105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R I A I N

Laguntzarako kontratuaren adjudikazioa

1999ko ekainaren 16an Alkatetzak emandako ebazpenaren bidez, José Luis García Silva arkitektoak koordinaturiko taldeari Beriaingo Kiroldegiko proiektua eta obren zuzendaritza prestatzeko kontratua adjudikatu zitzaion. Kontratuaren aurrekontua 13.811.016 pezetako da, BEZa barne, eta adjudikaziorako prozedura negoziatua eta iragarkirik gabekoa izan da, proiektua burutzeko presa dela eta, horretarako irekitako espedientean behar bezala egiaztatzen dena. Obrak burutzeko epea uztailaren 30ean bukatzen da. Argitara ematen da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Beriainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren seian. Alkate udalburua, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A9907477