105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L O D O S A

Antolaketa osagarria

Udalak, uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, eta legezko quoruma izanik hartutako bi erabakiren bidez, hasiera batez onetsi du antolaketa osagarri bat sortzea, non ez diren sartuko informazio batzorde iraunkorrak eta legedi orokorraren arabera aukeran diren eratu daitezkeen gainerako organo osagarriak. Aipatu antolaketak ezartzen du lantalde batzuk sortzea, zehaztutako egitura eta funtzionamendu arauak izanen dituztenak. Hartzen diren erabakiak erregelamenduen izapidaketa bera jasoko dute.

Hau guztia jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek eta legezko interesatuek espedientea udal idazkaritzan aztertu, eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Lodosan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hamabostean. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A9907514