105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

158/1999 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, ekainaren 3ko 126/1999 Foru Aginduko ekimenetarako ezarri aurrekontuaren zenbatekoa egokitzen duena. Hartan, Nafarroako Enpresak Nazioartean Zabaltzeko 1999ko Planeko laguntzetarako dei egin zuen Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak.

Ekainaren 3ko 126/1999 Foru Aginduan Nafarroako Enpresak Nazioartean Zabaltzeko 1999ko Plana osatzen duten laguntzak biltzen dira. Ikusirik, orduko aurrekontua egokitzeko, Merkataritza Atalak egin duen txostena,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ekainaren 3ko 126/1999 Foru Aginduan azaldutako laguntzei aplikatu zitzaien aurrekontua egokitzea, aurrekontuko lerroak izeneko 13 puntuari testu berri hau emanez:

Foru Agindu honen bidez onetsitako laguntzak 1999ko kontusail hauetan kargatuko dira: 82110-4810-7621 (31230-0 lerroa) "Enpresak Kanpoan Ezartzeko Transferentzia Arruntak" izenekoa, gehienez ere 10.000.000 pta; 82110-4810-7621 (31200-9 lerroa) "Kanpo Sustapeneko Ekintzak" izenekoa, gehienez ere 447.000.000 pezeta; eta 82110- 4810-2-7621 (31210-6 lerroa) "Kanpoko Merkataritzako Prestakuntza" izenekoa, gehienez ere, 2.000.000 pezeta. Alabaina, eskaera guztiak betetzeko behar den fondoak kopuru horiek gainditzen baditu, handitu ahalko da aurrekontuak horretarako aukera emanez gero.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Foru Agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita bian.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: A9907489