluan ikasle ** bakoitzari dagokion kalifikazioa erabakiko dute. Hori gorabehera, ** ikasleen promozioari buruzko erabakiak denen artean hartuko dituzte, ** batez ere I eta II. mailak eta III. mailako lehenengo zikloa ** amaitutakoan eginen den lauhileko-ebaluazioan, bai eta III. maila ** amaitutakoan titulua emateko proposamenaz zerbait erabaki behar ** denean ere. **

5. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ikaskuntzaren ** ebaluazioaren emaitzako kalifikazioak honako hauek izanen dira: **

-I eta II. mailetako esperientzia-eremuetako moduluetan, ** kalifikazio positiboa Gaindituta hitzaren bidez adieraziko da eta ** negatiboa Gainditu gabe esamoldearen bidez. **

-III. mailako esperientzia-eremuetako moduluetan, kalifikazio ** positiboen artean jarraiko gradu hauek egonen dira: Aski, Ongi, Oso ** ongi, Bikain; kalifikazio negatiboa Gutxiegi hitzaz adieraziko da. **

25.1. artikulua Oro har, ikasle batek esperientzia-eremu bateko ** modulu jakin baterako ezarritako helburuak erdietsi dituela uste ** izanez gero, haren ebaluazioa positiboa izanen da eta ** esperientzia-eremu horretako hurrengo moduluan matrikulatu ahal ** izanen da. **

2. Aitzitik, ikasleak moduluko helburuak ez dituela erdietsi uste ** izanez gero, modulua berriz eman beharko du. **

3. Ikasle batek esperientzia-eremu bateko modulu bat gainditzen ez ** badu, ezin matrikulatu izanen da esperientzia-eremu horretako ** hurrengo moduluan, irakasleen taldeak denen arteko erabakiaren bidez ** hurrengo maila edo ziklora promozionatu ezean. **

26.1. artikulua I eta II. mailak eta III. mailako lehenengo zikloa ** amaitutakoan eginen den lauhileko-ebaluazioan, maila edo zikloko ** modulu guztiak gainditzen dituzten ikasleak hurrengo maila edo ** ziklora promozionatuko dira. **

2. Aparteko kasuetan, I eta II. mailak eta III. mailako lehenengo ** zikloa amaitutakoan, modulu batean ebaluazio negatiboa jaso duten ** ikasleak ere hurrengo maila edo ziklora promozionatu ahal izanen ** dira, baldin eta ebaluazioa egin duen irakasle taldeak uste badu ** ikasleak dena delako mailako edo zikloko helburu orokorrak bete ** dituela eta hurrengo maila edo zikloan aprobetxamenduarekin aritzen ** ahal direla. **

Idatz-zati honetan aipatzen diren erabakiak irakasle guztiek ** batera hartuko dituzte. **

27.1. artikulua III. mailako bigarren zikloa amaitutakoan ** nahitaezko eta hautazko modulu guztiak gainditzen dituzten ikasleek ** Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua jasoko dute. **

2. Aparteko kasu gisa, III. mailako bigarren zikloa amaitutakoan ** lauhileko-ebaluazioa egiten denean, irakasle taldeak zikloko modulu ** batean ebaluazio negatiboa izan duen irakasle bati Bigarren ** Hezkuntzako Graduatuaren titulua ematea proposatu ahal izanen du, ** baldin eta denek batera uste badute III. mailako helburu orokorrak ** lortu dituela. **

3. III. mailan ebaluazio positiboa jasotzen duten ikasleei ** Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua emateko proposamena egiten ** denean, artikulu honetako aurreko bi idatz-zatietan adieraziarekin ** bat etorriz, titulu-ematea araupetzen duten arauetan ezarritakoa ** bete beharko da. **

28.1. artikulua Nolanahi ere, III. mailako irakaskuntza jasotzen ** duten ikasle guztiei ikastetxeak eman dituzten moduluak eta haietako ** kalifikazioak agertaraziko dituen ziurtagiria emanen die. **

2. Ziurtagiri horrekin batera etorkizun akademikoari eta ** lan-etorkizunari buruzko orientazioa ere emanen die; orientazioa ez ** da inolaz ere aginduzkoa izanen eta isilpekoa izanen da. **

29. artikulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza jasotzen duten ** ikasleen ebaluazioaz, promozioaz eta titulazioaz denaz bezainbatean, ** foru dekretu honetan eta bera garatzeko onesten den araudian ** ezarritakoa hartuko da aintzat, eta zerbait arau horietatik kanpo ** geratzen bada, horretaz Hezkuntz Sistemaren Antolamendu Orokorrari ** buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araupetzen dituen ** araubide orokorreko irakaskuntza ebaluatzeko txostenen oinarrizko ** elementuak ezartzen dituen 1992ko urriaren 30eko Agindua aplikatuko ** da, behar diren egokitzapenak eginik, bai eta ebaluazio-prozesutik ** datozen beharkizun formalak, hain zuzen ere ikasleen mugikortasuna ** bermatzeko behar direnak ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", ** 1992-11-11), eta aurrekoaren zenbait alderdi aldatzen dituen 1993ko ** apirilaren 2ko Agindua ere aplikatuko da. **

VI. KAPITULUA **

Irakasleak **

30.1. artikulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan arituko ** diren irakasleak Hezkuntz Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko ** urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 16, 24 eta 54. artikuluetan ** eta xedapen gehigarrietatik hamargarrenean eta xedapen ** iragankorretatik laugarrenean finkatu dira. **

2. Hezkuntza eta Kultura Sailak prestakuntza zehatza emanen die ** Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan irakasle arituko direnei. **

3. Foru dekretu honetako VI. eranskinean Bigarren Hezkuntzako ** Irakasleen Kidegoko espezialitateak Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako III. mailako lau esperientzia-eremuetan nola banatuko ** diren azaldu da. **

VII. KAPITULUA **

Ikastetxeak **

31.1. artikulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ** irakaskuntzak Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe ** publikoetan, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Derrigorrezko ** Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako geletan eman ahal izanen dira, ondoren ezartzen ** denarekin bat etorriz: **

a) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek ** Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailak emanen ** irakatsiko dira: I. maila ikasleak bertaratuz soilik emanen da; II. ** maila ikasleak bertaratuz eta, hala denean, etxetik bertatik ere ** eman ahal izanen da, kasuan kasukoa ikasle bakoitzari ematen zaion ** baimenaren arabera. **

Ikasleak bertaratuz eginen den irakaskuntzan, ikastetxe horiek ** dauden herriko beste toki batzuetan ere jardun ahal izanen dute, bai ** eta eskualdeko beste herri batzuetan ere. **

b) Bigarren Hezkuntzako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ** ikastetxeek Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. maila ** irakatsi ahal izan dute ikasleak bertaratuz eta, hala denean, ** urrutiko modalitatean, baldin eta horretarako baimena ematen bazaie. **

c) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza gelak Pertsona Helduen ** Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikorik ez dagoen eskualdeetako ** herrietan arituko dira; gela horiek Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako I eta II. mailak emanen dituzte ikasleak bertaratuz. **

2. Hezkuntza eta Kultura Sailak Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako lurralde geografikoak onetsiko dira. Halaber, Pertsona ** Helduen Oinarrizko Hezkuntzan arituko diren ikastetxe publikoen ** sarea ere onetsiko du, haien jardun-eremua mugatuko du eta beraien ** plantilak finkatuko ditu. Gainera, alde bakoitzean Pertsona Helduen ** Oinarrizko Hezkuntzako gelez arduratuko diren irakasle-taldeetako ** plantilak ere zehaztuko ditu, eta irakasle bakoitzari bere aldea ** iratxikiko dio. **

32.1. artikulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe ** publikoetan foru dekretu honetan eta bera garatzeko ematen diren ** xedapenetan ezarritakoa beteko da. Horren osagarri, Nafarroako Foru ** Komunitateko Haur Hezkuntzako Ikastetxe Publikoei, Lehen Hezkuntzako ** Ikastetxe Publikoei eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe ** Publikoei buruzko Araudi Organikoa onesten duen otsailaren 10eko ** 24/1997 Foru Dekretuan eta hura garatzen duten arauetan xedatutakoa ** aplikatuko da. **

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailak ematen ** dituzten ikastetxe publikoen izendazio generikoa honako hau izanen ** da: Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoa. ** Horri kasuan kasukoaren izen zehatza eransten ahal zaio, otsailaren ** 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat ** etorriz. **

3. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ** ikasleek beraiek izanen dute Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe ** publikoetan gurasoek duten ordezkaritza. **

4. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ** I. maila ematen duten irakasleek beren mailako taldea eratuko dute ** eta II. maila ematen dutenek berena, eta bakoitzak bere ** koordinatzailea izanen du. Talde horiei otsailaren 10eko 24/1997 ** Foru Dekretuaren III. tituluko ("Irakaskuntza koordinatzeko ** organoak") III. kapituluan ziklo-taldeentzat ezarritakoa aplikatuko ** zaie. **

5. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ** Irakaskuntza Koordinatzeko Batzordea eratuko da; batzorde horren ** eskumenak otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 44. artikuluan ** ezarri dira. Honako kide hauek izanen ditu: **

-Zuzendaria, batzordeburua izanen da. **

-Ikasketa burua. **

-Maila-taldeetako koordinatzaileak. **

-Orientatzailea. **

Zuzendariak idazkari izendatuko du Irakaskuntza Koordinatzeko ** Batzordeko kideetako bat. **

33.1. artikulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. maila ** irakasteko baimena ematen zaien Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak ** foru dekretu honetan eta bera garatzeko ematen diren xedapenetan ** ezartzen denari lotuko zaizkio irakaskuntza hauei dagokienez. Horren ** osagarri, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ** Ikastetxe Publikoei buruzko Araudi Organikoa onesten duen otsailaren ** 10eko 25/1997 Foru Dekretuan eta hura garatzen duten arauetan ** xedatutakoa aplikatuko da. Nolanahi ere, Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzan ikasleek eta irakasleek soilik izanen dituzte ** ordezkariak. **

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailarekin batera ** Hezkuntz Sistemaren Antolamenduari buruzko urriaren 3ko 1/1990 ** Legean agindutako Bigarren Hezkuntzako beste irakaskuntza batzuk ** (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edota Batxilergoa) ematen diren ** Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, esperientzia-eremuetan bilduta ** dauden arlo eta gaiak lantzen dituzten sailetako buruek haien ** programazio didaktikoak prestatzen lagunduko dute; sailetako ** buruetako lau (zuzendariak izendatuak) koordinazioan arituko dira, ** bat eremu bakoitzeko. Ikasleek ebaluazioaz aurkezten dituzten ** erreklamazioak ebatzi beharko dituzte, indarreko araudiari lotuz. **

34.1. artikulua Oinarrizko Hezkuntzako geletan foru dekretu ** honetan ezarritakoa beteko da, bai eta bera garatu eta aplikatzeko ** Hezkuntza eta Kultura Sailak ematen duen araudian xedatutakoa ere. **

2. Eskualde bakoitzeko Oinarrizko Hezkuntzako geletako irakasleek ** eskualdeko irakasle-taldea eratuko dute. **

3. Eskualdeko irakasle-taldearen eginkizunak honako hauek izanen ** dira: **

a) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailetako ** curriculum-proiektuak egitea bere eskualderako, urtero-urtero ** aldatzea, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako ** Zerbitzura bidaltzea. Halaber, aldaki bat bidaliko zaio Helduentzako ** Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikoari. **

b) Taldeburuari Urteko Programazio Orokorrari buruzko proposamenak ** egitea. **

c) I eta II. mailetarako onetsitako curriculum-proiektuetan ** oinarrituz, eskualdeko irakasle-taldeko irakasle bakoitzak bere ** gela-programazioak egiteko erabili beharko dituen ildo orokorrak ** adieraztea. **

d) Eskualdeko Oinarrizko Hezkuntzako geletan eginen diren ** irakaskuntzako jarduerak antolatzea eta koordinaturik garatzea. **

e) Metodologia didaktiko eguneratuak erabiltzea bultzatzea. **

4. Eskualdeko irakasle-taldea taldeburuaren zuzendaritzapean ** arituko da; ikasturte bakoitzerako taldeburu bat izendatuko du ** Hezkuntza eta Kultura Sailak irakasleen artean. **

5. Eskualdeko irakasle-taldeko buruaren eginkizunak honako hauek ** dira: **

a) Eskualdeko irakasle-taldeak artikulu honetako 3. idatz-zatian ** taldeari iratxikitako eginkizunak betetzeko egiten dituen bilerak ** zuzendu eta koordinatzea, batez ere Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako I eta II. mailetako curriculum-proiektuak egiteko eta ** urtero aldatzeko egiten dituen bilerak. **

b) Taldeko erantzule nagusia izatea artikulu honetako 3. ** idatz-zatian taldeari iratxikitako eginkizunak betetzean, batez ere ** I eta II. mailetako curriculum-proiektuak behar diren erakundeei ** garaiz emateari dagokionez. Halaber, berak izanen du bere eskualdeko ** Oinarrizko Hezkuntzako gelen Urteko Programazio Orokorra egiteko eta ** Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzura ** bidaltzeko ardura. **

c) Eskualdeko Oinarrizko Hezkuntzako geletan I eta II. mailetako ** irakaskuntza koordinatzea, eta hura curriculum-proiektuetan eta ** Urteko Programazio Orokorrean ezarritakoaren arabera garatzea ** zaintzea. **

d) Eskualdeko taldeak egiten dituen bilerez arduratzea eta ** haietako aktak idaztea. **

f) Hezkuntza eta Kultura Sailak bere eskumeneko eremuan agintzen ** dizkion eginkizunak betetzea, eskualdeko irakasle-taldea ongi ** antolatzeko eta ongi aritzeko helburuarekin. **

6. Eskualdeko irakasle-taldeko buruaren ordainsariak Haur eta ** Lehen Hezkuntzako 9 unitateko ikastetxe publikoaren ikasketa ** buruarenak bezainbatekoak izanen dira. **

7. Eskualdeko irakasle taldeko buruak bere eginkizunak utziko ditu ** karguaren iraunaldia bukatzen denean edo Hezkuntza eta Kultura ** Sailak hala aginduta. **

Taldeburuak bere kargua ikasturtea amaitu aurretik uzten badu, ** beste bat izendatuko da hura bukatzeko falta den denborarako, ** artikulu honetako 4. idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz. **

35.1. artikulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ** irakaskuntza ari diren ikastetxeak ordutegi-malgutasuna abiaburutzat ** hartuz antolatu ahal izanen dira, eskualdeko pertsona helduek ** prestakuntzaren arloan eskatzen dutena asetzeko. Jarduerak goiz. ** arratsalde eta gaueko txandetan egin daitezke, behar izanez gero. **

2. Aurreko idatz-zatian ezarritako ondorioetarako, ikasturtea hasi ** baino lehen ikastetxe horiek, Hezkuntza eta Kultura Sailak onesten ** dituen arauei lotuz, egutegia prestatuko dute ordutegia finkatuko ** dute; Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako ** Zerbitzuak onetsi egin beharko ditu. **

XEDAPEN GEHIGARRIAK **

Lehenengoa.-Hezkuntza eta Kultura Sailak araudia onetsiko du ** 1999-2000 ikasturteaz geroztik 18 urtez gorako pertsona helduei ** Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua zuzenean eskuratzeko modua ** emanen dieten saioak nola antolatu eta deialdiak nola egin ** arautzeko, Hezkuntz Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko ** urriaren 3ko 1/1990 Legearen 52.3. artikuluan eta irailaren 5eko ** 153/1994 Foru Dekretuaren 10.1. artikuluan (Nafarroako ALDIZKARI ** OFIZIALa, 1994-9-9) ezarritakoaren arabera. **

Bigarrena.-Maiatzaren 23ko 205/1991 Foru Dekretuaren I. ** eranskinean (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1991-7-5) ageri diren ** irakasleek eta abuztuaren 687/1991 Ebazpena dela bide (Nafarroako ** ALDIZKARI OFIZIALa, 1991-10-4) Helduen Oinarrizko Hezkuntzako plaza ** lortu zuten irakasleek beren zerbitzuak batez ere foru dekretu ** honetan araupetzen den Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ** irakaskuntza egiten jarraituko dute, zeinek bere titulazioaren ** arabera eta indarreko araudiari lotuz. **

Hirugarrena.-Foru dekretu honetako xedapen gehigarrietatik ** bigarrenean aipatzen diren irakasleak Helduentzako Hezkuntzaren eta ** Osabidezkoaren Unitate Teknikotik irten eta ikastetxe publiko edo ** eskualde bati atxikiko zaizkio. **

Laugarrena.-Hezkuntza eta Kultura Sailak ikasleak inskribatzeko ** prozedurak eta epeak ezarriko ditu pertsona helduen hezkuntzaren ** bereizgarritasunak aintzat hartuz. **

Bosgarrena.-Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzari dagokion ** eremuan, Helduentzako Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate ** Teknikoak honako eginkizun hauek izanen ditu: **

a) Unitate Teknikoari plan orokorrak eta urteko memoria egiten ** laguntzea. **

b) Atxikita dagoen atalari txosten, proposamen eta proiektu ** teknikoak eta antolakuntzazkoak bidaltzea, Unitate Teknikoaren lana ** eraginkorragoa izan dadin. **

c) Laguntza teknikoa ematea Helduentzako Hezkuntzaren eta ** Osabidezkoaren Unitate Teknikoari Bigarren Hezkuntzako eta ** Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta Pertsona ** Helduen Oinarrizko Hezkuntzako geletan. **

d) Hezkuntza eta Kultura Sailak pedagogia berritzeko egiten dituen ** jarduketetan laguntzea, batez ere Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzari dagozkionetan. **

e) Erakunde ofizialekin eta gizarte-ekimenekoekin lankidetza eta ** koordinazioa areagotzea pertsona helduen hezkuntzaren eremuan. **

f) Prestakuntzako Programen Unitate Teknikoarekin lankidetzan ** aritzea Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakasleen ** prestakuntza-beharrizanen analisian eta beharrizanoi jaramon egiteko ** programen diseinuan. **

g) Irizpide teknikoak eta gidalerroak ezartzea Foru Komunitatean ** hezkuntzaren arloko eskuhartzea koherentea izan dadin. **

h) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren arloan ikerkuntza eta ** berrikuntzako proiektuak sustatzea, prestatzea eta hedaraztea, batez ** ere Nafarroari dagokionez. **

i) Atxikita dagoen atalaren barruan agintzen zaizkion gainerako ** eginkizun guztiak. **

XEDAPEN IRAGANKORRA **

Ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua ("Estatuaren Aldizkari ** Ofiziala", 1991-6-26) onetsi zenean Oinarrizko Hezkuntza Orokorra ** emateko behin betiko baimena zuten Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako ikastetxe pribatuek Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako I eta II. mailak eman ahal izanen dituzte, baina ** horretarako ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren xedapen ** iragankorretako hirugarrenaren 4. idatz-zatian eskatzen diren ** beharkizunak bete beharko dituzte. **

XEDAPEN INDARGABETZAILEA **

Nafarroako Helduen Oinarrizko Hezkuntza, beraren antolaketa eta ** arlo horretako lanpostuetara heltzeko prozedura araupetzen dituen ** maiatzaren 23ko 205/1991 Foru Dekretua (Nafarroako ALDIZKARI ** OFIZIALa, 1991-7-5) indargabetu da, eta harekin batera baita foru ** dekretu honetan ezarritakoarekin bat ez datozen lerrun bereko edo ** beheragoko lerruneko xedapen guztiak ere. **

AZKEN XEDAPENAK **

Lehenengoa.-Baimena eman zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ** foru dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ** ditzan. **

Bigarrena.-Baimena eman zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ** Helduentzako eta Osabidezko Hezkuntza Unitate Teknikoaren izena eta ** eginkizunak aldatzeko. **

Hirugarrena.-Foru dekretu hau 1999ko irailaren 1ean jarriko da ** indarrean. **

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren ** seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz ** Sesma.-Hezkuntza eta Kultura Kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui ** Ros. **

I. ERANSKINA **

I. mailako curriculuma: Hasierako prestakuntza **

Bizi garen gizarte honen eta bere eskola sistemaren mentsengatik ** pertsona asko heldu egiten da oinarrizko gaitasunak garatzeko aukera ** izan gabe. Eskolara joateko aukerarik ez izatea, edo beharrizan ** material larriengatik sasoia baino lehenago eskola utzi beharra ** edukitzea, gutxieneko eraginkortasunik gabeko eskolaz gozatzeko ** aukerarik ez izatea edo arazo psikosozialak izateagatik pertsona ** horiek bigarren kategoriako hiritar bihurtzen dira eta ** gizartearentzat ez-jakin bihurtu. **

Uste dugu pertsona bat analfabetoa dela baldin eta besteak beste ** oinarrizko trebezia hauek ez baditu: gutun bat idaztea eta sinatzea; ** ahozko zein idatzizko berria irakurtzea eta ulertzea; eguneroko ** arazo ekonomikoak konpontzea; jasoagiri bat interpretatzea; hiriko ** bizitzako zeinuak eta kodeak ulertzea; irakurtzeko ohiturarik ez ** izatea; giza gorputzaren funtzionamenduaren oinarriak ezagutzea eta ** natura eta gizartearen oinarrizko mekanismoak ulertzea. **

Bada, mentsa horiek bereizkeria eragiten dute pairatzen dituztenen ** artean, giza harremanetarako gaitasunak, lan-esparruko aukerak, ** hiritarren eskubideak aske gauzatzeko aukerak, beren seme-alabekiko ** komunikaziorakoak, aisialdiko jardueren arloko sorkuntzarakoak eta, ** oro har, gizarteko bizitza aktiboan integratzeko aukerak mugatzen ** zaizkielako. **

Maila honetako ikaskuntzek bideak eman behar dituzte pertsona ** heldu horiek beraien irakurtzeko, idazteko eta kalkuluak egiteko ** trebeziak gara ditzaten eta horien bidez hizkuntza eta matematikaren ** arloko ulermenak eskuratu, bizi diren inguruaren berri jaso, euren ** kabuz jarduteko gai izan, eguneroko bizitzan sortuko zaizkien ** beharrizanak ase eta bizitza demokratikoan eta gizarte jardueretan ** eskuhartu. **

Helburu orokorrak **

Prestakuntza instrumentala **

a) Komunikazio estrategiak eta jarrerak garatzea, horretarako ** mezuak eta elkarrenganako ezagutzak elkartrukatzeko bidetzat ** elkarrizketa erabiliz testuinguru eta kasuan kasuko solaskideen ** arabera egokituz. **

b) Mezu idatziak ulertzeko eta aditzera emateko prozedurak eta ** jarrerak garatzea eta informazioa eskuratzeko eta gozatzeko ** irakurmena erabiltzea. **

c) Eguneroko bizitzako arazoei aurre egiteko eta horiek ** konpontzeko estrategiak ezagutzea, horretarako prozedura egokiak ** erabiliz. **

Gizarte eta kulturako eskuhartzerako prestakuntza **

d) Norberarekiko autoestimua eta konfiantza sendotzea maila ** pertsonal, sozial eta lanekoan ikasteko eta aurrera egiteko ** itxaropenak areagotzearen ondoreetarako. **

e) Norberaren ezaugarri fisiko eta psikikoak ezagutzea, nork bere ** burua osasuntsu eta ongizatearen bidetik zaintzeko ohiturak ** eskuratzea eta jarrera batzuk bizitza kalitatean duten eraginak ** neurtzea. **

f) Gero eta gizarte harreman zabalagoak ezartzea eta eskuhartzeko ** estrategiak garatzea, tolerantzia eta lankidetzaren arloko jarrerak ** onartuz. **

g) Jende askorentzako komunikazio bitartekoen mezuak kritikoki ** aztertzea (prentsa, irratia, TB). **

h) Bere erkidegoan gertatzen diren arte eta kulturaren arloko ** adierazpen batzuetan eskuhartzea eta kultur aniztasunaren aldeko ** tolerantzia eta begirune jarrerak garatzea. **

i) Gure ondare natural, kultural eta artistikoa gozatzea eta ** ezagutzea eta horien artapen eta hobekuntzan laguntzea. **

j) Herri zerbitzu guztiak ezagutzea eta betebeharrak asetzeko eta ** bizitza kalitatearen hobekuntza lortzeko erabiltzen jakitea. **

k) Gizartean bizitzeko dauden eskubide eta betebeharren sistema ** eta erakunde demokratikoen zeregina baloratzea, bitarteko egokien ** bidez horietan partehartzeko jarrerak sustatuz. **

Lanerako prestakuntza **

l) Langile mailan dituen eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta ** egungo gizarteak informazioa emateko dituen bideak aprobetxatzea ** lan-merkatuari buruzko bere ezagutzak hobetzeko. **

KOMUNIKAZIOAREN EREMUA **

Hizkuntzalaritzako alderdiek funtsezko garrantzia dute eta ** lehentasuna dute maila honetan. funtsezko edukiak dira, erabiliko ** den metodologia gora-behera. **

Maila honetan ikaslegoak pertsona helduen eskolara joateko duen ** motibaziorik behinena irakurtzen eta idazten ikastea edo trebezia ** horiek hobetzea da. Intuizioz badakite ikastea aldatzea dela eta ** horregatik uste dute lortzen ahal dela irakurmena eta idazmena eta ** trebezia horien bidez egiten den guztia menperatzea eta horrek ** guztiak nabarmen hobetuko duela nork bere buruarekiko duen ** konfiantza, norberaren asebetetasuna eta, ondorioz, norberaren ** ongizatea. **

Edukiak bi multzo nagusitan antolatu dira: Ahozko komunikazioa ** (ulermena eta adierazpena) eta idatzizko komunikazioa (ulermena eta ** adierazpena), komunikatzeko dauden lau gaitasun nagusiak garatzeko ** eta sustatzeko: entzun, hitz egin, irakurri eta idatzi. Edukiak, ** funtsean, prozedimentuzkoak dira: ahaleginak egiten dira pertsonak ** hizkuntza erabil dezan eta, aldi berean, ikasten den horri buruzko ** ezagutza teoriko batzuk izan ditzala. **

Idatzizko ulermen eta adierazpenari lotuta dauden edukiak ** curriculumaren egitura bihurtuko diren ardatz izanen dira, maila ** honetako pertsonen beharrizan eta interesak horiek direlako. ** Irakurmen eta idazmenaren erabileran autonomia eta segurtasuna ** eskuratu behar dute. **

Ordea, ahozko ulermen eta adierazpenari lotuta dauden edukiak, ** lehen momentuan behintzat, gero irakurtzeko eta idazteko trebeziak ** eskuratzeko euskarritzat jotzen ahal dira. Baina ez da ahantzi behar ** entzutea eta hitz egitea gizarte komunikazioaren beharrizanak direla ** eta pertsona helduak trebezia horiek eguneroko bizitzan erabili ** behar dituela. **

Halaber, pertsona helduak hausnartzeko eta ahoz komunikatzeko ** trebeziak hobetzeko edota hizkuntza idatziaren kodetzearen esparruko ** alderdi arbitrario batzuk ulertzeko, besteak beste ortografia, ** erabiltzen ahal diren kontzeptuzko edukiren batzuk ere sartu dira. ** Hauek ez dira memoriaren bidez ikasteko, argi eta garbi funtzioa ** ikasteko helburua dutelako. **

Helburu orokorrak **

Prestakuntza instrumentala **

a) Ahoz, era argi eta zehatzean, komunikatzeko egoera ** desberdinetan norberaren mezu eta iritziak ematea, hitz egiteko ** txanda betez eta gainerakoen iritziak kontuan hartuz. **

b) Oinarrizko hiztegia ahoz eta idatziz menperatzea, komunikazio ** arina eta zehatza bermatzearen ondoreetarako. **

c) testu errazak, grafia eta xede desberdinekin idatzi direnak ** zuzen eta era autonomoan irakurtzea, eta horien oinarrizko ulermena. **

d) Testu labur eta errazak (aginduak, oharrak, errefrauak, ** zorion-gutunak,-) era autonomo, argi eta ulergarrian idaztea, ohiko ** hiztegia, ortografia naturala eta puntuazioko zeinu nagusiak zuzen ** erabiliz. **

e) Ahoz sinbolo, irudi, plano eta grafiko errazak interpretatzea. **

Gizarte eta kulturako eskuhartzerako prestakuntza **

f) Begirunean oinarritzen den komunikazioaren aldeko jarrerak ** sustatzea, arina eta atsegina, maila soziolinguistikoan ** aurreirizpenak ekartzen dituzten hizkuntzaren esparruko ** estereotiporik gabekoa (sexistak, arrazistak, klasistak,-). **

g) Eguneroko arazoetan gertatzen diren egoeretan sortutako ** beharrizanei lotuta dauden galderak eta erantzunak ahoz ematea. **

h) Idatzizko adierazpena erabiltzea eguneroko bizitzari lotuta ** dauden testu laburrak idazteko, inprimakiak eta formularioak- ** betetzeko. **

i) Komunikabideetako informazio errazak ahoz laburtzea. **

Lanerako prestakuntza **

j) Egungo gizartearen informazio bideak aprobetxatzea ** lan-merkatuari eta lan-egoerari buruzko eskubide eta betebeharrei ** buruz dituen ezagutzak hobetzeko. **

Edukiak **

Kontzeptuak **

1. Ahozko komunikazioa **

.Pertsona helduen eguneroko bizitzako ahozko hizkuntzaren ** erabilera guztiak. **

.Komunikazio egoerak eta ahozko komunikazioan duten eragina. **

-Egoera formalak eta ez-formalak. **

-Solaskideak. **

-Komunikatzeko usteak. **

.Hizkuntzakoak eta hizkuntzaz besteko elementuak. **

.Komunikabideetako ahozko diskurtsoak. **

.Hizkuntz aniztasuna Nafarroan eta Estatuan. **

2. Idatzizko komunikazioa. **

.Pertsona helduen eguneroko bizitzako idatzizko hizkuntzaren ** erabilera guztiak: **

-Informazioa eman eta jasotzea. **

-Ezagutzak zabaltzea. **

.Komunikazioko egoerak eta idatzizko komunikazioan duten eragina: **

-Formaltasun graduak: oharrak, eskutitzak, inprimakiak, etab. **

-Komunikatzeko asmoak. **

-Jasotzaileak. **

.Testu idatzien aniztasuna: narrazioak, informazioa ematekoak, ** literarioak, etab. **

.Testu idatzien ulermena hobetzeko estrategiaka. **

.testu idatzietan hizkuntzakoak eta hizkuntzaz besteko elementuak: ** irudiak, publizitatea, komikiak, mezuak, ikus-entzunezkoak. **

.Idazkien aurkezpen formala: **

-Letra erregularra, garbitasuna, marjinak. **

-Zuzentasun ortografikoa. **

-Puntuazioa, esaldiak, paragrafoak. **

.Hizkuntzaren oinarrizko egiturak: **

-Testua komunikatzeko unitatea: **

-Testu mota nagusiak. **

-Testuari batasuna emateko oinarrizko formak. **

-Perpausa: **

-Konkordantzia. **

-Perpaus bakuna eta ordena logikoa. **

-Hitza: **

-Hitz motak: aldakorrak eta aldaezinak, izena, aditza eta ** adjektiboa. **

-Ortografia: Ortografia naturala, letra larriak, silaben arteko **

bereizketa, b, v, h, g, j. **

-Hiztegia: konposizioa, deribazioa, sinonimoak, antonimoak. **

Prozedurak **

1. Ahozko hizkuntza (Hitz egin-entzun) **

.Komunikatzeko egoera formal eta ez-formaletan eskuhartzea, ** hizkuntzako eta hizkuntzaz besteko gaitasunak erabiliz eta egoera ** horietan komunikazioa bideratzen duten arauak begirunez zainduz. **

.Ahozko mezuak ulertzea: aginduak, azalpenak, narrazioak. **

.Ahozko mezuak ekoiztea: elkarrizketak, kontakizunak, azalpenak... **

.Testu poetiko, esaldi bitxi, pasadizo, txiste, ipuin herrikoi ** laburrak memorizatzea eta ahoz ematea. **

.Komunikatzeko egoerak ezagutzea eta norberaren eskuhartzea egoera ** jakin horri egokitzen jakitea. **

2. Lexikoa **

.Hiztegiaren erabilera **

.Errefrau, atsotitz eta esamoldeak ulertzea **

.Hiztegia eskuratzeko teknikak erabiltzea: definizioaren bidez, ** esparru semantikoa, konposizio eta deribazioa, sinonimo eta ** antonimoak. **

3. Hizkuntza idatzia (Irakurri-Idatzi) **

.Testuen irakurketa azkarra (silabak markatu gabe, hitz jauzirik ** gabe edo errepikapenik gabe ), eta doinu eta erritmo egokiarekin ** egitea. **

.Era guztietako testu errazen ulermena (narratiboak, ** deskriptiboak, informatiboak, literarioak), ideia nagusiak laburtuz. **

.Irakurtzeko ulermena hobetzeko estrategiak eta trebeziak ** erabiltzea: hipotesiak formulatzea, datuak batzea, berriz ** irakurtzea, alderdi formalak, etab. **

.Ikusten edo ikusi eta entzun egiten diren mezuen ulermena. **

.Ohikoenak diren inprimakiak interpretatzea eta betetzea. **

.Idazkuntza autonomoa, idazkietan ezarrita dauden ohiko arauak ** betez: tamaina erregularreko letra; lerro artezak, lerroarteko ** esparrua, marjinak eta zuzentasun ortografikoa. **

.Idatzizko testu errazak gertutzea (oharrak, gutun pertsonalak, ** aginduak, etab.), eta hori ortografia zuena erabiliz, esaldiak zuzen ** eraikiz eta lotzeko elementuak erabiliz egitea. **

.Idatzizko testuen transformazioa eta aldakuntza horien ondorioak. **

Jarrerak **

.Elkarrizketa baloratzea, elkarbizitzako arazoak eta ** gainerakoekiko harremanetan interesen arteko gatazkak konpontzeko ** tresnarik onena bera delako. **

.Komunikatzeko egoera guztietan eskuhartzeko eta nork bere burua ** ulertarazteko interesa. **

.Ahozko elkartrukaketetan arau soziokomunikatiboak betetzea: hitz egiteko txanda, gainerakoek hitz egiten dutenean eta iritziak ematen dituztenean arretaz entzutea.

.Hitz egiteko era guztiekiko begirunea.

.Irakurmena eta idazmena plazerra, dibertsioa eta ezagutza eskuratzeko iturriak direla jakitea.

.Gizartearen komunikabideetako mezuak zentzu kritikoz aztertzea eta bereizkeria sortzen duena baztertzea.

.Idazkiak aurkezteko arauak betetzeko interesa izatea.

.Hizkuntzaren erabilera hobetzeko hiztegia erabiltzeko joera bultzatzea.

Ebaluazio irizpideak

1.-Laburpenaren bidez eta galderak erantzunez ahozko kontakizun, azalpen edo argudioen funtsezko edukia aurkitzea; testu horiek zuzenean egiten ahal dira edo irratia edo ikus-entzunezko bitartekoetakoak izaten ahal dira.

2.-Interes orokorreko talde mailako ahozko komunikazio egoeretan partehartzea (elkarrizketak, eztabaidak, solasaldiak, azalpenak), hitz egiteko txanda betez eta lotsarik gabe ideiak adieraziz eta gainerakoenak entzunez.

3.-Gai ezagunei buruzko mezuak ekoiztea eta horrelakoetan era antolatuan gertaerak, ideiak edo esperientziak azaltzea. Bidezko ahoskera, doinu, erritmo eta hiztegiak erabiltzea.

4.-Idatzizko testu oso errazak, esaldi motzetan egituratuta daudenak, adierazkortasunez irakurtzea, beharrezko ahoskera, doinu eta abiadura erabiliz eta duda, errepikapen edo hitzen arteko jauzirik gabe.

5.-Era guztietako idatzizko testuak irakurtzea (berriak, iragarkiak, ikasgelan aztertu diren gaiei buruzko testu motzak...), testuaren zentzu orokorra, egilearen helburua eta xehekapenik garrantzitsuenak antzematea.

6.-Idatzizko testu oso errazak egitea (aginduak, oharrak, zorion-gutunak, eskutitzak), horietan batasun eta argitasunez ideiak, gertaerak edo esperientziak adierazteko. Horrelakoetan ortografia naturala menperatuko da, esaldiak zuzen eginen dira eta lotzeko elementu errazak erabiliko dira (puntua, lokarriak).

7.-Ordena alfabetikoa menperatzea telefono gidak eta antzeko dokumentuak erabiltzeko eta hiztegiaren erabileraren hastapenak egitea.

8.-Eguneroko bizitzan erabiltzen diren dokumenturik beharrezkoenak irakurtzea eta zuzen betetzea.

MATEMATIKAREN EREMUA

Matematikaren eremuaren barruan batez ere instrumentalak diren ezagutzak daude. Gero eta teknifikatuagoa den munduan nahitaezkoa da era guztietako kodeak menperatzea eta horien artean zenbakiak erabiltzen dituztenak daude. Aldi berean, matematikek gaur egun esparru askotan eta bereziki lanaren munduan islatzen den gizarte balioa dute.

Eremu honen ikaskuntzari dagokionean azpimarratu behar da matematikak ezagutzea egiten jakitea dela eta, ondorioz, jarduera nagusia egoeren analisia eta interpretazioa, problemak ebaztea, egin diren ekintza guztiei buruzko hausnarketa eta ebazteko metodo guztiei buruzko eztabaida izanen da. Egoera eta problema horiek eskuhartzen duten pertsona horien ohiko bizitzarekin lotuta egonen dira eta ahal den guztietan abiaburua horien errealitatea bera izanen da. Horrek esan nahi du matematikak ezin direla bere burua ezkutatzen duten gurpil zoroa izan, inguruko egoeretan aplikatuko direla eta beste eremu batzuekin elkarlotuta egonen direla baizik.

Edukiak hiru atal nagusitan antolatu dira. Lehenengoan helburua batez ere zenbaki naturalekin lan egitea da eta hamartarren sarrera eginen da. Kalkuluari dagokionean komenigarria da hasieratik egiteko era guztien arteko orekari eustea: buruz, idatziz edo kalkulagailua erabiliz, eta kopuruan zenbatespenarekin hastea.

Neurri eta magnitudeei dagokienean kontuan hartu behar dira denbora unitateak, monetaren balioarenak (euroaren sarrerak atal hau gehiago zaintzea eragingo du) eta ohikoagoak diren luzera, edukiera eta masa unitateak. Komeni da neurri zuzenak egitea, tresna eta unitate egokiak erabiliz, batez ere luzera eta denborazkoetan. Parte hartzen duten pertsonek neurtzea zer den jakinen dute eta neurriaren gutxi gora-beherako esangura ezagutu eta, aldi berean, neurriak izanen dituen inguruko egoera anitzak identifikatu.

Geometriari lotuta dagoen lanaren ardatza lerroak eta oinarrizko figurak, egoerak eta inguruan dauzkagun objektuak deskribatzeko oinarrizko hiztegiaren erabilera eta marrazkigintzaren eta forma materialak paperean islatzeko horren tresnen erabilera izanen dira.

