105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

226/1999 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 1999-2000 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du 1999-2000 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onesteko.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofiziala azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1993-11-24koa), eta bi helburu nagusi ditu:

a) Hizkuntz Eskola Ofizialek Ikastetxe laguntzaileen bidez egiten den irakaskuntza ofizialeko curriculumean ezarri denarekin bat urrutiko irakaskuntzaren modalitatean eman behar diren irakaskuntza betetzea.

b) Bigarren Mailako Hezkuntza eta urrutiko hizkuntzen irakaskuntza ofiziala aldi berean egiten dituzten Ikastetxe laguntzaileetan hizkuntzen irakaskuntza koordinatzea.

Bada, helburu horiek betetzeko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak bi programa gertutu ditu urrutiko hizkuntzen irakaskuntza espezializatua ematea bideratzen dutenak.

"That's English" Programa 1993/94 ikasturtean hasi zen eta horren helburua hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloa irakastea da, zehatzago ingelesez, urrutiko irakaskuntzaren modalitatean eta 16 urtetik gorako pertsonentzat.

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuen arteko lankidetzarako programari esker Ikastetxe horietako ikasleek, beraien borondatez, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloko irakaskuntzak jasotzeko aukera dute, ea hori beraien irakasleen bidez egiten da.

Kontuan hartu da irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuan ezarri dena, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen lehen mailako irakaskuntzen antolamenduari buruzkoa ("Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 1988-09-10ekoa), eta hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloaren curriculuma ezarri duen 1993ko azaroaren 2ko Agindua, kasu honetan Urrutiko Hezkuntzari egokitua ("Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 1993-11-13koa) eta azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretua, Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofiziala sortu duena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1993-11-24koa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 b) artikuluak esleitutako ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Foru Agindu honen eranskineko jarraibideak onestea. Aipatu jarraibide horiek Nafarroako 1999-2000 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko dira.

2. Foru Agindu honetan ezarri diren jarraibideak Laguntza Administratiboko Zentroetan, Tutoretzako Laguntza Zentroetan eta adierazi den Eskola horren Ikastetxe Laguntzaileetan aplikatuko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira lerrun bereko edo ttikiagoko xedapenak, Ebazpen honekin bat heldu ez diren orotan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Baimena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Agindu hau eta horren eranskina igortzea Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako eta Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Hizkuntza Modernoen Unitate Teknikora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko ekainaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

E R A N S K I N A

I.-ProgramaK.

1.-"That's English" ikastaroa.

1.1. Ikastaroaren deskripzioa.

-"That's English" Programaren irakaskuntzak Hizkuntza Eskola Ofizialen Ingelesezko Oinarrizko Ziklokoak izanen dira 1993ko azaroaren 2ko aginduan ezarri denarekin bat.

-Adierazi diren irakaskuntza horiek 9 modulu izanen dituzte eta horietariko bakoitzak ikasturteko hiruhileko baten balioa izanen du. Hiru moduluko multzo batek HH.OO. II.eko ikasturte baten balioa izanen du, honako eskema honen arabera:

1-3 moduluek Lehen Mailaren balioa dute.

4-6 moduluek Lehen Mailaren balioa dute.

7-9 moduluek Lehen Mailaren balioa dute.

9. modulua gainditzeak Ingeles Hizkuntzako Oinarrizko Zikloa gainditu dela benetakotzen duen ziurtagiria ekarriko du.

1.2. Ikasleak onartzeko irizpideak.

-Irakaskuntza hauek egin nahi dituzten pertsonek 16 urtetik gora izanen dute matrikulazioa egiten duten unean bertan, edo matrikulazioa egiten den urte horren abenduaren 31a aurretik 16 urte bete.

-Irakaskuntza hauek egiteko irakaskuntzako beharkizunak hauek dira: gutxienez jarraian adieraziko diren ikasketa hauetatik bat bukatuta edukitzea: Eskola Gradudunaren Titulua; Teknikari Laguntzailearen Titulua (Lehen Graduko L.H.), Eskola Ziurtagiria edo Lehen Ikasketen Ziurtagiria, edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda edukitzea.

-Bigarren edo hirugarren mailan matrikulatzeko, ikasleek, aurreko idatz-zatietan adierazi diren beharkizunak ezezik, baldin eta aurrez egin ez badute, ondoko baldintza hauek frogatu beharko dituzte:

.HH.OO. II.eko lehen maila gaindituta izatea, hala bertaratuz nola urrutiko modalitateetan, gero bigarren maila matrikulatzeko.

