105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R T I Z A R A N A

Alkateordearen izendapena

Alkatetzaren ebazpena, 1999ko uztailaren 12koa, Bertizaranako Udalbatzako 1999-2003ko legegintzaldiko alkateordea izendatzen duena.

Toki Entitateteen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko 46 eta 47. artikuluek ematen dizkidatzen eskurantzekin bat,

Ebatzi dut:

1. Antonio Hernandorena Etxepara jauna Bertizaranako Udalbatzako alkateorde izendatzea.

2. Izentuari dagokio nire ordezkoa izatea nire eginkizun guztiak betetzeko, kanpoan, eri edo ezindurik nagoelako ezinezkoa zaidanean nire eskurantzak betetzea.

3. Ebazpen hau interesatuari jakinarazi, osoko bilkurari adierazi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, bidezko ondorioetarako.

Bertizaranan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hamabian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9907535