105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R R I O Z A R

Zehapen jakinarazpena

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetza honek ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 98583. Jabea: Fernández Beato, María. Matrikula: NA-77-AS. Arau-haustearen tokia: Aranzazu, 0. Eguna: 1998/12/18. Ordua: 11:30. Zenbatekoa: 16.000. Hautsitako araua: 039.2.a. BSL 094.1.d. ZEO.

Espedientea: 98581. Jabea: García Rivas, Gaizka. Matrikuula: SS-3331-AJ. Arau-haustearen tokia: Avda. Guipúzcoa, 19. Eguna: 1998/10/16. Ordua: 20:10. Zenbatekoa: 10.000. Hautsitako araua: 039.2.e. BSL 094.2.e. ZEO.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra ondorengo errekurtsoetariko bat paratzen ahal da aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailean, ediktu hau bon.ean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau agindu duen organoari zuzendurik, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Berriozarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita lauan. Alkatea, José Manuel Goldaracena.

Iragarkiaren kodea: A9907581