.HH.OO. II.eko bigarren maila gaindituta izatea, hala bertaratuz nola urrutiko modalitateetan, gero hirugarren maila matrikulatzeko.

.1. eta 2. moduluak gaindituta edukitzea 2. mailako matrikula egiteko, eta 4. eta 5. moduluak gaindituta edukitzea 3. mailako matrikula egiteko.

.Ikaslearen Hasierako Balorazioan (IHB) aldeko irizpena jasotzea.

-Errekuperatzeke bakarrik 3. edo 6. moduluak dituen ikasleak, baldin eta ez badu hurrengo mailan matrikulatu (bigarrena edo hirugarrena), errepikatzaile moduan inskribatzen ahal da lehen edo bigarren mailan eta ekaina eta iraileko deialdiak izanen ditu modulu horiek gainditzeko. Errekuperatzeke bakarrik 9. modulua duen ikaslea errepikatzaile moduan inskribatzen ahal da eta ekaina eta iraileko deialdiak izanen ditu modulu hori gainditzeko.

-Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB), hau da, 11993ko azaroaren 2ko M.A.n aurreikusi dena aurrez ingelesaren ezagutzan maila duten eta aurreko mailak egin eta gainditu gabe "That's English" Programaren bigarren edo hirugarren mailan sartu nahi duten pertsonentzat da. Adierazi den balorazio hori irailean eginen da.

Hasierako Balorazioaren emaitzako txosten positiboak urrutiko modalitateko bigarren edo hirugarren mailan sartzeko aukera emanen du, eta, berak bakarrik, ez du irakaskuntzako ondoriorik izanen. Hasierako Balorazioa gainditzeak urrituko modalitatean hizkuntzak irakasteko baimena duten Hizkuntza Eskola Ofizial eta Zentro guztietan izanen ditu ondoreak eta proba hori eginen den ikasturtean baino ez du izanen indarrik.

Ez du Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) egiteko aukerarik izanen aurreko ikasturtean edozein Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikulatuta egon eta matrikulatu den ikasturtea gainditu ez duenak.

Hasierako Balorazioa egitea eskatzen duten ikasleek aurreinskripzioa egin beharko dute iritsi nahi duten maila horretan. Horren emaitzak ezagutu ondoren, hala denean, behin betiko formalizatuko dute matrikula.

-"That's English" Programako ikasleek, ondore guztietarako, Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko ikasle ofizialen maila izanen dute eta aldi berean ezin dute bertaratzeko modalitatean irakaskuntza bera ikasi.

Espedienteetan bikoiztasuna antzematen bada ikasleak modalitateetarako bat hautatu beharko du eta borondatez uko eginen dio bati; horrela egin ezean ofizioz ekingo da eta bi Eskolen arteko akordioaren bidez baten baxa emanen zaio.

1.3. Matrikulazioa eta deialdien muga.

-1999/2000 ikasturtean mailetan eginen den matrikulak, 1.1. puntuan ezarri denarekin bat, Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak ezarriko dituen datan eginen da.

-Programako mailetan lehenengoz matrikulatuko diren ikasleek gehienez 2 ikasturte izanen dute maila bakoitza gainditzeko: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.

Bi ikasturte horik igaro ondoren, ikasleek gutxienez lehen mailako 1. eta 2. moduluak, edo bigarren mailako 4. eta 5. moduluak, edo hirugarren mailako 7. eta 8. moduluak gaindituta izanen dituzte "That's English" Programan ikasten jarraitzeko eta hurrenez hurren bigarren edo hirugarren mailan betetzeko izanen dituzten 3., 6. edo 9. moduluekin aurrera egiteko.

-Aurreko ikasturtean matrikulatuta egon diren ikasleei bermatu eginen zaie plaza. Gainerako ikasleei eskura dauden plazak esleituko zaizkie eta esleipen hori eskabideen ordena hertsiki betez eginen da.

-Aurreko urteetan "That's English" Programako mailaren bat hasi duten ikasleek baina hurrengo mailara igotzeko beharrezko moduluak gainditu ez badituzte, ikasturte bat izanen dute gainditzeko.

-Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak irakaskuntza egiteko izendatuko duen Tutoretzako Laguntza Zentro bakoitzak ikasle kopuru jakina izanen du. Kopuru hori Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak ezarriko du irakasleen eta ikasleen baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartuta eta hiru maila horiek nola banatu. Kopuru hori jarduneko ikasturtean lortu diren emaitzen eta hurrengorako matrikularen aurreikuspenaren araberakoa izanen da.

