105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R I A I N

Obra kontratuaren adjudikazioa

1999ko ekainaren 29an Alkatetzak emandako ebazpenaren bidez, Urcoba S.L. enpresari Beriaingo Eskualdeko Ikastetxearen frontoia, alde zaharra eta alde berria berritzeko kontratua adjudikatu zitzaion. Obraren aurrekontua 13.847.742 pezetakoa da, BEZa barne, eta adjudikaziorako prozedura negoziatua eta iragarkirik gabekoa izan da, obren presako izaera dela eta, horretarako irekitako espedientean behar bezala egiaztatzen dena. Obrak burutzeko epea abuztuaren 31an bukatuko da. Argitara ematen da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Beriainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren seian. Alkate udalburua, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A9907476