105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B A R A Ñ A I N

Ebazpenen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoko Agintaritzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 99346. Jabea: Fernández González, Elena. Matrikula: SS-2681-BB. Arau-haustearen tokia: Iruñako etorbidea, 0. Eguna: 1999-05-25. Ordua: 10:39. Zenbatekoa: 16.000. Arau-haustea: 39.1.d BSL 94.1.d. ZEO.

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean isuna ordaintzen ahalko da ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Barañainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita zazpian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A9907600