Helburu orokorrak

Prestakuntza instrumentala

a) Hurbileko errealitateko egoera zehatzen ulermenerako ohikoenak diren zenbakiak irakurtzea eta idaztea

b) Ohiko bizitzan sortzen diren arazoak planteatzea eta matematikako adierazpenen bidez konpontzea.

c) Klukulu mentalaren hastapenak oinarriak prozedura intuitiboak direla; erabili diren mekanismoei buruzko hausnarketa egitea.

d) Oinarrizko eragiketen esangura eta erabilera ezagutzea eta horien eskuztaketa eta menperatze prozesuan hobetzea.

e) Gehien erabiltzen diren neurketa sistemen ezagutzaren oinarriak ezartzea: erlojua, egutegia, luzera, pisua, kapazitatea eta nekazaritza-abeltzaintzakoak.

f) Eguneroko bizitzako arazoetan beharrezkoak diren eragiketak egiteko eta horiek ebazteko kalkulagailuaren erabilera ezagutzen hastea.

Gizarte eta kulturako eskuhartzerako prestakuntza

g) Ohiko hizkuntzan matematikako adierazteko erak sartzea horrela era zehatzagoan komunikatzeko.

h) Ohiko bizitzan matematikaren eremuko estrategiak aplikatzea (erosketak, jasoagiriak, aurrezki kontuan...).

Edukiak

Kontzeptuak

1. Zenbakiak eta eragiketak

.Kardinalak eta ordinalak.

.Zenbaki naturalak irakurtzea eta idaztea. Zenbakien balioa kokapenaren arabera.

.Zenbaki hamartarren hastapenak.

.Zenbaki naturalen batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa.

.Bikoitiak, bakoitiak, bikunak, hirukunak, erdia, laurdena.

.Zeinuak: =, +, -, x, :

.Ehunekoa.

.Datuak, taulak eta grafikoak komunikabideetan.

2. Neurriak eta magnitudeak

.Ohiko erabilera duten neurriak, luzera (m, km, cm), kapazitatea (l, ml) eta masa (g).

.Beste magnitude eta neurri batzuk: denbora, tenperatura, monetak (egungo monetak, euroak).

3. Geometria

.Kokatzeko eta orientatzeko elementuak.

.Lerroak.

.Figura lau eta poliedro nagusiak.

Prozedurak:

.Zenbaki natural eta hamartar errazen irakurketa eta idazmena.

.Zenbaki eta datuak sailkatzea, erkatzea eta ordenatzea.

.Erloak eta sailkapenak ezarrita dagoen arauaren arabera eraikitzea.

.Lau eragiketak biltzea horretarako bidezko elementuak erabiliz.

.Lau eragiketak egitea algoritmo konbentzionalen bidez.

.Kalkulagailua erabiltzea kalkuluak egiteko, problemak ebazteko eta emaitzak egiaztatzeko.

.Zenbaki errazak erabiliz kalkulu mentaleko estrategiak garatzea eragiketa zehatzak edo gutxi gora-beherakoak egiteko (konposizioa eta deskonposizioa, biribiltzea.)

.Eragiketak egin beharra eskatzen duten eguneroko bizitzako problemak ebaztea, hala buruz nola idatziz, eta erantzuna arrazoizkoa den neurtzea.

.Egunekoen kalkulu zuzenak egitea (zergak, deskontuak, epe finkoko korrituak).

.Ohikoenak diren jasoagiriak interpretatzea eta frogatzea (argia, ura, telefonoa), aurrezki kontuko mugimenduak, erosketa tiketa, etab.).

.Neurketak egiteko tresnen erabilera (erregela, zinta metrikoa, pisua).

.Neurketa unitateen transformazioa eta erkaketa.

.Denbora neurtzeko erlojua eta egutegia erabiltzea

halaber, termometroa erabiltzea.

.Inguruan lerroak, poligonoak eta poliedroak antzematea.

.Figura lauak eraikitzea (triangelua, karratua, angeluzuzena) marrazkigintzako tresnak erabiliz (erregela eta konpasa).

.Komunikabideetako datuak, taulak eta grafikoak aztertzea eta interpretatzea.

.Matematikan jostetarako dauden alderdiak erabiltzea gai logikoak, zenbakiak eta kalkuluaren arlokoak aztertzeko.

Jarrerak

.Ahalegin pertsonala kontuan hartzea, hala pertsona batena nola taldearena, eta emaitza ezezik burutu den prozesua ere aintzat hartzea.

.Kalkuluak egiteko eta problemei aurre egiteko norberaren gaitasunarekiko konfiantza izatea.

.Matematika errealitatearen alderdi asko adierazteko tresna dela eta eguneroko bizitzako egoera pertsonal asko antolatzeko balio dutela kontuan hartzea.

.Datu matematikoak dituzten egoera edo informazioetan interesa eta jarrera kritikoa adieraztea.

.Buruz egiten den kalkulua, zehatza edo gutxi gora-beherakoa, erabiltzearen aldeko jarrera horrela eskatzen duten eguneroko egoeretan.

.Matematika ikasteko prozesuan zehar errorearen eta horren zuzenketaren erabilgarritasuna kontuan hartzea.

.Eguneroko egoeretan kalkuluak egiteko kalkulagailuak duen erabilgarritasuna kontuan hartzea.

Ebaluazio irizpideak

.Zenbaki naturalak irakurtzea, idaztea eta ordenatzea (milioira heldu arte)

.Zenbaki errazak erabiliz gutxi gora-beherako kalkuluak eta kalkulu zehatzak egitea buruz.

.Ohiko bizitzan azaltzen diren eta lau eragiketak eskatzen dituzten problema errazak ebaztea eta burutu den prozesua eta lortu den emaitza idatziz azaltzea.

.Zenbatespenak eta neurketak egitea kasu bakoitzean egokienak diren neurketa unitate eta tresnarik egokienak hautatuz, eta beharrezkoa den kasuetan unitateak magnitude bereko beste batzuetan transformatzea.

.Lerroak eta figura lauak identifikatzea inguruko objektuekin erlazionatuz.

.Oinarrizko figura lauak marratzea (karratua, angeluzuzena, zirkulua).

.Objektu, argazki, marazki edo plano batek inguruan duen kokapena deskribatzea horretarako kokatzeko elementuak erabiliz.

.Inguruari buruzko datuak dituzten taula eta grafiko errazak interpretatzea.

INGURUAREN EREMUA

Ingurunearen eremuak pertsonek hurbileko inguruan izan behar duten integrazioa bideratu behar du eta, aldi berean, horiei bizitza kalitatea hobetzeko ezagutzak eta trebeziak eskaini.

Ildo horretatik norberaren gorputzaren ezagutzak, osasunerako ohiturek eta gaixotasunerako aurreneurriek, kontsumorako eta natura eta ingurugiroa begirunez zaintzeko jarreren hezkuntzak berehalako hobekuntza nabarmena eragin ditzakete pertsonen eta gizartearen ongizatean.

Beste alde batetik, udalerrian egon dauden zerbitzuen eta herri erakunde guztien eta oinarrizkoenak diren legeen ezagutzak eguneroko bizitzan hamaika aldiz erabili behar diren bitartekoak eskaintzen ditu eta balio demokratikoekin bat egiten laguntzen dute. Halaber, alderdi kulturalak, geografikoak, historikoak eta artistikoak ezagutzeak integrazio hobea eta jarrera zibikoak eta erkidegoan eskuhartzeko jarrerak ekarriko ditu gizarte eta kulturaren arloko adierazpenetan eskuhartuz eta ondare artistikoa eta kulturala gozatzeko aukera emanez.

Abiapuntua parte hartzen duten pertsona horien errealitate zehatza eta hurbilekoa izanen da baina ikasteko jarduerak ez dira hurbileko testuinguru horretara mugatuko. Pertsona helduen interes eta motibazioen arabera eguneroko alderdiak eta gai zabalagoak aztertzeko aukerak irekiko dira.

Kontuan hartu behar da pertsona horiek, maila honetan, ez dituztela irakurmen eta idazmenaren arloko trebeziak menperatzen baina hori gora-behera beste gauza askotan jantzita daude eta, ondorioz, eztabaida ikaskuntza hasteko teknika egokia izaten ahal da. Bada, irakurmena eta idazmena menperatzeko prozesuan maila egokia lortu dutenean informazioa eskuratzeko teknikak bultzatuko dira horretarako era guztietako iturriak erabiliz, eta informazio hori ahozko azalpenen eta taldeko gainerako kideekin hitz egitearen bidez aurkeztuko dute.

Pertsona helduaren gizarte eta bizitzako esperientzia, ikaskuntza pertsonala erraztu ezezik, talde osoaren onerako izaten ahal da baldin eta elkarrizketa, solasaldi, hitzaldi, mahainguru eta abaren bidez gainerako kideekin konpartitzen bada.

Helburu orokorrak

Prestakuntza instrumentala

a) Inguruari buruzko informazioa eskuratzea eta gainerakoei horren berri, era egokian, ematea, horiei buruzko iritzi kritikoak eta baliagarriak emanez.

Gizarte eta kulturako eskuhartzerako prestakuntza

b) Nork bere buruan duen autoestimua eta konfiantza sendotzea, ikasteko eta maila pertsonalean, sozialean eta lanekoan aurrera egiteko aukerak areagotzeko.

c) Norberaren ezaugarri fisiko eta psikikoak ezagutzea, nork bere burua osasuntsu eta ongizatearen bidetik zaintzeko ohiturak eskuratzea eta jarrera batzuk bizitza kalitatean duten eraginak neurtzea.

d) Beste pertsona batzuekin harremanak izatea eta talde jardueretan eskuhartzea, horrelakoetan jarrera positiboa, erantzukizunduna eta solidarioa azalduz. Norberak egiten dituen ekarpenak ezezik, gainerakoenak ere kontuan hartuko dira eta jardupide demokratikoaren oinarrizko printzipioak beteko dira.

e) Jende askorentzako komunikazio bitartekoen mezuak kritikoki aztertzea (prentsa, irratia, TB).

f) Bere erkidegoan gertatzen diren arte eta kulturaren arloko adierazpen batzuetan eskuhartzea eta kultur aniztasunaren aldeko tolerantzia eta begirune jarrerak garatzea.

g) Gure ondare natural, kultural eta artistikoa gozatzea eta begirunez zaintzea eta horien artapen eta hobekuntzan laguntzea.

h) Herri zerbitzu guztiak ezagutzea (osasunekoak, hezkuntzakoak, laguntzakoak,-) eta betebeharrak asetzeko eta bizitza kalitatearen hobekuntza lortzeko erabiltzen jakitea.

i) Gizartean bizitzeko dauden eskubide eta betebeharren sistema eta erakunde demokratikoen zeregina baloratzea, bitarteko egokien bidez horietan partehartzeko jarrerak sustatuz.

Lanerako prestakuntza

j) Langile mailan dituen eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta egungo gizarteak informazioa emateko dituen bideak aprobetxatzea lan-merkatuari buruzko bere ezagutzak hobetzeko.

Edukiak

1. Pertsonak eta osasuna

.Gizakiaren gorputza: Atalak eta organo nagusiak.

.Bizitzeko funtzio nagusiak.

.Zentzuz higiene, osasun eta kontsumo jarrerak ezartzeko.

.Autoestimua, gizakiaren hazkuntza, pertsonen arteko harremanak.

2. Inguru naturala

.Planoak eta mapak.

.Unibertsoari buruzko funtsezko ideiak (Lurra, Eguzkia, Ilargia, eguna/gaua, urtaroak).

.Paisaia aniztasuna: klima, ura, izaki bizidunak, gizakiaren jardueraren emaitzak.

3. Gizarte eta natura ingurua.

.Herria: erakundeak eta zerbitzuak.

.Nafarroako Foru Komunitatea eta Estatua.

.Denbora historikoa. Eboluzio historikoa.

.Ondare artistikoa eta adierazpen kulturalak.

.Jende askorentzako komunikabideak.

Prozedurak

.Era guztietako iturriak erabiliz informazioa eskuratzea: planoak, mapak, komunikabideak, hitzaldiak, eztabaidak, zuzeneko antzemateak, txangoak, etab.

.Orientatzeko eta lekuz aldatzeko plano eta mapa errazak erabiltzea.

.Klasean aztertu diren edota bizitzan bertan gertatzen diren gaiei buruzko galderak eta arazoak planteatzea.

.Eskuratu diren informazio horiei buruzko eztabaidak eta kontsultak eta horiek eta norberaren esperientziaren arteko erkaketak.

.Gertaera, egoera eta informazioen adierazpenak, ahozkoak eta idatziak, horretarako narrazioak eta deskripzioak eginez eta hiztegi egokia erabiliz.

.Denboraren arloko ideiak interpretatzea (oraina, iragana eta etorkizuna) eta eboluzio eta aldaketa prozesuak.

.Inguruan egiten diren jarduera kulturaletan partehartzea (zinema, antzerkia, hitzaldiak, erakusketak, etab.).

Jarrerak

.Nork bere burua eta gainerakoak onartzea, iritzi desberdinekiko begirunea izatea eta elkarrizketa gatazkak konpontzeko bitarteko bezala baloratzea.

.Osasunean elikadura, higiene, norberaren zaintza eta aurrearretak duten garrantzia baloratzea.

.Osasunaren arloko gaiei buruzko informazio jasotzeko eta erkidegoaren osasunaren arreta eta sustapenarekin lotuta dauden zerbitzuak zentzuz erabiltzeko interesa.

.Erkidegoko kide guztiok dauzkagun eskubide eta betebehar batzuk egotearen garrantziaren berri izatea.

.Ondare naturala eta kulturala begirunez zaintzea eta gozatzea.

.Kontsumoa sustatzen duten publizitateko mezuak zentzu kritikoz jasotzea.

.Aniztasun kulturala baloratzea eta begirunez zaintzea, pertsona eta gizartearen aberastasuna delako.

Ebaluazio irizpideak

1.-Taldearen jardueretan eskuhartzea; agindu zaizkion lanak betetzea eta gainerakoen ekarpenak eta ideiak begirunez jasotzea.

2.-Inguruan gertatzen diren gertaera edo fenomenoei buruzko informazioa eskuratzea, bakoitzak duen esperientziarekin erkatzea eta gainerakoei horren berri ematea era egokian.

3.-Ohikoenak diren erakundeak, hala publikoak nola pribatuak) identifikatzea (Udala, bankua, osasun zentroa, gizarte zerbitzuak, etab.) kudeaketa pertsonalak egiteko edo arazoak konpontzeko.

4.-Esparru ezagunak irudikatzen dituzten plano eta mapa errazak erabiltzea orientatzeko eta lekuz aldatzeko.

5.-Elikadura, higiene eta atseden jarrera batzuk osasunean duten eragina zehaztea.

6.-Eguneroko bizitzan gertatzen diren adibideetan oinarrituta, bitarteko naturalen erabilera identifikatzea eta horien erabilerak dituen abantailak eta eragozpenak adieraztea.

Metodologiari buruzko oharrak

Maila honetan eginen diren planeamendu metodologikoak irekiak, malguak, anitzak eta norbanakotuak izanen dira, maila honetara iristen diren pertsona helduen heterogeneotasuna handia delako eta ikasteko dituzten erritmoak era askotakoak direlako.

Honako printzipio hauek kontuan hartu beharko dira:

.Esperientzia pertsonalean oinarritzea. Pertsona helduak, bizitzan eskuratu duen esperientzia ezezik, badu ikasteko esperientziarik.Horregatik beharrezkoa da eskuratuko dituen eduki berri horiek bere hurbileko esperientzian sustraiturik egotea eta bere inguruan aplikatzeko modukoak izatea. Abiaburua zehatza izanen da gero abstraktua jotzeko, ezagutzaren arlokoa trebeziekin uztartzea.

.Ikaskuntza adierazkorren eraikuntza bideratzea. Pertsona helduak aurretiazko informazio, jarrerak, gaitasunak eta trebeziak ditu eta nahitaez ai izan beharko du ezagutzen duenaren eta eskuratu nahi duenaren arteko erlazioa ezartzea.

.Maiz ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa ematea. Eskuhartzen duten pertsonek, prozesua hasi aurretik eta prozesuan zehar, asmoak, edukia, metodologia eta antolamendua ezagutu behar dute; halaber, une jakin bakoitzean helburuak eskuratu diren mailaren berri izanen dute eta, ondorioz, prozesu osoan zehar xedea autoebaluazioa izanen da.

.Parte hartzen duten pertsonen eskuhartze aktiboa ahalik eta handiena izatea sustatzea. Pertsona horien prestakuntzaren abiaburua bakoitzaren egoera zehatza izanen da eta hortik abiatuta jarduera asko eskainiko zaizkie buruaren eta ahoz adierazteko prozesuak ahalik eta gehien garatzeko. Dena den, hori ez da inoiz eskema batzuen errepikapen hutsarekin nahastuko, hau da, baztertu egin behar da jarduera bat eta beste bat egitea, hori aktibismo monotonoa baino ez delako.

.Pertsona heldu bakoitzaren alderdi bereziak zaintzea. Gaiak erkidegoaren beharrizanen ikuspegitik garatu behar dira baina ezin da ahantzi arazo, beharrizan edo esperientzia bakoitzak berezitasunak dituela. Halaber, ezin da ahantzi pertsona bakoitzak ikasteko erritmo eta estilo bat dituela eta nahitaezkoa dela, beraz, ikasteko erritmo horiek betetzea.

.Globalizazioa. Ezagutza, gaitasun eta trebezia guztiak globalizazioan oinarrituta garatuko dira eta, horrela, pertsona helduak erreferentzia orokorrak eta eduki batzuk beste batzuekin erlazionatzeko aukerak izanen ditu. Bada, helburua ez da gai bati buruzko edukiak batzea curriculumean hutsunerik ez uzteko, eremu guztien edukien arteko erlazioak pertsona helduak bizi diren inguruko arazoak aztertzeko eta arazo horiei erantzunak emateko beharrizanari aurre egitea baizik.

.Sorkuntza sustatzea ikaskuntzako elementu bezala. Pertsona helduen sorkuntza garatu egiten ahal da baldin eta horien artean asmatzeko, irudikatzeko, aurkitzeko, adierazteko, ekoizteko ohiturak hedarazten badira. Sortzeko gaitasuna metodologia aktiboaren bidez bultzatzen ahal da eta ezagutzak transmititze hutsarekin geldiarazi; horiek sustatzeko hitzak, esaldiak, istorioak,- ekoiztu eta asmatu behar dira, eta geldiarazteko tresnak errepikapena eta imitazioa dira.

.Pentsatzen, asmatzen, interpretatzen ikastea, planteatu diren problema eta arazoetan berehalako irtenbiderik eman gabe, eta pertsonek beren kabuz azken ebazpena aurkitzeko zeharkako argibideak ematea hobetsiko da, hau da, nola ikasi beharko duten.

II. ERANSKINA

II. maila: Oinarrizko prestakuntza

Maila hau hizkuntzarekin eta zenbakiekin oinarrizko zenbait trebezia izan arren arlo haiek, inoiz behar bezala garatu ez dituztelako edo hezkuntza sistematik irten zirenetik denbora luzea igaro eta eguneratu behar dituztelako, menperatzen ez dituzten pertsona helduentzat da.

Helburua halako pertsonek pertsonalki, gizartean eta lanean gora egiteko behar dituzten oinarrizko gaitasun, trebezia eta ezagutzak izatea da.

Hartzaileak oinarrizko prestakuntza izan ez eta gizartean gehiago parte hartzeko, III. mailako edo Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzara eraginkortasun handiagoarekin sartzeko, edo lanerako prestakuntzako ikastaroak edo norberaren aberastasunerako ikastaroak egiteko beren burua hobeki jantzi behar duten pertsona heldu guztiak dira.

Ikasleen jatorria bi motatakoa izan daiteke, eta hori kontuan hartu beharrekoa da. Batzuk beheragoko mailatik etorriko dira, Hasierako Prestakuntzatik, eta oinarrizko trebeziak eta ezagutzak ikasteko prozesua burutuko dute. Beste batzuek Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua eskuratu nahiko dute, eta maila honen bidez beren ezagutzak eguneratuko dituzte, luzaroan prestakuntzako jarduerarik egin gabe egon ondoren.

Helburu orokorrak

Prestakuntza instrumentala

a) Norberaren gorputza ezagutzea eta aintzatestea, osasunerako eta ongizaterako azturak ikasteko; horretarako jarrera kritikoa hartuko dute gaitzak eta gaixotasunak ekartzen ahal dituzten jokabide eta jarduerekiko.

b) Natur inguruneko eta gizarte inguruneko gertaerak eta fenomenoak ulertzea eta haien arteko erlazioak ezartzea, eta natur ingurunea defendatu, artatu eta hobetzen laguntzea.

c) Norberaren hizkuntzan ahoz eta idatziz sortutako mezuak ulertzea eta era bereko mezuak sortzea argi eta antolaturik; komunikatzeko gaitasuna garatzea hainbat egoeratarako eta gauza berriak ikasteko tresna gisa.

d) Galdera eta problema errazak identifikatu, planteatu eta eguneroko esperientziaren bidez ebazteko bidea ematen duten estrategiak garatzea.

Gizartean eta kulturan parte hartzeko prestakuntza

e) Bizi den errealitatean bere kabuz moldatzeko eta hura ulertzeko behar diren teknikak, trebeziak eta prozedurak ikastea.

f) Bere buruarekin duen ustea eta autoestimua sendotzea, gizartean buru-belarri parte hartu ahal izateko.

g) Talde-jardueretan aritzea, eta horretan modu konstruktiboan, erantzukizunarekin eta elkartasunarekin jokatzea, norberaren eta besteen ekarpenak baloratzea denen helburuen arabera, eta funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko abiaburuak errespetatzea.

h) Erakundeek, mota guztietako elkarteek eta zerbitzu publikoek nola jarduten duten jakitea, bere beharrizanak asetzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko erabiltzea, dituen eskubideen eta betebeharren berri dakiela.

i) Masa-komunikabideen (egunkariak, irratia, TB) elementuak, ezaugarriak eta mezuak ezagutzea eta kritikotasunarekin analizatzea.

j) Gure natur ondarea, arte ondarea eta kultur ondarea ezagutzea eta errespetatzea, eta haiek artatzen eta hobetzen laguntzea, bakarka zein taldean gozatzeko eta garatzeko bitartekoa dela ohartuz.

k) Komunitatean gertatzen diren arte eta kultur adierazpenak aintzatestea eta haietan parte hartzea, eta kultur askotarikotasunarekin tolerantzia eta begirunea izaten ikastea.

Lanerako prestakuntza

l) Egungo gizarteak informazioa eskuratzeko eta parte hartzeko eskaintzen dituen aukera eta bide guztiak baliatzea, lan merkatua hobeki ezagutzeko eta bere lan egoerari dagozkion eskubide eta betebeharren berri jakiteko.

m) Lana bilatzeko teknika eta estrategiak ezagutzea eta behar bezala erabiltzea, eta lanean hastea errazten duten trebeziak eta ** gaitasunak eskuratzea. **

n) Zientzien eta teknologiaren garapenak lanaren arloan eta ** aisialdiko jardueretan duten eragina kritikotasunarekin baloratzea. **

KOMUNIKAZIOAREN EREMUA **

Lengoaiaren funtzio nagusia komunikazioa da. Hizkuntza, gizarteko ** fenomenoa denez, komunikazio-trukearen bidez transmititzen da, ** benetako komunikazioa sortzen den egoeretan eta gauzak ezagutzeko ** hausnarketarako erabiltzen denean garatzen da. Helburua pertsona ** helduak hizkuntza hobeki erabiltzea izanen da, errealitatea hobeki ** ulertzeko eta bere kabuz ikasteko. **

Edukiak, I. mailan bezala, bi bloke handitan antolatu dira: Ahozko ** komunikazioa (entzumena eta mintzamena) eta idatzizko komunikazioa ** (irakurmena eta idazmena). Bigarren blokean garrantzirik handiena ** hizkuntzaren erabilpenari buruzko hausnarketaren inguruko edukiek ** izanen dute (testuak, lerroaldeak, perpausa, hitza). Hausnarketa ** hori testu zehatzak oinarri hartuz egin behar da, eta beraren ** helburua komunikazio-trebeziak hobetzea izanen da. **

Ulermen-irakurmenari garrantzia ematea komeni da. Eguneroko ** bizimoduko testuak eta egunkarietakoak (berriak, iragarkiak, ** ibiltorriak, udal boletinak, publizitateko orriak eta.) izan behar ** dira lanerako oinarriak. Orobat, literaturako testuak ere erabili ** behar dira, eta haien funtzioen berri ezagutu: Irakurmena, ** plazer-iturri eta norberaren burua hornitzeko modua, kultur ondarea ** etab. Testuak lantzen direnean, literaturaganako zaletasuna bizten ** saiatuko da, horretarako testu egokiak hautatuz (zatiak, ipuinak, ** eleberriak, kantak, olerkiak, dramatizazio laburrak) eta irakurmen ** eta analisi lan interesgarriak proposatuz. **

Hizkuntzaren ikaskuntzaren abiaburua testuak lantzea izanen da. ** Testua irakurri ondoan, eztabaidak edo ahozko azalpenak antola ** daitezke (lehenbizi gaiari buruzko ezagutzak zabaldurik). Ondoren, ** testuaren egitura analiza daiteke: eskema, ideien antolamendua, ** hiztegia, hitz motak, lokailuak etab. Gero partehartzaileek beste ** testu batzuk idatziko dituzte aztertutakoaren eredura. Halaber, ** aztertutako elementuak sistematizatzeko ariketak ere egin daitezke, ** ikasitakoa ongi ziurtatzeko. **

Oinarrizko gomendioak metodologiari buruz: a) Orotariko testuak ** landu behar dira: narrazioak, deskripzioak, azalpenekoak, ** jarraibideak pedagogikoak. b) Kontuan izan behar da beste ** esperientzia-eremuetan egiten dena eta komunikazioaren eremuan ** sendotutako ulermen eta mintzamen estrategiak eremu horietako testu ** eta jarduerei aplikatu behar zaizkie. k) Ez da baztertu behar ahozko ** adierazmena. Idatzizko testuak eta ahozkoak tartekatu behar dira: ** irrati-saioak, telebistako eztabaidak, antzerkia, hitzaldiak, ** lan-azalpenak, solasaldiak, talde-jarduerak etab. **

Helburu orokorrak **

Prestakuntza instrumentala **

a) Zailtasun ertaineko ahozko eta idatzizko diskurtsuak ulertzea, ** funtsezkoa osagarritik bereiztea, eta ulertutakoa ikasten ** jarraitzeko erabiltzea. **

b) Ahozko mezu argiak sortzea adierazi nahi den asmoa eta ** komunikazio-inguruabarrak kontuan izanez, gizarteko erregelak, arau ** gramatikalak eta ahoskera egokia errespetatuz. **

c) Idatzizko testu laburrak sortzea komunikazio-asmo jakinekin, ** hizkuntzaren arauak kontuan izanez. **

d) Irakurtzeaz plazerrerako, informaziorako eta norberaren burua ** pertsonalki, hizkuntzaz eta kulturaz janzteko erabiltzea, eta ** isilean azkarrago eta hobeki ulertuz irakurtzen trebatzea. **

e) Hizkuntzaren elementu formalez hausnartzea (komunikazio egoera, ** hiztegia, esaldiaren egitura...), hura hobeki erabiltzeko. **

f) Hizkuntzakom kodeak eta hizkuntzaz bestekoak erabili diren ** testuak analizatzea eta kritiko aritzea zeinahi motatako (arraza, ** sexua...) bereizkeriaren baten isla diren gai edo erabileren ** aurrean. **

Gizartean eta kulturan parte hartzeko prestakuntza **

g) Lengoia mota guztiak eta haien agerpenak komunikazio formak eta ** norberaren kultura aberasteko bide diren aldetik baloratzea. **

h) Hitzezko eta hitzez besteko adierazpen-baliabideak erabiltzea ** beste pertsona batzuekin komunikatzeko. **

i) Komunikazio begirunezko, erraz eta atseginaren aldeko jarrera ** izatea, eta bazter uztea aurreiritziak ekartzen ahal dituzten ** hizkuntz estereotipoak. **

j) Hizkuntza ahoz eta idatziz tresna gisa erabiltzea zeregin ** jakinak planifikatu eta burutzeko, hain zuzen ere gidoiak, oharrak ** eta laburpenak eginez edo eztabaidetan parte hartuz... **

k) Inprimakiak, formularioak eta eguneroko bizimoduan behar diren ** bestelako testuak bete eta sortzea: gutunak, telegramak, ** eskabide-orriak, eskaerak... **

Lanerako prestakuntza **

l) Gaur egungo gizarteak informazioa biltzeko eta parte hartzeko ** eskaintzen dituen bide guztiak behar bezala baliatu eta erabiltzea ** lan-merkatuaz eta egungo lan-egoeraren eskubide eta betebeharrez ** gehiago jakiteko. **

m) Hizkuntza ahoz erabiltzeko gaitasuna garatzea eta horretan ** sendotzea, lan-mundura sartu ahal izateko edo oraingo lanbidea ** hobetu ahal izateko. **

n) Hizkuntzaren bitartekorik egokienak erabiltzea eguneroko ** bizimoduko zenbait inguruabarretan sortzen diren arazoak ** konpontzeko. **

Edukiak **

Kontzeptuak **

1. Ahozko komunikazioa **

.Nola baliatzen duten pertsona helduek hizkuntza ahoz eguneroko ** bizimoduan. **

.Komunikazio-egoera eta ahozko komunikazioan duen eragina: **

-Egoeren formaltasun-gradua: informalak, formalak. **

-Solaskideak. **

-Komunikazio-asmoak. **

.Ahozko komunikazioaren oinarrizko erak: solasaldia, azalpena, ** eztabaida, mahaingurua etab. **

.Adierazpenerako hizkuntz baliabideak eta hizkuntzaz bestelakoak. **

.Komunikabideetako ahozko diskurtsoak. **

.Hizkuntz askotarikotasuna Nafarroan eta Estatuan. **

2. Idatzizko komunikazioa **

.Nola baliatzen duten pertsona helduek hizkuntza idatziz eguneroko ** bizimoduan: **

-Informazioa eman eta jaso. **

-Ezagutza zabaldu: **

-Informazio-iturriak: hiztegiak, atlasak, entziklopediak, ** kontsulta- **

liburuak. **

-Informazioaren tratamendua: oharrak, azpimarra, laburpena, lan- **

koadernoa. **

.Komunikazio-egoeraren ezaugarriak. **

.Testua, komunikazio-unitatea: **

-Testu motak: narrazioak, deskripzioak, informazioa ematekoak, ** argumentatiboak, jarraibideak. **

-Testu mota bakoitzaren egitura. **

-Testuari barne-lotura ematen dioten forma nagusiak. **

.Komunikabideetako testuak: **

-Testuetako hitz elementuak eta hitzez bestelakoak. **

-Egunkariak. **

-Telebista eta ikusentzuneko beste komunikabide batzuk. **

.Literaturako testuak. Genero nagusiak: olerkia, eleberria, ipuina ** eta antzerkia. **

.Perpausa. **

-Perpaus soilaren elementuak. **

-Perpaus motak, igorlearen asmoaren arabera. **

-Konkordantzia. **

.Hitza **

-Kategoria gramatikalen sailkapena. **

-Ortografia. **

-Hitzak: konposizioa, deribazioa; polisemia, sinonimoak eta ** antonimoak. **

Prozedurak **

1. Ahozko adierazpena (Mintzamena-Entzumena) **

.Solasaldietan eta elkarrizketatan hausnartuz eta sorkuntzaz parte ** hartzea hiru esperientzia-eremuetako moduluetan jorratutako gaiei ** buruz, hizkuntz trebeziak eta hizkuntzaz bestekoak erabiliz eta ** halako egoeretan komunikazioa sortzen duten arauak errespetatuz. **

.Askotariko ahozko mezuak ulertzea: hizketak, solasaldiak, ** hitzaldiak, eztabaidak, azalpenak, kantak... **

.Askotariko ahozko mezuak sortzea: azalpenak, narrazioak. **

.Komunikazioan izaten diren elementuak ezagutzea. **

.Hitzez besteko komunikazioaren elementuak analizatzea, bai eta ** mezuari esanahia nola ematen dioten ere. **

2. Lexikoa **

.Hiztegia kontsultatzea testuak ulertzeko argibide bila, hitzen ** forma nolako den eta nola idatzi behar diren (ortografia) jakiteko. **

.Zenbait teknika erabiltzea hitzak ikasteko: Definizioa, eremu ** semantikoaren arabera, konposizioaren arabera eta deribazioaren ** arabera (aurrizkiak eta atzizkiak), sinonimoak eta antonimoak. **

3. Idatzizko adierazpena (Irakurmena-Idazmena) **

.Hainbat motatako testuak jarioz irakurtzea, ahoskera, intonazioa ** eta erritmoa edukiari egokituz. **

.Hainbat motatako (narraziokoak, deskripziokoak, informaziokoak, ** argumentatiboak, jarraibidekoak, literaturakoak, egunkarietakoak), ** ideia nagusiak laburbiltzea eta haien alderdiak erraz analizatzea ** (egitura, hitzak...). **

.Testuak ulertzean sortzen diren zalantzak argitzeko estrategiak ** erabiltzea: berriz irakurri, iragarri, azpimarratu... **

.Testu idatziaren elementuka behar bezala interpretatzea: ** puntuazio-zeinuak, ezaugarri tipografikoak (beltxa, azpimarra), ** antolaketa (idatz-zatiak, bigarren mailako idatz-zatiak, ** lerroaldeak). **

.Idatzizko bitartekoak eta informazio-iturriak erabiltzea ** informazioa biltzea eta ikasteko, eta informazioa hautatu eta ** antolatzeko teknika batzuk erabiltzea (oharrak, azpimarra, ** laburpenak...). **

.Sinboloak, irudiak eta grafiko errazak interpretatzea (trafiko ** seinaleak, planoak, errepide-gidak, taulak, eraikinetako ** direktorioak...). **

.Agiri ofizialak interpretatzea: inprimakiak, fakturak, nominak, ** aurrezki-libretak, kontu-laburpenak, Gizarte Segurantzaren agiriak, ** bileretako aktak... **

.Ohiko inprimakiak betetzea: eskabide-orriak, banku-taloiak, ** telegramak, igorpenak... **

.Idazkuntza autonomoa ohiko arauei jarraikiz: letraren tamaina era ** berekoa beti, lerro zuzenak ildorik gabeko orrietan, lerroartea, ** marjinak, sangriak eta ortografia. **

.Hainbat motatako testuak idaztea, ideiak kasuan kasuko ** testu-egituraren arabera antolatuz eta lotura-prozedurez baliatuz ** (lokailuak, puntuazioa...). **

.Sintaxian, morfologian eta ortografian dauden ezaugarri ** erregularrez ohartzea: perpausak osatzeko oinarrizko arauak, hitz ** motak ezagutzea, arau ortografikoak. **

.Testuak hainbat prozeduraz baliatuz eraldatzea (ordeztuz, ** zabalduz, txikituz, kenduz, ordena aldatuz, komunikazio-egoerako ** elementuak aldatuz...) eta aldaketen ondorioez ohartzea. **

Jarrerak **

.Hizkuntzaren oinarrizko arauak onartzea eta haiei begirunea ** izatea (arau fonetikoak, ortografikoak, sintaktikoak eta ** semantikoak) eta norberak mezuak sortzeko eta besteenak ulertzeko ** zein garrantzitsuak diren ulertzea. **

.Hizkuntza pertsonen eta erakundeen arteko harremanetarako zein ** garrantzitsua den jabetzea eta hura begirunearekin erabiltzeko ** jarrera izatea, iraingarriak edo bereizkeriazkoak izan litezkeen ** estereotipoak eta adierazmoldeak bazter utziz. **

.Ahozko solasaldietan gizartean komunikazioaz dauden arauak ** errespetatzea. **

.Elkarrizketa elkarbizitzan sortzen diren arazoak eta pertsonen ** arteko interes-gatazkak konpontzeko tresna oso egokitzat jotzea. **

.Besteek ahoz zein idatziz adierazten dituzten iritziak ** jakin-minarekin eta begirunearekin hartzea. **

.Irakurtzea eta idaztea aintzatestea plazer, dibertsio eta ** ezagutza iturri diren aldetik. **

.Testu idatziak aintzatestea informazio-bitarteko, kultura ** transmititzeko bide eta zeregin zehatzak planifikatu eta egiteko ** tresna diren aldetik. **

.Komunikabideen mezuak jakin-minarekin eta jarrera kritikoarekin ** jasotzea, eta sentikortasun berezia izatea bazterkeria islatzen ** dutenekiko. **

.Genero askotako literatura lanak gustura eta atseginarekin ** irakurtzea, nork bere burua hornitzeko eta gozatzeko bitartekoak ** direla ulertuz. **

.Testuak idazten direnean, aldez aurretik planifikatu behar direla ** eta idatzi ondoren berrikusi behar direla kontuan hartzea. **

.Norberaren eta besteen testuen kalitatea aintzatestea: edukia, ** egokitzapena, koherentzia, zuzentasuna, ordena, garbitasuna eta ** aurkezpena. **

Ebaluazio irizpideak **

1.-Eguneroko bizimoduko ahozko testuak ulertzea (kontaketak, ** azalpenak, jarraibideak, hitzaldi errazak, kantak, irratiko edo ** telebistako grabazioak) eta ideia nagusiei antzematea. **

2.-Hainbat motatako testuak jarioz irakurtzea, zabu-zabuka ibili ** gabe, hitzak errepikatu eta jan gabe, ahoskera, intonazioa eta ** erritmoa edukiari egokituz. **

3.-Ohiko testu idatziak ulertzea (informaziokoak, narrazioakoak, ** argumentatiboak, literaturakoak, komunikabideetakoak...), eta ** haietan adierazten ideia nagusiak eta beraien arteko erlazioak ** laburbiltzea. **

4.-Eguneroko bizimoduan informazioa biltzeko ohiko bitarteko eta ** iturriak erabiltzea (hiztegiak, liburuxkak, kontsulta-liburuak, ** liburutegiak, komunikabideak) zerbaiten berri jakin behar denean edo ** zerbait ikasi behar denean. **

5.-Pertsona helduen eguneroko bizimoduan izaten diren inprimaki, ** galdera-sorta eta formulario errazak interpretatzea eta betetzea. **

6.-Mota askotako testu errazak idaztea (narrazioak, deskripzioak, ** txostenak, erreklamazioak...), bakoitza bere testu-egitura ** egokiarekin, arau ortografikoak errespetatuz eta sortzen diren ** zalantzak argitzeko lagungarriez baliatzea. **

7.-Maiz erabili ohi diren testuetan perpaus bakunen oinarrizko ** elementuak (subjektua eta predikatua) eta hitz motak (izena, ** determinatzailea, adjektiboa, aditza, izenordaina, adberbioa) ** identifikatzea, eta nola eraturik dauden jakitea (maizen ageri diren ** aurrezkiak eta atzizkiak; genero eta numero aldaketak; denbora, ** numero eta pertsona aldaketa). **

