105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O L L O I B A R

Obra lehiaketa

Olloibarko Udalak, 1999ko abuztuaren 6ko bilkuran, Udarbe ibaiko (Olloibar) harri-lubetak berriz jarri eta hobetzeko obra burutzea erabaki zuen, baita obra hori lehiaketa publiko eta presakoaren bidez esleitzea ere. Ezaugarriak, hauexek:

Xedea: Udarbe ibaiko (Olloibar) harri-lubetak berriz jarri eta hobetzeko proiektua betearaztea.

Esleipen bidea: obra lehiaketa publikoa, presako tramitazioaren bidez.

Lehiaketaren aurrekontua: 7.080.419 pezeta, BEZa barne.

Obrak burutzeko epea: proiektuaren araberakoa.

Behin-behineko fidantza: aurrekontuaren ehuneko 2, hots, 141.608 pezeta.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamalaugarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak arte.

Agiriak non aurkeztu: Olloibarko Udalaren idazkaritza, Ollon.

Aurkeztu beharreko agiriak: behar bezala itxitako bi gutunazaletan aurkeztuko dira. 1 zenbakiko gutunazala, erreferentzietarako izanen da eta 2 zenbakikoa, berriz, proposamen ekonomikorako, eta barnean klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriak sartuko dira.

Proposamenak irekitzea: Herriko Etxean, iragarki hau argitaratu ondoko hamalaugarren eguneko eguerdiko hamabietan.

Proiektua eta baldintza tekniko nahiz klausula administratiboen pleguak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan (telefonoa: 948-328024), eta Digitalia dendan (Pio XII.aren etorbidea, 10, Iruña).

Ollon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren bederatzian. Alkatea, Oscar Razquin.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................. N.A.N.: ........... Honen izenean: .................... I.F.K.: .......... Helbidea: ............ Posta kodea: ........ Kalea: ........................ Telefonoa: ......... Faxa: ....... Udarbe ibaiko (Olloibar) harri-lubetak berriz jarri eta hobetzeko obra betearazteko proiektua, baldintza tenikoen plegua eta klausula administratiboen plegua ezaguturik, obra osorik eginen duela hitz ematen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta ...................... (letraz eta zenbakiz) ........... pezetatan, BEZaren ehuneko 16 barne.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9908154