-Matrikula Eskolan bertan eta Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Laguntza Administratiborako Zentroetan eginen da. matrikula egiteko ikasleak matrikularen inprimakia aurkeztuko du, era egokian beteta, eta horrekin batera N.A.N.aren fotokopia eta bi argazki. Halaber, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Lehen mailan matrikulatzeko: eskatu den titulu edo ziurtagiriaren fotokopia erkatua (Eskola Graduduna, Teknikari Laguntzailearen Titulua L.H. 1.ean, Lehen Ikasketen Ziurtagiria edo Eskola Ziurtagiria) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda edukitzearen ziurtagiria.

b) Bigarren edo hirugarren mailan matrikulatzeko:

-Baldin eta "That's English" Programako ikaslea bada eta lehen edo bigarren maila gaindituta badu -edo gutxienez maila bakoitzeko lehen bi moduluak-, kalifikazioen informazio buletinaren fotokopia.

-HH.OO. II.ean bertaratzeko modalitatean lehen edo bigarren maila gaindituta badu, Ikastetxeak ematen duen Irakaskuntzako Ziurtagiri Ofiziala.

c) Baldin eta aurrez ingeles hizkuntza ezagutzen badu eta lehen edo bigarren maila ikasita edota gaindituta eduki gabe bigarren edo hirugarren mailara iristeko Ikaslearen Hasierako Balorazioaren (IHB) proba egin nahi badu, a) idatz-zatian adierazi den dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Ikaslearen Hasierako Balorazioaren (IHB) proba egitea eskatuko duten ikasleek ezin dute matrikula formalizatu harik eta horren emaitzak ezagutu arte.

-Matrikula formalizatu ondoren, material didaktikoaren kontzeptuan ingresatu den munta interesatuari egotzi ezin zaizkion zioengatik matrikula deuseztatu behar denean baino ez da itzuliko.

-Espedientea lekualdatzeko eskabideak eta ikasleak egoitza aldatu duelako egin behar diren espedienteak Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialean tramitatuko dira Laguntza Administratiborako Zentroen bidez eta destinoko Ikastetxean plaza egon dagoela baieztatu ondoren.

-Baldin eta "That's English" Programako ikasle batek ikasketak bertaratzeko modalitatean jarraitu nahi baditu, modalitate horretara sartzeko Hizkuntza Eskola Ofizialek jendea onartzeko ezarri duten izaera orokorreko prozedurak eraenduko du.

1.4. Ikastetxeak.

Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko modalitatean hizkuntzen irakaskuntza ofiziala Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren bidez irakatsiko da.

Eskolak, "Julio Caro Baroja" B.H.I.ko eskola-esparruan dagoen egoitza nagusia ezezik ("La Granja" eraikina), beste Ikastetxe batzuen laguntza jasoko du. Ikastetxe horiek derrigorrez bidezko baimenak izanen dituzte; batzuk Laguntza Administratiborako Zentroak eta beste batzuk Tutoretzarako Laguntza Zentroak izanen dira. Horiek ikasleei jaramon egiteko beharrezkoak diren azpiegiturak hornituko dituzte.

Halaber, azterketak egiteko, Eskolak beharrezko ikasgelak izanen ditu beste Ikastetxe batzuetan; horretarako Ikastetxe ukitu horien zuzendarien baimena izan beharko du.

1.5. Irakasleak.

A) Programa irakasten duten irakasle-tutoreak.

-Irakaslegoa Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegokoa izanen da, edota Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko hizkuntzako irakasleak izanen dira.

-Irakasleek eskaintzari atxikitzea borondatezko eragiketa izanen da eta horretan dedikazio osoa duten irakasleak sartuko dira zerbitzugintza araubidean, eta baita ordutegia hauen bidez beteko duten dedikazio partzialeko irakasleak ere. Salbuespen kasuetan baino ez, baldin eta ezinezkoa bada adierazi den irakaslego hori atxikitzea, derrigorrezko lansaioa bukatu eta dedikazio partzial ordaindua duten irakasleak egoten ahal dira.

-Hautatu den irakaslegoak dedikazioaren konpromisoa ikasturte osoko eskaintzari egokitu beharko dio hala ikasleen tutoretzako arretari nola ebaluazioari dagokionean.

-Irakasle-tutore bakoitzaren dedikazioak, orduetan, gutxienez astero ordu bateko ahozko praktikako saioa bermatuko du dagokion ikasle taldearekin, eta baita idatziz egiten diren jarduerak eta moduluko probak zuzentzeko, idatzizko azterketak zaintzeko eta ahozko proben epaimahaietan eskuhartzeko beharrezko denbora ere. Halaber, irakasleak koordinazio bileretara joanen dira baldin eta deialdia egiten bazaie.