8.-Ohiko ahozko eta idatzizko testuetan bazterkeria (sexuala, ** arrazazkoa, gizartekoa) islatzen duten eduki-planteamenduak eta ** hizkuntz erabilera zehatzak zuzentzea, eta norberaren testuetan ** halakorik ez sartzeko ahaleginak egitea. **

MATEMATIKAREN EREMUA **

Matematika zientziaren hainbat arlotan eta eguneroko bizimoduan ** erabilgarritasun handia duen kode ahaltsua da. Egungo mundua geroago ** eta teknifikatuago dago, eta horregatik hainbat lengoaia menperatu ** behar dira, zenbakizkoak barne. Matematikaren zientzia tresna ona da ** munduko errealitateak analizatu eta interpretatzeko, eta berari ** esker hainbat egoerari, ohiko zein unean uneko, heltzen ahal zaie. **

Matematikaren eremuan bi alderdi nagusi landu behar dira: ** instrumentala eta prestakuntza **

Batetik, matematikaren prozedurak eta estrategiak beharrezkoak ** ditugu komunikabideen mezu batzuk ulertzeko, etxeko ekonomian ** azaltzen diren problemak ebazteko, zenbait gauza neurtu eta ** zenbatesteko, beste jakintza-arlo batzuetan lan egiteko, teknologia ** berriak erabiltzeko etab. **

Horrez gainera, matematikak, bere berezko ezaugarriengatik, beraz ** baliatzen direnak behin eta berriro behartzen ditu konkretutik ** abstraktura eta alderantziz pasatzera, eta horrela pentsamendu ** logikoa eta beraren egitura sendotzen ditu, eta analisirako elementu ** arrazionalez jabetzeko bidea errazten du. Helburua pertsona helduak ** arazo jakinei kasuan kasuko arrazoinamenduarekin heltzeko gaitasuna ** izatea da, zeren malgutasunak sorkuntza indartzen baitu eta arazoak, ** prestakuntzakoak zein egunerokoak, konpontzeko bide berriak ** urratzeko modua ematen. **

Edukiak lau bloketan antolatu dira. Lehenengoan, zenbakiak eta ** eragiketak, ikasleek sakon landuko dituzte zenbaki naturalak eta ** hamartarrak, zatikizkoak aurkeztuko zaizkie, eta portzentaiak erraz ** kalkulatzen ikasiko dute. Bigarren blokean, neurriak eta ** magnitudeak, sistema metriko hamartarra jorratuko da, bolumen ** unitateak salbu. Hirugarren blokean, geometria, berriz ere poligono ** nagusiak ezagutzen, analizatzen, sailkatzen eta marrazten arituko ** dira, eta eskalaren kontzeptua aurkeztuko zaie. Laugarren blokean ** komunikabideek tauletan eta grafikoetan ematen duten informazioa ** analizatzen irakatsiko zaie. **

Eremu honetako ikaskuntzari dagokionez, aipatu behar da matematika ** ezagutzea egiten jakitea dela, eta horregatik jarduera nagusia ** problemak ebaztea izanen da. Baina ez dira izan problema aritmetiko ** itxiak soilik (metodo bakarra, soluzio bakarra); aitzitik, benetan ** sortzen diren problemak aztertu behar dira. Datuak faltan edo ** soberan dituzten problemak, soluzio bat baino gehiago dituztenak, ** ebazteko bide bat baino gehiago dituztenak, eta ebazteko ** eragiketa-sekuentzia jakina gabe arrazoinamendu logikoa erabili ** beharra dutenak, kalkulurik egin gabe. Hala eremu honen bi alderdiak ** landuko dira, instrumentala eta prestakuntzakoa. **

Helburu orokorrak **

Prestakuntza instrumentala **

a) Zenbaki naturalak eta hamartarrak erraztasunarekin erabiltzea ** eta oinarrizko eragiketak (batuketa, kenketa, biderketa eta ** zatiketa) erraz egitea, eta maizen azaltzen diren zatikizko ** zenbakiak ezagutzen hastea (1/2, 1/3, 1/4, 1/5, 3/4, 1/10). **

b) kalkuluak buruz egitea, zehatz eta gutxi gorabehera, ** horretarako gaitasuna benetako egoeretan aplikatzea, eta ** proportzionaltasuna eta ehunekoaren kontzeptuak ezagutzen hastea ** senez, praktikan eta era errazean. **

c) Ohiko neurri-unitateak (luzera, pisua, edukiera, azalera eta ** denbora) eta eguneroko bizimoduan azaltzen diren problemak ** neurri-unitate eta neurketa-tresna egokiak hautatuz ebaztea. **

d) Inguruan izaten diren funtsezko irudi geometriko lauak (laukia, ** angeluzuzena, triangelua, zirkulua) ezagutzea eta haien elementu ** geometriko nagusiak bereiztea. **

e) Eguneroko bizimoduko alderdiak adierazten dituzten taula ** estatistiko eta grafiko errazak interpretatzea eta sortzea. **

f) Kalkulagailua ikasteko eta irakasteko nola erabili jakitea, eta ** erabiltzea. **

g) Norberaren inguruan azaltzen diren arazoetatik oinarrizko ** kalkulu-eragiketak eginez konpon daitezkeenak identifikatzea, ** eragiketok planteatzea eta behar diren estrategiak eta algoritmoak ** baliatuz ebaztea. **

Gizartean eta kulturan parte hartzeko prestakuntza **

h) Ohiko hizkerari matematikaren arloko zenbait adierazpide ** erantsi, gauzak zehatz adierazteko. **

i) Komunikabideetako elementu matematiko batzuk identifikatu eta ** analizatzea. **

Lanerako prestakuntza **

j) Eguneroko inguruabarretan eta arazo zehatzen aurrean ** matematikari datxezkion eren arabera jardutea; alternatiben arteko ** esplorazioa, hizkeraren zehaztasuna eta soluzio bila azaltzen duten ** ekinkortasuna baloratuko dira. **

k) Ohiko jardueran (lanean, familian, gizartean...) azaltzen diren ** galderak eta arazoak identifikatzea, problemak planteatzea eta ** ebaztea, norberaren ezagutzak eta eskuko dauden bitartekoa baliatuz. **

Edukiak **

Kontzeptuak **

1. Zenbakiak eta eragiketak **

.Zenbaketa-sistemak. Sistema hamartarra. **

.Zenbaki motak: Naturalak, zatikizkoak eta hamartarrak. **

.Zenbakien arteko erlazioak. **

.Kopuruen hurbilketa eta zenbatespena. **

.Oinarrizko eragiketak: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. **

.Kalkuluak buruz egiteko estrategiak. **

.Problema aritmetikoak. **

.Proportzionaltasuna: Esanahia eta hura adierazteko ohiko erak ** (hainbateko hainbat, proportzio-faktorea). **

2. Neurriak eta magnitudeak **

.Magnitudeak neurtzea: neurtzeko tresnak, hurbilketak. **

.Sistema metriko hamartarra: luzera neurriak, edukierakoak, ** masakoak, azalerakoak eta denborakoak. **

.Problema aritmetikoak eta geometrikoak. **

3. Geometria **

.Planoko irudiak eta espazialak. Elementuak (puntuak, zuzenak, ** planoak) eta oinarrizko erlazioak (paralelismoa eta ** perpendikularitatea). **

.Poligonoak: Sailkapena eta marrazketa. Oinarri-oinarrikoen ** perimetroa eta azalera kalkulatzea. **

.Proportzionaltasun geometrikoa: Eskala. Planoak eta mapak. **

4. Informazioaren interpretazioa, irudikapena eta tratamendua: **

.Zenbakia datua den aldetik. Datuak lortzea eta haiez taulak ** egitea. **

.Taulak interpretatzea. Proportzionaltasun-erlazioei antzematea. **

.Grafiko estatistiko soilak: Interpretazioa eta sorkuntza. **

Prozedurak **

.Matematikako esapideak ezagutzea eta erabiltzea, egoera zehatzak ** behar bezala interpretatu eta deskribatzeko. **

.Zenbaki natural, hamartar eta zatikizko errazak erabiltzea, ** sailkatzea eta antolatzea. **

.Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketako ohiko algoritmoak ** erabiltzea zenbaki natural, hamartar eta zatikizko errazekin, ** kalkuluak egiteko. **

.Nork bere estrategiak sortu eta erabiltzea emaitzak zenbatesteko ** eta zenbakizko emaitza jakin bat zentzuzkoa denez baloratzeko. **

.Nork bere estrategiak sortzea kalkuluak zenbaki errazez buruz ** egiteko, zenbakiak konposatu eta deskonposatuz eta zenbakien eta ** eragiken propietateen berri jakinez. **

.Eguneroko bizimoduan azaltzen diren problemak ebaztea, ** prozesuaren faseak aintzat hartuz: datuak eta kalkulatu beharreko ** identifikatu (eskematizazioa), erlazioak ezarri (ebazpen-plana), ** soluzioak zenbatetsi, eragiketak egin (ebazpen-plana burutu), eta ** emaitza egiaztatu. **

.Proportzionaltasuna aplikatzea, eta batez ere ehunekoa, eguneroko ** bizimoduan azaltzen diren problema errazak ebazteko. **

.Ohiko marrazketa eta neurketa tresnak erabiltzea. **

.Ohiko neurri-unitateak (luzera, masa, edukiera, azalera eta ** denbora) trebeziarekin erabiltzea, eta kasu bakoitzean egokiena ** hautatzea. **

.Neurri-unitate batzuk magnitude bereko beste batzuk bihurtzea. **

.Mapak eta planoak interpretatzea eta eskalaren garrantziaz ** ohartzea. **

.Eremuak eta elementuak eskalako plano eta krokis soilen bidez ** irudikatzea. **

.Poligono soilak ezagutzea eta sailkatzea, eta haien oinarrizko ** elementuak identifikatzea (erpina, aldea, angelua, oinarria, ** altuera...). **

.Pertsona helduen errealitatetik hurbileko arazoak konpontzea ** poligono ezagunen perimetroak eta azalerak kalkulatuz. **

.Zenbaki-taulak egitea eta interpretatzea, eta ** proportzionaltasun-erlazioak ezagutzea, egonez gero. **

.Grafiko soilak interpretatzea eta egitea. **

.Kalkulagailua erabiltzea kalkulu konplexuak egiteko edo emaitzak ** ongi ote dauden egiaztatzeko. **

.Matematikaren josteta-alderdia baliatzea logika, zenbakiak eta ** kalkulua lantzeko. **

Jarrerak **

.Norberaren ahaleginak baloratzea, bai banaka egiten direnak bai ** taldeka egiten direnak, burutu den prozesua eta lortu den emaitza ** kontuan hartuz. **

.Problemak ebazteko eta zenbakiz kalkuluak egiteko eta kopuruak ** zenbatesteko norberak duen gaitasunean uste osoa izatea. **

.Malgutasuna eta ekinkortasuna problemak planteatzean, eta besteen ** estrategiak eta soluzioak jakin-minarekin eta begirunearekin ** hartzea. **

.Matematikaren lengoaia eguneroko egoerak irudikatu, jakinarazi ** edo konpontzeko tresna erabilgarritzat aintzatestea. **

.Jakin-mina eta kritikotasuna datu matematikoak ageri dituen ** egoera, iritzi edo informazio ororen aurrean. **

.Hurbilketak, zenbatespenak eta buruzko kalkulua baloratzea ** kalkuluak eta neurketak egin behar diren egoeretan, eta akatsek eta ** haiek zuzentzeak matematika ikasteko prozesuan duten ** erabilgarritasuna aintzatestea. **

.Neurketak egiteko jarrera ona, eta neurketa-tresnak arretarekin ** eta zehatz erabiltzea. **

.Zenbakizko problemetan eta problema geometrikoetan, burutu den ** prozesua, egin diren kalkuluak eta emaitzak argi aurkezteko joera. **

.Kalkulagailua kalkuluak egiteko zein lagungarri den aintzatestea. **

Ebaluazio irizpideak **

1.-Zenbaki natural eta hamartarrak irakurri, idatzi eta ** antolatzea, eta zifra bakoitzak bere posizioaren arabera duen balioa ** nterpretatzea. **

2.-Eguneroko bizimoduan azaltzen diren problema errazak ebaztea ** oinarrizko lau eragiketen bidez, dela zenbaki naturalez, dela ** zenbaki hamartarrez, hainbat prozedura (algoritmoak, taxutu, buruz ** kalkulatu, kalkulagailua) eta norberaren estrategiak baliatuz. **

3.-Zenbaki-kalkulu errazak buruz egitea zenbakien eta eragiketen ** propietateez baliatuz. **

4.-Ehunekoaren kontzeptua eta proportzionaltasunarena erabiltzea ** eguneroko problema errazak ebazteko. **

5.-Zenbatespenak eta neurketak egitea, eta horietarako unitate eta ** neurketa-tresnarik egokienak hautatzea neurtu nahi den magnitudearen ** ordenaren eta kopuruaren arabera. **

6.-Luzera, masa, edukiera, azalera eta denbora zehaztasunarekin ** adieraztea, ohiko multiplo eta submultiploak erabiltzea eta ** unitateak bihurtzea, behar denean. **

7.-Inguruko gorputz geometrikoak ezagutzea, deskribatzea eta ** marraztea, zenbait irizpideren arabera sailkatzea, haien oinarrizko ** elementuak adieraztea (aldea, angelua, erpina, aurpegia, oinarria, ** altuera) eta maizen azaltzen diren poligonoen perimetroak eta ** azalerak kalkulatzea. **

8.-Irudikapen espazialak interpretatzea eta sortzea (krokisak, ** ibilbideak, planoak), eskala kontuan izanez. **

9.-Inguruko datuez grafiko-taulak interpretatzea eta sortzea. **

INGURUNEAREN EREMUA **

Eremu honen helburua pertsonak ingurunea interpretatzeko gai ** izatea eta hartan zentzuz, elkartasunarekin eta erantzukizunarekin ** jokatzea da. **

Ingurunea aipatzen dugunean, pertsonak aritzen diren inguruan ** diren elementuen, faktoreen eta gertaeren multzoaz ari gara. ** Inguruneak gizakion jarduna baldintzatzen eta zehazten du, eta aldi ** berean jardun horrek hura eraldatzen du; ingurunea dinamikoa da, ** beti ari da aldatzen. **

Eremu honetan ingurunea bere osotasunean landuko da, beraren ** funtsezko bi osagaiak aintzat hartuz: gizakia bera eta beraren ** ingurune natural, sozial eta kulturala. Pertsona helduek giza ** gorputza sistematzat hartu behar dute eta Lurra gizakiok bizi garen ** sistematzat. Horrek esan nahi du beren gorputzaren funtzionamendua ** ezagutu behar dutela, gizabanakoen eta talde osoen zenbait jarduerak ** (higiene-, elikadura- eta kontsumo- azturak) dituzten ondorioen ** berri jakin behar dutela, eta beren natur ingurunea, gizartearen ** funtzionamendua, eta kulturaren eta bizitzako oinarrizko baloreen ** bilakaera ezagutu behar dituztela. **

Helburua izan behar da eremu honetako ezagutzek pertsonen eta ** gizartearen ongizatea hobetzea. Komenigarria litzateke pertsona ** helduek bizi-kalitatea kontsumotik eta natur ingurunearen ** narriaduratik bereizten ikastea, aztura osasuntsuek beraientzat eta ** ingurunearentzat ekartzen duten onuraz jabetzea, natur eta kultur ** ondare ona izatea komeni dela ohartzea, eta gizarte-harremanetan ** inor ez baztertzearen garrantzia aintzatestea. **

Pertsona helduek beren esperientziaren bidez inguruneaz duten ** ezagutza subjektiboa edukiak hautatu eta antolatzeko erreferentzia ** eta jarduerak planifikatzeko abiaburua izan behar da. **

Edukiak garatzean, kontu handiarekin landu behar dira zeharkako ** gai batzuk: osasunerako hezkuntza, kontsumitzailearen hezkuntza, ** ingurugiroari buruzko hezkuntza, bakerako hezkuntza, kultura askoren ** elkarbizitzarako hezkuntza etab. Gai horiek oso gertu daude pertsona ** helduen kezketatik eta guztiz bat datoz eremu honetan lortu nahi ** diren helburuekin. Edukiak jakintza-arloen arteko modulu edo unitate ** didaktikoetan egituratzeko ardatz gisa erabiltzen ahal dira. **

Oso garrantzitsuak dira informazioaren tratamenduarekin zerikusia ** duten prozedurei buruzko edukiak. Pertsona helduek estrategiak ** garatu behar dituzte beren buruari galderak egiteko arazo-egoerak ** definitzeko, informazioa aurkitu behar dute galderei erantzuteko, ** informazioa sailkatu eta landu egin behar dute iturriak eta edukia ** kritikotasunarekin aztertu ondoren, besteei jakinarazi behar diote, ** eta hautabideak eta konponbideak planteatu behar dituzte. **

Helburu orokorrak **

Prestakuntza instrumentala **

a) Gizarte-natur inguruneari buruzko informazioa lortzea, bai ** hurbilekoari buruz, bai urruneko edo antzinakoei buruz, hainbat ** iturriz baliatuz, informazio hori interpretatzea eta besteei egoki ** irudikatzea zenbait kodez baliatuz (hitzezkoak, zenbakizkoak, ** grafikoak). **

b) Giza gorputzaren funtzionamenduari buruzko ezagutzak ** pertsonaren oreka lortzea errazten duten osasun-azturak garatzeko. **

c) Gizarteek beren ingurunearekin ezartzen dituzten harremanak ** aztertzea, hau da, nola erabiltzen dituzten lurrak eta nola ** aprobetxatzen dituzte natur baliabideak, eta ondoriok ateratzea. **

d) Natur ingurunea sistematzat hartzea, hainbat faktorek ** (fisikoak, naturalak, gizartekoak, kulturalak) elkarri eraginez ** aldatzen duten sistematzat, alegia. **

Gizartean eta kulturan parte hartzeko prestakuntza **

e) Jarrera kritikoa izatea kontsumismoaren azturen aurrean, haren ** ondorioak aztertzea, eta kontsumitzaileen eskubideen eta haiek beren ** burua defendatzeko eta norbait salatzeko erabil ditzaketen bideen ** berri izatea. **

f) Zerbitzu publiko nagusien funtzionamendua ezagutzea (osasun ** zerbitzuak, hezkuntzakoak, garraioak, gizarte zerbitzuak), beren ** beharrizanak asetzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko. **

g) Taldeen jardueretan jarrera konstruktiboarekin, zentzuz eta ** elkartasunarekin aritzea, norberaren eta besteen ekarpenak denen ** helburuen arabera aintzatestea, eta funtzionamendu demokratikoaren ** oinarrizko printzipioak errespetatzea. **

h) Erakunde demokratikoen eta elkarte batzuen jarduera politikoa ** ezagutzea, eskubide eta betebeharren eta parte hartzeko mekanismo ** eta bitartekoen garrantzia aintzatestea, eta herritarren eskubideak ** eta askatasuna arraza, sexua, ideologia, sinestea, etnia edo dena ** delakoa dela bide arriskuan jartzen dituzten jarrerak eta jokabideak ** gaitzestea. **

i) Gure natur ondarea, arte ondarea eta kultur ondarea ezagutzea ** eta errespetatzea, eta haiek artatzen eta hobetzen laguntzea, ** gozamenerako iturri eta norbera eta gizarte osoa garatzeko baliabide ** diren aldetik. **

Lanerako prestakuntza **

j) Egungo gizarteak informazioa eskuratzeko eta parte hartzeko ** eskaintzen dituen aukera eta bide guztiak baliatzea, lan merkatua ** hobeki ezagutzeko eta bere lan egoerari dagozkion eskubide eta betebeharren berri jakiteko.

k) Lana bilatzeko teknika eta estrategiak ezagutzea eta behar bezala erabiltzea, eta lanean hastea errazten duten trebeziak eta gaitasunak eskuratzea.

l) Zientzien eta teknologiaren garapenak lanaren arloan eta aisialdiko jardueretan duten eragina kritikotasunarekin baloratzea.

Edukiak

Kontzeptuak

1. Pertsonak eta osasuna

.Giza gorputza:

-Bizi-funtzioak.

-Organo nagusiak.

.Elikadura eta kontsumoa:

-Gizakien elikadura.

-Dieta orekatua. Elikadura azturak.

-Jangaien kontserbazioa, eskuztapena eta merkaturatzea.

-Kontsumismoa eta kontsumerismoa.

.Osasuna eta bizi-kalitatea:

-Osasuna, gaixotasuna eta bizi-kalitatea.

-Higiene eta osasuneko azturak.

2. Natur ingurunea

.Natur inguruneari buruzko informazio-iturriak:

-Testuak, kartografia, taulak, ikus-entzunezkoak...

-Planoak eta mapak: eskalak, koordenatuak, ohiko zeinuak

.Lurra. Kontinenteak eta itsasoak

.Erliebea, klima eta hidrografia.

.Askotariko paisaiak.

.Landareak eta fauna.

3. Gizarte eta kultur ingurunea

.Populazioa:

-Fenomeno demografikoak: banaketa, hazkuntza.

-Ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren askotarikotasuna.

-Jarduera ekonomikoak.

-Hainbat habitat: baserrikoa eta hirikoa.

.Elkarbizitza eta partaidetza:

-Erkidegoaren elkarbizitzarako marko politikoa: giza eskubideak.

-Estatu espainiarreko antolamendu politikoa eta lurralde-antolamendua.

-Estatuaz gaindiko organismoak: Europar Batasuna, NBE.

.Iragana eta beraren aztarnak:

-Denbora historikoa. Etapa historiko nagusiak.

-Alderdi edo fenomeno esanguratsu baten bilakaeraren azterketa, gizarte historikoetan zehar.

-Europako estilo artistiko nagusiak.

-Gure ondare artistikoa.

Prozedurak

.Inguruneari buruzko informazio baliagarria lortzea, hautatzea eta lantzea hainbat iturritara joz (ahozkoak, agiriak, ikus-entzunezkoak, grafikoak, kartografikoak, artistikoak).

.Hainbat teknika erabiltzea informazioa irudikatu eta biltzeko (lan-koadernoa, taulak, eskemak, laburpenak...).

.Inguruneari buruzko galderak eta problemak behar bezala planteatzea, azterlantxoak egitea eta ondorioen berri ematea hitz egokiez baliatuz.

.Komunikabideek inguruneaz eta osasunaz emandako berriak, grafikoak, irudiak etab. biltzea.

.Inguruneari eta osasunari buruzko arazoen inguruko eztabaidak edo simulazio-jokoak prestatzea eta egitea.

.Esperientzia esanguratsuak izatea norberaren gorputzaren funtzionamendua ezagutzeko eta norberaren sinesteak edo jarrerak egiaztatzeko.

.Dietak eta jangaiak kontserbatu, tratatu eta merkaturatzeko aztertzea.

.Eguneroko zenbait egoeratan gaixotasunik ez sortzeko nola jardun behar den aztertzea, eta osasunean eragin ona eta txarra dituzten faktoreak bereiztea.

.Kontsumo-azturak analizatzea, eta haien alderdi onak eta txarrak baloratzea, bai eta haiek irautea edo aldatzea dakarten faktoreak ere.

.Herritarrentzako informazio-iturriak eta haiek parte hartzeko bideak erabiltzea osasunaren era kontsumoaren inguruko zerbitzuak hobetzeko asmoarekin.

.Mapetan (Nafarroakoa, Espainiakoa eta planisferioak) paisaiak, alde klimatikoak, erregio nagusiak eta herrialdeak kokatzea.

.Habita bakoitzean eragina duten faktoreak analizatzea.

.Zenbait esparru soziokulturalen eta beraien arteko alde sozioekonomikoen erkapen-analisia.

.Aldaketa historikoen berri ematen duten ardatz edo friso kronologikoak.

Jarrerak

.Norbera eta besteak ongi onartzea, bakoitzak duen iritzia errespetatuz eta elkarrekin hitz egitea gatazkak konpontzeko bidetzat aintzatetsiz.

.Osasunerako elikadura eta higiene azturak, norberaren zaintza eta aurreneurriak zein garrantzitsuak diren aintzatestea.

.Osasunarekin zerikusia duten gaiez informazioa jasotzeko gogoa izatea, bai eta erkidegoarentzako osasun zerbitzuak eta osasunaren sustapenerako zerbitzuak zentzuz nola erabili jakiteko gogoa ere.

.Jarrera kritikoa kontsumitzera bultzatzen duten publizitate-mezuen aurrean, informazio erabilgarria propaganda hutsetik bereizteko.

.Guren natur eta kultur ondarea aintzatestea, errespetatze eta gozatzea.

.Beste paisaia, herri eta bizimodu batzuk ezagutzeko gogoa izatea.

.Kulturaren askotarikotasuna errespetatzea eta aintzatestea, norbera eta taldea aberasteko bidea den aldetik.

.Giza eskubideak eta demokraziaren baloreak aintzatestea eta haien aurkako jokabideak gaitzestea.

.Sentikortasuna Lurrak eta gizateriak egungo egunean dituzten arazo nagusiez.

.Gizaki bakoitzak bere partaidetzarekin eta gizarteari lagunduz ekartzen duenaz ohartzea.

Ebaluazio irizpideak

1.-Ingurunean aurretik mugatutako zenbait gertaera edo fenomenori buruzko informazioa eskuratzea hainbat motatako agiriak kontsultatuz (agiri idatziak, mapak, taulak, grafikoak, arte lanak...), biltzen den informazioa lantzea (laburpenak, taulak...), eta behar bezala jakinaraztea.

2.-Talde-jardueretan aritzean, haren funtzionamendu-arauak errespetatzea, agintzen zaizkion eginkizunak erantzukizunarekin egitea eta taldekide gisa dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereganatzea.

3.-Gatazkak hitz eginez konpontzea eta ohiko jokabidean eta hizkuntzaz baliatzean besteak eta beraien iritziak errespetatu eta aintzatestea.

4.-Elikaduraren oinarrizko prozesuak azaltzea eta, horretan oinarrituta, osasunerako egokiak diren elikadura eta higiene azturak zehaztea, okerreko praktika kontsumistetatik bereiziz.

5.-Norberak ondasunen eta zerbitzuen beharrizanak kritikotasunarekin aztertzea eta kontsumismoak osasunean eta ingurunean sortzen dituen ondorio txarrez jabetzea.

6.-Nafarroa, Espainia eta Lurreko natur paisaia nagusiak kokatzea eta haien ezaugarriak identifikatzea (klima, landaretza, erliebea).

7.-Munduko herrialde eta alde geoekonomiko eta kultural nagusiak kokatzea, eta haien arteko desoreka eta diferentziak adibide esanguratsuen bidez azaltzea.

8.-Erakunde demokratiko nagusiak eta beraien funtzionamendua ezagutzea.

9.-Etapa historiko nagusiak kronologiaren arabera antolatzea eta alderdiren baten bilakaera aztertzea (esaterako, etxebizitza edo artea).

10.-Norberaren herriko eta Nafarroako natur eta kultur ondarea ezagutzea.

Oharrak metodologiari buruz

Maila honen helburu nagusia pertsona helduek edukiak baino areago prozedura eta jarrera (trebeziak, teknikak, metodoak, estrategiak) jakin batzuk sendotzea da, haien bidez beren kontura ikas ahal izan ditzaten beste gauza batzuk. Ikasteko jardueren oinarriak egiten ikastea eta ikasitakoa beste egoera batzuetan aplikatzea izan behar dira.

Aurrekoa eta maila honetan arituko diren pertsonen ezaugarriak kontuan izanik, metodologian honako abiaburu hauek izan behar dira aintzat:

.Ikaslearen esperientziatik abiaraztea. Pertsona helduek beren bizitzako esperientzia dute, eta urteetan, eskolaz kanpo gehienetan, bildutako ezagutza multzoa. Horregatik, eduki berriak ikasiko badituzte, haien hurbileko esperientzietan oinarritu behar dira eta beraien ingurunerako proiektatu behar dira. Zehatzetik abiatu behar da, abstraktura heltzeko, kognitiboa trebeziekin lotu. Irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan arreta berezia eman behar zaie pertsona helduen ezaugarri kognitiboei (gainerako pertsonetan baino garrantzitsuagoak dira adimen kristalizatua eta oroimen semantikoa).

.Ikaskuntza eratzeko bidea erraztea. Pertsona helduek berriz ikasten hasi aurretik badituzte informazioa, trebeziak eta jarrerak, eta haien eta ikasi beharreko eduki berrien arteko lotura ezarri behar dute, gauza berriak beren egitura kognitiboari erantsi eta inguruabar berrietan aplikatzeko.

.Ikaskuntzaren funtzionaltasuna. Pertsona helduen motibazioa hainbat handiagoa izanen da ikasten dituen edukiak ikasten jarraitzeko ezezik beren ohiko jarduerak hobetzeko ere erabili ahal dituzten heinean. Helduek ikasteko jarrera hobea izaten dute edukiak beren beharrizanei loturik daudenean edo beren inguruko arazo zehatzez ari direnean.

.Ikaskuntzako prozesuari buruzko informazioa maiz ematea. Pertsona helduek hezkuntz prozesuaren helburuak, edukiak metodologia eta antolamendua ezagutu behar ditu ekin baino lehen eta hartan ari delarik, eta halaber unean-unean lortu beharreko helburuetatik zenbat eta nola lortu dituen jakin behar du. Hain zuzen ere, prozesuaren helburu nagusia ikasleen autoebaluazioa izanen da.

.Ahalik gehiena bultzatuko da pertsona helduek beren ikaskuntzan parte hartzea. Ikasleek buru-belarri jardun behar dute prestakuntzan, beren egoera zehatzetik abiatuta, eta horregatik hainbat motatako jarduerak proposatu behar zaizkie beren adimen eta hizkuntz prozesuak ahalik gehiena hobetzeko. Jarduerak barnekoa eta intelektuala behar du batez ere. Kanpoko jarduera (talde-lana, ikerketa-lantxoak etab.) bide ona izan liteke barneko jarduera sustatzeko, baina berez ez da helburua izan behar.

.Pertsona bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak aintzat hartzea. Gogoan izan behar da pertsona bakoitzak bere erritmo berariazkoan eta bere erara ikasten duela eta erritmo horiek errespetatu egin behar direla. Nahiz eta gaiak taldearen beharrizanetara moldatuz landu, ez da ahantzi behar arazo, beharrizan edo esperientzia bakoitzak bere ezaugarriak bereizgarriak dituela.

Informazioa lantzeko trebeziak bultzatzea. Irakurritakoa ulertzeko gaitasuna eta informazioa lantzeko (bilatzea, lortzea, analisi kritikoa, beste era batera ematea eta aurkeztea) gaitasuna garatzea funtsezko helburuetako bat izan behar da. Hizkuntz kodeari batik bat arreta berezia eman behar zaio, baina beste lengoaiak ahantzi gabe (grafikoa, ikus-entzunezkoak, informatikoa), geroago eta maizago erabiltzen baitira eguneroko bizimoduan. Komunikabideak ere oso kontuan izan behar dira ikaskuntzako jardueretan: batetik informazio-iturri gisa eta bestetik informazioa analizatu eta kritikotasunarekin baloratzeko bide gisa, manipulazioei itzuri egiteko.

III. ERANSKINA

A. II. MAILAKO ORDUTEGI OROKORRA, ESPERIENTZIA-EREMUKA

ESPERIENTZIA-EREMUAK ORDUTEGI OROK. (orduak)

Komunikazioa 128

Matematika 96

Natur Ingurunea eta Gizarte Ingurunea 128

Tutoretza 32

Guztira 384

B. I ETA II. MAILETAKO ASTEKO ORDUTEGIA

ESPERIENTZIA-EREMUAKI. MAILA II. MAILA

(ordu/astean) (ordu/astean)

Komunikazioa - 4

Matematika - 3

Natur Ing. eta Gizarte Ing. 10 4

Tutoretza - 1

Guztira 10 12

IV. ERANSKINA

III. maila: Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza

Helburu orokorrak

Prestakuntza instrumentala

a) Norberaren hizkuntzan mezuak (ahozkoak, idatziak, grafikoak, sinbolikoak eta matematikoak) ulertzea eta ekoiztea, eta hori nortasun, autonomia eta sortzeko gaitasunarekin egitea. Mezu horiek komunikatzeko, norberaren pentsamendua antolatzeko eta ikaskuntza berriak egiteko tresna bezala erabiliko dira.

b) Atzerriko hizkuntza batean egunerako bizitzari buruzko ahozko eta idatzizko mezuak ulertzea eta sortzea eta solaskideen beharrizan edo interesekin erlazionatzea.

c) Informazioa eskuratzea eta hautatzea iturriak era egokienean erabiliz; informazio hori era autonomoan eta kritikoan tratatzea, aurrez ezarriko den helburuarekin, eta gainerakoei era antolatuan eta ulertzeko moduan ematea, prozesu horietan guztietan kodeak erabiliz: ahozkoak, grafikoak, zenbakiak, teknikoak,...

d) Komunikabideetako elementuak, ezaugarriak eta mezuak jarrera kritikoarekin aintzatestea eta aztertzea, horien garrantzia eta egungo kulturan duten garrantzia neurtuz.

e) Ezagutza eta esperientziaren arlo guztietan arazoak identifikatzeko eta ebazteko estrategiak gertutzea, horretarako nola intuizio hala arrazoitze logikoko prozedurak erabiliz; burutu den prozesuari buruzko hausnarketa egitea.

f) Gaur egungo gizarteen funtzionamenduan eraentzen duten mekanismoak eta oinarrizko baloreak kritikoki aztertzea, bereziki hiritarren eskubide eta betebeharrei buruzkoak, eta horiei buruzko irizpide eta jarrera pertsonalak azaltzea.

g) Gizakien gizarteek espazioa erabiltzeko eta bitarteko naturalak aprobetxatzeko inguru fisikoarekin ezartzen dituzten erlazioak identifikatzea eta aztertzea; horien eragin ekonomikoak, sozialak, politikoak eta ingurugirokoak baloratzea eta bizitza kalitaterako funtsezkoa den ingurugiro horren defentsa, artapen eta hobekuntzan eskuhartze aktiboa izatea.

h) Gure tradizio eta ondare historiko eta kulturalaren sinesmen, jarrera eta oinarrizko baloreak ezagutzea eta baloratzea.

i) Arraza, hizkuntza eta kultur aniztasuna herriek eta norbanakoek beraien nortasun ezaugarriek mantentzeko eskubide bezala ulertzea eta baloratzea eta eskubide hori indarrean jartzeko interesa eta begirunea garatzea.

j) Gizakiaren gorputzaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak ezagutzea eta ulertzea; gorputza zaintzeko eta osasuna lortzeko ohiturak garatzea eta kalteak eta gaixotasunak eragiten dituzten gizarte praktikak jarrera kritikoarekin hartzea.

Gizarte eta kulturako eskuhartzerako prestakuntza.

k) Horien errealitate pertsonala, baloreak eta aukerak ezagutzea; nork bere buruarekiko duen konfiantza, autoestimua eta gizartean eskuhartze aktiboa hobeto garatzeko aukerak ematen dituzten gizarte gaitasunak sendotzea.

l) Beste pertsona batzuekin erlazionatzea eta talde jardueretan eskuhartzea; eragiketa horietan jarrera solidarioak eta toleranteak izanen dituzte, beldur eta aurreiritziak gainditu, gizarte motako diferentziak aintzatetsi eta baloratu eta arraza, sexu, gizarte maila, sinesmen edo beste ezaugarri pertsonal edo sozialengatiko bereizkeria guztiak baztertu.

m) Era guztietako herri zerbitzuen, erakundeen eta elkarteen funtzionamendua eta antolamendua ezagutzea eta baloratzea; horien proiektu eta arazoetan eskuhartzea, horretarako dituzten eskubide eta betebeharrak erabat ezagutuz eta beraien beharrizanak asetzeko eta bizitza kalitatea hobetzeko erabiltzea.

n) Gure planetako arazo sozialak eta ingurugirokoak eta osasunarekin duten zerikusia aztertzea; halaber, gizarteko diferentziak eta desorekak aztertuko dira, kalterik gehien jasotzen duten taldeekiko elkartasunezko jarrera adieraziz.

o) Ondare naturala, artistikoa eta kulturala ezagutzea, maitatzea eta begirunez zaintzea eta horren artapen eta hobekuntzan eskuhartze aktiboa izatea eta gozatzeko iturri bezala tratatzea, norbanakoaren eta taldearen garapenerako bitarteko bezala alegia.

p) Arte eta kulturan dauden adierazpenak baloratzea eta horietan partehartzea. Adierazpen horiek humanitatearen jaraunspena direlako. Horrelakoekin gozatzea, zentzu kritikoa hobetzea eta kultura guztiekiko tolerantzia eta begirunea garatzea.

q) Dituzten aukeren barruan, inguruan ohikoak diren jarduera fisikoetan partehartzea.

Lanerako prestakuntza.

r) Lanaren arloan eraginak dituzten elementuak eta faktoreak ezagutzea eta aztertzea eta egungo gizartean dauden informazioa emateko bide guztiak lan-merkatuari eta bere eskubide eta betebeharrei buruzko ezagutzak hobetzeko aprobetxatzea.

s) Enplegua bilatzeko teknikak eta estrategiak ezagutzea eta era egokian erabiltzea; gauza bera eginen dute lanaren munduan sartzeko aukerak ematen dituzten trebezia eta gaitasunei dagokienean.

t) Garapen zientifikoa eta teknologikoa, horien aplikazioa eta ingurugiro naturalean, eguneroko bizitzan, lanaren arloan eta aisialdiko jardueretan dituzten aplikazioak eta eraginak ezagutzea eta kritikoki baloratzea.

u) Eguneroko bizitzako egoeran gertatzen diren arazoak era egokian aztertzea eta horien ebazpenean teknikarik egokienak erabiltzea.

KOMUNIKAZIOAREN EREMUA

Eremu honen funtsezko helburua pertsona helduek komunikatzeko duten gaitasuna hobetzea, gauzak hobeto ulertzeko eta hobeto adierazteko gaitasuna eta bizitzaren era guztietako egoerei era egokian aurre egiteko gaitasuna garatuz.

Komunikazioa ikuspegi osotik aztertu behar da, hau da, elkarren arteko loturen bidez ahozkoak eta ahozkoak ez diren kodeak erabiltzen dituena. Beharrezkoa da lengoaia mota guztien tratamendu integratua, hau da, eguneroko bizitzan gertatzen den bezalaxe. Horretan beti azaltzen dira komunikabideak eta irudiak gero eta garrantzi handiagoa du, beraz, komeni da horren adierazteko kodeak ezagutzea bere mezuei lotuta doan zentzu ideologikoarekiko jarrera kritikoa garatzeko.

Hizkuntza funtsezkoak diren lau trebeziak era batera erabiliz aberasten eta hobetzen da: entzun, hitz egin, irakurri eta idatzi. Lana testu mota desberdinen azterketa, eskuztaketa eta ekoizpenaren inguruan garatuko da: hitzezkoak eta hitzezkoak ez direnak, ahozkoak eta idatzizkoak, literarioak eta ez-literarioak, pertsona helduenak eurenak edo beste jatorri batzuetakoak,-

Gauza guztiak ulertzeko eta adierazteko gaitasunak hizkuntzari berari buruzko hausnarketaren garapena dagoela esan nahi du, ohiko egoeretan pertsona helduek erabiltzen dutena. Hizkuntzari buruzko hausnarketa hori ez da, berez, helburua, lengoaiaren erabilera hobetzeko bidea baizik.

