105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Erriberri Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Behin betiko onespena 1999ko aurrekontu orokor eta bakarrari

Erriberri Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 1999ko martxoaren 30ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1999ko aurrekontu orokor eta bakarra. Erabaki hori 1999ko maiatzaren 24ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Jendaurreko epea iraganik eta haren aurkako erreklamaziorik ez denez aurkeztu, aurrekontua, haren eranskinak eta exekuziorako oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 eta 277 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Hortaz eta aipaturiko artikuluan xedatutakoan oinarrituz, behin betiko onetsitako aurrekontua argitaratzen da.

DIRUSARRERAK

A) Eragiketa arruntak

III.-Tasak eta beste dirusarrerak: pezetak 1.400.000.

IV.-Transferentzia arruntak: 35.652.319 pezeta.

V.-Ondareko dirusarrerak: 74.000 pezeta.

B) Kapital-eragiketak

VII.-Kapital-transferentziak: 1.516.740 pezeta.

Dirusarrerak guztira: 38.643.059 pezeta.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak

I.-Langileen lansariak: 31.959.881 pezeta.

II.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 3.851.438 pezeta.

III.-Finantza gastuak: 146.000 pezeta.

B) Kapital-eragiketak

VI.-Inbertsio errealak: 1.496.740 pezeta.

VIII.-Finantza-aktiboak: 20.000 pezeta.

IX.-Finantza-pasiboak: 1.169.000 pezeta.

Gastuak guztira: 38.643.059 pezeta.

Erriberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren bostean. Mankomunitateburua, Juan Carlos Zabal Saenz.

Iragarkiaren kodea: A9907475