-Programan dedikazio osoa duten irakasle guztientzat eskola orduak hamazortzi izanen dira eta horiek irakasle guztien ordutegi pertsonalean azalduko dira; asteroko gainerako hamabi orduak ordu osagarriak izanen dira eta hilero zenbatuko dira. Orduok arestian adierazi diren jarduerak egiteko dira, eta baita hala denean NA.U.H.E.O.ko zuzendaritzak aginduko dituen gainerakoak ere.

-Salbuespen moduan konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea duten irakasleek urtarrilaren 30eko 16/1995 Foru Dekretuan ezarri denarekin bat egonen den ordainketa osagarria jasoko dute. Foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zerbitzura dagoen eta irakaskuntzazkoa ez den langileriak "That's English" ingelesezko ikastaro ofiziala irakasteagatik (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1995-02-13koa) jasoko dituen konpentsazioak arautzen ditu.

B) Ordezpenak.

Kontuan hartu behar da urrutitik hizkuntzak irakasteak eta Urrutiko Hizkuntza Eskolan matrikulatu den ikasleak ezaugarri bereziak dituela eta, ondorioz, nahitaezkoa da ordezpenak aurreikustea eta arautzea; beraz, irakasle tutoreek izan ditzaketen edozein ausentzia estaltzeko ordezko irakasleak izanen dira eta horregatik urtarrilaren 30eko 16/1995 Foru Dekretuan ezarri diren konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte.

1.6. Tutoreen arreta.

-Ikasleek, astero tutoretzako ordu baten bidez, irakasle espezialisten laguntza izanen dute ingeles hizkuntza ikasteko prozesuan. tutoretza hori ikasturte osorako bermatuko da.

Tutorearen laguntzarako saioak taldeetan eginen dira eta ikasleen asistentzia borondatezkoa izanen da.

Tutoretza saioen helburuak hauek izanen dira:

.Ahoz adierazten denean komunikatzeko trebeziaren garapena sustatzea eta interakziorako zereginaren baitan beste trebezia batzuekin batera integratzea.

.Ingelesaren ikaskuntzan prozesua erraztuko duten beste teknika eta estrategia batzuetan orientazioa ematea.

.Idazteko eta heteroebaluazioko jarduerak zuzentzea eta azterketa eta zuzentasuna bermatzea.

Halaber, zilegi da bakarkako tutoretzak antolatzea eta, hala denan, errekuperazio taldeentzakoak.

1.7. Bitarteko didaktikoak.

Bitarteko didaktikoen banaketa UHBGZ eta NA.U.H.E.O.k zuzendu eta koordinatuta eginen da. Bi erakunde horiek ikasleak matrikula egin duen eta hori formalizatu ondoren bitarteko horiek jasoko dituen Laguntza Administratiborako Zentroen zuzkidura bermatuko dute.

Ikasleak testuliburu bat, audiokasete bat eta jarduerak egiteko koaderno bat jasoko du modulu bakoitzerako.

Halaber, lehen emanaldian ikasleak informazio gida bat eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren ezaugarri berezien berri ematen duen gehigarri bat jasoko ditu.

1.8. Ebaluazioa.

-Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofiziala modulu guztien ebaluazio proben arduraduna izanen da; dena den, horretarako Urrutiko Hezkuntza Berritzeko eta Garatzeko Zentroaren (UHBGZ) laguntza izan dezake.

-Probak Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak ezarriko dituen Zentroetan eginen dira eta tutoretzaren erantzukizuna duten irakasleek batu eta zuzenduko dituzte Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko Ingeles Departamentuak koordinatuta. Beharrezkoa den kasuetan ikasturtean zehar ordezpenak eginen dituen irakasleen laguntza erabiltzen ahal da eta, aparteko kasuetan baino ez, hizkuntzen arloan espezialistak diren barna Programa honetan ez dauden irakasleen laguntza, baldin eta Hizkuntza Eskola Ofizialen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko kideak badira.