Testu literarioak munduaren ikuspegia zabaltzeko tresna garrantzitsua dira (beste pertsona, toki, esperientzia,- batzuekin harremanetan jartzen gaituzte), eta aldi berean, analisiak eta kritikak egiteko gaitasuna garatzeko tresna dira. Halaber, disfrutatzeko eta gozatzeko iturriak ere badira. Obra literarioak aztertzeko hiru izari hartu behar dira kontuan: komunikazioko eginkizunak dira, helburu estetikoa dute eta produktu historiko-soziala eta kulturalak dira. Horien inguruko lanak irakurtzeko ohitura sustatu behar du, zentzu estetikoa garatu, sorkuntza eta fantasia suspertu eta nork bere ekoizpenak egiteko ereduak eskaini.

Lengoaia, komunikatzeko bidea ezezik, errealitatea islatzeko bitartekoa da, ezagutza eraikitzeko eta ezagutzak gauzatzeko funtsezko bitartekoa. Ondorioz, izugarrizko garrantzia du gainerako eremuen garapenean eta ezin da horiek gabe edo horiek baztertuta landu.

Komunitateko bi hizkuntzak lantzeko curriculum-proposamen bakarra aurkeztu da: euskara eta gaztelania. Proposamen horretan oro har hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren garapena aipatzen da, hori adierazteko hautatu den hizkuntza-hizkuntzak gora-behera.

Gaur egun, nork bere hizkuntza menperatzeaz gain, gero eta beharrezkoagoa da atzerriko hizkuntzaren baten ezagutzak izatea. Beste hizkuntza baten komunikatzeko gaitasuna garrantzitsua da bai asti eta aisialdirako (bidaiak, abestiak, liburuak, jatorrizko bertsioko filmak,-) eta baita prestakuntza eta lanbide batzuetara iristeko ere (idazkaritza, turismoa, merkataritza, ostalaritza,-). Aldi berean beste kultura batzuekin harremanetan jartzeko aukera emanen digu, gure errealitatearen ikuspegia aberastuko du eta pentsatzeko eta jarduteko beste forma batzuk ulertzeko eta horiek begirunez tratatzeko bideak eraikiko ditu.

Gauza ez da atzerriko hizkuntza bat ikastea, horretan komunikatzen ikastea baizik. Horrek "zerbait esatea" adierazi nahi du, eta "hizkuntza zerbaiterako erabiltzea". Ikuspegi funtzional hau egokiena da pertsona helduentzat eta horretarako jardueren euskarria gizarte horren inguruari eta pertsona helduen interes eta motibazioei lotuta dauden gaiak izanen dira.

Eremuak bi azpiatal ditu:

I.-Gaztelania/Euskara.

II.-Atzerriko hizkuntzan komunikatzea.

I.- Gaztelania/Euskara

Helburu orokorrak

Prestakuntza instrumentala

a) Ahoz eta idatziz ematen diren diskurtsoak ulertzea, eta jarrera kiritikoarekin interpretatzea, horien helburuak eta gertatzen diren komunikazioko egoerak aintzatetsiz.

b) Ahoz eta idatziz adieraztea, zentzuz eta zuzen, helburuak eta komunikazioa horren egoerek eskatzen dutenarekin bat, eta hori sorkuntza eta norberaren estiloa betez egitea.

c) Hezkuntzaren elementu formal eta mekanismoei buruzko hausnarketa egitea maila testual, lexikosemantiko eta morfosintaktikoan; halaber, komunikazioaren gizarte testuinguruetan mezuak ekoizteko eta jasotzeko dauden baldintzei buruzko hausnarketa egitea, zertarako-eta hizkuntzako ekoizpenak aztertzeko eta hobetzeko gaitasuna garatzeko.

d) Komunikabideetako elementuak eta ezaugarriak antzematea eta aztertzea (prentsa, irratia, TB), erabiltzen dituzten hitzezko eta hitzik gabeko zeinuak eta horien kodeak kontuan hartuta; kasu honetan xedea diskurtsoak garatzeko gaitasuna areagotzean eta bitarteko horietan ekoizten diren mezuekiko jarrera kritikoa garatzean datza, kultura garaikidean adierazpen horiek duten garrantzia zenbatetsiz.

e) Gero eta autonomia handiagoarekin obra literarioetara iristea, horiek irakurriz esperientziak eskuratzen direla, norberak gozatu egiten duela eta sorkuntzazko idazmena sustatzen dela frogatuz. Ondare kulturaleko tradizio literarioko obrarik garrantzitsuenen balorazioa egitea eta obra literarioen eduki ideologikoa jarrera kritikoarekin aztertzea.

f) Norberaren ideia eta esperientzietatik abiatuz produktu literarioak aztertzea eta arautzea eta helburua sortzea edo literatura egitea dela testuak ekoizten direnean lengoaiaren adierazteko, edertzeko edo jostetarako aukerak apropos erabiltzea.

g) Hizkuntza ikaskuntza gehiago eskuratzeko tresna bezala erabiltzea, errealitatea ulertzeko eta aztertzeko, pentsamendua finkatzeko eta garatzeko, eta norberaren jarduerak arautzeko.

Gizarte eta kulturako eskuhartzerako prestakuntza

h) Nafarroa eta Espainiako hizkuntz errealitatea begirunez tratatzea eta neurtzea, kultura mailan aberastu egiten gaituen gauza baita.

i) Lengoaia mota guztiak baloratzea (ahozkoa, musikala, grafikoa, gorputzarena...) eta baita horien adierazpenak ere (antzerkia, kontzertuak, entzunaldiak, dantza, zinema, TB ...) komunikatzeko erak eta maila kultural eta pertsonalean aberasteko iturriak direlako.

j) Beste pertsona batzuekin zuzen erlazionatzeko (elkarrizketa, eztabaida, argudioak ematea- ) berezkoak diren komunikazio elkartrukaketetan adierazteko bitartekoak erabiltzea, hala hizkuntzaren arlokoak nola bestelakoak.

k) Komunikazio adeitsua, arina eta atseginaren aldeko jarrera adieraztea, maila soziolinguistikoan aurreirizpenak ekartzen dituzten hizkuntzaren esparruko estereotiporik gabekoa (klasistak, arrazistak, sexistak,-).

Lanerako prestakuntza

l) Lengoaia erabiltzea eguneroko bizitzan sortzen diren egoera arazotsuak planteatzeko, aztertzeko eta ebazteko (familian, lanean, gizartean,-).

m) Egungo gizartearen informazio eta eskuhartzeko bideak aprobetxatzea gaur egun nagusitu den lan-merkatuari eta lan-egoerari buruzko eskubide eta betebeharrei buruz dituen ezagutzak hobetzeko.

n) Ahozko lengoaiaren erabilera garatzea eta sendotzea, horrela lanaren mundura iristeko edota egun duen egoera hobetzeko aukerak eman ditzan.

Edukien blokeak

1. Hizkuntza eta horren funtzionamendua

Hizkuntza, beste ezer baino gehiago, komunikaziorako tresna da. Bloke honen edukien zeregina ulermena eta adierazpenaren hobekuntza da, hala ahozkoa nola idatzia. Hizkuntz hausnarketaren zentzua eta helburua hori da. Testu osoetan oinarrituko den lanetik abiatuta hizkuntzaren mekanismo nagusiak antzeman beharko dira eta horiek pertsona helduaren ekoizpenen zuzentasun linguistikoa, lotura eta zentzua hobetzeko erabili.

Halaber, Estatuan dauden hizkuntza guztiak hartuko dira kontuan eta batez ere Nafarroan bizi dugun errealitate elebidunaren ezagutza azpimarratu, hizkuntz aniztasuna eta barietate geografiko eta sozialak onartzea eta era adeitsuan eta interes osoz tratatzea sustatuz.

Kontzeptuak

.Testua komunikaziorako unitatea:

-Zentzua du, egitura eta barneko lotura.

-Testu motak.

.Komunikazioaren testuinguruaren faktoreak eta testuan duten isla:

-Igorlea/jasotzailea.

-Bidea.

-Asmoa...

.Perpaus gramatikala.

.Hitzak:

-Motak.

-Hitzen osaketa.

.Hizkuntz aniztasuna: **

-Nafarroako hizkuntz egoera. **

-Estatuko hizkuntz egoera. **

-Aniztasuna hizkuntzaren barruan (dialektoak, barietate ** soziokulturalak eta profesionalak). **

Prozedurak **

.Testuen irakurmen adierazkorra. **

.Testuan gaia identifikatzea. Ideia nagusiak eta bigarren ** mailakoak bereiztea. **

.Igorlearen asmoa aintzatestea, mezuaren eduki esplizitua eta ** inplizitua bereiztuz. **

.Testuak ekoizteko izan duten testuinguruaren arabera ** interpretatzea, horiekin batera azaltzen diren hizkuntzaz kanpoko ** elementuak kontuan hartuz. **

.Testu baten egitura antzematea eta horren lotura eragiten duten ** hizkuntzazko elementuak identifikatzea (lokarriak, errepikapenak, ** elipsiak, ordezpenak...). **

.Testuetan dauden bitarteko estilistikoak identifikatzea, horien ** ekarpena baloratuz. **

.Aurrez plangintza egin ondoren helburu eta forma guztietako ** idatzizko testuak ekoiztea; horien aurkezpen egokia egitea lotura, ** batasun eta zuzentasun ortografikoa eta gramatikala kontuan hartuta. **

.Aurrez plangintza egin ondoren helburu eta forma guztietako ** ahozko testuak ekoiztea; ordena, lotura eta batasunarekin taxutuko ** dira eta hizkuntzazkoak ez diren bitarteko adierazkorrek mezua ** jasotzeko nolako eragina duten jakingo da. **

.Testuen transformazioa komunikazioan eskuhartzen duten elementuak ** aldatzen badira (igorlea, jasotzailea, bidea...). **

.Testuen transformazioa ordezpen, zabalkuntza, murrizketa, ordena ** aldakuntza- prozeduren bidez, aldaketa horiek adierazi nahi den ** horretan eragiten dituzten emaitzak aztertuz. **

.Testuak, perpausak, sintagmak eta hitzak erkatzea eta sailkatzea. **

.Funtzio eta erlazio sintaktikoak identifikatzea. **

.Foru Komunitate eta Estatuko hizkuntzak identifikatzea. **

Jarrerak **

.Hizkuntzaren oinarrizko arauak onartzea eta begirunez zaintzea ** (fonetika, ortografia, sintaxia, semantika) eta norberaren ekoizpen ** linguistikoak arautzeko eta gainerakoenak ulertzeko duten garrantzia ** neurtzea. **

.Testuaren plangintza eta berrikuspenak egitearen beharrizana ** baloratzea. **

.Irakurmenaren garrantziaren berri izatea, plazerra eta ** dokumentazioa eskuratzeko iturria baita. **

.Hizkuntzaren erabileran zehaztasun semantikoa bilatzea. **

.Hizkuntza begirunez erabiltzeko jarrera garatzea, estereotipoak ** eta inori min egiteko edo bereizkeriaren arloko adierazpenak ** ekidinez. **

.Hizkuntza guztiak baloratzea, adierazpen soziokulturalak eta ** sorkuntzarako eta kultura transmititzeko tresnak direlako. **

.Hizkuntza guztiekiko eta horien barietate geografikoekiko jarrera ** positiboa izatea, horien erabileraren arloan egoten ahal diren ** aurreiritziak ekidinez. **

2. Hizkuntza erlazio pertsonaletan eta erakundeen arteko ** erlazioetan **

Hizkuntza beharrezko tresna da pertsonek eguneroko bizitzan ** jarduteko eta hori horrela da hala pertsonen arteko harremanei ** dagokienean nola erakundeekin eduki behar duten tratuari (hezkuntza, ** kultura, politika, administraziokoak... publikoak zein pribatuak). **

Pertsona helduek, gutxi gora-behera era egokian, ahozko hizkuntza ** erabiltzen dute, batez ere hizkera kolokiala. Ordea, pertsona heldu ** gutxi dira idatziz adierazteko erraztasun eta zuzentasunik dutenak. ** Bada, komunikatzeko errealitate horretatik abiatuz komeni da ahozko ** hizkuntzako erabilera formalagoak eta konplexuagoak sartzen hastea ** (azalpenak, eztabaidak, mahainguruak...) eta baita erakundeetan ** ohikoa den lengoaia ere, bai ulermenaren eta baita adierazpenaren ** arloan ere. Hori guztia gizartean eskuhartze handiagoa eta hobea ** bermatzeko da. **

Kontzeptuak **

.Ahozko hizkuntza: **

-Ahoz komunikatzeko oinarrizko formak: elkarrizketa, azalpena, ** elkarrikuskaketa, eztabaida, mahaingurua... **

-Hizkuntzak adierazteko dituen bitartekoak (hiztegi egokia, ** ahoskera, doinua...) eta hizkuntzazkoak ez direnak (keinuak, ** gorputzaren mugimenduak...). **

.Hizkuntza idatzia: **

-Eguneroko testuak: eskutitzak, oharrak, egunkariak, liburuxkak, ** aginduak... **

-Erakundeen testuak: legeak, ofizioak, ziurtagiriak, araudiak, ** eskabide-orriak, curriculum vitaeak... **

Prozedurak **

.Pertsonen eta erakundeen arteko komunikazioan azaltzen diren ** ahozko eta idatzizko testuetako egitura guztiak ezagutzea eta ** aztertzea. **

.Eguneroko bizitzan azaltzen diren arazoak ebazteko idatziz ** erabiltzen den hizkuntza: gutunak idaztea (pertsonalak, ** merkataritzakoak,-), curriculum vitaeak, bileren aktak, igorpenak, ** telegramak, galdera-sortak, eskabide-orriak, erreklamazioak... ** betetzea. **

.Hizkuntzaren ahozko erabilera formalen plangintza. **

.Ahoz adierazteko hizkuntzarenak diren eta ez diren adierazteko ** bitartekoak egoki erabiltzea. **

Jarrerak **

.Hizkuntzak pertsonen eta erakundeen arteko harremanetan duen ** garrantzia aintzatestea. **

.Kontuan hartzea hizkuntza errealitatearen ezagutza eta ** interpretazioa bideratzen duen elementua dela. **

.Gainerakoek ahoz nahiz idatziz ematen dituzten iritziak arretaz ** eta begirunez entzutea. **

.Ahozko elkartrukaketetan arau soziokomunikatiboak betetzea. **

.Gizarte mailan eta baita pertsonalean ere idatzizko testuak ** menperatzea garrantzitsua dela jakitea. **

3. Hizkuntza literaturan **

Bloke honen helbururik behinena aro eta toki desberdinetako testu ** literarioak ulertzea eta gozatzean datza, irakurtzeko ohitura ** garatzeko, sentsibilitate estetikoa pizteko eta adierazteko ** kalitatea hobetzeko. **

Obrak eta testuan aukeratzen direnean ondoko irizpide hauek ** hartuko dira kontuan: estetikoak eta kulturan duten garrantzia; ** gaiaren egunerokotasuna; pertsona helduen interesak eta gogoak eta, ** batez ere, irakurtzeko motibazioa suspertzeko ahalmena. **

Literatura, aldi berean, era guztietako testu eta erregistro ** linguistikoen iturri agortu ezina da. Testu horiek aztertzeko, ** hausnarketak egiteko, eskuztatzeko edo antzekoak ekoizteko ** erabiltzen ahal dira. **

Testu horien izaera historikoa, garai bateko kulturaren isla ** izatea, disziplinen artekotzat hartu beharko litzateke eta ** gizartearen eta gizakiaren eremuko edukiekin batera landu. **

Kontzeptuak **

.Literatura produktu linguistiko eta estetikoa. **

.Literatura transmisiorako eta sorkuntza kulturaleko elementutzat, ** adierazpen historiko-sozialtzat. **

.Genero literarioak. **

.Aro literarioak eta autore aipagarriak. **

Prozedurak **

.Testu literarioak irakurtzea eta interpretatzea. **

.Testu literarioen eta sortu den gizarte eta kulturaren arteko ** erlazioak aintzatestea. **

.Pertsona helduen interesetatik hurbil dauden obra literarioak ** ulertzea eta gozatzea. **

.Obra literario batzuei buruzko iritzi pertsonala gertutzea. **

.Xede literarioa duten testuak sortzea, estilo pertsonala bilatuz. **

Jarrerak **

.Genero guztietako testu literarioekiko interesa eta gustua ** sustatzea, aberasteko eta norberak gozatzeko iturria direlako eta ** hautatzeko eta baloratzeko irizpide propioak garatzeko balio ** dutelako. **

.Obra literarioen eduki ideologikoa sentsibilitatez aztertzea eta ** gizarte bazterkeria, arrazakeria edo sexu bereizkeria- adierazten ** duten testuetan jarrera kritikoa izatea. **

.Literatura hizkuntza, estetika eta kulturako produktu bezala ** aintzatestea. **

.Nork bere esperientziak, ideiak, sentimenduak eta fantasiak ** adierazteko idatzizko hizkuntzako bitartekoak erabiltzeko interesa ** eta gustua izatea. **

.Liburutegien erabilerarako interesa piztea, horiek erabiltzeko ** eraentzen duten arauak zainduz. **

4. Hizkuntza komunikabideetan **

Komunikabideak ohiko bizitzan daude murgilduta eta pertsona ** helduengana etenik gabe heltzen dira horien mezuak. Beharrezkoa da ** bitarteko horiek aztertzea (prentsa, irratia, TB) pertsona horiek ** irakurketa kritikoa egiteko gauza izan daitezen, horien ** funtzionamendua, mezuak ekoizteko dituzten baldintzak eta bidezko ** kodeak ezagutuz. Publizitatea era sartzen da, horietan guztietan ** beti azaltzen den errealitatea delako. **

Beste alde batetik, komunikabideek era guztietako testuak eta ** bitartekoak eskaintzen dizkigute eta, ondorioz, tresna didaktiko oso ** garrantzitsua dira hezkuntzako jarduera guztietarako. Horien ** diskurtsoetan hizkuntza erregistro barietate oso handia dago eta ** ezin hobeak dira testuen egituren lan sistematikorako (narratiboa, ** azalpenezkoa, argumentatiboa...). **

Halaber, oso garrantzitsua izateagatik ezin da ahantzi ahozkoak ez ** diren komunikazio sistemen zeregina (irudia, musika) eta horiek ** ahozko hizkuntzan dituzten interakzioak. **

Kontzeptuak **

.Jende askorentzako komunikabideak (prentsa, irratia, TB): **

-Oinarrizko elementuak (ahozkoak eta ahozkoak ez direnak) **

-Generoak **

-Objektibitatea eta subjektibitatea. Manipulazioa. **

-Komunikabideen zeregina. **

-Teknologia berriak. **

.Publizitatea. **

.Ahozko komunikazioa-ahozkoa ez den komunikazioa: **

-Irudia. **

-Hizkuntza musikala. **

-Keinuen hizkuntza. **

-Bestelako hizkuntza grafikoak. **

-Kodigoen arteko interakzioa. **

Prozedurak **

.Komunikabideen azterlana komunikazioaren, soziologiaren eta ** estetikaren ikuspegitik. **

.Komunikabideetako mezu mota guztiak identifikatzea, ** interpretatzea eta aztertzea. Gertaerak eta iritziak bereiztea. **

.Propaganda eta publizitateko mezuen analisiak. **

.Ahozkoak ez diren eta batez ere komunikabideetan erabiltzen diren ** kodeen analisia. **

.Mezuak sortzea hizkuntza mota guztiak erabiliz, horiek josteta ** eta komunikaziorako dituzten aukerak aztertuz. **

.Komunikabide guztiak prestakuntza, informazioa eta ** entretenimendua lortzeko zentzuz erabiltzea. **

Jarrerak **

.Komunikabideek gozatzeko, ezagutza lortzeko eta gainerakoekin ** erlazionatzeko egungo gizartean duten garrantziaren jakitun egotea. **

.Komunikabideetako mezuen balorazioa, eduki positiboa dutenekin ** bat eginez (elkartasuna, bakea, tolerantzia, inguruaren ** defentsa...) eta edozein bereizkeria eragiten dutenak baztertzea ** (gizarte, arraza, sexua, ideologia...). **

.Gero eta iritzi pertsonal gehiago izatea eta hori ** komunikabideetan islatzen diren egungo gertaeren ezagutzan ** finkatzea. **

.Publizitate eta propagandaren mezuen balorazio kritikoa. Tratu ** bereiztailea frogatzen duten eta kontsumismoa bultzatzen duten ** edukien erabilerarekiko sentsibilitatea (batez ere emakumea ** baztertzen den kasuetan). **

.Ahozkoak ez diren hizkuntzek komunikatzeko tresna mailan duten ** balioa aintzatestea. **

.Teknologia berriek komunikazioan dituzten aukerak aztertzeko ** interesa eta ikuspegi irekia, eta horien erabilerarako iritzi ** kritikoa. **

5. Hizkuntza ikaskuntzan **

Eguneroko bizitzan, ez bakarrik eskolaren testuinguruan, maila ** intelektualeko dudak eta arazoak sortzen ahal dira. Maiz irtenbidea ** eskura izaten ahal da, baina galderak egiten jakin behar da, iturri ** egokiak bilatu, erantzuna aurkitu, sintetizatu eta era egokian ** adierazi. Helburu bezala pertsona helduak ikaskuntzan gero eta ** autonomoagoak izatea planteatu badugu, ezagutzaren eremu guztietan ** beharrezkoak diren trebeziak garatu beharko dituzte: testu mota ** desberdinak eskuztatzea (ahozkoak, idatziak, ikus-entzunezkoak,-), ** informazioa bilatu, hautatu eta manipulatzeko balioko dutenak. ** Nahitaezkoa da dokumentazio iturriak eskuztatzen jakitea eta, ** zehatzago, horietatik sortzen den edozein informazio bildu, laburtu, ** interpretatu eta moldatzea. **

Bloke honen xedea helburu dokumentala duten eta ezagutzak ** eskuratzeko eta antolatzeko tresna diren testuen erabilera da ** (bibliografia, hiztegiak, entziklopediak, urtekariak... eskuztatzea; ** eskemak interpretatzea eta egitea; laburpenak egiteko teknikak, ** fitxak egitea...) **

Eskolari dagokion testuinguruan ikaskuntza horiek ezagutzaren ** beste eremu batzuekin lotuta garatu behar dira, batez ere inguruaren ** eremuari. **

Kontzeptuak **

.Testu dokumentalak: **

-Dokumentazioaren iturriak: hiztegiak, entziklopediak, urtekariak, ** fitxategiak, datu baseak... **

-Informazioaren tratamendua: bilaketa, aukeraketa, birgertuketa, ** aurkezpena... **

-Lan intelektualerako teknikak: azpimarratzea, laburpenak, ** eskemak, oharrak, gidoiak, fitxak... **

-Informazioa zuzen eskuratzea: **

-Inkestak, galdera-sortak, elkarrikuskaketak... **

Prozedurak **

.Idazmena pentsamendua antolatzeko eratzat erabiltzea. **

.Eskema edo gidoien bidez ahozko eta idatzizko testuen plangintza ** egitea. **

.Dokumentazio iturrien ohiko erabilera (hiztegiak, entziklopediak, ** urtekariak...) **

.Lan intelektualen esparruko teknika batzuk erabiltzen ikastea: ** laburpenak, oharrak, azpimarratuak, eskemak, gidoiak, fitxak... **

.Berariaz dokumentalak diren testuak, ahozkoak zein idatziak, ** interpretatzea. **

.Ideia eta elementuen erlazioak eta antolamendu hierarkiakoa ** ikusteko balio duten eskemak egitea. **

.Informazio iturriak (idatzia, ahozkoa, ikus-entzunezkoa eta ** informatikoa) hautatzea, kokatzea, kontsultatzea eta aprobetxatzea ** lan jakin batzuk egiteko. **

.Lan edo ikerkuntza intelektualaren plangintza egitea **

lana egitea eta emaitzak aurkeztea. **

Jarrerak **

.Hizkuntzak eta horren funtzio dokumentalak jakinduriaren ** eremuetan duen garrantzia baloratzea. **

.Dokumentazio iturrien erabilerak helburu asko lortzeko duen ** garrantzia aintzatestea. **

.Gizartean, maila pertsonalean eta akademikoan lan intelektualeko ** teknika egokiak erabiltzearen garrantzia ezagutzea. **

.Idazlanak era argian eta antolatuan aurkezteko sentsibilitatea ** eta gustua. **

.Inkestak eta galdera-sortak zehaztasun eta zurruntasunez egitea ** ustezko erantzunak ez baldintzatzeko eta horien baloraziorik ez ** egiteko. **

.Liburutegien erabilerarako interesa piztea, horiek erabiltzeko ** eraentzen duten arauak zainduz. **

Ebaluazio irizpideak **

1.-Ahozko eta idatzizko testuen, mota eta formalizazio maila ** desberdinetakoak, funtsezko ideiak eta asmoak antzematea eta horien ** edukia ahoz eta idatziz berregitea laburpen, azalpen eta eztabaiden- ** bidez. **

2.-Ahozko hizkuntzak eta ahozkoak ez direnak (ikonikoak, keinuak, ** musikalak) integratzen dituzten mezuak sortzea eta ulertzea, ** komunikazio horren egoeraren ezaugarri nagusiak kontuan hartuta eta ** kodeetan adierazteko dauden prozedurak erabiliz. **

3.-Norberaren eta inoren esperientzietatik atera diren ** informazioak integratzea, eta baita gai bati buruz dauden testu ** desberdinetatik ateratzen direnak ere, zertarako-eta sintesi-testu ** bat egiteko eta horretan hala aurkitu diren informazio eta iritzi ** nagusiak nola norberaren ikuspegia islatzeko. **

4.-Gai bat ahoz garatzea, era ordenatuan eta jarioz, aurrez ezarri ** den plan edo gidoia betez, informazio eta argudioen aurkezpenean ** ordena logikoari jarraikiz, erabili den hizkuntza komunikazio horren ** eduki eta egoerari egokituz eta jasotzailearen arretari eutsiz. **

5.-Gai bati buruzko eztabaidari ekitea, aurretiaz horri buruzko ** informazioa bilatu eta hori aukeratu ondoren; nork bere argudioaren ** ildoa ezarriko du eta eztabaida arautzen duten arau ** soziokomunikatiboak eta pragmatikoak beteko dira. **

6.-Mota guztietako idatzizko testuak ekoiztea (narrazioak, ** deskribatzaileak, azalpenezkoak, argumentuak ematen dituztenak...); ** eta baita eremu desberdinetakoak ere (pertsonalak, pertsonen ** artekoak, erakundeetakoak). Horiek komunikatzeko egoerari egokitzea, ** horietariko bakoitzean egokia den antolatzeko egitura erabiltzea eta ** zuzentasun irizpideak betetzea. **

7.-Ikerkuntzaren arloko lan errazen eremuan eta hala bakarka nola ** taldean, informazio iturri guztien kontsultaren plangintza egitea ** horretarako iturriak antolatzeko aurkibideak, fitxak eta beste ** sistema batzuk erabiliz. **

8.-Osorik irakurriko den testu baten ezaugarri literarioak ** aintzatestea; irakurgaiak hautatzerakoan norberaren lehentasun eta ** asmoak adieraztea eta horiei buruzko iritziak eta gustuak ematea. **

9.-Literaturaren historian erreferente argiak diren obra, egile ** eta mugimenduen eta horiek azaltzen diren testuinguru kultural, ** sozial eta historikoaren arteko erlazioak ezartzea. **

10.-Norberaren ideiak eta esperientziak erabiltzea, eta baita ** hizkuntzaren mekanismoei eta horren elementu formalei buruzko ** hausnarketa egitea ere asmo sortzailea duten testuak ulertzeko eta ** horrelakoak egiteko; apropos prozedura literarioak erabiltzeko ** aukerak irekitzea. **

11.-Komunikabideetan informazioak eta iritziak gertutzeko eta ** hedarazteko erabiltzen dituzten bitarteko nagusiak ezagutzea. **

12.-Nafarroa eta Estatuko hizkuntza eta dialektoak eta horien ** arteko kontaktuak identifikatzea, begirunez tratatzea eta ** aintzatestea. **

13.-Hizkuntzak gizartean dituen aldagaien hizkuntzako ezaugarriak ** identifikatzea zuzenean aztertuz eta produkzio desberdinak erkatuz. **

14.-Mota guztietako bitarteko ikus-entzunezkoetan azaltzen diren ** ahozko eta idatzizko testuak identifikatzea baldin eta bereizkeria ** sozial, etnikoa, sexuala- adierazten duten irudi edo adierazpenik ** badute; horien erabilera ekiditeko alternatibak aztertzea eta ** norberak sortuko dituen aukerak aplikatzea. **

II.-ATZERRIKO HIZKUNTZAK **

Helburu orokorrak **

Prestakuntza instrumentala **

a) Atzerriko hizkuntza baten dauden ahozko eta idatzizko testuak ** orokorrean eta era zehatzean ulertzea; testu horiek eguneroko ** bizitzan azaltzen diren egoerei buruzkoak izanen dira eta hiztun edo ** komunikabide batek zuzenean emanen ditu. **

b) Atzerriko hizkuntzan eguneroko bizitzan ohikoak diren egoerei ** buruzko mezuak, ahozkoak eta idatzizkoak, sortzea. Abiapuntua ** norberaren beharrizan eta interesak izanen dira; ahaleginak eginen ** dira hizkuntzaren funtzionamendua ezagutzeko gero norberak sortzen ** dituenak hobetzeko. **

c) Beharrizan eta interes horiei egokitzen zaizkien testuak ** ulertuz eta era autonomoan irakurtzea; informazioa jasotzeko, ** gozatzeko eta aisiarako duten garrantzia baloratzea, eta baita beste ** kultura eta bizitzeko era batzuk ezagutzeko ere. **

Gizarte eta kulturako eskuhartzerako prestakuntza **

d) Atzerriko hizkuntzen ezagutza beste kultura batzuetara eta ** pertsona batzuengana iristeko eta nazioarte mailan elkar hobeto ** ulertzeko garrantzitsuak direla ohartzea. **

e) Beste hizkuntza eta kultura batzuk begirunez tratatzea eta onartzea hizkuntza eta kultura guztiak denon aberastasunerako direla, esperientziak kodetzeko eta pertsonen arteko erlazioak era desberdinetan antolatzeko alegia.

f) Atzerriko hizkuntzek transmititzen duten informazioa jasotzea eta era kritikoan aztertzea; informazio hori gure geure kulturari buruz hausnarketa egiteko erabiltzea.

g) Beste pertsona batzuekin harremanak edukitzea eta beraiekin komunikatzeko interesa adieraztea; eragiketa horietan lankidetza, tolerantzia eta elkartasun jarrerak izatea.

Lanerako prestakuntza

h) Lan-munduko eguneroko egoerei buruz atzerriko hizkuntzan eman diren ahozko eta idatzizko mezuetan azaltzen den informazio orokorra ulertzea eta, kasu jakin batzuetan, baita informazio zehatza ere.

Edukiak

1. Ahozko eta idatzizko komunikazioa

Kontzeptuak

.Eguneroko bizitzan ohikoak diren ahozko komunikazioko egoerak atzerriko hizkuntzan (erlazioak ezartzea, elkarrizketa baten eskuhartzea, informazioa eman eta eskatzea, gauzak eta pertsonak deskribatzea; azalpenak ematea, gauzak kontatzea, zenbakiak).

.Gizartean jarduteko ohiko formak eta formulak (asko erabiltzen diren adierazpenak, baietz esatea, barkatzeko eskatzea, zerbait argitzeko eskatzea...).

.Ohikoenak diren gaiei buruzko hiztegia.

.Eguneroko bizitzan ohikoenak diren idatzizko komunikazioko egoerak atzerriko hizkuntzan (informazioa eman eta eskatzea; iritziak ematea; sentimenduak eta asmoak adieraztea; gauzak, tokiak eta pertsonak deskribatzea; gauzak kontatzea, kortesiazko formulak-).

Prozedurak

.Iturria gora-behera ahozko eta idatzizko mezuak orokorrean ulertzea, kontuan hartuta mezuok pertsona helduen beharrizan eta interesei egokituta egonen direla. Kasu bakoitzean informazioa zehatza identifikatu beharko da.

.Ahozko eta idatzizko testuak sortzea, horien helburua gora-behera

jasotzaileak edo jasotzaileek ulertu eginen dituzte testuok eta horien elementu guztiak zuzenak izanen dira.

.Beharrizanak eta gustuak adierazteko, informazioa jasotzeko, iritziak emateko, esperientziak kontatzeko,- atzerriko hizkuntzan egiten diren ahozko elkartrukaketetan eskuhartze aktiboa izatea. Horrelakoetan komunikazioa jarioz eta era eraginkorrean egitea eta etenik ez gertatzea bermatzen duten estrategiak erabiliko dira.

.Idatzizko testu errazak eta ulergarriak egitea, egitura logiko eta egokia izanen dutenak, komunikatzeko beharrizan eta asmo guztiei buruzkoak.

Jarrerak

.Atzerriko hizkuntzan ahoz zein idatziz adierazi diren ideia horiek ulertzeko interesa, mezuaren ulermenean eragozpenik eragingo duen aurretiazko iritzirik izan gabe.

.Ahoz edo idatziz eman den mezua orokorrean ulertzeko gaitasunaren jabe izatea, horren elementu guztiak ulertzeko beharrizanik gabe.

.Atzerriko hizkuntza horren hiztunekin komunikatzeko elkartrukaketak egiteko interesa frogatzea.

2. Hizkuntzaren oinarrizko elementu linguistikoak

Kontzeptuak

.Nozio orokorrak: izatea, ez izatea, koalitateak, kopuruak, denbora harremanak, jabetza harremanak, izenordeak...

.Pertsona helduen artean ohikoagoak diren edo horiek nahiago dituzten komunikazioko egoerak.

.Ama hizkuntzan ez dauden soinuak, intonazioak,...

.Ortografia eta puntuazioa.

.Elementu morfologiko eta sintaktikoak eta horiek diskurtsoaren barruan duten funtzionamendua.

Prozedurak

.Norberak sortzen dituen komunikatzeko eraginkortasuna hobetzeko eta beste pertsona batzuenak hobeto ulertzeko kontrol eta autozuzenketa tresnatzat eskuratu diren ezagutzak erabiltzea.

.Atzerriko hizkuntza ikasteko eta norberaren ezaugarriei ondoen egokitzen zaizkien komunikaziorako estrategiak eskuratzeko dauden era guztiak erabiltzea eta horien berri izatea.

Jarrerak

.Atzerriko hizkuntzaren funtzionamendua ezagutzeko interesa eta gogoa edukitzea gero era eraginkorrean komunikatzeko gai izateko.

.Komunikatzeko gaitasuna garatzeko klaseko jarduerekiko jarrera positiboa izatea.

.Aurrera egiteko norberaren gaitasunarekiko eta atzerriko hizkuntzaren erabileran maila hona eskuratzeko konfiantza izatea.

3. Alderdi soziokulturalak

Kontzeptuak

.Ikasten ari den hizkuntza hori erabiltzen den herrietan dauden kultura eta gizarteari buruzko datuak.

.Eguneroko bizitzako ohiturak: ordutegiak, kortesiazko adierazpenak eta keinuak, modak, zaletasunak...

.Bizi diren ingurua: herri edo hiri baten itxura, zerbitzuak, bizitza kalitatea...

.Pertsona eta familien arteko erlazioak

biltokiak, komunikabideak...

.Ikasten den atzerriko hizkuntza horrek gure herrian duen presentzia: filmak, abestiak, iragarkiak, TBko saioak, agindeien liburuxkak...

Prozedurak

.Jatorrizko materialak erabiltzea, iturri anitzekoak, nahi diren informazioak eskuratzearen ondoreetarako.

.Atzerriko hizkuntzan eskuratu diren ezagutzak erabiltzea inguruan dauden mezuak interpretatzeko (kartelak, iragarkiak, abestiak, prentsa...).

.Ikasten den atzerriko hizkuntza hori erabiltzen den herrietan dauden bizitzeko erak eta ezaugarri soziokultural batzuk aztertzea eta gureekin erkatzea.

Jarrerak

. Atzerriko hizkuntzan eskuragarri dauden informazio horiek arretaz eta interesez jasotzea.

. Ikasten den atzerriko hizkuntza hori erabiltzen den herrietan dauden bizitzeko erak eta ezaugarri soziokulturalak kuriositatez eta begirunez ezagutzea eta iritzi kritikoz neurtzea.

. Beste kultura batzuk dituzten pertsonekin erlazioak izateak norberarentzat duen aberastasuna neurtzea.

Ebaluazio irizpideak

1.-Komunikatzeko egoera batean atzerriko hizkuntzan sortu diren ahozko eta idatzizko testuen informazio orokorra eskuratzea eta, kasu jakin batzuetan, baita informazio zehatza ere. Testuok pertsona helduen bizitzako gaiak edo horien interesekoak izanen dira.

2.-Atzerriko hizkuntzan eginen diren elkarrizketa motzetan eskuhartzea, komunikazioa hasteko, mantentzeko eta horrekin aurrera egiteko estrategia egokiak erabiliz eta diskurtso ulergarria garatuz, komunikazioaren egoera eta asmoaren ezaugarrien araberakoa.

3.-Atzerriko hizkuntzan idatzi diren testu errazak era autonomoan irakurtzea, hiztegia zuzen erabiliz; testuok norberaren interesei lotuta egonen dira.

4.-Atzerriko hizkuntzan testu errazak idaztea, komunikatzeko asmo desberdinekin eta idatziz komunikatzeko dauden arauak betez.

5.-Aurrez aurreko komunikatzeko egoeretan inor ulertzeko eta geure burua ulertarazteko ahalegina azpimarratzea horretarako komunikazioko estrategia guztiak eta elkar ulertzeko egoten ahal diren eragozpenak gainditzeko eskura dauden adierazteko bitarteko guztiak erabiliz.

MATEMATIKAREN EREMUA

Esperientzia eremu honen xede nagusia errealitatea era objektiboan aztertzeko eta ulertzeko beharrezkoak diren tresnak zuzkitzean datza, gero eta kontzeptu eta prozedura matematiko gehiago eskatzen dituen gizarte honetan hiritar mailan bizitzeko gauza izan gaitezen.

