105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

Alkatetzaren 2/1999 Dekretua, uztailaren 7koa

Gaurko egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko Dekretua eman du.

Dekretua:

Tuterako Udalaren osoko bilkura 1999ko uztailaren 3ko bilkura berezian eraturik gelditu zenez eta Alkatetza honi dagozkion eskumenak kontuan hartuz, bidezkoa da indarrean dagoen araudian aurreikusitako gainerako organo beharrezko eta osagarriak egituratuz joatea, guztien funtzionamendu arrunta lortzearren.

Gobernu Batzordea, Udaleko Erregelamendu Organikoaren arabera (3.1 artikulua) beharrezko organoa dena, haren buru den alkateak eta bertako kide izateko alkateak askatasun osoz izendaturiko zinegotziek (32.1 artikulua) osatzen dute. Zinegotziei dagokienez, izendatutako gehieneko kide kopurua, ezingo da Udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino handiagoa izan (32.2 artikulua), hau da, zazpi kasu horretan.

Ahalmen hauek erabiliz eta gai hau arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusirik, dekretatu dut:

Lehenik.-Gobernu Batzordeko kideak izendatzea, haren buru den alkateaz gain, ondoko zinegotzi hauek osatuko dutena:

-Luis Casado Oliver jauna.

-Cesar Ignacio Pérez Garde jauna.

-María del Carmen Ferrer Cajal andrea.

-Pedro José González Felipe jauna.

-María Jesús Aranda Lasheras andrea.

-María Milagros Rubio Salvatierra andrea.

-Juan Gracia Aisa jauna.

Bigarrenik.-Gobernu Batzordearen eskurantzak Udaleko Erregelamendu Organikoaren 33. artikuluan zehazten dira, eta baita 1995eko ekainaren 20ko Alkatetzaren 4/1995 Dekretuan. Dekretu hau indarrean egonen dena kontrakorik xedatzen ez den bitartean.

Eskumenen eskuordetzea Dekretuaren bigarren idatz-zatiak aipatzen du eta honela dio hitzez hitz:

"-Udal ordenantza eta erregelamenduak betearaztea, eskuordetua dagoen eskumenen esparruan.

-Gobernu Batzordeak erabakita burutzen edo egiten diren obrak eta zerbitzuak zuzendu, sustatu eta ikuskatzea.

-Lantegiak edo industria nahiz merkataritzarako establezimenduak edo beste edozein irekitzeko lizentziak ematea.

-Obra lizentziak ematea, proiektu teknikorik behar badute eta haien aurrekontua bi milioi pezeta baino handiagoa bada.

-Obra, zerbitzu eta hornigaien kontratazioa eta kontzesioa, baldin eta aurrekontuaren baliabide arrunten ehuneko bat baino gehiago eta ehuneko hamarra baino gutxiago egiten badute; urte anitzetakoak barne, baldin eta lau urte baino gehiago irauten ez badute eta urte guztietako zenbatekoak aipaturikoa gainditzen ez badu, hau da lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arruntei dagokiena.

-Aurrekontuaren garapen arruntari dagozkion fakturak, Kontuhartzailetza zerbitzuek jasotakoak, onestea, beti ere Gobernu Batzordeak baimenduriko gastuei badagozkie.

-Alkatetzak eta zinegotzi eskuordeek baimenduriko fakturen zerrenda emanen zaio Gobernu Batzordeari, baina soilik horien berri izan dezan.

-Bere eskumenen esparruan udal ordenantzei dagozkien arau-hausteak zehatzea.

-Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea eta gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostenak egitea (NAA), eskuordeturiko eskumenak erabiltzean gauzatu egintzen kontra paratzen direnean."

Hirugarrenik.-Dekretu honen berri ematea Udalaren osoko bilkurari eta Gobernu Batzordeari; ukituriko Udalbatzako kideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Alkate udalburuak agindu eta sinatzen du, Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren zazpian, idazkari naizen honen aitzinean, ziurtatzen baitut. Alkatea, Luis Campoy Zueco. Idazkaria, Enrique Mateo Sanz.

Iragarkiaren kodea: A9907526