105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Erriberri Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Behin betiko onespena 1999ko aurrekontuko aldaketaren epedienteari

Erriberri Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 1999ko martxoaren 30ean eginiko bilkuran, aho batez onetsi zuen 1999ko aurrekontuko aldaketari buruzko espedientea, izan ere, kreditu gerakinak erantsi baitzaizkio.

1999ko maiatzaren 24ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarkian jendaurreko epea eta alegazio eta erreklamazioetarako epearen hasiera zehaztu ziren.

Horretarako egokitutako epea igaro ondoren eta horren aurkako alegazio eta erreklamaziorik ez denez aurkeztu, aipaturiko aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluan, 202. artikuluarekin bat, xedatutakoaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

1.-Gastuetako altak:

1 311 13104.-GEBPeko peoien lansariak: 886.372 pezeta.

1 311 13105.-GEBPeko monitorearen lansariak: 300.000 pezeta.

1 311 13106.-GEBPeko jardueretarako monitorearen lansariak: 180.000 pezeta.

1 311 16006.-GEBPeko monitorearen gizarte segurantza: 143.201 pezeta.

1 311 16007.-GEBPeko peoien gizarte segurantza: 423.100 pezeta.

1 311 16008.-GEBPeko jardueretarako monitorearen gizarte segurantza: 85.921 pezeta.

1 311 22003.-Material teknikoa: 1.625 pezeta.

1 311 23005.-GEBPeko lokomozio dietak: 10.212 pezeta.

Gastuak guztira: 2.030.431 pezeta.

ESPEDIENTEAREN FINANTZIAZIOA

2.-Dirusarreretako altak

"1998-1999ko GEBPerako ukitutako diruzaintzako gerakina": 2.030.431 pezeta.

Dirusarrerak guztira: 2.030.431 pezeta.

Erriberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren bostean. Mankomunitateburua, Juan Carlos Zabal Saenz.

Iragarkiaren kodea: A9907474