105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ERRONKARIBARREKO BATZARRE NAGUSIA

Hasierako onespena 1999ko aurrekontu orokor eta bakarrari

Erronkaribarreko Batzarre Nagusiak, 1999ko uztailaren 14an eginiko bilkuran, 1999ko aurrekontu orokorra hasiera batez onestea erabaki zuen.

Aipatu espedientea hamabost egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; aipatutako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 276. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Erronkarin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hamabostean. Batzarburua, Agapito Boj Garate.

Iragarkiaren kodea: A9907460