105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

Alkatetzaren 4/1999 Dekretua uztailaren 12koa

Gaurko egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko Dekretua eman du.

Dekretua:

Alkatetza honek lehenengo egintzen artean, Udalbatza berria 1999ko uztailaren 3an eratu ondoren, uztailaren 7ko 3/1999 Dekretuaren bidez Gobernu Batzordeko kideak izendatzeari ekin dio. Batzordea, gaurko egunerako eratzea aurreikusi zen.

Udaleko Erregelamendu Organikoaren 71. artikuluan, 1. puntuan, zehazten da Gobernu Batzordeak astean behin bilkura arrunta eginen duela, alkateak Dekretu bidez finkaturiko egun eta orduetan, eta bilkura berezia edo presakoa alkateak berak erabakitzen duenean. Hori guztia, 3. puntuan xedatzen dena ukatu gabe; hala nola, alkateak edozein momentutan bilkurarako deia egiten ahal du, beharrezkotzat jotzen badu haren iritzia edo haren partehartzea aurretiaz eskatzea, dagozkion eskurantzen erabileran ebazpenak eman aurretik.

Ahalmen hori erabiliz, gai hau arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusirik, dekretatu dut:

Lehenik.-Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, ostiralero bilkura arrunt eta orokorra egitea, eguerdiko hamabiak eta erdietan.

Bigarrenik.-Dekretu honen berri ematea Udalaren osoko bilkurari eta Gobernu Batzordeari; bertako kideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Alkate udalburuak agindu eta sinatzen du, Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hamabian, idazkari naizen honen aitzinean, ziurtatzen baitut. Alkatea, Luis Campoy Zueco. Idazkaria, Enrique Mateo Sanz.

Iragarkiaren kodea: A9907528