-Ikasturtean zehar hiru idatzizko froga eginen dira:

.Lehenbizikoa abendua eginen da eta horretan 1. moduluaren edukiak bilduko ditu (lehen ikasturteko ikasleentzat), 4. moduluarenak (bigarren ikasturteko ikasleentzat) eta 7. modulukoak bilduko ditu (hirugarren ikasturteko ikasleentzat). Une honetan 3. moduluko edukien errekuperazioa eginen da bigarren mailan matrikulatuta dauden ikasleentzat eta modulu hori gainditu ez dutenentzat, eta 6. moduluko errekuperazioa hirugarren mailan matrikulatuta dauden ikasleentzat eta modulu hori gainditu ez dutenentzat.

.Bigarrena martxoan eginen da. Proba honetan 2. moduluaren edukiak ebaluatuko dira (lehen mailako ikasleentzat), 5. moduluarenak (bigarren mailako ikasleentzat) eta 8. moduluarenak (hirugarren mailako ikasleentzat). Halaber, 1., 4. eta 7. moduluak gainditu ez dituzten ikasleentzako errekuperazioak eginen dira.

.Hirugarrena ekainean eginen da eta proba honetan 3. moduluaren edukiak ebaluatuko dira (lehen mailako ikasleentzat), 6. moduluarenak (bigarren mailako ikasleentzat) eta 9. moduluarenak (hirugarren mailako ikasleentzat). Data horretan maila bakoitzeko aurreko moduluetako edukiak gaindituz ez dituzten ikasleentzako errekuperazioak eginen dira.

-Ikasturtean zehar (ekainean, irailean, abenduan) izanen diren deialdietatik edozeinetan 3., 6. eta 9. moduluetako proba idatziak bukatu ondoren, ikasleek horietariko bakoitzean ahozko proba bat egin beharko dute Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak izendatuko duen epaimahai baten aurrean; epaimahai horretan gutxienez bi irakasle egonen dira: irakasle-tutore bat eta Urrutiko Hizkuntza Eskolako irakasle bat.

Ahozko proba eta idatziaren artean ez da batez-besteko batura eginen; biak gainditu behar dira.

Azkenik, irailean, modulu guztien errekuperazio probak eginen dira.

-Modulu bakoitza gainditzen denean ziurtagiria emanen da eta horrek, hezkuntzako modalitate honen ondoreetarako, behin betiko frogatuko du probak gainditu direla, baina honen hurrengo paragrafoan ezarriko dena gora-behera.

1.1. puntuan ezarri den bezala, 3., 6. eta 9. moduluak gainditzea, hurrenez hurren bertaratuz egiten den irakaskuntzan 1. 2. eta 3. ikasturteak gainditzearen baliokidea da.

-9. modulua gainditzeak Hizkuntza Eskola Ofizialen ingeles hizkuntzako lehen mailaren oinarrizko zikloa gainditzearen irakaskuntzako ziurtagiria eskuratu dela esan nahi du.

1.9. Erreklamazioak.

Erreklamazioa ekain, irail eta abenduko behin betiko kalifikazioei buruzkoa izaten ahal da eta, horrelakorik badago, ikasleak idatziz aurkeztuko du Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren zuzendariaren izenean; hori egiteko epea Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak jendaurrean azaldu eta 2 egun baliodunekoa izanen da.

Zuzendariak bidez epaimahaiari aurkeztuko dio erreklamazioa, gehienez 2 egun balioduneko epean hari buruzko eztabaida egin eta ebazpena eman dezan; ebazpena emateko, aintzat hartuko da proba ezarritako eta jendaurrean paratutako maila eta edukiekin, hala nola balorazioa egiteko irizpideekin bat datorren.

Erreklamazioa ontzat ematen baldin bada, epaimahaiburuak bidezko zuzenketa proposatuko dio Eskolako zuzendariari eta Aktan eta gainerako dokumentuetan bidezko prozedura arautuak betez kalifikazio berria idatzi beharko da.

Ikaslearen erreklamazioa ezetsi eta hark erreklamazioari eutsiz gero, Eskolako zuzendariak erreklamazioaren idatzia, epaimahaiaren bilkuraren Akta eta erreklamatutako ariketak igorriko ditu Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta horrek, beharrezkoa juzkatzen baldin badu, beste proba bat proposatzen ahalko du; Ebazpenaren proposamena Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariari igorriko dio.

Ikasleak Eskolako zuzendariari erreklamazioa aurkezteko epea 2 egun baliodunekoa da eta zuzendariak dokumentazio guztia Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaltzeko duena, aldiz, 3 egun baliodunekoa.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko Zuzendaritzak ebazpena emanen du 15 egun balioduneko epean, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak berak espedientea aztertu eta hari buruzko txostena eman ondoren.

1.10. Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren iratxikipenak.

Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialari dagokio:

.Hezkuntza eta Kultura Departamentuarekin lankidetzan aritzea That's English" Programaren administrazio eta irakaskuntzako arloen jarraipen eta kudeaketan.

.Material didaktikoaren banaketaren koordinazioa.

.Ebaluazio proben koordinazio, gainikusketa eta burutzapena.

.Baldin eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak bidezkotzat jotzen badu, Programaren jarraipenerako Nafarroako Gobernuak, UHBGZak eta Argentariak ezarriko dituzten batzorde teknikoen kide izatea.

.Moduluen ziurtagiriak gertutzea eta hezkuntzako eskaintza honetan ikasten duten ikasleen ebaluazio eta jarraipena egitea.

."That's English" Programari dagozkion probak ebaluatzeko beharrezkoak diren epaimahaiak izendatzea.

.Hezkuntza eta Kultura Departamentuarekin lankidetzan aritzea "That's English" programarako irakasle-tutoreen esleipenean.

2.-Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofiziala eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuen artean atzerriko hizkuntzak irakasteko lankidetzan aritzeko programa.

2.1. Irakaskuntzak.

2.1.1. Ezaugarriak.

Programa honen xedea Bigarren Hezkuntzako nahi duten ikasleei Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko ikasle ofizial izateko aukera ematea da eta beraien Ikastetxeetan irailaren 2ko 967/1988 ("Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 1988-09-10ekoa), abenduaren 1eko 1523/1989 ("Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 1989-12-18koa) eta urtarrilaren 24ko 47/1992 ("Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 1992-02-05ekoa) Errege Dekretuetan eta baita 1993ko azaroaren 2ko Aginduan ere ("Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 1993-11-13koa) bildu diren irakaskuntzak jaso; horrela, bada ikasleak, aldi berean, ikasleak Bigarren Hezkuntzako helburu propioak eta bidezko irakaskuntzako ziurtagiriak lortzea ekarriko duten Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntza espezializatuetakoak jasotzen ahal ditu.

Arestian adierazi den Programa horretan kontuan hartu behar da Bigarren Hezkuntzako eta HH.OO. II.ekoek ezaugarri bereiztuak dituztela baina, aldi berean, biek amankomunak diren hizkuntzazko helburu eta edukiak dituztela.

Beharrezkotzat jo da NA.U.H.E.O. eta ikastaroak Programa honen arabera irakasten dituzten Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuetako departamentu didaktikoen artean aldiro bilerak egitea. Ildo horretatik, ikasturtearen hasieran beharrezko bilera guztiak eginen dira HH.OO. II.eko oinarrizko zikloko irakaskuntza espezializatuetara moldatu den curriculumeko programazio didaktikoa egiteko.

Ikasturtean zehar gutxienez hilero bilera bat eginen da lankidetza programan matrikulatuta dauden ikasleei Bigarren Hezkuntzako Institutu eta Ikastetxeetan irakatsiko zaien programazio didaktikoaren garapena aztertzeko eta, hala denean, programa honen aplikazio praktikoan sortzen ahal diren arazoak ebazteko.

Ikasturtearen amaieran lankidetza Programaren ebaluazioa egiteko beharrezko bilera guztiak eginen dira eta, besteak beste, programazio didaktikoa zenbatean bete den aztertuko da, edo ikasleek eskuratu dituzten emaitzak, egin diren proben berrikuspena etab. Halaber, egin den ebaluazioaren ondorioz, hurrengo ikasturteetan Programa hobetuko duten neurriak hartuko dira.

Horrela, bermatu eginen da helburu, eduki eta ebaluazioaren irizpideen egokitzapena eta horiek NA.U.H.E.O.ko programazioan bilduko dira. Beharrezko egokitzapenak eginen dira NA.U.H.E.O.n matrikulatuta dauden ikasleei irakaskuntza horiek irakastearen ondoreetarako.

Aurreko idatz-zatian adierazi diren edukiak eskolako ohiko orduetan irakatsiko dira, ikasleen eskola orduetan alegia.

