105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O T S A G A B I A

Alkateordearen izendapena

Otsagabiko alkate udalburuak honako ebazpena eman du 1999ko uztailaren 16an:

"39/99 Alkatetzaren Ebazpena, uztailaren 16koa, Otsagabiko alkate-udalburuak, Juan Manuel Tohane Contín jaunak emana, Miguel Antonio Azcoiti de Andrés jauna Otsagabiko Udaleko alkateorde izendatzen duena.

Ikusirik aurtengo ekainaren 13ko udal hauteskundeen ondorioz eratu den Udal berrian alkateordea izendatu beharra dagoela, eta kargu hori alkateak izendatzen duela zuzenean, zinegotzien artean.

Toki Korporazioen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Miguel Antonio Azcoiti de Andrés jauna izendatzea Otsagabiko alkateorde.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesatuari igortzea."

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hamaseian. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: A9907461