Matematika beharrezko tresna da komunikabideek ematen dituzten mezu mota batzuk ulertzeko, era askotako neurketak edo zenbatespenak egiteko, etxeko ekonomian sortzen diren arazoak ebazteko (salerosketak, merkataritzakoak, banketxeetakoak...), jakinduriaren beste arlo batzuk aztertzeko edo horietan lan egiteko, maila profesionalean lan egiteko, bitarteko teknologiko berriak erabiltzeko, gertaerak edo emaitzak aurreikusteko,-

Halaber, matematikak ezagutzeko gaitasun orokorraren garapena bideratzen du eta horri esker errealitateko informazio zehatzak gaindituz, usteak, suposizioak eta hipotesiak garatzeko gauza izan gaitezke. Arrazoitzeko eta bide logiko-matematikoetatik lan egiteko metodoak zuzkitzen ditu: gauzak aztertzea, datuen analisia, problemak formulatzea, horiek ebazteko estrategiak, emaitzak baloratzea eta prozesuari berari buruzko hausnarketa egitea.

Pertsona helduei matematika bilatzeko, saioak eta erroreak aurkitzeko prozesutzat aurkeztu behar zaie, eta esan behar zaie matematikaren helburua bere metodoak oinarritzea eta problemak ebatziz horien esangura eraikitzea dela, eta ez ezagutzeko corpus antolatu eta bukatu bezala aurkeztu. Lehentasuna eman behar zaio lan praktiko eta intuitiboari, eta horrekin batera norbanakoen arteko eztabaida eta horien esperientziei buruzko hausnarketari, problemak ebazterakoan dauden estrategia pertsonalak aintzat hartuz.

Pertsona helduen oinarrizko prestakuntzan landu behar diren ezagutzak eguneroko praktikan eta matematika formalean kokatuko dira. Estrategia eta ezagutza matematiko pertsonaletatik abiatuz gaitasun eta trebezia horiek aberastuko dira ohar sinbolikoak eta formalizazioa sartuz.

Bada, pertsona helduek horrela berriz eraikiko dute ezagutza eta hori beraien interes eta motibazioarekin hertsiki lotuta dago.

Hautatu diren edukiak nahitaezkoak izanen dira pertsona heldu batek egungo eta etorkizuneko gizartean eguneroko bizitzari aurre egiteko. Zaila da etorkizunean gertatzen ahal diren aldaketak aurreikustea eta, ondorioz, ezagutza matematikoko edukirik orokorrenak sartu behar dira, arruntenak eta funtzionalenak diren kontzeptuak eta prozedurak, hobeto moldatuko direlako.

Lehentasuna eman behar zaie prozedurei, batez ere ondoko hauei buruzkoei: lengoaia matematiko guztien ulermena, algoritmoak eta trebezia zehatzak, heuristikoak edo estrategia heuristikoak (zenbatekoen zenbatespena, sinplifikazioa eta zereginen analisia, ustezko emaitzak, hipotesiak frogatzea eta ezestea) eta egoera jakin batean erabili behar diren kontzeptuei buruzko erabakiak hartzea.

Jarrerei dagokienean, komeni da jarduera matematikoa kontuan hartzeko, baloratzeko eta burutzeko nolabaiteko sentsibilitatea hedaraztea: nork bere buruarekiko konfiantza izatea arrakastaz ekiteko; problemak ebazteko kuriositatea eta interesa sustatzea; sorkuntza, ikuspegi malguak izatea- Aldi berean kontuan hartu behar da matematikaren esparruan eta ezagutza zientifikoan (denbora eta espazioari buruzkoak) jarrera ez-dogmatikoa garatzea.

Helburu orokorrak

Prestakuntza instrumentala

a) Errealitatearen barruan, egoera bakoitzean egokienak diren kalkuluen bidez, hobeto interpretatzeko alderdiak zenbatestea, horretarako datak biltzeko estrategiak, neurtzeko prozedurak eta zenbaki mota guztiak erabiliz.

b) Estrategia pertsonalak egitea eguneroko bizitzako egoera zehatzak aztertzeko eta sortzen diren problemak identifikatzeko eta ebazteko; erabili behar diren estrategien komenigarritasuna emaitzen azterketaren arabera baloratzea.

c) Fenomeno eta egoerei buruzko informazioa eskuratzeko datuak biltzeko teknika errazak erabiltzea eta gero era grafikoan eta zenbakietan aurkeztea eta horiei buruzko iritziak ematea.

d) Errealitatean azaltzen diren formak eta erlazio bereziak identifikatzea; propietate eta erlazio geometriko elementalak aztertzea tresna eta unitate egokiak erabiliz eta horiei buruzko neurketak eta kalkuluak eginez.

e) Ordenadorea eta kalkulagailua ezagutzea eta erabiltzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko objektuak eta tresnak direlako.

Gizarte eta kulturako eskuhartzerako prestakuntza

f) Ohiko hizkuntza eta argudioak emateko eran matematikaren arloko adierazpenak integratzea (zenbakiak, grafikoak, geometrikoak, logikoak, algebraikoak, probabilitateak) era zehatz eta zurrunean komunikatzearen ondoreetarako.

g) Norberak dituen trebezia matematikoak ezagutzea eta baloratzea eta horrela horiek erabiltzeko egoerei aurre egitea edota matematikako alderdi erabilgarri, sorkuntzazko, manipulatibo edo estetikoetan gozatzea.

h) Komunikabideetan (iragarkiak, iritziak, publizitatea,-) azaltzen diren elementu matematikoak identifikatzea (estatistikako datuak, grafikoak, planoak...) eta mezuak hobeto ulertzeko horiek betetzen dituzten funtzioak eta ekarpenak kritikoki aztertzea.

Lanerako prestakuntza

i) Pentsamendu logikoaren formak erabiltzea hipotesiak frogatzeko, inferentziak eta dedukzioak egiteko eta oro har eguneroko bizitzako (lana, familia, gizartea,-) egoera eta arazoei buruzko informazioak antolatzeko eta erlazionatzeko.

j) Eguneroko egoeretan eta problemen ebazpenean jarduera matematikoko eren arabera jardutea: alternatiben azterketa sistematikoa; hizkuntz zehaztasuna; ikuspegia aldarazteko malgutasuna eta irtenbideak bilatzerakoan ekina izatea.

k) Proiektu teknologiko errazen plangintza egitea eta horiek burutzea, horiek egiteko beharrezkoak izanen diren bitarteko materialak eta giza baliabideak aurreikusiz, eta horien garapena antolatzeko eta kudeatzeko dokumentazioa hautatzea edota gertutzea.

Edukiak

1. Zenbakiak eta eragiketak: adierazpenak, estrategiak eta sinbolizazioa

Bloke honen edukiek eremuaren gainerako ataletan derrigorrezkoak diren lengoaia eta jarduteko estrategiak zuzkitzen dituzte. Zenbaki, eragiketa eta kalkulurako trebezia garatzen dute. Horrek, bada, zenbaki hamartarren sistema menperatzea eskatzen du eta baita zenbaki mota guztiak aise erabiltzea, zenbatekoak eta emaitzak zenbatesten jakitea, eragiketen zentzua ulertzea eta problemen ebazpenean zuzen aplikatzea eta lengoaia sinbolikoaren erabilerari ekitea ere.

Arreta berezia izanen da kalkulu mota guztietan (mentala, instrumentala, gutxi gora-beherakoa...); halaber, egoera bakoitzean egokienak diren estrategiak zainduko dira.

Kontzepturik zailenetarakoa eta, aldi berean, garrantzitsu eta eguneroko bizitzan gehien erabiltzen denetarikoa proportzionaltasun erlazioa da. Problema praktikoekin eginen den lanetik abiatuta pertsona helduek horiek menperatuko dituzte eta erabileran egiten dituzten akatsak gainditu.

Kontzeptuak

.Zenbaki motak: naturalak, osoak, zatikizkoak, hamartarrak:

-Zer dira, erabilera eta notazioa.

-Zenbakien arteko erlazioa.

-Zenbakien sistema hamartarra.

-Zenbatekoen hurbilketak eta zenbatespena.

.Eragiketak, oinarrizko algoritmoak eta kalkulatzeko bitartekoak:

-Zenbaki mota desberdinak erabiliz egiten diren batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa: zer diren eta horien erabilera.

-Berretzaile osoko berreketak eta erro karratuak: zer diren eta horien erabilera.

-Zenbaki mota guztiekin eragiketak egiteko oinarrizko algoritmoak (naturalak, osoak, hamartarrak, zatikizko soilak).

-Buruz eta idatziz egiten diren kalkuluen estrategiak gertutzea eragiketa horien ezaugarriak kontuan hartuz.

-Eragiketen hierarkia. Parentesia.

.Proportziozko magnitudeak:

-Zer den magnitudeen proportzionaltasuna.

-Proportzionaltasunean ohikoak diren adierazpenak: hainbateko hainbat, tasak, proportzio eta konbertsio faktoreak.

.Lengoaia algebraikoa:

-Letrak zenbakiak eta magnitudeak adierazteko duten erabilera.

-Ekuazioen formulak.

-Adierazpen algebraiko baten zenbakizko balioa; ekuazioen soluzioak.

-Adierazpen algebraiko soilak garatzeko eta errazteko adierazpenak.

.Administrazioko dokumenturik ohikoenak:

-Nominak, jasoagiriak, aurrekontuen banaketa, bankuko laburpenak, errenta aitorpena-

Prozedurak

.Lengoaia matematikoaren interpretazioa eta erabilera (zenbakiak, eragiketak, letrak, berdinketaren zeinua) testuinguru desberdinetan, kasu bakoitzean egokiena den notazioa hautatuz.

.Kodeak eta kudeatzeko taulak interpretatzea eta gertutzea edo informazioak transmititzea.

.Zuzen baten gainean edo diagrama eta figuren bidez zenbakiak eta zenbakien problemak irudikatzea.

.Zenbakizko problemak eta problema algebraikoak, beharrezko terminoak eta ebazteko prozesua ahoz formulatzea, eta usteko beste batzuekin erkatzea.

.Prozedura desberdinak erabiliz zenbakiak erkatzea, sailkatzea eta ordenatzea.

.Kopuruak zenbatesteko eta kalkulu mentalak egiteko estrategia pertsonalak garatzea eta erabiltzea.

.Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketako ohiko algoritmoak erabiltzea zenbaki oso, hamartar eta zatikizko soilekin; kalkulu errazak egiteko prozedurak (zenbakien, unitateen,- transformazioa).

.Eragiketen konplexutasunaren eta emaitzetan eskatzen den zehaztasunaren arabera zenbakien kalkuluak egiteko kalkulagailua erabiltzea.

.Eragiketen hierarkia eta propietateak erabiltzea

halaber, idatziz egiten diren kalkuluetan eta adierazpen algebraikoen sinplifikazioetan parentesiak erabiltzeko arauak erabiltzea.

.Ekuazioak eta ekuazio sistema errazak ebaztea.

.Zenbakizko problemak identifikatzea, ezagutzen diren elementuak eta ezagutu nahi direnak bereiztuz, eta garrantzitsuak eta garrantzirik ez dutenak, eta horiek ebazteko egokiak diren eragiketak hautatzea.

.Zenbakizko problema konplexuak hartu eta sinpleago bihurtzea ulermena eta ebazpena erraztearen ondoreetarako.

.Zenbakizko egoera eta problemei buruzko hipotesiak formulatzea eta frogatzea, horretarako estrategia hauetatik joko dela: adibide eta kontra-adibideen erabilera, "saioa eta errorea" metodoa, analisia-sintesia...

.Eguneroko bizitzan magnitude mota desberdinen proportzionaltasunaren erabilera identifikatzea.

.Prozedura desberdinak erabiltzea (konbertsio faktorea, hiruko erregela, hainbateko hainbat, taula eta grafikoen eskuztaketa...) proportziozko kalkuluak egiteko.

Jarrerak

.Lengoaia matematikoa aintzatestea eta erabiltzea eguneroko bizitzako egoerak adierazteko, komunikatzeko edo ebazteko.

.Zenbakizko informazio eta mezuetan sentsibilitatea, interesa eta balorazio kritikoa adieraztea.

.Kalkulagailuaren erabilera aintzatestea eta horren balorazio kiritikoa egitea.

.Norberak problemei aurre egiteko eta zenbakizko kalkulu eta zenbatespenak egiteko dituen gaitasunekiko konfiantza izatea.

.Zenbakizko problemetan ekina izatea eta irtenbideak aurkitzerakoan malgutasunez jokatzea.

.Zenbakizko kalkulu edo problema guztietan emaitzak berrikusi eta hobetzearen aldeko jarrera adieraztea.

.Zenbakizko problemetan inoren estrategia eta soluzioak interes eta begirunez aztertzea.

.Zenbakizko problemetan burutu den prozesua eta eskuratu diren emaitzak argi eta zehatz aurkezteko sentsibilitatea eta gustua adieraztea.

2. Neurriak eta magnitudeak

Neurtzea gizakiak ingurugiroan duen beharrizana da. Pertsona helduek berez dute neurketaren nozioa eta neurketak egiteko ohiko prozedurak ezagutzen dituzte. Bloke honetan garatuko diren edukien xedea da eta, aldi berean, ezagutzen diren neurketak egiteko ohiko sistemak zabaltzea (sistema metriko hamartarra, denbora eta angeluen neurriak).

Neurketa deskripziorako tresna bezala erabili behar da, denbora, espazio eta objektuen irudikapena eta esplorazioa egiteko. Halaber, neurketa eta proportzionaltasunaren arteko erlazio estua hartuko da kontuan, eta baita antzekotasuna, espazioaren arloko kontzeptuak eta zenbakizko lana ere.

Magnitude guztiak neurtzeko trebeziak sendotu behar dira eta horiekin batera egiten den erroreari buruzko hausnarketa egin.

Kontzeptuak

.Magnitudeen neurketa:

-Neurtzeko tresnak.

-Gutxi gora-beherako neurriak.

-Hurbilketa eta errore-marjina.

.Sistema metriko hamartarra:

-Luzera, edukiera, masa, azalera eta bolumen unitateak.

-Alde honetan asko erabiltzen diren unitateak.

.Denboraren neurketa:

-Denbora unitateak.

-Forma konplexuan eta hamartarrean adieraztea.

-Eragiketak denborazko unitateekin.

.Angeluen neurketa:

-Sistema hirurogeitarra.

-Eragiketak.

Prozedurak

.Neurriei buruzko informazioak interpretatzeko eta transmititzeko hiztegi egokia erabiliz, horiek terminologia eta kontuan hartu den magnitudeari eta erabili den tresnari egokitzen zaion zehaztasun egokian adieraziz.

.Ohikoak diren neurgailuen erabilera zuzena.

.Magnitude bat zenbatetsi, neurtu edo gutxi gora-behera kalkulatu denean egin diren erroreak mugatzea.

.Objektu, denbora eta distantzien neurketaren zenbatespena.

.Sistema metriko hamartarreko neurketa unitaterik ohikoenak aise eskuztatzea, kasu bakoitzean aplikatu behar den neurri egokia aukeratuz.

.Neurketa unitateak hartu eta magnitude bereko beste batzuetan transformatzea.

.Neurketaren arloko lanak egiteko plangintza egitea, hala bakarka nola taldekoa, horretarako beharrezkoak izanen diren bitartekoak, neurketa eragiketen sekuentziak, datuen prozesaketa, eskatzen den zehaztasun gradua aurreikusiz eta gero denon artean aurkeztuz.

Jarrerak

.Neurketak inguruari buruzko informazio zehatzak transmititzerakoan duen balioa aintzatestea eta baloratzea.

.Egoera hori egotea aholkatzen duenean objektu, espazio eta denboren neurketak zenbatetsi edo egitearen aldeko jarrera azaltzea.

.Neurriei buruzko informazioen balorazio kritikoa egitea (objektua, zehaztasuna eta unitateen arabera).

.Neurrien emaitzen berrikuspen sistematikoa egitea, horiek onartuz edo ezetsiz itxaroten izan diren balioei nola egokitzen zaizkien aztertuta.

.Neurketen zenbakizko emaitzak adierazteko ohitura hartzea, erabili diren neurketa unitateak adieraziz.

.Neurtzeko tresnak erabiltzen direnean eta neurketak egiten direnean kontuz eta zehaztasunez jardutea.

3. Espazioaren irudikapena, antolamendua eta zenbatespena

Bloke honetan forma, konfigurazio eta erlazio geometrikoen azterlana bildu da, hala lauenak nola espazialenak. Halaber, horiek aldarazteko eta beste batzuekin erlazionatzeko aukera ematen duten oinarrizko transformazioak daude, eta baita luzera azalera eta bolumenen zeharkako neurketak ere.

Forma eta kokapenak espazioan irudikatzea oso tresna egokia a intuizioa lantzeko, eskuztatzeko eta kontzeptu bihurtzeko. Oso erabilgarria da mapa eta planoekin lan egitea.

Antzekotasuna, forma bera duten objektuen arteko erlazioa eta eskalako irudikapenerako teknika den neurrian, aurreko blokeen edukia lotzeko lokailu nagusienetakoa da.

Batez ere arrazoitze induktibozko prozedurak erabiliko dira. Hasteko, lehenengo eta behin, objektuen tratamendu zuzena eginen da eta horretarako era guztietako forma geometrikoak aztertu, eraiki eta aldaraziko dira, kontzeptuak finkatu eta propietateak ezarri arte.

Azalera eta bolumenak neurtzeko formulak eskuratzeari eta erabiltzeari dagokionean nahitaez hartu behar dira kontuan sinbolo eta adierazpen literarioen erabilerak eskatzen duen abstrakzioaren gradua eta horrek eragiten dituen zailtasunak.

Kontzeptuak

.Figurak eta gorputzak:

-Figura eta gorputzen sailkapena.

-Poligono eta konikoen ezaugarriak diren elementuak.

-Poliedro eta gorputz biribilen ezaugarriak diren elementuak.

-Figura eta gorputzen arteko inskripzio, deskonprentsio eta intertsekzio erlazioak.

-Marrazkigintza teknikoko tresnak eta oinarrizko materialak (erregela, eskoadra, kartaboia, konpasa).

.Elementu geometrikoak planoan eta espazioan:

-Espazioa deskribatzeko elementuak: puntuak, zuzenak eta planoa.

-Espazioa deskribatzeko eta antolatzeko oinarrizko erlazioak: paralelismoa, perpendikularitatea eta erasoa.

.Zeharkako neurketak:

-Figura eta gorputz geometrikoen perimetro, area eta bolumenak kalkulatzea.

-Pitagorasen teorema.

.Erreferentziako sistemak:

-Koordenatu kartesiarrak planoan eta espazioan.

-Koordenatuak azalera esferikoan: luzera, latitudea.

.Antzeko figurak. Eskala:

-Errealitatearen irudikapena: planoak, mapak eta maketak.

-Antzeko figurak.

Prozedurak

.Egoera, forma, propietate eta konfigurazio geometrikok zehaztasunez deskribatzeko terminologia eta notazio egokiak erabiltzea.

.Problema geometriko eta horiek ebazteko burutu den prozesua ahoz deskribatzea eta ustezko beste batzuekin erkatzea.

.Erreferentzia sistemak erabiltzea objektuak kokatzeko eta aurkitzeko.

.Planoan eta espazioan eredu geometrikoak, eskemak, planoak eta maketak eraikitzea eta erabiltzea, horretarako kasuan kasu egokienak diren eskala, tresnak, materialak eta teknikak erabiliz.

.Gorputz eta figuren luzerak, areak eta bolumenak neurtzea horretarako teknikak erabiliz: formulak, eskalako irudikapenak, ** beste sinpleago batzuetan deskonposatzea edo pisua. **

.Figura eta gorputz geometrikoen arteko antzekotasuna ** identifikatzea eta, baldin eta zilegi bada, erabili den eskala ** faktorea eskuratzea. **

.Problema geometrikoak identifikatzea, ezagutzen diren elementuak ** eta ezagutu nahi direnak bereiztuz eta baita garrantzitsuak direnak ** eta ez direnak ere. **

.Hurbileko testuinguruetan dauden gorputz, figura eta konfigurazio ** geometrikoen formak, propietateak, erregularitateak eta oinarrizko ** elementuak aintzatestea. **

.Problema geometriko konplexuak beste errazago batzuetan bihurtzea ** ulermena eta horien ebazpena errazteko. **

Jarrerak **

.Geometriak inguru fisikoan gertatzen diren egoerak ezagutzeko eta ** ebazteko duen erabilgarritasuna aintzatestea eta baloratzea. **

.Forma eta ezaugarri geometrikoak ahoz era zehatzean ** deskribatzeagatiko interesa eta gustua izatea. **

.Problema geometrikoak ebazteko espazioa antzemateko norberaren ** gaitasunekiko konfiantza adieraztea. **

.Zeharkako neurketen garrantzia eta erabilgarritasuna ** aintzatestea, magnitude jakin batzuk neurtzeko bide erraza direlako. **

.Izaera guztietako mezuak transmititzeko erabiltzen diren eskalako ** irudikapenak kritikoki aztertzea. **

.Zeharkako neurketen emaitzak sistematikoki berrikustea horiek ** onartuz edo ezetsiz itxaroten izan diren balioei nola egokitzen ** zaizkien aztertuta. **

.Problema geometrikoen soluzioen bilaketan ekitea eta aurkitu ** direnetan hobekuntzak bilatzea. **

.Egoera geometrikoei ikuspuntu desberdinetatik ekiteko malgutasuna ** adieraztea eta problema geometrikoetan inoren estrategia eta ** soluzioak interes eta begirunez aztertzea. **

.Lan geometrikoak era sistematikoan egiteagatiko eta kontuz ** aurkezteagatiko sentsibilitatea eta gustua adieraztea. **

4. Informazioaren interpretazioa, irudikapena eta tratamendua **

Gero eta gehiago da, prentsa eta komunikabideen bidez, gure ** eguneroko bizitzan fenomeno natural eta sozialei buruz ematen zaigun ** zenbakizko informazioa eta informazio grafikoa. Beharrezkoa da ** pertsona helduek informazio horiek kritikoki aztertzeko eta ** interpretatzeko oinarrizko tresnak edukitzea. **

Bloke honen barruan sartzen dira kausazko fenomenoen eta ** estatistikoen arteko bereizketak, eta baita horiek ahoz, zenbakiz ** eta grafikoz aztertzen eta adierazten ikastea ere. **

Pertsona horiek informazioa eskuratzea eta gero hori tratatzeak ** estatistikako tekniken esparrura hurbilketa praktikoa egitea ekarri ** behar du (laginketak, inkestak egitea, datuak taldekatzea, taulak ** egitea, maiztasunak kalkulatzea...). **

Fenomeno aleatorioak ulertzea, interpretatzea eta aurrez ** asmatzearen nahitaezko abiaburua eguneroko bizitzan maiz erabiltzen ** diren terminoen azterketa izanen da, horiek adierazi nahi dutena ** testuinguruen arabera neurtuz eta dudazko egoerak antzemateko ** ahalegina eginez. Probabilitatearen azterlana adibide praktikoekin ** eginen da, pertsona heldu horiengandik hurbil dauden esperientzietan ** oinarrituta. **

Kontzeptuak **

.Kausazko fenomenoei buruzko informazioa: **

-Aldagarrien arteko erlazio funtzionalak adieraztea: ahozkoa, ** taula bidezkoa, grafikoa. **

-Grafika motak (linealak, karratuak, berreketazkoak...) eta ** horrelakoak eragiten dituzten fenomenoak. **

.Kausazkoak ez diren ez diren fenomenoei buruzko informazioa: **

-Laginketak eta horien adierazgarritasuna. Erabateko maiztasunak, ** erlatiboak eta portzentaiak. **

-Komunikabideetan eta ezagutza zientifikoan ohikoenak diren ** grafika estatistikoak. **

-estatistikako datuen tratamendua. Parametro nagusiak eta ** hedakuntzazkoak. **

.Fenomeno aleatorioak: **

-Aukera eta probabilitatea fenomeno aleatorioetan. **

-Gertaera baten maiztasuna eta probabilitatea. **

-Laplace-ren erregela. **

Prozedurak **

.Egoerak adierazteko ahozko eta grafikoen bidezko hizkuntzak ** erabiltzea, horien arteko erlazioak ezartzea eta interpretatzea; ** erabilera hori hiztegi eta sinbolo egokiekin egitea. **

.Datu, grafika edo adierazpen funtzionaletatik abiatuz zenbakizko ** taulak interpretatzea eta gertutzea, beti ere erreferentziako ** fenomenoa kontuan hartuta. **

.Estatistikako lagin bati buruzko datuak interpretatzea, horien ** adierazgarritasuna kontuan hartuta. **

.Problema baten estatistikako taula eta ahozko deskripzioetan ** oinarrituta grafikak eraikitzea eta, kasu bakoitzean, balizko kasu ** batzuen artean grafika mota, enuntziatua eta horiek adierazteko ** erarik egokienak hautatzea. **

.Kasu errazetan informazio eta zenbatzeko teknikak erabiltzea ** probabilitateak esleitzeko eta kalkulatzeko. **

.Eguneroko bizitzan gertatzen diren fenomeno aleatorioak ** identifikatzea. **

.Datuak eskuratzea (bakarka zein taldean), horretarako iturri eta ** bitarteko guztiak erabiliz. **

.Grafika baten edo herri baten fenomeno aleatorio errazen ** jardunbideari buruzko hipotesiak formulatzea eta frogatzea, ** abiapuntua laginketa baten emaitza dela. **

Jarrerak **

.Lengoaia grafikoa eta estatistikoa eguneroko bizitzan eta ** ezagutza zientifikoan sortzen diren problemak irudikatzeko eta ** ebazteko erabilgarriak direla aintzatestea. **

.Fenomeno aleatorio eta probabilitateari buruzko sinesmen eta ** informazioak kautelaz eta zentzu kritikoz aztertzea. **

.Eguneroko hizkuntzan ausazko adierazpenak zuzen erabiltzen ** ikastea. **

.Gizartean, politikan, ekonomia- ematen diren informazio eta ** argudioetan lengoaia grafiko eta estatistikoek izaten duten ** erabilera sentsibilitate, interes eta balorazio kritikoak eginez ** aztertzea. **

.Taldean egiten den lana jarduera jakin batzuk egiteko ** (esperientzien plangintzak egitea eta horiek burutzea, datuak ** hartzea,-) eraginkorrena bezala aintzatestea eta baloratzea. **

.Behaketa, esperientzia eta inkestei buruzko datuak eta emaitzak ** tratatu eta aurkezterakoan zehatz, era ordenatuan eta argi egiteko ** sentsibilitatea eta gustua frogatzea. **

5. Zientzia eta teknologia **

Aplikazio teknologikoak behin eta berriz azaltzen dira eguneroko ** bizitzan. Pertsona helduek badute esperientziarik eremu honetan, ** etxean eta kanpoan egunero egiten duten lanean alegia. Bloke honen ** edukien tratamenduak, Inguru Naturalaren eremuan bildu diren edukien ** lehen blokearekin hertsiki lotuta dagoenak, pertsona helduek ** eguneroko zereginetan izanen dituzten arazo tekniko txikiak ebazteko ** eta sarritan erabili behar diren makina eta gailuen ezagutza eta ** erabilera egokirako balio behar du. **

Ezin da baztertu garapen teknologikoak bizitzaren baldintza eta ** gizartea antolatzeko eretan dituen eraginei buruzko hausnarketa. **

Kontzeptuak **

.Problema teknikoen ebazpena. Faseak. Problema teknikoen ** irudikapen grafikoa eta ahozkoa. Materialak eta tresnak. **

.Antolakuntza eta kudeaketa oinarriak. **

.Eguneroko bizitzan gehien erabiltzen diren makinak eta gailuak. **

.Segurtasun eta higieneari buruzko arauak. **

.Garapen teknologikoa, gizarte ongizatea eta bizitza kalitatea. **

Prozedurak **

.Ustez jarduera teknikoen bidez konpontzen ahal diren arazoak ** identifikatzea eta aztertzea. **

.Izaera teknikoa duten informazioak interpretatzeko eta ** transmititzeko ahozko hizkuntza erabiltzea. **

.Arazo teknologiko erraza ebazteko bideak emanen dituen prozesu ** baten plangintza egitea. **

.Arazo teknologikoen ebazpenari buruzko txostenak egitea eta ** aurkeztea: abiapuntua, garapena eta emaitzak. **

.Gailu eta tresna teknikoak era egokian erabiltzea, erabiltzeko ** ematen diren aginduak betez eta baldintzarik egokienetan aplikatuz. **

.Gailu eta tresna teknikoak aplikatzea eguneroko zereginetan, ** horiek denbora laburragoan eta bitarteko gutxiago erabiliz ebaztea ** lortzeko. **

.Garapen teknologikoaren ekarpenak, arriskuak eta gizarte eta ** ingurugiro mailako kostuak ebaluatzea, bidezko informazioak batu eta ** aztertuz. **

.Teknologiak ekoizpenaren prozesu guztietan, horien antolakuntza ** teknikoan eta lanean eskatzen den konplexutasun eta trebezia mailan ** duen zeregina aztertzea. **

Jarrerak **

.Problema praktikoei aurre egiteko jarrera positiboa eta ** sorkuntzazkoa izatea eta norberak emaitza nabarmenak eta ** eraginkorrak eskuratzeko duen gaitasunean konfiantza izatea. **

.Lanean jarera antolatua ea metodikoa izatea, zereginen ** garapenaren plangintza aurrez egitea eta zailtasunak eta eragozpenak ** daudenean ekina izatea. **

.Norberak taldean eginen diren lanak antolatzeko eta horietan ** eskuhartzeko jarrera eta ekimena adieraztea, dagokion lana burutzea ** onartuz eta lan hori erantzukizun osoz eginez. **

.Txostenak egiten eta aurkezten direnean era ordenatuan, garbi eta ** zurrun egitea. **

.Tresna eta objektu teknikoak hobeto aprobetxatzeko eta ** erabiltzeko baldintzak ezagutzeko interesa frogatzea. **

.Objektu teknikoek eskatzen dituzten segurtasun arauak eta ** erabiltzeko baldintzak betetzea. **

.Ezagutza teknologikoak lan eta lanbide batzuetan duen garrantzia ** ezagutzeko interesa edukitzea, eta baita beste kasu batzuetan dauden ** aukerak eta mugak ezagutzekoa ere. **

.Teknologiaren erabilera eztabaidagarrietan jarrera kritikoa ** izatea eta erabilera horien ondorioz osasuna, bizitza kalitatea eta ** oreka ekologikoaren arloetan dauden arazoengatik arduratzea. **

Ebaluazio irizpideak **

1.-Errealitatea aztertzeko, erlazioak irudikatzeko, informazioa ** elkartrukatzeko eta eguneroko bizitzako arazoak ebazteko eta egoerei ** aurre egiteko sinboloak, estrategiak, neurketa unitateak, zenbakien ** sistemak eta portzentaiak erabiltzea. **

2.-Eguneroko bizitzan sortzen diren problemak ebazterako ** oinarrizko eragiketak ezagutzea eta erabiltzea (batuketa, kenketa, ** biderketa eta zatiketa, eta baita berreketa eta erro karratuak ere); ** kalkulatzeko era egokia hautatzea (idatzia, burukoa edo ** kalkulagailuaren erabilera), emaitzak testuinguruarekiko duen ** egokitzapena zenbatetsiz. **

3.-Eguneroko bizitzako problemak horietan antzematen ahal diren ** erlazioen sinbolizazioaren bidez eta, hala denean, lehen graduko ** ekuazioak ebatziz. **

4.-Inguruko espazio eta objektuen irudikapen planoak egitea, ** irudikapen horietatik abiatuz horien ezaugarri geometrikoei buruzko ** datuak lortuz (neurriak, kokapenak, orientazioak...); beharrezkoak ** diren kasuetan eskalak erabiltzea. **

5.-Espazio eta objektuen azalera eta bolumenen neurriak ** zenbatestea horien formaren eta tamainaren erregularitatearen ** araberako zehaztasunarekin; forma plano eta gorputzen bolumenen ** azalerak kalkulatzea. **

6.-Egoera desberdinetan zenbakizko proportzionaltasun eta ** proportzionaltasun geometrikoen arloko erlazioak identifikatzea ** problemak ebazten direnean proportzionaltasunaren eta antzekotasun ** arrazoien terminoetan kalkuluak egiteko. **

7.-Estatistikako informazioak egitea, aztertzea eta ** interpretatzea, irudikapen grafikoen eta parametroen ** adierazgarritasuna kontuan hartuta, eta baita erabili diren laginen ** adierazgarritasun koalitatiboa neurtzea ere. **

8.- Estatistikako informazioak aurkeztea eta interpretatzea, ** irudikapen grafikoen eta parametroen adierazgarritasuna kontuan ** hartuta, eta baita erabili diren laginen adierazgarritasun ** koalitatiboa neurtzea ere. **

9.-Eguneroko fenomeno aleatorioetan maiztasuna eta probabilitatea ** esleitzea eta interpretatzea, eta eragiketa horiek era enpirikoan ** egitea, esaterako, zenbatespenen emaitza, kalkulu (Laplaceren Legea) ** edo beste bitarteko batzuen bidez. **

10.-Problemak aztertzeko eta ebazteko estrategia errazak ** erabiltzea, esaterako abiapuntuko informazioa berriz antolatzea, ** adibideak aurkitzea, kontra-adibideak eta aparteko kasuak edo "saioa ** eta errorea" metodo sistematikoak. **

11.-Objektu baten eraikintza edo proiektu baten instalazio edo ** burutzapenari lotuta dauden arazo praktikoak eta teorikoak ebazteko ** prozesua analizatzea eta horien plangintza egitea, horretarako ** egokiak diren hizkuntzako eta antolakuntzako bitartekoak erabiliz. **

NATUR INGURUNEAREN EREMUA **

Natur ingurunearen eremuaren eta gizarte ingurunearen eremuaren ** helburua pertsona helduek errealitatea objektibotasunarekin, ** zorroztasunarekin eta erkatuz interpretatzeko behar diren gaitasunak ** eskuratzea da, hartan zentzuz, elkartasunarekin eta ** erantzukizunarekin aritzeko. **

Ingurunea pertsonak aritzen diren inguruabarretan izaten diren ** mota guztietako faktore, fenomeno eta gertakarien multzoa da, hain ** zuzen ere pertsonen jarduerei zentzua ematen dieten osagaien ** multzoa. Inguruneak gizakien jarduna baldintzatzen eta zehazten du ** eta aldi berean gizakiek eraldatu egiten dute; beraz, ingurunea ** dinamikoa da, beti aldatzen ari da eta. **

Gizakia ezin bizi daiteke bere inguruneaz aparte, haren osagaia ** da, eta izan ere inguruneaz ari garenean gizakion bizitzaren ** eszenatokia osatzen duten fenomenoen multzoaz bainoago multzo horren ** eta gizakien arteko elkarreraginaz ari gara. Pertsona helduek giza ** gorputza "sistema" dela ulertu behar dute, eta Lurra ere "sistema" ** ere bai, hain zuzen ere gizakiok gauzkan sistema. Horrek esan nahi ** du beren gorputzaren funtzionamendua ongi ezagutu behar dutela, ** gizabanakoen eta talde osoen zenbait jarduerak (higiene-, elikadura- ** eta kontsumo- azturak) dituzten ondorioen berri jakin behar dutela, ** eta ingurune fisiko edo biotikoaren, gizartearen eta giza harremanen ** dinamika eta funtzionamendua, eta kulturaren eta bizitzako ** oinarrizko baloreen bilakaera ezagutu behar dituztela. **

Helburuak izan behar dira pertsona helduek bizi-kalitatea ** kontsumotik eta natur ingurunearen narriaduratik bereizten ikastea, ** aztura osasuntsuek beraientzat eta ingurunearentzat ekartzen duten ** onuraz jabetzea, gizarte harreman onak izatea eta bazterkeria oro ** saihestea zein garrantzitsua eta onuragarria den aintzatestea, natur ** eta kultur ondare ona izatea komeni dela ohartzea, eta zientzien eta ** teknologiaren aurrerapena bizi-kalitatearen onerako jartzea ** berebizikoa dela aintzatestea. **

Errealitatea ezagutzeko bi alderdi oinarrizko eta osagarri izan ** behar dira kontuan: norberaren esperientzia eta jakintza-arloetan ** gizarteko hainbat kidek elkarlanean lortua. Pertsona helduek ** ingurunea ezagutzeari ekiten diotenean, beraien esperientzia ** subjektiboa ezinbesteko erreferentea izan behar da ikasgaiak ** antolatu eta hautatzeko eta, horrez gainera, ikaskuntzaren ** planifikazioaren abiaburua izan behar da, ikasleek aski ikasiko ** badute. **

Natur ingurunearen eremura natur zientzietako ekarpenak bildu ** dira: biologia, geologia, ekologia, fisika, kimika... Horrela ** pertsona helduak gai izanen dira naturaren errealitatea ** objektibotasunarekin, zorroztasunarekin eta erkatuz ikertu eta ** interpretatzeko, eta hartan aritzeko. Halaber, ahaleginak eginen ** dira pertsona helduengan jarrera kritikoa bizteko zientziak eta ** teknologiak eguneroko bizimoduan duten eragin handiaren ** ondorioekiko, jarrera arrazoitu eta arduratsua, eta, orobat, ** ahaleginak eginen dira natur ingurunean egoki esku hartu beharra ** ulertarazteko, hura narriatzerik nahi ez badugu. **

Zientzia etengabean eratzen eta aldatzen ari den ** ikerkuntza-prozesu gisa aurkeztu behar da, ez ezagutza multzo ** estatiko gisa. Kontzepzio horretan, pertsona helduak buru belarri ** hartu behar du parte: bere ideietatik abiatuta, arrazoinamendu ** zientifikoaren berariazko prozeduren bitartez ideia zaharrak aldatu ** eta ezagutza berriak eraiki behar ditu. **

Eremu honetako edukiak oso erabilgarriak gerta litezke pertsona ** helduentzat, zeren horrela ingurunea (materia, energia, izaki ** biziodunak, eta ekosistemetan beraien artean sortzen diren ** elkarreraginak eta eraldakuntzak), osasuna, kontsumoa, garapen ** zientifiko eta teknologikoa eta horren ondorioak ezagutuko ** baitituzte. **

Prozeduren berri izatea oso garrantzitsua da. Pertsona helduek ** zientzietan lan egiteko moduetako batzuk ezagutu eta erabili behar ** dituzte: behatu eta deskribatu, hipotesiak planteatu, problemak ** identifikatu eta ebazteko estrategiak sortu, informazioa beren kabuz ** hautatu eta analizatu, ondorioak atera, ondorioen berri eman, nola ** jardun proposatu... **

Orobat, kontuan izan behar da ingurunearen eta beraren artapenaren ** inguruko gai guztienganako jakin-mina biztu behar dela, norberaren ** gorputza ezagutzeko eta artatzeko joera bultzatu, adimen zorrotza ** eta malgua izatea sustatu, eta ideiak eztabaidatzean eta jarrerak ** hartzean argumentu egokiak emateko zaletasuna sortu. **

Eduki-blokeak lantzean kontu handia jarri da zeharkako gaietan ** (ingurugiroaren hezkuntza, osasunaren hezkuntza, hezkuntza sexuala, ** kontsumitzailearen hezkuntza...) Gai horiek pertsona helduen ** kezketatik oso hurbil daude eta ardatz gisa erabiltzen ahal dira ** zenbait moduluren edukiak egituratzeko. **