2.1.2. Mailen egokitzapena.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko lehen mailako oinarrizko zikloko mailak, oro har, araubide orokorreko irakaskuntzekin batera ikasiko dira, ondoko eskema honetan ezarri denaren arabera. **

Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntzak Araubide orokorreko ** irakaskuntzak **

HH.OO. I.eko 1.a D.B.H.ko 3.a **

HH.OO. I.eko 2.a D.B.H.ko 4.a **

HH.OO. I.eko 2.a L.O.G.S.E. Batxilergoko 1.a-2.a **

Ikasleak matrikulatuta dagoen HH.OO. II.eko irakaskuntzak beti ** jasoko ditu ikasgelan bertan eta bere irakaslearen bidez. Ezin zaio ** inoiz ikasle talde bati ikasgela berean, ordu berean eta irakasle ** berak HH.OO. II.eko maila bat baino gehiago irakatsi. **

2.2. Hizkuntzak. **

1999/2000 ikasturtean lankidetzaren barruan sartzen diren ** atzerriko hizkuntzak frantsesa eta ingelesa izanen dira. **

Hezkuntzako eskaintza honen barruan sartzen ahal dira hala ** Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntzaren tratamendua dutenak ** nola atzerriko bigarren hezkuntzatzat jotzen direnak eta, azken kasu ** horretan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako mailen arteko bidezko ** egokitzapenak eginen dira. **

2.3. Ikasleak. **

A) Onespena eta matrikulazioa. **

Ikasleentzat Programa honetan eskuhartzea borondatezkoa da ** ikasleentzat eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren baimena ** duten Ikastetxe eta Institutuetan eginen da. Programa honetako ** irakaskuntzak eginen dituzten ikasle guztiek matrikula NA.U.H.E.O.n ** tramitatu behar dute eta ezinezkoa da aldi berean beste Hizkuntza ** Eskola Batean hizkuntza bera ikastea. **

Onesteko beharkizunak hauek dira: ikasleek 14 urte baino gehiago ** eduki behar dituzte matrikulazioa egiten duten unean bertan, edo ** matrikulazioa egiten den urte horren abenduaren 31a aurretik 14 urte ** bete. **

1999/2000 ikasturterako Hizkuntza Eskolako oinarrizko zikloan ** lehen aldiz irakaskuntzako beharkizuna Programa hori irakasteko ** bidezko baimenak dituzten Ikastetxeetan gutxienez Derrigorrezko ** Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan matrikulatuta egotea da. **

2.1.2. "mailen egokitzapena" deritzon idatz-zatian ezarri dena ** kontuan hartuz, hau da, Ikasleak matrikulatuta dagoen HH.OO. II.eko ** irakaskuntzak beti jasoko dituela ikasgelan bertan, ordutegi berean ** eta bere irakaslearen bidez ezarri duen horretan, ekain eta iraileko ** deialdietan HH.OO. II.eko bidezko maila gainditu ez duten ikasleek ** ezin dute HH.OO. II.eko maila hori errepikatu hurrengo ikasturtean ** baldin eta araubide orokorreko irakaskuntzako goragoko mailako ** ikasturtera igo badira. **

Salbuespen bezala, HH.OO. II.eko irakaskuntza espezializatuetako ** oinarrizko zikloko 2. eta 3. mailetan matrikulatzen ahal dira ** hurrenez hurren irakaskuntza horietako 1. eta 2. ikasturteak ikasi ** gabe hurrenez hurren 2. eta 3, mailetara iristeko bidezko proba ** gainditzen badute, eta baldin eta Ikastetxe horrek baimenduta duen ** eta jarraibide hauen 2.1.2. puntuan ezarri den egokitzapenak ** horretarako biderik ematen badu. **

Proba hori deialdi bakarrean eginen du NA.U.H.E.O.k eta hurrenez ** hurren direlako arrazoiengatik HH.OO. II.eko 1. eta 2. mailak ** gainditu ez dituzten ikasleentzat dira. Ikasleok hauek dira: **

1. Lankidetza Programari atxikita ez dauden Ikastetxe edo ** Institutuetako ikasleak. **

2. Programari atxikita zegoen Ikastetxe edo Institutuetako ** ikasleak, baina lehenengoz eginen dutenean. **

3. Programari atxikita zegoen Ikastetxe edo Institutuetako ** ikasleak, baina EE.OO.II.eko maila gainditu ez dutenean eta orain ** HH.OO. II.eko 3.eko programan sartu nahi dutenak (batxilergoa). Ezin ** dute sartzeko proba hau egin aurreko ikasturtean edozein Hizkuntza ** Eskola Ofizialetan matrikulatuta egonik matrikulatuta egon diren ** maila hori gainditu ez duten ikasleek. **

Hori guztia gora-behera nahitaezkoa da sartzeko proba honen bidez ** eskuratuko duten maila Ikastetxeak atzematen dituen mailen ** egokitzapenarekin bat etortzea. **

Mailaren proba honek bakarrik izango du irakaskuntzako ** eraginkortasuna Programa honetan bidezko ikasturte horretan baldin ** eta ikasleak sailkatua izan den maila gainditzen badu. **

