105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udaletxeko bulegoetan jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamabost (15) egunez, Burlatako Konstituzio plazako 7an, behea, dagoen lokala "taberna-kafetegia" jarduerarako egokitzeko obretarako udal lizentziari dagokion espedientea, jarduera sailkatuen arautegiari jarraikiz, epe horretan egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Jarduera ondotik definitzen da.

Eskatzailea: Guillermo Rípodas Arzoz. Jarduera: taberna. Tokia: Konstituzio plaza, 7, behea.

Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren bederatzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A9908108