Helburu orokorrak **

Prestakuntza instrumentala **

a) Natur zientzietako oinarrizko tresna teoriko eta metodologikoak ** erabiltzea, apurka-apurka naturako fenomeno nagusiak zientziaren ** ikuspegitik interpretatu ahal izateko eta aplikazio teknologiko ** batzuek egungo egunean duten eragina aztertu eta baloratzea, hainbat ** iturritan lortutako informazioa erkatuz eta ebaluatuz. **

b) Mezu zientifiko errazak ulertzea eta adieraztea, ** komunikazio-kodeak egoki erabiliz. **

c) Zientziaren prozedurekin bat datozen estrategia pertsonalak ** baliatzea problemak ebazteko: problema identifikatu, hipotesiak ** formulatu, haiek erkatzeko jarduerak planifikatu eta egin, emaitzak ** sistematizatu eta analizatu, eta haien berri eman. **

d) Informazio zientifiko eta teknologikoa beren kabuz eta ** kritikotasunarekin erabiltzea, informazioa non bil daitekeen ** jakitea, erabilgarri dena hautatzea, iturriak erkatzea, eta ** informazioa beste batzuei aurkeztea. **

Gizartean eta kulturan parte hartzeko prestakuntza **

e) Taldean, jarduera zientifikoak planifikatu eta egitea, ** norberaren eta besteen ekarpenak baloratzea, jarrera malguarekin eta ** laguntzeko prest aritzea, eta zereginak egitean erantzukizunak ** bereganatzea. **

f) Giza gorputzaren funtzionamenduari buruzko ezagutza norberaren ** gorputza zaintzeko eta osasuntsu mantentzeko azturak garatzea, ** sendotzea edo aldatzea, bere buruarekin eta gizarteko gainontzeko ** guztiekin giro onean egoteko. **

g) Aztura kontsumisten aurrean kritiko azaltzea, haiek osasunean, ** familien ekonomian eta inguruan dituzten ondorioak aztertzea, eta ** osasunarekin eta kontsumoarekin zerikusia duten zerbitzuak ezagutzea ** eta erabiltzea. **

h) Elementu fisikoei eta izaki bizidunei buruzko ezagutza naturi ** ingurunea zaindu eta gozatzeko erabiltzea, gizakien jarduerek hartan ** duten eragina aztertzea, eta hura artatu eta hobetzeko ekimenak ** proposatzea eta aintzatestea eta haietan parte hartzea. **

i) Gizabanakoen ezaugarri fisiko eta psikiko berezienganako ** tolerantzia eta begirunea sustatzea. **

j) Ahal den heinean, inguruko jarduera fisikoetan parte hartzea. **

Lanerako prestakuntza **

k) Gure ingurunean geroago eta ugariagoak diren elementu eta ** prozesu teknologikoak eta zientzien aplikazioek bizi-kalitatean ** dituen ondorio ekonomiko, kultural eta moralak aztertu eta ** baloratzea, bai eta zenbait lanbidetan eta aisialdiko jarduerak ** antolatu eta egitean izanen duten eragina ere. **

l) Ezagutza zientifikoak inguruneko objektu teknikoak eta ** aparatuak aztertzeko, beraien funtzionamendua ezagutzeko eta ** erabiltzeko modurik hoberena zein den jakiteko asmoarekin. **

m) Segurtasun eta higieneko arauak betetzeak gizabanakoen eta ** taldearen osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak analizatu eta ** baloratzea, eta gauza bera egitea hainbat ingurunetan (familia, ** lana....) giro osasuntsua lortzen laguntzen duten alderdi guztiekin. **

n) Zientzia errealitateari buruzko ezagutzak metatzeko prozesutzat ** jotzea, bai eta unean uneko abagune historiko bakoitzaren ** ezaugarriei loturik egonik etengabe bilakatzen eta aldatzen ari den ** eraikuntza-prozesutzat ere. **

Edukiak **

1. Ingurune fisikoa: materia eta energia **

Bloke honetako edukiak zuzen erlazionaturik daude fisika eta ** kimikarekin. Eguneroko bizimoduan duten eraginaren arabera hautatu ** dira. Batetik materiaren konposizioari, haren egiturari eta jasaten ** dituen aldaketei dagozkien edukiak daude; bestetik energiari ** (agertzeko erak, energia-iturri nagusiak eta bizitzan eta ingurunean ** duten eragina) eta beste fenomeno fisiko batzuei (mugimendua, ** indarra, argia eta soinua) dagozkien edukiak daude. **

Edukiok hain batez hautazkoak direla ulertu behar da; beraien ** xedea pertsona helduak eguneroko bizimoduan azaltzen diren fenomeno ** material eta fisikoak, produktuak, aparatuak eta sistemak aztertzeko ** gauza izatea izanen da, bai eta haiek erabil ote litezkeen ebazteko ** eta bizi-kalitatean eduki lezaketen eragina baloratzeko gauza izatea ** ere. **

Analisia koalitatiboa izanen da batik bat; helburua arazoak ** konpontzea eta galderei erantzutea izanen da. Xedea funtzionaltasuna ** izanen da, eta ahaleginak eginen dira edukiak teorikoegiak izan ez ** daitezen eta pertsona helduen esperientziatik urrunegi egon ez ** daitezen. **

Edukiok sakonago, kopuruen aldetik eta abstraktotasunera joz landu ** nahi izanez gero, hautazko modulua sortzea plantea liteke. **

Kontzeptuak **

.Sistema materialak: **

-Propietate nagusiak: bolumena, masa, pisua, dentsitatea, ** tenperatura... **

-Agregazio-egoerak. **

-Eguneroko bizimoduko materialak. Nahaskinak eta gai puruak. **

.Materiaren egitura: **

-Elementu kimikoak eta konposatuak. Teoria atomikoa. **

-Materiaren izaera elektrikoa. **

-Sistema Periodikoa. Elementu eta konposatu ugarienak eta ** ezagunenak. **

-Eraldakuntza fisikoak eta eraldakuntza kimikoak. **

.Indarra eta mugimendua: **

-Indarren ondorioak. Pisua. Presioa **

-Mugimendu motak. Magnitudeak. **

-Marruskadura. **

.Energia eta energia baliabideak: **

-Energia motak. Eraldakuntzak. **

-Lana eta potentzia. **

-Beroa eta tenperatura. Egoera aldaketak. **

-Energia-iturriak. Erabilpena eta ingurunean duten eragina. ** Energia alternatiboak. **

-Elektrizitatea. Zirkuitu elektrikoak. Korronte elektrikoaren ** ondorioak. Aparatu elektrikoak. **

-Argia eta soinua. Haiekin zerikusia duten ohiko aparatuak. **

Prozedurak **

.Neurketako tresna soilak erabiltzea eta akatsa zenbatestea. **

.Gehien erabiltzen diren materialak eta materialik ugarienak ** (elementuak, konposatuak eta nahaskinak) eta eguneroko bizimoduan ** gertatzen diren fenomeno fisiko soilak (energetikoak, elektrikoak, ** mugimenduarekin edo indarrekin zerikusia dutenak) ikertzeko eta ** aztertzeko teknikak erabiltzea (behaketa sistematikoa, esperientzia ** errazak planifikatu eta egitea...). **

.Lanaren, potentziaren, energia mekanikoaren, beroaren, ** elektrizitatearen, mugimenduaren eta indarren arloetako problemak ** ebazteko teknikak erabiltzea. **

.Ingurunean dauden gai kimiko batzuk edo erabilpenagatik edo ** aplikazioengatik bereziki interesgarriak diren batzuk formula bidez ** irudikatzea. **

.Gaur egun gizartean erabiltzen diren material batzuk nola ** erabiltzen diren analizatzea eta teknologian, gizartean, ekonomian ** eta ekologian dituzten inplikazioekin lotzea. **

.Prozesu soiletan, eraldakuntza fisiko eta kimikoak ** identifikatzea. **

.Egunero erabili ohi diren aparatuak eta makinak analizatzea. **

.Egungo gizartean energia dela eta dagoen arazoari buruzko ** informazioa biltzeko iturriak baliatzea (egunkariak, aldizkariak, ** bideoak, txostenak...). **

.Ondorioak prestatzea eta emaitzen berri ematea txostenen eta ** eztabaiden bidez. **

Jarrerak **

.Azalpenen behin-behinekotasuna ezagutza zientifikoaren ezaugarri ** bereizgarritzat aintzatestea, eta zientzia inoiz eta burutzen ez ** dela eta etengabe eraikitzen ari dela ohartzea. **

.Gure inguruan gertatzen diren fenomenoez galderak egiteko ** jarrera. **

.Galderak egitean, esperimentuak egitean, fenomenoak azaltzeko ** prozesuan eta emaitzen tratamenduan zorrotz jokatzea. **

.Energiaren eta gai kimikoen garrantzia eta haiek gure planetako ** bizi-kalitatean eta etorkizunean duten eta izanen duten eragina ** kritikotasunarekin baloratzea. **

.Naturaren osasunaren aldeko jarrera positiboa hartzea, egungo ** energiek (nuklearra, petrolioa, ikatza...) sortzen dituzten arazo ** ekologikoen eta energiaren kontsumoa murriztu beharraren berri ** jakinik. **

2. Ekosistemak **

Pertsona helduek naturaren ikuspegi antropozentrikoa eta finalista ** izan ohi dute, eta ez dute askorik jakiten izaki bizidunen eta ** ingurunearen arteko harremanez. Oro har, ingurunearen arazo handien ** aurrean nolabaiteko kontzientzia ekologikoa izaten dute, baina ** horrek ez du eragin handirik izaten beraien eguneroko zereginetan. **

Gune honetako edukiak ikasiz gero, pertsona helduek hobeki ulertu ** behar lukete naturaren funtzionamendua eta beren eguneroko ** bizimoduan natur ingurunea defendatzearen aldeko azturak garatu ** behar lituzkete. **

Lurra planeta txikia-txikia baizik ez da Unibertsoan, nahiz eta ** ezagutzen dugun izaki bizidun guztien egonlekua izan; Lurrari ** buruzko edukietan planeta antolatu, askotariko eta aldakorra ** aurkeztuko da, bertako elementuen, izaki bizidunen eta gizakien ** jardueren arteko elkarreragiketen ondorioz aldatzen dena. **

Izaki bizidunei buruzko edukiak ikasiz gero, pertsona helduek ** ulertu behar dute izaki bizidunak hain mota askotakoak izatea bizi ** diren egokitzapenaren ondorioa dela eta hala eta guztiz ere ** den-denak ere antzeko unitate morfologikoez eratuta daudela: ** zelulez. **

Azkenik, izaki bizidunen eta bizi diren ingurunearen arteko ** harremanak landuko dira, bai eta ekosistemen dinamismoa eta ** aldakortasuna eta gizakien jarduerek haietan duten eragina ere. **

Kontzeptuak **

.Lurra: **

-Unibertsoa. Eguzki Sistema. **

-Lurra eta Ilargia. Mugimenduak. **

-Lurreko geruzak: atmosfera, hidrosfera eta litosfera. Biosfera. **

-Lurraren barne dinamika eta kanpo dinamika. **

.Izaki bizidunak: **

-Izaki bizidunen askotarikotasuna eta batasuna. Antolaketa ** ereduak. **

-Morfologiaren, funtzioaren eta bizimoduaren arteko erlazioa. **

-Zelula, egitura eta funtzio unitatea. **

-Izaki bizidunen bizi-funtzioak. Haiek burutzeko moduak. **

.Elkarreragina ekosistemetan: **

-Ekosistemak eta beraien oreka dinamikoa. Osagai abiotikoak eta ** biotikoak, eta elkarreragina. Egokitzapenak. Erlazio trofikoak. **

-Nafarroan eta Espainiako ohiko ekosistema batzuk. **

-Ekosistemetan gizakien jardunak sortzen dituen aldakuntzak. ** Ingurugiroaren arazoak, aurreneurriak eta zuzenketa-neurriak. **

Prozedurak **

.Lurraren eta Ilargiaren mugimenduekin zerikusia duten fenomeno ** naturalen interpretazioa. **

.Prozesu geologikoen interpretazioa ingurunea behatuz edo hainbat ** motatako agiriak aztertuz. **

.Ingurune biologikoan izaten diren gertaerak behatzea eta ** erregistratzea. **

.Ekosistemei, beraien osagaiei, erlazioei eta jasan litezkeen ** aldakuntzei buruzko esperientzia errazak planifikatzea eta egitea. **

.Natur inguruneari eta beraren osagaiei buruzko grafikoak, planoak ** eta maketa interpretatzea eta egitea. **

.Animaliak eta landareak sailkatu eta identifikatzea kanpoan ** bildutako datuez baliatuz eta laboratorioko tresnak, klabeak eta ** gidak erabiliz. **

.Animalien eta landareen zelulak eta zelulabakarreko izakiak ** mikroskopio optikoaz behatzea eta deskribatzea. **

.Esperientziak garatzea bizi-funtzioen inguruko arazoei heltzeko. **

.Izaki bizidunen elikaduraz, erlazioez eta ugalketaz hainbat ** iturritara joz bildutako informazioa analizatzea. **

.Natur ingurunea, hurbilekoa zein urrunekoa, narriatzen eta ** lehengoratzen duten faktore nagusiak aztertzea. **

.Gizakiak ingurunean egiten dituen eskuhartzeak kritikotasunarekin ** analizatzea, datuak hainbat iturritara joz bildu ondoren. **

.Ikerkuntza-lantxoen ondorioen berri ematen duten txostenak ** idaztea eta aurkeztea. **

Jarrerak **

.Ingurunea eta haren osagai ezinbesteko diren izaki bizidunak ** artatzeaz ardura izatea. **

.Ekosistemako osagaien eginkizunak eta haren orekan duten eragina ** aintzatestea eta baloratzea. **

.Landareei edo animaliei bide ez dela tratu txarrak ematea edo ** hiltzea dakarten praktikak gaitzestea. **

.Ingurugiroa funtsezko argudio erkatuekin defendatzea gizakien ** kutsadura eta narriadura jardueren aurka. **

.Eskualdeko landare eta animalien populazioetan gertatu diren ** aldaketak ezagutzeko gogoa izatea, eta aldaketok pertsonen bizitzan ** izan dituzten ondorioen berri jakin nahi izatea. **

3. Pertsonak eta osasuna **

Bloke honetako edukiak ikasiz gero, pertsona helduek hobeki ** ezagutuko duten beren gorputza: aparatuak eta beraien ** funtzionamendua, aldaketa fisikoak eta erritmo biologikoak, kanpoko ** faktoreen eragina... Horiek guztiek erlazioa estua dute ** pertsonentzat oso garrantzitsuak diren gaiekin: osasuna, kontsumoa ** eta sexualitatea. **

Ez da pentsatu behar osasuna gaixotasunik eza denik, baizik eta ** nork bere potentziala garatzeko eta ingurunearen erronkei behar ** bezala erantzuteko ahalbidea dela. Osasuna bizitzaren helburutzat ** gabe eguneroko bizitzarako behar den baliabidetzat hartu behar da. ** Osasuna sustatzeko, talde osoan hartu behar da esku, osasuna ** dakarten bizitza-estiloak bultzatzen dituzten faktoreak sendotzeko ** eta hura eragozten dutenak ezabatu edo aldatzeko. **

Gure gizarteak gehiegi kontsumitzen da, eta inolako zentzurik gabe ** gainera; horri kontsumismoa esan ohi zaio. Horren aurrean, kritiko ** eta arazoaz jabeturik jardun behar dugu, kontsumerismoa deritzon ** jarrerarekin, hots, ondasunak eta zerbitzuak zentzuz hautatzeko eta ** geure eskubide eta betebeharrez informazioa biltzeko gauza izan ** behar dugu. **

Sexua jarduera fisikoa baino askoz gehiago da: nortasunaren ** alderdi nagusietakoa da, gizabanakoaren egokitzapen emozional eta ** sozialari eta beraren garapen fisikoari errotik lotua. Sexualitatea ** ez da prozesu fisiologikora murriztu behar, ez sexu-jardunera, ez ** jaiotzen kontrolera; horiek guztiak kontuan izan behar dira, baina ** giza sexualitatearen benetako garrantzia guztiz ongi ulertzeko ** gizabanakoa bere familiari eta gizarteari egokitzeko moduarekin ** erlazionatu behar da. Hezkuntza sexualaren xedea erlazio horiek sustatzea da.

Kontzeptuak

.Osasuna eta bizi-kalitatea:

-Osasuna, gaixotasuna eta bizi-kalitatea.

-Herritarren osasun fisikoan eta adimen-osasunean eragina duten gizarte-faktoreak eta ingurune-faktoreak.

-Higiene eta osasunerako elikadura-azturak.

-Kontsumoa eta bizi-kalitatea.

-Osasun sistema. Osasun zentroak. Adimen osasuneko zentroak.

-Famili orientazio eta de sexu hezkuntzako zentroak.

.Komunikazioa eta giza harremanak:

-Koordinazio eta kontroleko sistemak (nerbio sistema eta sistema endokrinoa).

-Pertzepzioa eta komunikazioa.

-Drogamenpekotasunak (drogak, tabakoa, alkohola...) eta menpekotasun psikologikoaren beste era batzuk.

.Giza sexualitatea:

-Sexualitatea eta ugalketa.

-Aparatu genitalaren fisiologia.

-Bizitzaren zikloa: aldaketak bizitzan zehar.

-Jaiotzak kontrolatzeko eta ugaltzen laguntzen teknikak.

-Sexu-harremanen bidez kutsatzen diren gaixotasunak.

Prozedurak

.Norberaren gorputzaren funtzionamendua ulertzeko eta norberaren sinesteak edo jarrerak egiaztatzeko esperientzia baliagarriak planifikatzea, garatzea eta analizatzea.

.Eguneroko izaten diren egoerak aztertuz gaixotasunak ez sortzeko abiaraz daitezkeen aurreneurriak ezartzea, eta osasuntsu bizi izateko onak eta txarrak diren faktoreak bereiztea.

.Norberaren eta erkidegoaren kontsumo-azturak analizatzea, eta batzuen eta besteen alderdi onak eta txarrak baloratzea, bai eta azturei iraunarazten dien edo aldatzen dituzten faktoreak ere.

.Lan-denbora eta aisialdia banatzeko plana antolatzea.

.Norberaren burua ezagutzeko teknikak eta norberaren gaitasunak, bitartekoak eta trebeziak hobetzeko teknikak erabiltzea, osasuna sustatzeko.

.Informazioa eta parte hartzeko bideak osasunaren eta kontsumoaren arloetako zerbitzuak hobetzeko erabiltzea.

.Gure gizartean maizen gertatzen diren gaixotasunei eta istripuei (etxekoak, lanekoak, trafikokoak...) buruzko txostenak egitea.

Jarrerak

.Gizabanakoen berezko ezaugarri fisiko eta psikikoekin toleranteak izatea, eta inor ez baztertzea osasuna, sexua, arraza, egoera fisiko eta soziala dela eta.

.Elikadura eta higiene azturek, gorputz zainketek eta aurrearretako kontsultek osasunean dituzten ondorioak baloratzea.

.Jakin-mina osasunaren inguruko gaiez eta erkidegoaren osasunaren laguntza eta sustapenerako zerbitzuak ezagutzeko eta zentzuz erabiltzeko gogoa.

.Drogak kontsumitzeko eta norberaren edo taldearen osasunaren aurkako jarduerak egiteko iradokizunen aurrean zentzuz eta kritikotasunarekin jokatzea.

.Aztura kontsumeristak garatzea, hau da, kontsumituko diren produktuak zentzuz hautatzea, eta bezeroarentzako laguntza zerbitzurik hoberenak eskaintzen dituzten dendak hautatzea.

.Osasuna eta ekoizpen-sektoreak mantendu dituzten gure inguruko aztura tradizionalen alde egitea.

.Kontsumitzera bultzatzen duten publizitate-mezuekin kritikoak izatea, informazio erabilgarria eta propaganda hutsa bereiziz.

Ebaluazio irizpideak

1.-Informazio baliagarria lortzea hainbat iturritara joz (agiri idatziak, objektuak, materialak, irudiak, grafikoak...), datuak eta iritziak bereiztea ikertzeko era errazez baliatuz, eta azterlanaren emaitzak modu ulergarrian jakinaraztea.

2.-Natur fenomeno adierazgarrienetan izaten diren mekanismo nagusiak identifikatzea, norberaren azalpena prestatzea, eta azalpen zientifikoekin eta teoria aipagarrienekin erkatzea.

3.-Materiaren osagaiei eta energiaren propietateei buruzko ezagutzaz baliatzea ohiko natur fenomeno batzuk ulertzeko, eta energia alternatiboen garrantzia baloratzea.

4.-Oso ugariak diren elementu eta substantzia puru batzuk identifikatzea, bai eta eguneroko bizimoduan gertatzen diren eraldakuntza kimiko batzuk ere.

5.-Maiz erabiltzen diren aparatu eta elektratresna batzuetan, energiaren kontsumoa eta eraldakuntza mota identifikatzea.

6.-Egunero erabili ohi diren aparatu eta tresnetatik funtzionamendu-oinarrian uhinak dituztenak identifikatzea, eta nola funtzionatzen duten deskribatzea.

7.-Ekosistema jakin baten ezaugarriak beraren osagaien eta bertan izaten diren elkarreragiketa batzuen arabera identifikatzea, eta gizakien jardunak haietan edukitzen ahal dituen ondorioak ezagutzea.

8.-Adierazkarien eta datu bibliografikoen bitartez ingurugiroan desorekarik ote dagoen (kutsadura, desertizazioa, ozono-gutxitzea, baliabide-urripena eta espezieen iraungipena...) eta gizakien jardunak desorekan duen eragina zehaztea, eta natura zentzu handiagoarekin erabiltzeko hautabideak adieraztea eta bidezkotzea.

9.-Animalia eta landare batzuen ezaugarri behinenak identifikatzea, izaki bizidunak etengabe beren inguruneari egokitzeko bilakatzea zein garrantzitsua den ulertu ahal izateko.

10.-Osasunerako onak diren elikadura eta higiene azturak azaltzea, praktika kontsumista ezegokiekin erkatuz.

11.-Nerbio-sistemak estimuluen aurrean koordinatuz eta orekatuz nola jarduten duen azaltzea, haren jarduna aldatzen duten eta osasunean eragina izaten duten gizarte-faktore batzuk adieraztea, eta osasuntsu bizi izatearen garrantzia aintzatestea.

12.-Pertsonen sexualitatearen eta ugalketaren arteko diferentziak zehaztea eta ugalketa-aparatuei buruzko ezagutzak ugaltzen laguntzeko eta jaiotzak kontrolatzeko metodo batzuen oinarriak ulertzeko aplikatzea, eta higiene eta osasunerako neurriak hartu beharraz ohartzeko.

13.-Osasuna erkidegoaren ondasuntzat hartzea eta erkidegoaren osasun-egoerari buruzko ezagutza bizi-kalitatea hobetzen duten faktoreak ulertzeko eta bultzatzeko aplikatzea.

14.-Fenomeno zientifikoen analisia oinarri hartuz, lan zientifikoaren ezaugarri bereizgarri batzuk zehaztea. Halaber, lan zientifikoak bizi-kalitatean duen eragina eta hura metakorra dela eta etengabe berrikusten dela ulertzea eta aintzatestea, bai eta haren muga eta akats batzuk ere.

GIZARTE INGURUNEA

Natur inguruneari buruzko sarreran, hainbat gogoeta orokor egiten genituen inguruneari buruz; gogoeta horiek egokiak dira eremu honetan ere. Han azaldutakoan sakondu behar dugu, beraz, ikasteko jardueretarako abiapuntua helduek inguruneari buruz duten esperientzien bidezko ezagutza subjektiboa baita. Une historiko honetan gizabanakoengan eta gizarte taldeengan eragina duten arazoak tratatzeak bidea emanen du prestakuntza-eduki zientifikoagoak eskuratzeko. Hasiera batean, inguru hurbileko arazoak aztertuko dira; gero, urrunagora jo eta giza jarduerak eta ingurugiroko arazo nagusiak ikuspegi orokorrago batetik aztertuko ditugu.

Gizarte Ingurunearen eremuan, Geografiaren, Historiaren eta Gizarte Zientzien (Ekonomia, Politika, Antropologia, Soziologia, Psikologia...) ekarpena bilduko da. Lagungarria gertatuko da pertsona helduek gaur eguneko gertaerei buruz arrazoitu, gogoeta egin eta interpretazioak egin ditzaten, eta gertaera horien jatorria aurkitu eta herritar aktibo eta kritiko gisa jardun dezaten, arazo kolektiboei irtenbidea aurkitzen eta proiektuak eraikitzen.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerek bidea emanen dute gizartearen fenomeno sozial eta mekanismo gero eta konplexuagoak ezagutzeko, gaur eguneko egoera sozialean geratzen diren arazoak aztertzeko eta faktore eta erlazio kausaniztunen arteko elkarreragina kontuan hartuko duten pentsakerak ezagutzeko. Pertsonen arteko komunikazioa, elkarbizitza eta inguruneko bizitza kultural eta sozialean partehartzea ere erraztuko dituzte.

Edukiak bost multzo handitan antolatu dira. Multzo horiek era askotan zehaztu eta egituratu daitezke: Ingurune geografikoa, Populazioa, Ekonomia eta lana, Elkarbizitza eta partehartzea (antolamendu politiko eta soziala) eta Iragana eta haren aztarnak (historikoak, kulturalak eta artistikoak).

Prozedimenduzko edukiek miaketa, ikerketa, informazioaren tratamendua eta azalpen kausaniztuna izanen dituzte ardatz.

Jarrera-edukiei dagokienez, ordea, eremu oso honetarako eduki komunak aurkeztuko dira: zehaztasun kritikoa eta jakin-min zientifikoa, ondarea zaindu eta baloratzea eta tolerantzia eta elkartasuna.

Edukien multzoetan, zeharkako gaiak izenarekin ezagutzen direnak daude (ingurugiro hezkuntza, bakerako hezkuntza, elkarbizitza kulturanitzaren aldeko hezkuntza, sexuen berdintasunerako hezkuntza, lanerako orientabideetarako hezkuntza...). Helduen kezketatik hurbil daude gai horiek, eta eremu honetako moduluetako edukien ardatz ere balio dezakete.

Helburu orokorrak

Tresna-heziketa

a) Gizarte Zientziei buruzko informazioa eskuratu eta erabiltzea (ahozkoa, kartografikoa, estatistikoa...), era askotako iturriak erabiliz -batez ere gaurko komunikabideak-, informazio hori modu autonomo eta kritikoan tratatzea -nahi den helburuari begira-, eta informazioa besteei era antolatu eta ulergarrian jakinaraztea.

b) Arazoen konponbideak aurkitu eta azterlan eta ikerketa txikiak egitea, Gizarte Zientziek berezko dituzten kontzeptu-tresnak, teknikak eta ikerketa-prozedura oinarrizkoak erabiliz.

c) Beren lurraldeetan, lekua erabiltzeko eta natur baliabideak ustiatzeko gizarteek ezartzen dituzten elkarreraginak ezagutu eta eskala ezberdinez aztertzea. Elkarreragin horien ondorio ekonomiko, sozial, politiko eta ingurugirokoak baloratzea.

d) Egitate politiko, ekonomiko eta kulturalen artean gertatzen diren erlazioak aztertzea; izan ere, gizarteen ibilera historikoa baldintzatzen dute horiek. Pertsonek gizarte-erlazio horietan duten zeregina azpimarratzea, eta ulertzea etorkizunean proiektatzen diren aldaketa-prozesu zail eta luzeen emaitza direla gizarteak.

e) Gizarte garaikideen buru dauden tresna eta baloreak ezagutzea; batez ere, herritarren partehartze politikoa, ekonomikoa, lanekoa eta kulturala arautzen duten eskubide eta betebeharrei dagozkienak. Arazorik premiazkoenak aztertu eta iritzi pertsonal kritiko eta arrazoitua izatea.

f) Fenomeno sozialen zergatietan miatzea, arazoen konplexutasuna aintzat hartuko duen jarrera batetik abiatuta. Azalpen errazegiak eta partzialak saihestea, eta ongi ulertzea azterketa sozialak etengabeko prestaketan dauden prozesuak direla.

Partehartze sozial eta kulturalerako heziketa

g) Giza eskubideak eta askatasunak Gizateriaren saihestezinezko lorpen gisa baloratzea, eta bakerako beharrezko baldintza direla ulertzea. Jarrera eta egoera baztertzaile eta zuzengabeak salatzea eta parte hartzea errespetuan, askatasunen defentsan, elkartasunean, tolerantzian eta pertsonen eta herrien elkarlanean oinarrituriko antolamendu sozial bat eratzeko bidean ari diren proiektu kolektiboetan.

h) Taldelanak egitea eta parte hartzea eztabaida eta debateetan, betiere jarrera eraikitzaile, kritiko eta toleranteaz. Haietan, norberaren iritzi eta proposamenak behar bezala oinarritzea, eta ezadostasuna eta elkarrizketa baloratzea giza-arazoei eta gizartearen beraren arazoei konponbidea aurkitzeko hartu beharreko bide gisa.

i) Naturaren, kulturaren, hizkuntzaren, artearen, historiaren eta gizartearen ondareak balioetsi eta errespetatzea, haiek zaindu eta hobetzeko erantzukizuna hartuz. Ondare hori gozamenaren iturri gisa hartzea, eta norberaren eta gizartearen garapenerako baliabide gisa erabiltzea.

j) Hizkuntzen eta kulturen aniztasuna herriek eta pertsonek beren nortasunerako dauzkaten eskubideak direla ulertzea, eta tolerantzia eta errespetu jarrerak agertzea gureak ez diren beste kultura eta iritziekiko, alde batera utzi gabe haiei buruzko iritzi kritikoa izateko eskubidea.

k) Zerbitzu publikoen (osasuna, hezkuntza, gizarte laguntza, garraioa) funtzionamendu eta antolamendua aztertzea, norberaren interes eta beharrak betetzeko eta bizi kalitate hobeagoa lortzeko.

Lanerako prestakuntza

m) Enplegua aurkitzeko teknika eta estrategiak eta lan munduaren egoera berrietara egokitzeko mekanismoak ezagutu eta erabiltzea, etengabe aldatzen ari den mundu batean gizartean eta lanean txertatzeko baldintzak hobetzeko.

n) Merkatuen, eskaintza eta eskariaren (ondasunena, zerbitzuena eta enpleguarena), eta enpresen munduaren eta botere publikoek gehiegikerietatik babesteko herritarren esku dauden prozeduren arauak ezagutzea.

o) Lan merkatuari buruzko ezagutzak hobetzea, eta gaurko gizarteak informazioa izateko eta parte hartzeko eskaintzen dituen bide guztiak aprobetxatzea.

Edukiak

1. Ingurune geografikoa

Multzo honetan, ondokoak aztertuko dira: era guztietako paisaje naturalak eratu dituzten faktoreak (erliebea, klima, hidrografia, landaredia eta zoruak), gizataldeen eta ingurunearen elkarreraginak -haren baliabideak ustiatzeari dagokionez-, eta horrek guztiak ingurunean sortarazten dituen arazoak. Betiere, kontuan hartuko da ingurunea, bai ekonomikoki eta bai kulturalki, ongi zaindu behar den ondasun baliotsua dela.

Geografiaren metodoei buruzko edukiak ere bilduko dira. Hauxe da helburua: helduek errealitate geografikoa aztertzeko tresna batzuk ezagutzea, inguru hurbila aztertzeko modua izan dezaten.

Edukiak

.Metodo geografikoei buruzko hastapenak:

-Lekuaren pertzepzioa eta irudikapena: eskala, krokisa, planoa, mapa, orientazioa, kokapena, ikurren lengoaia...

-Informazio geografikorako iturriak eta haiek nola erabili: kartografikoak, estatistikoak, grafikoak, ikus-entzunezkoak, inkestak, literarioak...

.Natur ingurunea eta hura zaintzea:

-Geografiaren lerro nagusiak: erliebea, klima, ura, zorua eta landaredia.

-Paisaje naturalen heterogeneotasuna eta aniztasuna.

-Natur ingurunearen eta gizakien elkarreraginak. Nafarroako eta Espainiako paisaje geografikoen aniztasuna eta aberastasuna.

-Ingurunearen degradazioa. Hura zuzentzeko politikak.

Prozedurak

.Erabiltzen errazak diren dokumentazio zentroak eta zabalkunde lanen kontsulta (entziklopediak, atlasak, urtekariak...) erabiliz, informazio egokia lortu, hautatu eta prestatzea.

.Era askotako aire-argazkiak, planoak eta mapak irakurri eta interpretatzea; krokisak, planoak eta mapak egitea, bide askotatik (behaketa zuzena, aire-argazkiak, estatistika datuak) lorturiko informazioarekin.

.Lan argi eta ongi antolatuak aurkeztea, era askotako informazioak elkarrekin lotuz eta adierazpen modu ezberdinak erabiliz.

.Agerkari eta prozesu geografikoetan, inguruneak eta gizakiaren ekintzek elkarrengan duten eragina aztertzea.

.Ingurune hurbilari buruzko ikerketa txikiak, bakarka nahiz taldean, prestatu eta egitea. Ingurune hurbilaren ezaugarriak aztertu eta hura zaindu eta hobetzeko aukerak bilatuko dira.

Jarrerak

.Era askotako lurraldeak ikusi eta ezagutzeko Jakin-mina.

.Lurrean bizi den gizakiaren bizitzak dauzkan arazo handien kontzientzia hartzea, gizakia ingurunea gehien aldarazten duen faktorea den aldetik.

.Zehaztasun kritikoa edukitzea txostenak eta sintesi lanak egiteko orduan.

.Natur ingurunea gizaki-taldeen bizi-kalitaterako baliabide eta elementu garrantzitsua dela balioestea, eta ingurunea zaindu eta defendatzearen aldeko jarrera izatea.

2. Populazioa: berdintasuna eta aniztasuna.

Honakoak biltzen dira multzo honetako edukietan: populazioa, haren aniztasuna, eta haren banaketak, dinamikak, egiturak eta asentamendu moduak lekuan leku izaten dituzten ondorioak. Arreta berezia jarriko da populazioaren hazkundearen eta baliabideen hazkundearen artean dagoen erlazioan; haren banaketa ezberdinean, alegia. Funtsezkoa izanen da elkartasun jarrerak garatzea sozialki erdeinatutako pertsona eta taldeekiko.

Halaber, herrietako eta hirietako fenomenoak aztertuko dira; izan ere, haietan, besteak beste, faktore fisiko, historiko, ekonomiko eta kulturalek eragiten dute.

Gurea bezalako gizarte batean -gero eta konplexuagoa baita-, garrantzi handia hartzen ari dira bai aniztasuna (arrazak, kulturak, hizkuntzak eta abar) egitate positibo eta aberasgarri gisa balioestea eta bai jendea sentsibilizaturik egotea ezberdintasun eta bazterkeria arazoak direla eta.

Kontzeptuak

.Populazioa eta baliabideak:

-Fenomeno demografikoak: haien hazkundea, banaketa, mugikortasuna eta egitura.

-Demografiari buruzko joera nagusiak eta arazoak.

-Populazioaren hazkundean gertatzen diren desorekak eta baliabideen banaketa ezberdina.

.Herri giroa eta hiri giroa:

-Herrietako habitata eta hiriko habitata: tipologia eta bilakaera.

-Herrietako gizartea eta hiriko gizartea: bizimoduak eta arazoak.

-Nekazari-herrien eta hirien arteko harremanak.

.Populazioaren aniztasuna:

-Nafarroako eta Espainiako gutxiengoak: talde etnikoak, etorkinak...

-Sexua, adina, etnia, minusbaliotasuna, kultura, maila ekonomikoa eta abar direla-eta gertatzen diren ezberdintasun eta bazterkeria egoerak

Prozedurak

.Informazioa lortu, hautatu eta prestatzea, populazioari eta haren arazoei buruzko era askotako iturriak erabiliz.

.Mapa, grafiko eta diagrama demografikoak interpretatzea, eta haiekin taula eta datu estatistikoak egitea.

.Egunkariak erabiltzea bazterkeria egoerak aurkitu eta haiek sortzen dituzten arrazoiak aztertzeko.

.Lanak argi eta modu antolatuan aurkeztea, arazo demografikoei buruzko era askotako informazioak elkarrekin lotuz eta adierazpen modu ezberdinak batera erabiliz.

.Fenomeno geografiko edo sozial beraren aurrean, lurralde eta herri ezberdinek izaten dituzten berdintasun eta ezberdintasunen azterketa alderatua egitea.

.Eztabaidak eta simulazio jokoak prestatu eta egitea ondoko gaiei buruz: arazo demografikoak, gizartearen eta kulturaren aniztasuna, eta ezberdintasun eta bazterkeria egoerak.

.Ikerketa txikiak prestatu eta egitea tokian tokiko populazioari eta haren arazoei buruz.

Jarrerak

.Gaurko arazo demografikoen aurrean (desorekak, ezberdintasunak, bazterkeria egoerak...) interesa eta Jakin-mina izatea, eta haien arrazoiak ikertzea, azalpen errazegiak alde batera utzita.

.Nafarroako eta Espainiako paisaje naturalak -herrietakoak nahiz hirietakoak izan- askotarikoak izatea zaindu eta iraunarazi beharreko aniztasun natural eta kulturalaren isla direla ulertzea.

.Aniztasun kulturala aberastasun pertsonal eta kolektiboaren iturri bezala errespetatu eta balioestea.

.Sentsibilitatea eta elkartasuna edukitzea gizatalde batzuek baliabide eta elikagaietan bizi duten eskasia dela eta, eta baliabideak planetako herrietan ezberdin banatuta egotea arbuiatzea.

.Arraza, talde etnikoa, jaioterria, bizitokia edo beste edozein arrazoi direla-eta gertatzen diren ezberdintasun sozialak arbuiatzea.

.Gure komunitateko talde gutxietsiekiko errespetua eta laguntza sustatzea, eta gertatzen diren bazterketa egoerak salatzea.

3. Ekonomia eta lana.

Multzo honetan baliabide naturalei eta jarduera ekonomikoari buruzko edukiak jasota daude. Funtsezkoa da ulertzea pertsonek era askotan aldarazten dutela bizi diren eremua, baliabideak erabili eta ustiatzeko moduaren arabera. Ustiapen ekonomiko horren ondorioz gertatzen den egituraketan parte diren faktoreak aztertu beharko dira. Ingurugiroa zaindu eta defendatzearekin, baliabideen erabilera arrazionalarekin eta baliabide horien banaketa ezberdinarekiko sentsibilizazio eta elkartasunarekin lotura duten jarrerek garrantzi handia izanen dute.

Ekonomiaren eta lan munduaren egitura eta funtzionamenduari buruzko edukiak ere sartu ditugu hemen. Hona horren helburua: helduek beren informazio estrategiak eta -halakorik behar izanez gero- lanbide batean sartzeko estrategiak eskuratzea. Eduki horiek hautazkoak izan beharko dute, neurri batean; testuingurua zein den, gehiago edo gutxiago sakonduko da haietan.

Azkenik, aisia jolasa eta sormena lantzeko modua izan dadin bideraturiko zenbait alderdi ere sartu ditugu.

