105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Javier Angel López Iribarren jaunak eskatu du eta behin betikoz onartua izan da "Carlos" izeneko Ikertzeko Baimena -3327 zenbakia, 36 meatze lauki-, C) Ataleko baliabideetarako, Untzueko eta Tiebas-Muru Artederretako udal mugapeetan, eta honako koordenatuekin:

Erpina M longitudea I latitudea

1 (Pp) 1ø 39' 00'' 42ø 41' 00''

2 1ø 37' 00'' 42ø 41' 00''

3 1ø 37' 00'' 42ø 39' 00''

4 1ø 39' 00'' 42ø 39' 00''

Luzerak Greenwich-eko meridianokoak dira, Hayford elipsoidekoak, hain zuzen ere.

Aditzera ematen da, interesatuak diren guztiek Iruñeko Fuerte del Príncipe II. Eraikinean, Tomás Caballero parkea, 2-5. solairuan dagoen Industri Segurtasuneko Zerbitzuan espedientea azter dezaten, 8:30etatik 14:30ak arte, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epearen barrenean, Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meagintzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorreko 70. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren bederatzian.-Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A9907362