105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B A Z T A N

Deialdia, Oronozko "Hermano Segundo" pilotalekua berritzeko lanak kontratatzeko

Modua: lehiaketa irekia eta presakoa.

Xedea: Oronozko "Hermano Segundo" pilotalekua berritzeko lanak burutzea.

Mota: lan horiek kontrata bidez burutzeko aurrekontua 22.861.521 pezetakoa da, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamalau egun naturaletan.

Behin-behineko fidantza: Baztango udal diruzaintzan 457.230 pezeta, eskudirutan edo arauzko abalaren bidez, utzi izanaren gordekina.

Agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzea: aurkezten diren proposamen ekonomikoak ekitaldi publikoan irekiko dira Baztango Udaletxean, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata eta erdietan.

Klausula administratibo partikular nahiz teknikoen plegua eta obra proiektua udal bulegoetan, Elizondon, daude lizitatzaileen eskura, azter ditzaten.

Baztanen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ....................... Bizilekua: ............ Helbidea: ................ N.A.N. zk.: ......... Bere izenean edo hau ordezkatuz: ..................... (Behar dena jarri), ..................... obra kontraturako lehiaketaren proiektua eta klausula administratibo nahiz partikularren plegua ezaguturik, lan horiek osorik burutzeko konpromisoa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta zenbateko honen aldera: ........ (letraz) ............. pezeta, gehi BEZaren .......... (letraz) ........... pezeta, guztira: ............. (letraz eta zenbakiz) ......... pezeta.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9908132