105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A N T Z I N

Hasierako onespena kreditu osagarriari

Antzingo Udalak, 1999ko uztailaren 2an eginiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

"Idazkari/kontuhartzaileak "udal pilotalekua berritzeko kreditu osagarriaren espedientea"ren gainean eman duen txostena ikusirik, aho batez erabaki da:

a) Hasiera batez onestea aipatu kreditu-espedientea, 28.000.000 pezetakoa, 1998ko diruzaintzako gerakinetatik finantzatuko dena.

b) Espedientea jendaurrean paratzea, hamabost egun baliodunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta herriko iragarki oholean jartzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek epedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten".

Antzinen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita batean. Alkatea, J. Antonio Martínez Dalio.

Iragarkiaren kodea: A9907455