105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C I N T R U E N I G O

Obra lehiaketa

Faustino León Chivite jauna, Cintruenigoko Udaleko alkatea.

Izanik:

1999ko uztailaren 26ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean udal hilerria handitzeko obra lehiaketaren iragarkia argitaratu zela.

Deialdiaren iragarkiari jarraikiz, proposamenak aurkezteko epea 1999ko abuztuaren 21ean bukatzen zela.

Tuterako jaiak direla medio, kontratista interesatuek herri horretako kopia-dendan proiektuaren kopiarik ez dutela eskuratzerik izan.

Ebatzi dut:

1. Proposamenak aurkezteko epea luzatzea, 1999ko abuztuaren 27an bukatuko baita.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Cintruenigon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9908093