Kontzeptuak

.Baliabide ekonomikoak:

-Eremu eta baliabide naturalak (nekazaritza, arrantza, lehengaiak eta energia) Nafarroan, Espainian eta munduan. Arazoak eta perspektibak. Baliabide berriztagarriak eta berriztagarri ez direnak.

-Industria: Nafarroako, Espainiako eta munduko eremu industrialak; haien kokapenarekin eta banaketarekin loturiko faktoreak. Nafarroako eta Espainiako industriaren perspektibak.

-Hirugarren sektoreko jardueren aniztasuna eta garapena Nafarroan, Espainian eta munduan: espazioa antolatzerakoan daukan eragina. Garraioa eta komunikazioak. Merkataritza sareak eta banaketa- eta truke-zentroak.

-Jarduera ekonomikoek ingurugiroan sortarazten dituzten arazoak.

-Ekonomiaren, teknikaren eta politikaren arloetan, munduko herrialde ezberdinen elkarrekiko menpekotasuna eta ezberdintasuna.

.Antolamendu ekonomikoa eta gizarte egitura:

-Oinarrizko alderdiak: produkzioa, banaketa, kontsumoa, hazkundea.

-Sistema ekonomikoak.

-Merkatuko ekonomia: oinarrizko jakingaiak eta erakundeak. Eskaintza eta eskaria. Finantza erakundeak. Etekina. Enpresa. Estatuaren zeregina.

-Lanaren banaketa tekniko eta soziala.

-Gizarteko taldeak, klaseak eta mugikortasuna. Ezberdintasunak eta gorabeherak.

-Garapen teknologikoaren ondorioak.

.Lan mundua eta lan harremanak:

-Langileen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan arloko arazoak eta negoziazioak. Erakunde sindikalak eta enpresa-erakundeak.

-Laneko segurtasuna eta higienea.

-Bazterkeria egoerak.

-Enplegua aurkitzeko estrategiak.

.Aisia eta denbora librea.

Prozedurak

.Gaurkotasuneko gaiei eta gai ekonomikoei buruzko informazioa bilatu, hautatu eta prestatzea, komunikazio bitartekoak eta bibliografia erabiliz.

.Ekonomiaren, lanaren eta gaurkotasuneko gaiei buruzko grafikoak, diagramak, estatistika koadroak, eskemak eta abar aztertu, interpretatu eta prestatzea.

.Egoera sozioekonomiko jakin batean esku hartzen duten faktoreak eta mundu, lurralde eta toki mailako fenomenoen arteko erlazio eta eraginak aztertu eta ebaluatzea.

.Herrialdeen arteko ezberdintasun sozioekonomikoak aztertzea: arrazoiak eta ondorioak.

.Arazo sozioekonomikoei buruzko eztabaida edo simulazioak prestatu eta egitea (baliabideak erabiltzea eta gehiegi erabiltzea, ingurugiroko ondorioak, langabezia, lan arloko bazterkeria, etxeko lana, garapena / azpigarapena...), behar bezala alderaturiko informazioa erabiliz eta argudioak egoki emanez.

.Inguruneko gai eta egitate sozioekonomikoei buruzko azterlan eta ikerketa txikiak prestatu eta egitea, zuzenean lorturiko datuak (inkestak, elkarrizketak) eta era askotako informazio iturriak abiapuntu harturik.

.Langileen eskubide eta betebehar funtsezkoak ezagutu eta aztertzea, oinarrizko testuak eta dokumentuak erabiliz (Langileen Estatutua, hitzarmen kolektiboak).

.Informazioa bilatu eta biltzea enplegua aurkitzeko unean erabili beharreko bideei buruz (INEM, kontratazio enpresak, komunikabideak). Behar diren dokumentuak prestatu eta hautapen prozesuetako egoerak simulatzea.

.Zeregin ezberdinen ezaugarriei buruzko azterketa egitea (eginkizunak eta zereginak, lan baldintzak, lanbide-profila), era askotako informazio iturriak erabiliz.

Jarrerak

.Zehaztasuna eta objetibotasuna izatea ekonomiaren eta lanaren arloko iturriak erabili eta interpretatzerakoan.

.Jakin-mina izatea mundu sozioekonomikoari buruzko kontuetan miatzeko eta sentsibilitatea era guztietako ezberdintasun eta bazterkerien arrazoiak kritikoki ikusi eta aztertzeko.

.Kontsumoaren, ingurugiroaren eta bizi kalitatearen artean dagoen erlazioa eta zenbait jarduera ekonomikok ingurunerako arrisku handia direla aintzakotzat hartzea; ingurunea zaindu beharra kontuan hartzen duten garapen eredu guztiak errespetatu eta balioestea.

.Arazo sozial eta ekonomikoekiko sentsibilitatea, eta baliabiderik ez duten eta bizi-kalitaterako eta duintasunerako oinarrizko eskubideak ez dituzten taldeekiko elkartasuna izatea.

.Lana gizartean integratzeko balore gisa eta autonomia pertsonalaren berme gisa ulertzea.

.Norbera garatzeko eta lanbidean aurrera egiteko bakoitzak dituen ahalmen eta aukeren kontzientzia izatea, eta etengabeko prestakuntza funtsezko elementua dela balioestea.

.Balioespena eta errespetua era guztietako lanekiko, edozein dela ere eskatzen duen kualifikazioa eta gizartean nolako aitorpena duen.

.Etxeko lana balioestea, eta guztiok haren ardura hartzea.

.Aisia pertsonen satisfaziorako eta errealizaziorako sormen-ahalmen handiak dituen giza jarduera bat dela baloratzea.

4. Elkarbizitza eta parte hartzea.

Multzo honetan antolamendu politikoari eta haren arazoei buruzko edukiak daude, hala nazio mailakoak nola nazioartekoak ere.

Hauxe da helburua: helduek herritar aktiboak izateko behar dituzten elementuak berenganatzea, haiek ukitzen dituzten arazoak konpontzeko kritikoki eta erantzukizunez esku hartzeko gauza izan daitezen. Horretarako, beharrezkoa izan da ondokoak ulertu eta haien gaineko gogoeta egitea: erakundeak eta antolamendu politiko ** demokratikoaren ezaugarri nagusiak, herritarrek parte hartzeko eta ** laguntzeko bideak, giza eskubideak eta gure gizartearen gatazka eta ** arazo nagusiak. **

Funtsezkoa da sentsibilitate eta interes jarrerak garatzea ondoko ** arazoekiko: arazo soziopolitiko eta etikoak, eta herritarrek parte ** hartzeari, errespetuari eta elkartasunari loturikoak. **

Kontzeptuak **

.Egitura soziopolitikoa. Oinarrizko ezaugarriak: **

-Gaurko eraentza politiko nagusiak: demokraziak, sistema ** autoritarioak eta diktadurak. **

-Eraentza demokratikoen printzipioak eta oinarrizko erakundeak. **

.Espainiako estatuko antolamendu politikoa eta lurraldekoa: **

-1978ko Konstituzio espainiarra: printzipioak eta erakundeak. **

-Lurralde antolamendua: autonomi erkidegoak. **

-Nafarroako Foru Komunitatearen erakundeak. **

-Udaletako organoak eta eskumenak. **

.Nazioarteko sistema. Gatazkak: **

-Europako eremu politikoa. Europako Batasuna. **

-Nazioarteko erakunde nagusiak. **

-Egungo gatazkak eta tentsioak. **

.Herritarren partehartzea: **

-Alderdi politikoak eta sindikatuak. **

-Herritarren mugimenduak eta elkarteak. **

-Zerbitzu publikoak. Herritarrari laguntzeko erakundeak. **

.Europako Komunitateko elkarbizitza-esparrua: **

-Giza eskubideak. Adierazpenak. Eskubideak eta betebeharrak. **

-Gure gizartearen arazo etiko nagusiak. Zergatiak, ondorioak eta ** konponbideak. **

Prozedurak **

.Gaurkotasuneko gaiei buruzko informazioak bilatu, hautatu, ** prestatu eta alderatzea, era askotako iturriak eta hedabideak ** erabiliz. **

.Gaurkotasuneko gai eta gatazkei buruzko koadroak, mapak eta ** grafikoak irakurri, interpretatu eta prestatzea. **

.Gaurkotasuneko gai garrantzitsuren bati buruzko azterketa egitea ** (nazioarteko gatazkak, arazo sozioekonomiko edo politikoak, kultur ** fenomenoak...); haren aurrekari historikoak, zergatiak eta ondorioak ** ikertzea. **

.Maila guztietako antolamendu politikoei buruzko (udalak, autonomi ** erkidegoak, estatua, Europa, mundua) informazioa interpretatu eta ** prestatzea, zenbait adierazpen era erabilita. **

.Herritarrek bizitza publikoan parte hartzeko bideak aztertu eta ** balioestea. **

.Inkestak eta elkarrizketak eginez eta era askotako iturriak ** kontsultatuz, ikerketa txikiak egitea inguruneko zerbitzu publikoak ** eta elkarteak, eta haien helburuak eta funtzionamendua ezagutzeko. **

.Gaurkotasuneko gai korapilotsuei buruzko eztabaidak prestatu eta ** egitea, norberaren iritzi eta juzkuak argudio eta datuekin ** oinarrituz, eta gatazkei konponbidea emateko balizko ekimen ** banakakoak eta kolektiboak zehaztuz. **

.Lanak modu argi, antolatu eta zehatzean aurkeztea, batez ere ** juzkuak eta iritzi ponderatuak adierazteari dagokionez. **

Jarrerak **

.Ongi informatuta egoteko interesa izatea eta jarrera kritikoa ** edukitzea komunikabideetatik heldu diren informazio eta mezuekiko. **

.Printzipio eta erakunde demokratikoak ezadostasun politikoei ** konponbidea emateko tresna egokiak direla ulertzea, eta haiek ** errespetatzea eguneroko jardueraren arlo guztietan. **

.Jarduera politikoa eta elkarteen jarduera ezagutu eta balioestea, ** eta hartan kritikoki parte hartzeko jarrera izatea. **

.Tolerantzia eta errespetua izatea iritzi politiko, ideologiko, ** erlijioso eta abarrei buruz eta gaurko munduko gaiei buruz, eta ** ulertzea elkarrizketa eta komunikazioa direla gatazkei konponbidea ** emateko bide nagusiak, tolerantzia-eza eta indarkeria jarrerak ** arbuiatuz. **

.Giza eskubideak lorpen historikoa direla ulertzea, eta haiek ** urratzeko edozein jarduera arbuiatzea, baita adin, sexu, arraza, ** nazionalitate, erlijioa eta abar direla-eta gertatzen diren ** bazterkeria mota guztiak ere. **

.Bakea lortzeko guztiok daukagun erantzukizunaren kontzientzia ** hartzea. **

.Arazo etikoak eta, oro har, bizi garen komunitatekoak, ulertu eta ** aztertzeko Jakin-mina eta interesa izatea, horretarako laguntza ** emanez elkartasuna, giza eskubideak, kulturaniztasuna eta abar ** defendatzen duten mugimendu eta elkarteetan. **

5. Iragana eta haren aztarnak. **

Multzo honetako edukietan, gizarte historikoak eta haietan ** gertaturiko aldaketak dira ardatz nagusiak. Hauxe da helburua: ** helduek ikuspegi orokor bat izatea gizarte ezberdinetako ezaugarri ** aipagarrienei buruz, eta denboran zehar gertaturiko bilakaeraren ** zergatiak eta nondik norakoak ongi ulertzea. Gaur eguneko zenbait ** gertakariren arrazoiak eta jatorriak ulertu eta aurkitzeko behar ** diren kontzeptu-tresnak ematea. **

Alde batetik, industriaurreko gizarteen oinarrizko ezaugarriak ** ezagutzea da kontua, baita haien antolamendu eta bizimoduei buruz ** gogoeta egitea ere. Gizarte guztietan dagoen fenomeno edo ** garrantzizko elementuren baten (ekonomiaren, gizartearen, ** kulturaren, politikaren alorrekoa nahiz bestelakoa) azterketa ** diakronikoa egin daiteke. **

Beste aldetik, gizarte garaikidearen (XIX eta XX mendeak) ** bilakaera aztertu behar da, gaurko munduaren eraketa ulertu eta ** azaltzeko funtsezkoak diren ikuspegi panoramikoak emateko saioak ** eginez, batez ere haren egitura, dinamika, desoreka, tentsioak eta ** joerak azaltzearren. **

Halaber, kulturarekin eta artearekin eta haien bien bilakaerarekin ** loturiko edukiak biltzen dira hemen. Hauxe da helburua: helduek ** ondare artistiko eta kulturalari buruzko gogoeta eta kritika egiteko ** oinarrizko elementuak berenganatzea, egungo adierazpenak (arte ** garaikidea, musika, zinema, bideoa...) eta haien aniztasuna alde ** batera utzi gabe. **

Berebiziko garrantzia dute oinarrizko kontzeptuekin loturiko ** edukiek (kronologia, zergatien aniztasuna, iraganeko gizarteekiko ** enpatia, aldaketa prozesuak) eta informazioaren eta iturri ** historikoen tratamenduak. Halaber, iraganeko gizarte eta ** bizimoduekiko zehaztasun, objektibotasun eta errespetu jarrerek ** garrantzi handia izanen dute. **

Kontzeptuak **

.Ezagutza historikoaren hastapenak: **

-Iturri, metodo eta teknika historikoak. **

-Gertaera historikoak azaldu, interpretatu eta balioestea ** (zergatien aniztasuna, enpatia historikoa...). **

-Denbora historikoa: kronologia eta aldien sailkapena. **

.Industriaurreko gizarte historikoak: **

-Sistema soziokulturalaren elementuak eta osagaiak. **

-Historiaurreko gizarteak eta Antzinaro klasikokoak. **

-Erdi Aroko gizarteak. **

-Aro modernoko gizarteak. **

.Aro garaikidea: **

-Burgesen iraultza liberalak. **

-Industri iraultza. **

-XX. mendeko aldaketak eta gatazkak: iraultzak, munduko gerrak eta ** koloniak uzteko prozesua. **

-Nafarroan eta Espainian aro garaikidean gertaturiko aldakuntzak. **

.Kultur sistema eta kulturak. **

-Kultur lengoaiak. **

-Kultur ondarea. **

-Artea eta kultura gaurko munduan. **

Prozedurak **

.Gertakari historikoei buruzko informazioen azterketa, ** interpretazioa, balioespen kritikoa eta sintesia egitea. **

.Aldaketa historikoko prozesuak interpretatu eta irudikatzea, ** diagramak, denbora-ardatzak, koadro kronologikoak, mapak eta abar ** erabiliz. **

.Garai jakin bateko ezaugarri edo gertakari nagusiak azaltzea, ** garai horretako testuinguru orokorraren faktoreak aipatuz. **

.Aldaketa historikoaren zenbait prozesu aztertzea eta haien ** iraupena eta erritmoak alderatzea. **

.Arte eta kultur adierazpenen oinarrizko elementuak ikuspegi ** ezberdinetatik aztertu eta interpretatzea; haiek eta gertatzen diren ** garai historikoetako ezaugarri nagusiak elkarrekin lotzea. **

.Arte eta kultur fenomenoei buruzko balioespenak alderatu eta ** aztertzea. **

.Herri bati edo Nafarroako gai historikoren bati nahiz arte ** ondareren bati buruzko ikerketa txiki bat egitea. **

.Azterlan monografikoak egitea beste kultura batzuei buruz, eta ** haiek aztertu eta gurearekin alderatzea. Bestela, ** kultur-elkarreraginari buruzko arazoak izan daitezke aztergai. **

Jarrerak **

.Gaurko egoerak azaltzeko balio duten aurrekari historikoak ** bilatzearen aldeko jarrera izatea. **

.Aldez aurretik aldeko jarrera izatea informazio historikoak ** zehaztasunez eta objektibotasunez interpretatzeko, azalpen ** errazegiak saihestuz. **

.Jokaera zabala eta tolerantea izatea arte eta kultur agerkarien ** aurrean, eta gustua izatea arte lanak ezagutzeko; irizpide estetiko ** pertsonalak garatzea. **

.Gure ondare historiko eta kulturala balioetsi, errespetatu eta ** gozatzea, eta hura defendatu eta zaintzeko jarrera izatea. **

.Nafarroako kultur aniztasuna gure ondare kolektiboa bereizten eta ** aberasten duen errealitate gisa errespetatu eta baloratzea. **

.Tolerantzia, errespetua eta balioespen kritikoa izatea gureaz ** besteko gizarte eta kulturen bizimodu, jokamolde eta sinesmenekiko. **

Ebaluazio irizpideak **

1.-Gizarte fenomenoei buruzko informazioa lortzea, era askotako ** iturriak erabiliz (idatzizko agiriak, arte lanak, grafikoak, ** mapak...), datuak eta iritziak bereiziz, ikerketa modu errazak ** hautatuz eta ikerlanaren emaitzak era ulergarrian aditzera emanez. **

2.-Nafarroako, Espainiako eta planetako natur ingurune handiak ** osatzen dituzten ezaugarri fisiko nagusiak (klima, erliebea, ** landaredia eta urak) ezagutu eta kokatzea, gizakiaren jarduerak ** ingurune horietan utzitako paisaje geografikoen ** (nekazaritza-ustiapena, garapen turistikoa, komunikazio sareen ** trazadura...) adibide adierazgarriak aztertuz. **

3.-Nafarroan, Espainian eta munduan hazkuntza demografikoari eta ** populazioaren banaketari buruzko ereduak erabiltzea, migrazio joeren ** adibide adierazgarri batzuk eta gaurko munduaren superpopulazio eta ** zahartze arazoak aztertzeko. **

4.-Egungo Espainiako gizartearen erakunde politikoak aztertzea, ** erakunde demokratikoak eta herritarrek haietan parte hartzea ** baloratuz, bai barneko politikaren testuinguruan eta bai Europako ** Batasunari dagokionez ere. Herritarrek politika, ekonomia eta ** lanaren arloetan parte hartzea araupetzen duten eskubide eta ** betebeharrei buruzko tresnak ezagutu beharko dira. **

5.-Lan arazoen aldagai nagusiak ezagutzea, enplegua bilatzeko ** teknikak eta estrategiak erabiltzea eta lan munduaren egoera ** berrietara egokitzeko tresnak prestatzea, lan munduan sartzeko ** baldintzak hobetu ahal izateko. **

6.-Ekonomi eragile eta erakunde nagusiak ezagutzea, bai eta ** elkarrekiko gero eta menpekotasun gehiago erakusten duen nazioarteko ** ekonomiaren esparruan haiek dauzkaten eginkizunak ere. Ezagutza ** horiek aplikatzea egungo gizartearen arazo eta errealitate ekonomiko ** batzuk aztertzeko eta balioesteko. **

7.-Gaurko munduan -eta bereziki Nafarroan, Espainiako gizartearen ** testuinguruan- eragiten duten arazo, zalantza moral eta arazo sozial ** nagusiak ezagutu, definitu eta zehaztea, betiere gureaz besteko ** bizimoduak, baloreak, jokamolde etikoak, sinesmenak eta juzkuak ** errespetatuz eta kritikoki aztertuz. **

8.-Espainiako autonomi erkidegoak, Europako estatuak eta munduko ** herrialde nagusiak eta eremu geoekonomiko eta kulturalak ezagutu eta ** kokatzea. Lurralde horien artean gertatzen diren desoreka eta ** ezberdintasunei buruzko adibide adierazgarriak ere aztertuko dira. **

9.-Espainiako lurraldean garatu ziren herri, gizarte eta kulturak ** denboran eta lekuan kokatzerakoan gertatu diren aldaketa nagusiei ** buruzko oinarrizko alderdiak aztertzea, eta haiek gure ondare ** historikoaren aniztasun eta aberastasunerako egindako ekarpen ** adierazgarrienak aztertzea. **

10.-Gizakiaren bizitzaren alderdi garrantzitsu batzuek (eguneroko ** bizitzaren ezaugarriak, bizitzeko baldintza materialak, antolamendu ** politikoa, ohiturak eta sinesmenak...) historian zehar izan duten ** bilakaera aztertu eta ulertzea, eta bilakaera horretako aldaketa une ** garrantzitsuenak aipatzea. **

11.-Espainiako Konstituzioa, autonomi estatutuak eta komunitate ** eta udalen funtzionamendua araupetzen duten gainerako arauak ** ezagutzea, bai eta haien printzipio, erakunde eta eginkizunak ere, ** eta ezagutza horiek aplikatzea bizitza publikoko egitate edo ** jarduerak eta eguneroko jarrera edo jokamoldeak epaitu eta ** eztabaidatzeko. **

12.-Egungo munduan egunero gertatzen diren arazoei (bazterkeria ** egoerak, bereizkeria, indarkeria...) buruzko txostenak egitea eta ** eztabaidetan parte hartzea, komunikabideetatik jasotako informazioa ** zehaztasunez erabiliz eta tolerantzia eta elkartasun jarrerak ** agertuz iritzia ematerakoan. **

13.-Mende honetan munduan gertatu diren aldakuntza eta gatazka ** handiak ezagutzea, eta ezagutza hori aplikatzea gaurkotasuneko ** nazioarteko arazo handienetako batzuk ulertzeko. **

14.-Nafarroako eta Espainiako ondare natural, kultural eta ** historiko-artistikoaren aberastasuna eta aniztasuna ezagutu eta ** balioestea, eta interesa izatea hura zaindu eta hobetzeko. **

15.-Elkarrizketa erabiltzea gatazkak gainditzeko, eta ohiko ** jokamoldeetan eta lengoaiaren erabileran, errespetu eta balioespen ** jarrera agertzea pertsonen eta adin, sexu, arraza, hizkuntza, ** jatorri sozial, kultura, sinesmen eta iritzi ezberdinak dituzten ** taldeen aurrean. **

Zenbait gogoeta metodologiko **

Irakasleei dagokie irakaskuntza metodo pedagogiko egokiekin ** garatzea, baina metodo horiek maila honetako curriculumarekin bat ** datozen printzipio batzuk eta helduek berezko dituzten ezaugarri ** batzuk errespetatu beharko dituzte. Ondotik adierazi ditugun ** printzipioak eremu guztietan dira baliagarri. **

.Norberaren esperientzia hartzea abiapuntu. Helduak bizitzan zehar ** hartu dituen bizi-esperientzia eta ezagutzak ditu, horietatik ** gehienak eskolaz kanpo ikasitakoak. Komenigarria da eduki berriek ** lortura izatea esperientzia horrekin eta, behar bezala egokiturik, ** norberaren ingurunean aplikatu ahal izatea. Gauza zehatzetatik ** abiatu behar da gai abstraktoetara iristeko: ezagutza kognitiboa ** trebetasunekin lotu beharra dago. Norberaren esperientzia ere ** informazio iturri paregabea da. Kontuan hartzen bada eta balioa ** ematen bazaio, bere buruarekiko segurtasun, duintasun eta errespetu ** sentimenduak sortzen dira pertsonarengan. **

.Ikaskuntzen funtzionaltasuna. Helduaren motibazioa handiagoa ** izanen da berritik ikasten dituenak aplikagarriak badira, beste ** ikasketa batzuk edukitzeko ezezik eguneroko jarduerak hobeki ** betetzeko ere. Helduak ikasteko jarrera hobea izanen du edukiek ** lotura badute bere beharrekin, edo bere inguruneko arazo zehatzak ** aztertzen badituzte. **

.Jakintzaren unibertsaltasuna. Ikaskuntza berriek helduek beren ** esparru soziokulturalean pilatu duten esperientzia izan behar dute ** abiapuntu. Hala ere, ez da hori bakarrik izanen: jakintzaren ** unibertsaltasunera, egoera berrietan aplika daitezkeen lege ** orokorren abstrakziora ere iritsi behar da. Kontua ez da bakarrik ** ingurune hurbila aztertzea; alderaketa jarduerak ere egin behar ** dira, eta ikasi berritakoak urruneko tokietan aplikatu ere. Helduek ** argi eduki behar dute gure hurbileko inguruneaz haratago dauden ** komunitateez eta nazioez gaindiko erakunde batzuen menpe gaudela. **

.Helduen ezaugarri kognitiboak aintzat hartzea. Denboran zeharko ** azterketa psikologikoek zera demostratu dute: ikasteko gaitasuna ez ** dela gehiegi aldatzen pertsonak 60 urte izan arte. Adinak aurrera ** egin ahala, adimen kristalizatuak egiten du gora (gizarteak ongi ** iritzitako trebetasunekin loturikoa: ahozko ulermena; egoera ** praktikoak ebaluatzea; eguneroko bizitzarekin loturiko arazoak...), ** eta behera egiten du adimen arina (oinarri fisiologikoarekin ** lotuagoa dago hau: arrazonamendu logikoa, eduki abstraktoak...). ** Argi adierazten da, gainera, oroimen semantikoak (gure historia ** pertsonaleko gertakari aipagarrien oroitzapena) gora egiten duela ** adinean aurrera ahala; oroimen episodikoak (gertakari eta informazio ** puntualak gogoratzea), ordea, behera egiten du adinean aurrera ** ahala. Planteatzen diren ikaskuntza jarduerek, beraz, ongi kontuan ** hartu behar dituzte hori guztia, eta kontu berezia jarri beharko ** dute abstrakzio handia eskatzen duten kontzeptuak (adibidez, ** algebrako eta fisika eta kimikako edukiak) sartzeko orduan. **

.Pertsona bakoitzaren berezitasunei arreta egitea. Gogoan hartzea ** pertsona bakoitzak erritmo eta estilo jakin batzuekin ikasten duela, ** eta beharrezkoa zaiola horiek errespetatzea. Gaiak taldearen ** beharren ikuspegitik garatuko badira ere, ezin da ahaztu arazo, ** behar edo esperientzia bakoitzak bere berezitasunak izaten dituela. ** Beharrezkoa izanen da, beraz, estrategia ezberdinak edo era askotako ** material didaktikoak erabiltzea ikasteko estilo pertsonaletara ** egokitu ahal izateko. **

.Metodologia aktiboa: Esanahidun ikaskuntza gertatzen den ** prozesuak norberaren jarduera trinkoa eskatzen du, funtsean jarduera ** intelektuala, norberak bere buruarekin egin beharrekoa. Kanpoko ** jarduera (talde-lana, ikerketa txikiak eta abar) bitarteko ona izan ** daiteke nork bere buruarekin egin beharreko horretara iristeko, ** baina ez da sekula hartuko helburu gisa. Behaketa, ideien, ** kontzeptuen eta bizitakoen arteko lotura, eta horien guztien eta ** errealitatearen arteko lotura ere, garrantzi handiko iturriak dira ** pertsonek ikasketetan aurrera egiteko eta beren adimena garatzeko ** prozesuan. **

.Maiz eman beharko da ikasketa prozesuari buruzko informazioa. ** Helduak helburuak, edukiak, metodologia eta hezkuntza prozesuaren ** antolamendua ezagutu behar ditu hartan hasi baino lehen eta prozesua ** garatu bitartean ere. Uneoro helburuak noraino bete dituen ere ** ezagutu beharko du: nork bere burua ebaluatzea izanen da helburua. **

.Moduluen araberako egitura. Moduluen araberako sistemaren ** malgutasunak bidea ematen du helduen gaitasun, interes, motibazio ** eta beharren aniztasunari erantzun hobea emateko. Bidea emanen digu, ** gainera, ulerkortasuna eta aniztasuna derrigorrezko eta hautazko ** moduluen bitartez gauzatzeko. Bidea emanen du, halaber, nork bere ** prestakuntza-ibilbidea hautatu eta bere hasierako egoerari, ** inguruabarrei eta ikasteko erritmoari ahal duen hobekien egokitzeko. **

.Ikasten ikastea. Bizitzan zehar, helduek gauza ugari ikasten ** dituzte hezkuntza ez-formalari buruz. Hezkuntza formalerako eta ** ez-formalerako hartzen duten denbora eskasean, informazioaren gure ** gizarte honek eskaintzen dituen hezkuntza aukerak hobeki ** aprobetxatzeko modua emanen lizkioketen ikasketa-ohiturak eta ** trebetasunak garatu beharko lituzkete. Irakurriaren ulermenarekin ** eta informazioaren tratamenduarekin loturiko gaitasunak garatzeak ** esperientzia-eremu guztietako helburu nagusietako bat izan beharko ** du. Ahalegin berezia egin beharko da, batez ere, ahozko kodean, ** betiere gainerako lengoaiak (grafikoa, ikus-entzunezkoa, ** informatikoa) ahaztu gabe. Komunikabideek presente egon beharko dute ** ikaskuntza jardueretan: informazio iturri gisa eta kritikoki aztertu ** eta baloratu beharreko bitarteko gisa -manipulazioak saihesteko. **

GUTXIENEKO EDUKIEN SEKUENTZIA, ZIKLOEN ARABERA **

Komunikazioaren eremua ** (Gaztelania /Euskara) **

Lehen zikloa **

Edukiak **

Testu motak **

.Narrazio-testuak: ipuinak, berriak, erreportajeak, publizitatea, ** ahozko istorioak. **

.Deskribapen-testuak: pertsonak (ezaugarri fisiko, psikologiko eta ** jarrerazkoak), tokiak eta giroak. **

.Azalpen- eta adierazpen-testuak: hitzaldi didaktikoa, ** tekniko-zientifikoa, publizitatearen arloko azalpenak, jarraibideak ** emateko azalpenak. **

Hizkuntza erabiltzea komunikazio egoera ezberdinetan: ulermena. **

.Hitzaldiaren edukia: **

-Eduki orokorra. **

-Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. **

-Esplizitua eta inplizitua (zentzu figuratua, zentzu bikoitza, ** ironiak). **

.Komunikazioaren elementu formalen (egoera, asmoa, gaia, ** hartzailea, igorlea eta abar) erabilera praktikoa, testuen ulermena ** hobetzeko. **

.Hitzezkoak ez diren lengoaiak: ikonikoak, musikalak eta keinuen ** bidezkoak: **

-Behaketa, azterketa eta analisia. **

-Manipulazioaren aurrean jarrera kritikoa izatea. **

.Estatuko hizkuntzak ezagutzea, eta non hitz egiten diren kokatzen ** jakitea. **

Hizkuntzaren erabilera komunikazio egoeretan: adierazpideak. **

.Ahozko azalpenak (narratiboak, azaltzaileak): aldez aurretik ** prestatzea eta gidoi bat egitea. **

.Elkarrizketa, mahainguru eta eztabaidetan parte hartzea. **

.Elkarrizketaren arauak errespetatzea. **

.Idatzizko testuak egitea (narrazioak, deskribapenak, azalpenak) ** helburu jakin batekin: **

-Produkzio eredu bati jarraituz: aldez aurreko prestaketa, ** antolamendua, garapena eta ebaluazioa. **

-Aurkezpena, hizkuntzaren zuzentasuna, kohesioa, koherentzia eta ** egokitasuna kontuan harturik. **

Hizkuntzaren erabilera komunikazio egoeretan: hizkuntza ikasteko ** tresna bezala. **

.Ikasteko egin beharrekoak: **

-Plangintza: lanerako plana, gidoia. **

-Informazioa laburtzea: azpimarratzea, laburpenak egitea. **

-Zabaltzea: talde-lana. **

-Berrikuspena: testuak zuzentzea hiztegia eta beste erabiliz. **

-Ikasgelan agertzera ematea. **

.Teknologia berriak ezagutu eta erabiltzea. **

Hizkuntzaren inguruko gogoeta. **

.Eguneroko hiztegia zuzen erabiltzea. **

.Gramatika eta ortografia zuzenak. **

.Hitz motak: **

-Aldagarriak eta aldaezinak. **

-Esanahi osoa dutenak eta "eginkizun" hitzak. **

-Testuetan izenak, adjetiboak, aditzak, aditzondoak eta izenorde ** pertsonalak ezagutzea. **

.Esaldia: **

-Osagaiak: subjektua eta predikatua. **

-Komunztadura. **

-Perpaus bakuna eta perpaus konposatua. **

(Manipulazio jarduerak -ez analisi bidezkoak- erabiliz, ulermena ** eta adierazpena hobetzeko). **

Literatur testua. **

.Produktu estetiko gisa: **

-Irakurriz gozatzea. **

-Sormenenaren adierazpen gisa. **

-Irakurtzeko ohitura. Testu osoak irakurtzea. **

.Hizkuntz produktu gisa: **

-Egiturazko elementuak: argumentua, gaia, lekua, denbora, ** pertsonaiak... **

-Erretorikaren prozedura nagusiak ezagutzen hastea. **

.Literatur genero nagusiak: narratiba, antzerkia, lirika. **

Ebaluazio irizpideak **

1.-Era eta formalizazio maila ezberdineko ahozko testuen ideia ** nagusiak eta asmoak harrapatzea, eta haien edukia berriz ematea ahoz ** edo idatziz. **

2.-Ahoz azaltzea intereseko gai bati buruz norberak dituen ideiak, ** eskura dagoen informazioa sartuz eta entzulearen arreta mantenduz. **

3.-Gai zehatz bati buruz eztabaidatzea, hari buruzko informazioa ** bilatu eta hautatu ondoren, betiere debate batean bete beharreko ** arauak errespetatuz. **

4.-Ahoz edo idatziz laburtzea testu idatzien (narrazio, ** deskribapen eta azalpen testuak) zentzu orokorra; ideia nagusiak eta ** bigarren mailakoak bereiztea; testuaren helburua zehaztea, eta ** norberaren iritzia ematea. **

5.-Jarduera jakin bat egiteko lanerako plangintza edo gidoi bat ** prestatzea, eta azpimarraketa eta laburpenak erabiltzea irakasleak ** emandako testu errazetatik informazioa ateratzeko. **

6.-Idatzizko testuak egitea (narrazio, deskribapen eta azalpen ** testuak), eta haiek egokitzea aldez aurretik finkatutako komunikazio ** egoera batera, horietako bakoitzaren antolamendu-egitura erabiliz ** eta zuzentasunaren irizpideak errespetatuz. **

7.-Literatur lan bat (goitik behera irakurri ondoren; heldu baten ** intereseko bat hautatuko da) zein generotakoa den zehaztea, ** oinarrizko egitura-elementuak ezagutzea (argumentua, gaia, ** pertsonaiak, lekua, denbora), baliabide estilistikoren bat ** seinalatzea (metaforak, konparazioak) eta norberaren iritzia ematea ** gustukoen izandako alderdiei eta gutxien gustatutako gauzei buruz. **

8.-Espainiako estatuko hizkuntzak ezagutu eta geografikoki ** kokatzea. **

9.-Hizkuntzarenak ez diren kodeak (mimikoak eta keinuen bidezkoak, ** ikonikoak, musikalak) erabiliz mezuak ulertu eta sortzea, hitzezkoak ** ez diren lengoaien komunikazio ahalmenak ezagutzeko. **

10.-Era askotako ahozko eta idatzizko testuetan gizarte, arraza, ** sexua edo bestelako arrazoiak direla-eta bazterkeria moduren bat ** adierazten duten irudiak eta adierazpenak aurkitzea, eta norberaren ** produkzioetan saihestea. **

Bigarren zikloa **

Edukiak **

Testu motak **

.Argumentazio testuak: komunikabideetako iritzi testuak, ** eztabaidak, publizitatea, hitzaldi didaktikoak. **

.Hitzaldi konplexuak: publizitate-komunikazioa, egunkaria, irudiak ** dituen narrazioa. **

Hizkuntzaren erabilera komunikazio egoeretan: ulermena **

.Hitzaldiaren edukia: **

-Eduki esplizitua eta inplizitua. Zentzua. **

-Egitateak, iritziak, arrazoiak eta argudioak. **

-Hitzezkoak ez diren elementuak, komunikazio egoera pertsonaletan ** nahiz pertsonen artekoetan (erakusketak, mahai-inguruak, eztabaidak, ** argumentazioak eta abar). **

.Komunikazioaren elementu formalak praktikoki erabiltzea (egoera, ** asmoa, gaia, hartzailea, igorlea eta abar), testuen ulermena ** hobetzeko. **

.Komunikabideak: **

-Hitzezko kodeak eta hitzezkoak ez diren kodeak dituzten mezuak ** interpretatzea. **

-Jarrera kritikoa izatea balizko manipulazioen aurrean. **

-Komunikatzeko ahalmenak. **

.Nafarroaren eta Espainiaren hizkuntz egoera: hizkuntzak, ** dialektoak, aldagai soziolinguistikoak. **

Hizkuntza erabiltzea komunikazio egoeretan: adierazpena. **

.Ahozko agerpenak (azaltzaileak, arrazoitzekoak), aldez aurreko ** plangintza eginda eta gidoia prestatuta. **

.Hitzaldi, mahai-inguruetan eta eztabaidetan parte hartzea. **

.Elkarrizketaren arauak errespetatzea. **

.Idatzizko testuak egitea (narrazio, deskribapen, azalpen eta ** arrazoitze testuak) helburu jakin batekin: **

-Produkzio eredu bati jarraituz: aldez aurreko plangintza, ** antolamendua, garapena eta ebaluazioa. **

-Aurkezteko modua, hizkuntz zuzentasuna, kohesioa, koherentzia eta ** egokitasuna kontuan hartuta. **

Hizkuntzaren erabilerak komunikazio egoeretan: hizkuntza ikasteko ** tresna gisa. **

.Informazioaren tratamendua: **

-Ikerketa: iturriak. **

-Nola lortu: oharrak, fitxak... **

-Garapena: sintesia, zabaltzea, iruzkinak. **

-Aurkezteko modua: eskemak, koadroak... **

.Teknologia berrien erabileran sakontzea. **

Hizkuntzaren gaineko gogoeta. **

.Hiztegia zabaldu eta egoki erabiltzea. **

.Gramatika eta ortografia zuzenak. **

.Hitz motak: **

-Hitz mota ezberdinak testuetan identifikatzea. **

-Lokailu nagusiak ezagutu eta erabiltzea (hitzak edo esapideak). **

.Esaldia: **

-Predikatuaren egitura. **

-Esaldi aktiboa eta pasiboa. **

-Perpaus konposatuak, erlazio modu ezberdinak: elkarren menpeko ** perpausak, justaposizioa, perpaus koordinatuak, menpeko perpausak. **

(Eraldaketa sintaktikoko jarduerak eginez, ulermena eta ** adierazpena hobetzeko) **

Literatur testua. **

.Produktu estetiko gisa hartua. **

-Irakurtzen gozatzea. **

-Adierazpen sortzailea. **

-Irakurtzeko ohitura. Testu osoak irakurtzea. **

.Hizkuntz produktu gisa: **

-Egiturazko eta formazko elementuak. **

-Adierazpen baliabide nagusiak ezagutzea. **

-Norberaren balorazioa. **

.Gizartearen eta kulturaren produktu gisa hartuta: **

-Literaturaren garai nagusiak. **

-Autore eta obra aipagarrienak **

Ebaluazio irizpideak **

1.-Gai zehatz eta ezagun bat ahoz azaltzea edo hari buruz ** eztabaidatzea, parte-hartzaileen argudio eta ikuspuntu nagusiak ** islatuz. **

2.-Gai baten garapena ahoz azaltzea, modu antolatu eta arinean, ** aldez aurretik prestaturik planari edo gidoiari jarraituz, ** hurrenkera logikoari jarraituz informazioak eta argudioak aurkezteko ** orduan, lengoaia edukiari eta komunikazio egoerari egokituz eta ** entzulearen arreta mantenduz. **

3.-Ahoz edo idatziz laburtzea testu idatzien (batez ere, ** argumentaziozko testuak, ohiko komunikabideetatik hartutakoak) ** zentzu orokorra; haren helburua adieraztea; ideia nagusiak eta ** bigarren mailakoak, gertatutakoak eta iritziak, esplizitua eta ** inplizitua bereiztea; norberaren iritzia ematea. **

4.- Jarduera jakin bat egiteko lanerako plangintza egin eta hura ** gauzatzea, bakarka nahiz lantaldean, era askotako informazio ** iturriak kontsultatuz; informazio nagusia, ikuspegiak eta norberaren ** iritzia jasoko dituen sintesi testu bat egitea. **

5.-Idatzizko testuak egitea (narrazio, deskribapen, azalpen eta ** arrazoitze testuak), eta haiek egokitzea aldez aurretik finkatutako ** komunikazio egoera batera, horietako bakoitzaren antolamendu-egitura ** erabiliz eta zuzentasunaren irizpideak errespetatuz. **

6.-Literatur lan bat (goitik behera irakurri ondoren; heldu baten ** intereseko bat hautatuko da) zein generotakoa den zehaztea, ** oinarrizko egitura-elementuak ezagutzea (argumentua, gaia, ** pertsonaiak, lekua, denbora), baliabide estilistikoren bat ** seinalatzea (metaforak, konparazioak) eta norberaren iritzia ematea ** gustukoen izandako alderdiei eta gutxien gustatutako gauzei buruz. **

7.-Espainiako literaturaren historiako mugimendu, autore eta lan ** aipagarrienak denboran kokatzea. **

8.-Espainiako hizkuntza aberastasuna ezagutzea, eta aniztasuna ** nortasun eta aberastasun kulturalaren agerpen gisa baloratzea. **

9.-Hitzezko lengoaia eta hitzezkoak ez diren lengoaiak (ikurren, ** keinuen, musikaren bidezkoak) dauzkaten mezuak sortzea, komunikazio ** egoeraren ezaugarri nagusiei begiratuta. Kode ezberdinetako ** adierazpen prozedurak erabiltzea. **

10.- Era askotako ahozko eta idatzizko testuetan gizarte, arraza, ** sexua edo bestelako arrazoiak direla-eta bazterkeria moduren bat ** adierazten duten irudiak eta adierazpenak aurkitzea, haiek ez ** erabiltzeko alternatibak aztertzea, eta alternatiba horiek erabiltzea norberaren produkzioetan.

