105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

Alkatetzaren 3/1999 Dekretua uztailaren 7koa

Gaurko egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko Dekretua eman du.

Dekretua:

Tuterako Udala 1999ko uztailaren 3ko bilkura berezian eraturik gelditu zenez eta Alkatetza honi dagozkion eskumenak kontuan hartuz, bidezkoa da indarrean dagoen araudian aurreikusitako gainerako organo beharrezko eta osagarriak egituratuz joatea, guztien funtzionamendu arrunta lortzearren.

Beharrezko diren organoen artean alkateordeak daude, Udaleko Erregelamendu Organikoaren 3.1 artikuluaren arabera. Bestalde, aipaturiko Erregelamenduak, II. Kapituluko II. Tituluko 26tik 28ra bitarteko artikuluetan (biak barne), alkateordeen araubidea agintzen du. Zehazki, 26. artikuluak agintzen du alkateak libreki izendatu eta kargugabetuko dituela akateordeak Gobernu Batzordeko kideen artean hautaturik, eta baita horien kopurua ezingo dela Gobernu Batzordeko kideen kopurua baino handiagoa izan ere.

Kontuan izanik uztailaren 3ko 1/1999 Dekretuaren bidez lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren alkateordeak izendatu zirela, eta kontuan izanik baita ere uztailaren 7ko 2/1999 Dekretuaren bidez Gobernu Batzordeko zazpi kideak izendatu zirela.

Ditudan ahalmen hauek erabiliz, gai hau arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusirik, dekretatu dut:

Lehenik.-Tuterako Udaleko alkateorde izendatzea, zehazten den ordenan, ondoko Gobernu Batzordeko kideak, jadanik izendatutako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren alkateordeen atzetik:

Bosgarren alkateordea: María Jesús Aranda Lasheras andrea.

Seigarren alkateordea: María Milagros Rubio Salvatierra andrea.

Zazpigarren alkateordea: Juan Gracia Aisa.

Bigarrenik.-Haien eginkizuna Udalaren Erregelamendu Organikoaren 27. artikuluan xedatzen denaren araberakoa izanen da.

Hirugarrenik.-Dekretu honen berri ematea Udalaren osoko bilkurari eta Gobernu Batzordeari; ukituriko Udalbatzako kideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, Dekretu hau sinatu eta biharamunetik aitzina, haren eraginkortasuna ukatu gabe.

Alkate udalburuak agindu eta sinatzen du, Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren zazpian, idazkari naizen honen aitzinean, ziurtatzen baitut. Alkatea, Luis Campoy Zueco. Idazkaria, Enrique Mateo Sanz.

Iragarkiaren kodea: A9907527