KOMUNIKAZIOAREN EREMUA

(Atzerriko hizkuntzak)

Lehen Zikloa

Edukiak

.Ahozko komunikazio egoerak atzerriko hizkuntzan, norberaren ingurunetik abiatuta. Eguneroko bizitzako ohiko eginkizunak:

-Nork bere burua aurkeztea eta besteak aurkeztea.

-Norbaiti edo zerbaiti buruz galdetzea.

-Adinaz galdetzea.

-Pertsonak eta gauzak ezagutu eta deskribatzea.

-Gauzak nolakoak eta norenak diren galdetzea.

Gai arruntei buruzko hiztegia: propietate fisikoak, giza gorputzaren atalak, ahaidegoa, lanbideak, helbidea, nazionalitatea, zenbaki kardinalak eta ordinalak, jantziak, etxeko gauzak, kalea eta eraikin publikoak, garraiobideak (hiztegi aktibo eta pasiboa), koloreari, tamainari, eguraldiari aplikatzen zaizkion adjetiboak, lekuaren eta denboraren adierazle nagusiak.

.Gizarte elkarreraginari buruzko errutinak eta formulak:

-Agurrak.

-Galdetzeko eta baiezkoan eta ezezkoan erantzuteko formulak.

-Lekuari eta denborari buruzko informazioa eskatzeko formulak.

-Baiezko eta ezezko esaldiak.

-Adeitasun formulak.

-Nazionalitatea eta helbidea nola adierazi.

-Ordua, egunaren unea, asteko eguna eta hilabeteko eguna nola adierazi.

-Data osoa nola adierazi.

-Adina nola adierazi.

-Jarraibideak eta debekuak adierazteko formulak.

.Hizkuntzaren oinarrizko elementuak:

-Ahoskatzeko arauak.

-Galdera-erantzuna mekanismoak.

-Tokia adierazteko preposizioak nola erabili.

-Erabilitako aditzen orainaldia, agintera, lehenaldi sinplea eta etorkizunera.

Ebaluazio irizpideak

1.-Irakasleak eta ikaskideek, edo hizkuntzaren jatorrizko hiztunek, esandako ahozko mezuetatik ideia nagusia eta informazio zehatza ateratzea, familiari buruzko gaiei edo helduen intereseko bestelako gaiei buruzko komunikazio egoeretan.

2.-Tresna mekanikoen bidez emandako edo komunikabideetako ezagutza espezializaturik eskatzen ez duten ahozko testuetako ideia nagusiak ateratzea.

3.-Egoera ezagunei buruzko orainaldi, iraganera eta etorkizunera erabiltzen diren elkarrizketa laburretan parte hartzea, egitura erraz koordinatuak eta gizarte harremanetan ohikoenak diren adierazpideak erabiliz.

4.-Heldu batentzat interesa duten gaiei buruzko jatorrizko testu erraz eta mugatuen informazio orokorra, eta batzutan, berariazkoa identifikatzea.

5.-Norberaren intereseko modu askotako testu errazak bakarka irakurtzea, hiztegia modu eraginkorrean erabiliz eta ulertutakoa lan baten bidez erakutsiz.

6.-Mezu labur eta errazak idaztea, egitura ezagunak erabiliz komunikazio egoera ezberdinetan; betiere, idatzizko komunikazioaren oinarrizko arauak beteko dira, eta irakurlearentzat ulergarri gertatuko diren testuak sortuko dira, zenbait akats morfosintaktiko gorabehera.

7.-Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi soziokulturalak adierazi eta norberaren kulturako alderdiekin alderatzea.

Bigarren Zikloa

Edukiak

.Norberaren ingurunea abiapuntu hartuta, atzerriko hizkuntza batean ahoz komunikatzeko egoerak. Eguneroko bizitzako ohiko eginkizunak:

-Eguna eta ordua galdetzea.

-Toki batez edo helbide batez galdetzea.

-Jarraibide positibo eta negatiboak ematea.

-Denbora kronologikoaz eta eguraldiaz galdetzea.

-Nork bere burua eta gauzak lekuan eta denboran kokatzea.

-Erosketak egitea.

-Zerbait eskatzea jatetxe edo kafetegi batean.

-Desioak eta gustuak adieraztea.

-Egoera fisikoak adieraztea.

-Sentimenduak, emozioak eta sentsazioak adieraztea.

-Norberaren iritzia azaltzea eta justifikatzea.

-Kopuruaz eta prezioaz galdetzea.

-Adostasuna edo kexua adieraztea eta galdutako gauzak erreklamatzea.

-Errealitate ezberdinak deskribatu eta alderatzea.

-Ohiko gaiei buruzko hiztegia: dendak eta merkataritza establezimenduak, era askotako salgaiak, elikagaiak, jatekoak eta edariak (hiztegi aktiboa eta pasiboa), lan mundua, ekologia eta ingurugiroa, teknologia berriak, bizi kalitatea, bidaiak; gauzen propietate fisikoak eta pertsonen osasuna deskribatzeko adjektibo kalifikatiboak.

.Gizarte elkarreraginezko oinarrizko errutinak eta formulak:

-Galdetzeko eta erantzuteko formulak.

-Informazio bat edo leku edo denborazko jarraibide bat eskatzeko formulak.

-Data osoa adierazten jakitea.

-Min fisikoak eta animo egoerak adierazteko formulak.

.Hizkuntzaren oinarrizko elementuak:

-Ahoskatzeko arauak (jarraipena).

-Galdera-erantzuna elkarreraginerako tresnak.

-Erabilitako aditzen orainaldia, agintera eta etorkizun hurbileko era.

-Hitzaldiaren alderdiak: hitzaldiari kohesioa eta koherentzia ematen dioten elementuak.

.Ikasten ari den atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrietako kulturaren eta gizartearen zenbait alderdi, helduen interes eta motibazioetatik hurbil daudenak.

.Ikasitako atzerriko hizkuntzan toki mailan duen presentzia: turismoa, komunikabideak; artea, kultura, kirol ekitaldiak eta abar.

Ebaluazio irizpideak

1.-Komunikazio egoera batean, helduen bizitzari buruz igorritako ahozko mezuen (lan harremanak, famili harremanak, aisia eta abar) funtsezko ideiak eta asmoak ulertzea.

2.- Tresna mekanikoen bidez eman eta ezagutza espezializaturik eskatzen ez duten ahozko testuetako ideia nagusia eta xehetasun garrantzitsuenak ateratzea.

3.-Elkarrizketa laburretan parte hartzea, komunikazioa hasteko, mantentzeko eta aurrerarazteko estrategia egokiak erabiliz, hizketa ulergarria eginez eta egoerari eta komunikazioaren asmoari egokituz.

4.-Era askotako eta helduen intereseko gaiei buruzko jatorrizko testu idatzi erraz eta mugatuen informazio orokorra eta berariazkoa ateratzea.

5.-Era autonomoan irakurtzea, hiztegia zuzen erabiliz. Era askotako (deskribapen, narrazio, arrazoitze eta azalpen testuak) testu errazak -norberaren interesekin loturikoak- irakurtzen eta ulertzen direla erakustea, lan baten bitartez.

6.-Testu errazak idaztea, egitura ezagunak abiapuntu, komunikazio egoera ezberdinei begiratuz eta idatzizko komunikazioaren konbentzioak errespetatuz, irakurlearentzat erraz ulertzeko modukoak izan daitezen.

7.-Ikasten ari den atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrietako ezaugarri soziokulturalak ezagutzea, mezuak hobeki ulertzeko eta alderatzeko, Nafarroako kulturaren bereizgarriak ulertu eta balioesteko bitarteko gisa.

MATEMATIKAREN EREMUA

Lehen Zikloa

Edukiak

Zenbakiak eta eragiketak

.Zenbaki naturalak eta zenbaki osoak:

-Zenbakiak alderatu eta ordenatzea.

-Zuzen batean irudikatzea.

-Lau eragiketak egitea (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa), algoritmo tradizionalak (zenbaki soilak) erabiliz edo kalkulagailua erabiliz.

-Oinarri eta berretzaile naturala duten berredurak.

-Erro karratuari buruzko sarrera. Tanteo bidezko kalkulua eta kalkulagailuaren bidezkoa.

.Zenbaki hamartarrak eta zatikiarrak.

-Ehunenetara hurbiltzea. Lau eragiketak egitea zenbaki soilak erabiliz.

-Zatikien erabilera nagusiak: zenbatekoa adierazi, eragile numerikoa, magnitudeak alderatu.

-Zenbakiak alderatu eta ordenatzea.

-Zatikiak irudikatzea.

-Zatikiaren eta zenbaki hamartarraren arteko erlazioa, eta zatikiaren eta ehunekoaren artekoa.

-Eragiketa errazak zatikiekin (batuketa, kenketa, biderkadura eta zatidura).

.Zenbatekoen estimazioa eta buruko kalkulua.

.Zatigarritasuna:

-Multiploa, zatitzailea.

-Zenbaki lehenak eta konposatuak.

-Faktore-deskonposaketa.

.Proportzionaltasun erlazioa:

-Proportzionaltasun erlazioak eguneroko egoeretan ezagutzea.

-Proportzionaltasunaren kalkulu ohikoenak (hiruko erregela, ehunekoa, banaketa).

.Algebraren lengoaiari buruzko sarrera:

-Berdintasuna, ekuazioa, ezezaguna, ebazpena.

-Eragiketa eta buruketa errazak hitzezko adierazpideekin irudikatzea.

-Ekuazio errazak tanteoa erabiliz ebaztea.

.Ikasleentzako hurbilekoak diren testuinguruetako buruketa aritmetikoak ebaztea.

Neurriak eta magnitudeak

.Sistema Metriko Hamartarra: longitude, area, bolumen, edukiera eta pisu neurriak.

-Multiploak eta azpimultiploak.

-Eraldaketak.

.Denbora neurriak: urtea, hilabetea, eguna, ordua, minutua eta segundoa.

-Eraldaketak.

.Angeluak neurtzea: sistema hirurogeitarra.

Espazioa irudikatu, antolatu eta zenbatzea.

.Espazioa deskribatzeko oinarrizko elementuak (puntuak, zuzenak, planoak) eta erlazio nagusiak (paralelotasuna, elkarzutasuna, erasoa).

.Forma lauak: elementu ezaugarriak, erlazioak, sailkapena eta irudikapena.

-Poligono erregularrak, hiruangeluak eta lau aldekoak.

-Zirkunferentzia eta zirkulua.

.Zeharkako neurriak: irudi lau ohikoenen perimetroa eta area.

.Pitagorasen teorema eta hura aplikatzea hiruangeluak ebazteko.

.Eskala. Plano eta mapetan interpretatzea eta kalkuluak egitea.

Informazioaren tratamendua eta halabeharra

.Datuak lortu, sailkatu eta tauletan antolatzea.

.Komunikabideetan gehien erabiltzen diren estatistika grafikoak egin eta interpretatzea.

Ebaluazio irizpideak

1.-Zenbakiak (naturalak, hamartarrak eta zatikiar errazak) eta informazioa elkartrukatzeko ehunekoak erabiltzea, eta eguneroko bizitzako arazoei eta egoerei konponbidea ematea.

2.-Lau eragiketak erabili behar diren buruketak ebaztea, kalkulu modu egokiena hautatzea eta emaitza testuingururako egokia den baloratzea.

3.-Forma lauen ezaugarri geometrikoak identifikatzea, haiek behar den terminologiaz deskribatu eta sailkatu ahal izateko.

4.-Azaleren, espazioen eta objektuen neurrien estimazioa egitea; neurriak kalkulatzea forma errazetan, eta emaitzak neurri-unitate egokietan adieraztea.

5.-Espazio eta objektuen irudikapen lauak interpretatzea; irudikapen horietatik abiatuta, informazioa lortzea distantziaz, norabideaz eta abarrez.

6.-Proportzionaltasuna numerikoa eta geometrikoa erabiltzea zenbatekoak lortzeko, eta irudiak eskalan irudikatzea.

7.-Taulak eta grafika errazak erabiltzea hurbileko fenomeno eta egoerei buruzko informazioa lortu eta komunikatzeko.

8.-Buruketak ebazteko egoeretan -ikasleak esperientzia daukan gai bati buruz planteatutakoak- zenbait estrategia erraz erabiltzea; hala nola, irudikapen modua aldatzea, taulak egitea, adibideak bilatzea eta kasu partikularrak edo akats sistematikoko saioen metodoak.

Bigarren Zikloa

Edukiak

Zenbakiak eta eragiketak

.Zenbaki osoak:

-Lau eragiketak erabiltzea zenbaki handiekin.

-Oinarri osoa eta berretzaile naturala duten berredurak.

-Erro karratuak kalkulatzea algoritmo tradizionalaren bitartez eta kalkulagailua erabiliz.

-Eragiketen hierarkia. Parentesien erabilera. Ariketa errazak.

.Zenbaki hamartarrak eta zatikiarrak:

-Milarenera hurbiltzea. Lau eragiketak egitea zenbaki handiekin.

-Eragiketak egitea zatikiekin (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa).

.Zenbatekoen estimazioak egitea eta buruko kalkulua, zehaztasun handiagoarekin.

.Zatigarritasuna:

-Zenbaki baten multiploak eta zatitzaileak.

-Zenbaki erraz batzuen z.k.h. eta m.k.t. kalkulatzea, intuizioz eta deskonposaketa faktoriala eginez.

.Adierazpide algebraikoak:

-Adierazpide algebraikoak erabiliz eragiketak, erlazioak edo buruketak adieraztea.

-Balio numerikoa.

-Lehen mailako ekuazioak eta sistemak ebaztea, eraldaketak erabiliz.

.Buruketak ebaztea.

Neurriak eta magnitudeak

.Sistema metriko hamartarra menperatzea.

.Sistema hirurogeitarrean oinarrituriko neurri-unitateekin eragitea: angeluak eta denbora (orduak, minutuak, segundoak).

Espazioa irudikatu, antolatu eta zenbatzea.

.Forma lauak eta espazialak: inskripzio, deskonposaketa eta ebaketa.

.Poliedroak eta gorputz biribilak: haiek aztertu, sailkatu eta eraiki edo irudikatzea.

.Irudik lau konplexuagoen (sinpleagoak diren beste batzutan deskonposa daitezkeenak) perimetroa eta area.

.Prisma zuzenaren, piramidearen, zilindroaren, konoaren eta esferaren areak eta bolumenak.

.Pitagorasen teorema aplikatzea irudi lau eta poliedroak ebazteko orduan.

.Planoko koordenatu cartesiarrak: puntuak irudikatzea haietan.

.Antzeko irudiak. Objektuak eta azalerak eskalan irudikatzea.

Informazioaren tratamendua eta halabeharra

.Taula numerikoak egitea datu edo adierazpide funtzional sinpleak erabiliz.

.Fenomeno kausal eta estatistikoei buruzko grafikoak egin eta interpretatzea.

.Hurbilketa esperimentala egitea halabeharraren legeetara.

Ebaluazio irizpideak

1.-Zenbakiak (osoak, hamartarrak eta zatikiarrak), lau eragiketak, berredurak eta erro karratuak erabiltzea, ohiko notazioa erabiliz, idatzizko kalkuluan eta buruketak ebazterakoan.

2.-Zenbakien gutxiegizko eta gehiegizko hurbilketak behar bezala erabiltzea -akatsa mugatuz-, buruketak ebazteko orduan, hasi datuak biltzetik eta ebatzi bitarte.

3.-Lehen graduko ekuazioak edo bi ezezagun dituzten ekuazio linealen sistemak planteatu eta ebaztea eskatzen duten eguneroko arazoak konpontzea.

4.-Gorputz eta irudi lauen ezaugarri geometrikoak identifikatzea, haiek behar den terminologiaz deskribatu eta sailkatu ahal izateko. Haiek sailkatzea eta deskonposatzea osagai dituzten oinarrizko irudietan, haien arteko erlazioak eginez.

5.-Irudi lauen azaleraren estimazioa egitea, eta hura kalkulatzea irudi sinpleak direnean edo erraz deskonposatu daitezkeenean, eta emaitza neurri egokienaren unitatean adieraztea.

6.-Gorputz eta espazioen azaleraren eta bolumenaren estimazioa egitea, formen eta tamainaren erregulartasunaren araberako zehaztasunaz, eta haien kalkulua egitea prismak, piramideak, zilindroak eta konoak baldin badira.

7.-Espazioen eta objektuen irudikapen lauak erabiltzea (eskemak, planoak, mapak eta abar), haien ezaugarri geometrikoei (neurriak, kokapenak, orientazioak eta abar) buruzko informazioa jakinarazteko eta lortzeko. Eskalak erabili beharko dira horretarako, beharrezkoa denean.

8.-Taula moduan, grafika batez edo adierazpide algebraiko batez emandako erlazio funtzional errazak interpretatzea, eta haietatik baloreak lortzea.

9.-Informazio estatistikoak aurkeztu eta interpretatzea, kontuan hartuz laginak adierazgarriak diren eta taulak eta irudikapen grafikoak egokiak diren.

10.-Buruketak ebazteko egoeretan, honelako estrategiak erabiltzea: abiatzeko informazioa berrantolatzea, kontradibideak bilatzea, edo generalizazioak egitea.

NATUR INGURUNEAREN EREMUA

Lehen Zikloa

Edukiak

Ingurune fisikoa: materia eta energia.

.Materiaren kontzeptua: haren propietateak eta erabilera.

.Materiaren egoerak: egoera solidoa, egoera likidoa, gas-egoera.

.Uraren eta airearen propietateak eta garrantzia.

.Energia iturriak. Energia alternatiboak.

Ekosistemak.

.Lurraren geruzak: atmosfera, hidrosfera, litosfera.

.Bizidunen aniztasuna:

-Sailkapena. Sailkapen eredu nagusiak.

-Zelula: bizidunen unitatea.

-Bizi-funtzioak.

.Ekosistemak:

-Osagaiak eta elkarreraginak. Erlazio trofikoak.

-Nafarroan maiz aurki daitezkeen ur- eta lur-eskosistema batzuk.

-Ingurugiroa zaintzea eta hartaz gozatzea.

Pertsonak eta osasuna

.Osasuna, gaixotasuna eta bizi-kalitatea. Bizitzeko ohitura osasungarriak.

.Bizi-funtzioak: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

.Elikatzeko eta kontsumitzeko ohiturak.

.Koordinazio eta kontrol sistemak:

-Nerbio sistema. Sentimenen organoak.

-Glandula endokrino eta hormona nagusiak.

.Drogamenpekotasunak (drogak, tabakoa eta alkohola) eta adimen osasuna.

.Sexualitatea eta ugalketa.

-Aparatu genitalaren fisiologia.

-Biziaren zikloa: bizitzan zehar izaten diren aldaketak.

-Jaiotza-kontroleko teknikak eta ugalketa lagundukoak.

-Sexuaren bidez transmititzen diren gaixotasunak.

Ebaluazio irizpideak

1.-Ingurune naturalari buruzko garrantzizko informazioaren inguruko plangintza bat egin eta informazio hori lortzea, era askotako iturriak erabiliz (idatzizko dokumentuak, objektuak, irudiak, grafikoak, behaketa zuzena...), datuak eta iritziak bereiziz, ikerketa modu sinpleak jarraituz eta azterlanaren emaitzak modu ulergarrian jakitera emanez.

2.-Aireak eta urak bizidunentzat eta ingurune naturalaren zenbait aldaketetan duten garrantzia azaltzea, haien osaketa eta ezaugarriak abiapuntu harturik.

3.-Animali eta landare ugariren adibidea emanda, haien sailkapen-eredu nagusiak identifikatzea, haien ezaugarri adierazgarrienak klabe batzuen laguntzarekin behatuz; zenbait egituren presentzia eta ingurunean nola egokitzen diren elkarrekin lotu beharko dira.

4.-Ekosistema baten ezaugarriak ezagutzea, haren osagai abiotiko eta biotikoak eta haien elkarreragin batzuk identifikatuz. Naturan, inguru fisikoaren eta bizidunen aldaketa islatzen duten adierazleak ezagutzea.

5.-Gizakiaren jarduerek Nafarroako ingurugiroan sortu dituzten arrisku eta arazo larrienak (hiri eta industri hondakinen ustiaketa gehiegizkoa, herrilanak...) aztertzea, eta haiek dituzten arriskuak ebaluatzea.

6.-Osasuna guztion onura dela ezagutzea eta komunitate baten osasun-egoeraren ezagutza aplikatzea bizi-kalitate handiagoa izatea bideratzen duten faktoreak ulertu eta hobetzeko.

7.-Elikatzeko ohitura eta higiene ohitura osasungarriak, kontsumismoko praktika desegokiez bestelakoak, justifikatzea.

8.-Estimulu batzuen aurrean, nerbio-sistemak daukan koordinazio eta oreka eginkizuna azaltzea. Nerbio-sistemaren funtzionamendua aldarazten duten eta osasunean ondorioak dituzten gizarte faktore batzuk adieraztea, eta, horren ondorioz, bizimodu osasungarria edukitzeko garrantzia baloratzea.

9.-Pertsonen sexualitatearen eta ugalketaren arteko bereizkuntza egitea, eta ugalketa-aparatuen funtzionamenduari buruzko ezagutza aplikatzea jaiotze-tasa kontrolatzeko era batzuen funtsa eta higiene eta osasun neurriak hartzeko beharra ulertzeko.

Bigarren Zikloa

Edukiak

Ingurune fisikoa: materia eta energia

.Sistema materialak: nahasteak eta substantzia garbiak.

.Agregazio-egoerak.

.Eguneroko bizitzarako interesa duten materialak.

.Materiaren egitura:

-Elementu kimikoak eta konposatuak. Teoria atomikoa.

-Materiaren izaera elektrikoa.

-Elementu eta konposatu arruntenak eta ezagunenak.

-Eraldaketa fisikoak eta eraldaketa kimikoak.

.Indarra eta mugimendua:

-Indarren eraginak. Pisua. Presioa.

-Mugimendu motak. Magnitudeak.

-Marruskadura.

.Energia eta haren aplikazio teknikoak:

-Energia motak. Eraldaketak.

-Makina sinpleak: palanka eta polea.

-Lana eta potentzia.

-Energia mekanikoa: energia zinetikoa eta energia potentziala (intuizioz ulertzea eta kasu praktikoetan aplikatzea).

-Bero-energia: dilatazioa, egoera-aldaketak. Kaloria.

-Energia elektrikoa: korronte elektrikoa (zuzena eta alternoa). Magnitudeak. Zirkuitu elektriko errazak. Ohm-en legearen aplikazio praktikoa. Eguneroko aparatu elektrikoak.

-Argia eta soinua. Islapena, errefrakzioa. Horiekin loturik, egunero erabiltzen ditugun aparatuak.

Ekosistemak

.Eguzki-sistema:

-Planetak

-Lurra eta Ilargia. Mugimenduak eta haiekin loturiko fenomeno naturalak.

.Ekosistemak:

-Aldaketa naturalak.

-Gizakiak eragindako aldakuntzak.

-Ingurugiroa zaindu eta hartaz gozatzea.

Ebaluazio irizpideak

1.- Ingurune naturalari buruzko garrantzizko informazioaren inguruko plangintza bat egin eta informazio hori lortzea, era askotako iturriak erabiliz (idatzizko dokumentuak, objektuak, irudiak, grafikoak, behaketa zuzena...), datuak eta iritziak bereiziz, ikerketa modu sinpleak jarraituz eta azterlanaren emaitzak modu ulergarrian jakitera emanez.

2.-Egunero erabili ohi den konposatu bat nahastea edo substantzia garbia den adieraztea, haren aplikazio nagusiak aipatzea eta materiaren osaketa unibertsalari buruzko ezagutza aplikatzea, besteak beste ondoko arloetan: elementu kimikoak substantzia inerteetan eta bizidunetan nola egoten diren azaltzea, eta elementu eta konposatuen arteko bereizkuntza egitea.

3.-Teoria atomikoaren eredu batzuk erabiltzea ondokoak azaltzeko: materiaren jokaera elektrikoa, masa erreakzio kimiko guztietan nola kontserbatzen den eta substantzia batzuetatik nola beste batzuk sortzen diren.

4.-Energiaren ezaugarrien ezagutza fenomeno naturalak eta egunerokoak azaltzeko erabiltzea; energiaren kontserbazio-printzipioa aplikatzea zenbait eraldaketei buruzko analisiari; energia-iturri ezberdinak erabiltzearen kostuak eta onurak ebaluatzea.

5.-Bizitako eta proposatutako esperientzietatik abiatuta, zenbait mugimenduren espazioa-denborari buruzko datuak biltzea, eta datu horiek taula eta grafikoetan antolatzea. Haietatik behar diren ondorio kualitatiboak ateratzea. Mugimendu uniformearen ekuazioak eta, kasu errazetan, azelerazioa kalkulatzea.

6.-Indarren ezagutza aplikatzea indar horiek esku hartzen duten eguneroko bizitzako egoera errazak eta Naturaren aprobetxamendua hobetuko duten zenbait aplikazio praktiko interpretatzeko garaian.

7.-Arazo erraz bati erantzuna emanen dioten zirkuitu elektrikoak diseinatu eta muntatzea; betiere, zirkuitu horiek ikurrekin irudikatu beharko dira, eta segurtasun arauak bete.

8.-Egunero erabiltzen ditugun aparatu elektrodomestikoetan, energiaren kontsumoa eta energian egiten duten eraldaketa identifikatzea.

9.-Funtzionamendu oinarri gisa uhinak dituzten eguneroko bizimoduko aparatu eta tresnak identifikatu eta haien funtzionamendua deskribatzea.

10.-Lurraren eta Ilargiaren mugimenduarekin loturiko naturaren fenomeno batzuk behatzea, eta haiek interpretatzea eguzki-sistemaren maketa eta informazioen laguntzarekin.

11.-Adierazle edo datu bibliografikoak erabiliz, kutsadura, desertizazioa, ozonoaren murriztea, baliabideen agortzea eta espezien desagertzea bezalako fenomenoak gertatzen diren zehaztea, eta Natura modu arrazoizkoago batez erabil dadin sustatzeko alternatibak adierazi eta justifikatzea.

GIZARTE INGURUNEAREN EREMUA

Lehen Zikloa

Edukiak

Ingurune geografikoa.

.Planoak eta mapak:

-Irakurtzea eta interpretatzea.

-Krokisak eta plano errazak egitea.

.Erliebearen, klimaren, uraren eta landarediaren arteko erlazioak ezagutzea.

.Paisaje naturalen aniztasuna. Nafarroako eta Espainiako ingurune natural nagusiak.

.Gizakiaren eragina paisajean.

Populazioa: berdintasuna eta aniztasuna.

.Fenomeno demografikoei buruzko mapak, taulak, grafikoak eta diagramak interpretatzea.

.Nafarroako eta Espainiako populazioaren banaketa ezberdinean eragina duten faktore fisikoak eta giza faktoreak.

.Arazo demografiko nagusiak.

.Populazioaren hazkundearen eta baliabideen banaketa ezberdinaren artean dagoen desoreka.

Elkarbizitza eta parte hartzea

.Espainiako Estatuko antolamendu politikoa eta lurralde antolamendua:

-Estatuko erakunde nagusiak. Konstituzioa.

-Autonomi erkidegoak.

-Nafarroako Foru Komunitateko erakundeak.

.Herritarrek parte hartzeko bideak.

Iragana eta haren aztarnak

.Denbora historikoa: zibilizazio eta gizarte historiko nagusiak denboran kokatzea.

.Aldaketetan eragiten duten faktoreak: Gizateriaren aurkikuntza nagusiak.

.Industriaren aurreko gizarteetara hurbiltzea (historiaurrea, antzinaro klasikoa, erdi aroa, aro modernoa), parte-hartzaileengandik hurbilago dauden alderdiak (bizimoduak, erakundeak, kultura...) aztertuz.

.Nafarroako eta Espainiako kultur ondarea.

Ebaluazio irizpideak

1.-Ingurune geografiko eta sozialari buruzko garrantzizko informazioa lortzea, irakasleak eskainitako iturriak erabiliz (idatzizko dokumentuak, artelanak, grafikoak, mapak...), datuak eta iritziak bereiziz. Azterlanaren emaitzak modu ulergarrian jakitera manez.

2.-Nafarroako eta Espainiako lurraldeetako natur ingurune nagusiak osatzen dituzten ezaugarri fisiko aipagarrienak (klima, erliebea, landaredia eta urak) identifikatu eta kokatzea, eta gizakiaren ingurune horietan garatu duen jardueraren (nekazaritza-ustiaketa, turismoaren garapena, komunikabideak jartzea...) ondoriozko paisaje geografiko aipagarrienen adibideak aztertzea.

3.-Populazioaren eta baliabideen banaketa ezberdinari buruzko arazoak aztertzeko txosten errazak egitea eta debateetan parte hartzea.

4.-Espainiako autonomi erkidegoak, Europako estatuak eta munduko herrialde eta eremu geoekonomiko eta kultural nagusiak ezagutu eta kokatzea, eta lurralde horien artean gertatzen diren desoreka eta desberdintasunen adibide aipagarrienak ematea.

5.-Egitate edo jarduketa publikoak eta eguneroko jarrera edo jokamoldeak juzkatu eta eztabaidatzea, Espainiako Konstituzioan bilduriko printzipio eta erakunde demokratikoen ezagutza abiapuntu hartuta.

6.-Garai historikoetan zehar gizakiaren bizitzaren zenbait alderdi garrantzitsuk (eguneroko bizitzaren ezaugarriak, bizi baldintza materialak, antolaketa politikoa, ohitura eta sinesmenak) jasan duten bilakaera antolatu eta grafikoki irudikatzea, eta bilakaera horren aldaketa une garrantzitsuenak aipatzea.

7.-Aro garaikidearen aurreko zibilizazio eta gizarte garrantzitsuenak ezagutu eta kronologikoki eta geografikoki kokatzea; haiek gure ondare historikoaren aniztasunerako eta aberastasunerako egin dituzten ekarpen adierazgarrienak seinalatzea.

8.-Nafarroako eta Espainiako genero bereko (arkitektura, eskultura, pintura) artelanak -gizarte eta historiako aro garrantzitsuenetako adierazgarriak- kronologikoki kokatu eta alderatzea; haien antzekotasunak eta ezberdintasunak aipatzea.

9.-Elkarrizketa erabiltzea gatazkak gainditzeko, eta eguneroko jokamoldean eta hizkuntzaren erabileran beste pertsonekiko eta taldeekiko errespetuzko eta balioespen jarrera izatea, edozein direla ere haien adina, sexuak, arraza, hizkuntza, jatorri soziala, kultura, sinesmena eta iritziak.

Bigarren Zikloa

Edukiak

Ekonomia eta lana

.Nafarroako eta Espainiako baliabide ekonomikoak:

-Naturaren baliabide nagusiak (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, lehengaiak eta energiak).

-Industriaren sektore nagusiak.

-Hirugarren sektoreko jarduera nagusiak. Garraioak eta komunikazioak.

.Iparraldeko eta Hegoaldeko herrien elkarren menpekotasun eta ezberdintasun ekonomikoa.

.Lan mundua:

-Langileen eskubideak eta betebeharrak.

-Laneko segurtasuna eta higienea.

.Lana bilatzeko estrategiak.

Elkarbizitza eta parte hartzea

.Giza eskubideak.

.Europako Batasuna: herrialdeak eta erakunde garrantzitsuenak.

.Gaurko munduko tentsioak eta gatazkak (une bakoitzean gizartean gehien eragiten dutenak aztertuko dira).

Iragana eta haren aztarnak

.Azterlan edo ikerlan txikiak egitea informazio iturri ez handiegia erabili gabe.

.XIX eta XX. mendeetako aldaketa era eraldakuntza nagusiak:

-Frantziako Iraultza.

-Iraultza Industriala.

-Kolonietako prozesua.

-Bi mundu gerrak.

-Aurrerapen zientifikoa eta teknologikoa.

.Espainian eta Nafarroan, aro garaikidean izandako eraldaketa eta gatazka nagusiak.

. Artea eta kultura gaurko munduan.

. Nafarroako eta Espainiako kultur ondarea.

Ebaluazio irizpideak

1.-Aldez aurretik aztertu ez den gai bati buruzko ikerlan edo azterlan labur bat egitea, iturri kopuru mugatu bat erabiliz, eta horren emaitzak modu ulergarrian jakinaraztea besteei.

2.-Nafarroako eta Espainiako natur baliabide garrantzitsuenak kokatzea, eta egun nekazaritza ustiatzeko dauden sistema nagusiak bereiztea, haien adibide adierazgarriak identifikatuz.

3.-Nafarroako eta Espainiako industriagune eta lehengaien eta energia iturrien produkziorako zentro nagusiak kokatu eta bereiztea.

4.-Nafarroako eta Espainiako hiri eskualde nagusiak eta komunikazio ardatz handienak kokatu eta esparru fisikoarekin eta haiek garapen ekonomikoarekin erlazionatzea.

5.-Eragile eta erakunde ekonomiko nagusiak identifikatzea, bai eta haiek nazioarteko ekonomia gero eta independienteagoan duten eginkizunak ere, eta ezagutza hori gaurko gizartearen arazo eta errealitate ekonomiko batzuk (langabezia, inflazioa, kontsumoa, herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko elkartruke desorekatua...) aztertzen eta balioesten aplikatzea.

6.-Gure gizartean lanaren banaketa tekniko eta sozial handia ote dagoen ezagutu, aztertu eta balioestea, eta ezagutza hori aplikatzea gaurkotasun handiko arazo eta gatazka sozio-ekonomikoak aztertu eta baloratzeko orduan.

7.-Espainiak Europako Batasunean duen eginkizuna aztertzea, eta haren oinarrizko erakundeak zein diren identifikatzea, gaurkotasun handiko zenbait gertakari ulertu ahal izateko.

8.-Aro garaikidean gertatu diren eraldaketa handiak (iraultza liberal burgesa eta industriala, garapen zientifikoa eta teknologikoa, arte mugimenduak) eta munduko gatazkak bereizi eta kronologikoki eta geografikoki kokatzea, eta ezagutza hori aplikatzea gaurkotasun handiko nazioarteko arazo aipagarrienetako batzuk ulertzeko.

9.-XIX eta XX. mendeetako Espainiako gizartean izaniko eraldakuntza nagusiak (demografikoak, ekonomikoak, sozialak, politikoak eta ideologikoak) kronologikoki kokatzea, eta haien elkarrekiko eragin batzuk aipatzea.

10.-Gaurko munduko arazoei buruzko txostenak egitea eta haiei buruzko debateetan parte hartzea, komunikabideen bitartez lorturiko informazioa zehaztasunez erabiliz eta tolerantzi eta elkartasun jarrerak agertuz norberaren iritziak ematerakoan.

Elkarrizketa erabiltzea gatazkak gainditzeko, eta eguneroko jokamoldean eta hizkuntzaren erabileran beste pertsonekiko eta taldeekiko errespetuzko eta balioespen jarrera izatea, edozein direla ere haien adina, sexuak, arraza, hizkuntza, jatorri soziala, kultura, sinesmena eta iritziak.

V. ERANSKINA

A.-III. mailako ordutegi orokorra, esperientzia-eremuka

ESPERIENTZIA-EREMUAK ORDUTEGI OROK. (orduak)

Komunikazioa 320

Matematika 192

Natur Ingurunea 128

Gizarte Ingurunea 128

Hautazkoak 128

Tutoretza 64

Guztira 960

B.-III. mailako asteko ordutegia

ESPERIENTZIA-EREMUAK ASTEKO ORDU KOPURUA

Komunikazioa 5

Matematika 3

Natur Ingurunea 2

Gizarte Ingurunea 2

Hautazkoak 2

Tutoretza 1

Guztira 15

VI. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoaren espezialitateak Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako esperientzia-eremuetan, esperientzia-eremu bakoitzean lantzen diren Bigarren Hezkuntzako arlo edo gaien arabera

BIGARREN HEZKUNTZAKOESPERIENTZIA-EREMUAK

IRAKASLE KIDEGOAREN ESPEZIALITATEA

Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura Komunikazioa

Euskara eta Euskal Literatura Komunikazioa

Ingelesa Komunikazioa

Frantsesa Komunikazioa

Biologia eta Geologia Natur Ingurunea

Fisika eta Kimika Natur Ingurunea

Geografia eta Historia Gizarte Ingurunea

Matematika Matematika

Iragarkiaren kodea: A9907311