Ikasleak Programa honetan Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak ** ezarriko dituen egunetan matrikulatuko dira. **

Data horiek baino lehenago ikasleak, bere Ikastetxearen bidez, ** informazio egokia jasoko du, hala hezkuntzako eskaintza honi ** buruzkoa nola matrikulatzeko bete behar diren beharkizunei buruzkoa. **

B) Ikasleak taldekatzea. **

Ikastetxe Laguntzaile bakoitzak bere ezaugarriei ondoen egokitzen ** zaion antolatzeko formula hautatuko du, baina beti ere baldin eta ** antolakuntza horrek 2.1.2. idatz-zatian ezarri diren baldintzak ** betetzen baditu eta irakasleen aukerak kontuan hartuta. **

2.4. Irakasleak. **

A) Irakastea. **

Programa hau ondore horretarako baimena duten eta irakaskuntza ** hauek irakasteko eskatzen den titulazioa duten Ikastetxe eta ** Institutuetan irakatsiko da, eta indarreko araudian ezarri dena ** beteko da. **

Irakasleek hezkuntzako eskaintza honetan laguntzea borondatezko ** kontua izanen da eta adierazi den programako ikasle guztientzat ** beteko da 2.1.2 idatz-zatian,"Mailen egokitzapena " deritzonean ** ezarri dena bete arte. **

Ikasleek beraien eskola ordutik astero ordu bat eginen dute ** curriculumean irakasten duten bi talde edo maila bakoitzeko eta ordu ** hori probak zuzentzeko edo koordinazioaren emaitzako lanak egiteko ** izanen da; ekain eta iraileko probengatik zehaztuko diren ** konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte. **

B) Koordinazioa. **

2.1.1. idatz-zatian ezarri denarekin bat beharrezkoa da, Programa ** honetan ezarri denarekin bat, Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren ** eta atzerriko hizkuntzak irakatsiko dituzten Bigarren Hezkuntzako ** Ikastetxe eta Institutuetako departamentu didaktikoen arteko ** koordinazioa, eta ahaleginak eginen dira Bigarren Hezkuntzako ** atzerriko hizkuntzen curriculumak eta Hizkuntza Eskola ** espezializatuen irakaskuntzak bateragarri egiteko. **

2. puntuko 2.1.1. idatz-zatian, "Ezaugarriak", "Urrutiko Hizkuntz ** Eskola Ofizialaren eta atzerriko hizkuntzak irakatsiko dituzten ** Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuetako departamentu ** didaktikoen arteko lankidetza programa" horretan, besteak beste, ** ondoko arloak landuko dira: **

a) Sasoi egokian Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak Hizkuntza ** eskolen irakaskuntza espezializatuei egokitutako curriculumarekin ** egin duen programazioaren jarraipena amankomunean azaltzea, eta hori ** ikasturte amaieran eskuratu behar diren helburuak kontuan hartuta ** egitea. **

b) Ikasleek lortu behar dituzten trebezia guztien azterketa, eta ** baita horiek praktikan erabiltzeko material eta jarduerarik ** egokienenak ere. **

c) Probetan aplikatzen ahal diren irizpideak aztertzea eta ** baloratzea, objektiboki zenbatetsi ezin direnak barne. **

d) Ikasleak ikasturtean zehar egin behar dituen idatzizko proben ** antzekoak egitea; proba horietan ekimena eta azken iritzia nahitaez ** Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialarena izanen da. **

e) Ahozko adierazpenaren probak egiteko beharrezko euskarriak ** gertutzea. **

2.4. A) puntuan adierazi den irakaskuntza ezezik, irakasle horiek ** ebaluazio prozesuan eskuhartuko dute honen hurrengoko puntuan ezarri ** diren baldintzak betez. **

2.5. Ebaluazioa. **

Ebaluazioak, HH.OO. II.eko irakaskuntzako espezializatuen ** oinarrizko zikloa gainditzeko irakaskuntzei dagokienean, ondoko ** hauek beteko ditu: **

a) NA.U.H.E.O.n matrikulatuta dauden ikasleek Eskola horren ** ziurtagiriak jasoko dituzte eta, ondorioz, Eskola hori izanen da ** ebaluazio irizpideak ezarriko dituena. Ikasleek, ikasturtea hasi ** aurretik, irizpide horiek ezagutuko dituzte. **

b) Ebaluazio proben koordinazioa eta prestaketa Urrutiko Hizkuntz ** Eskola Ofizialari dagokio. **

c) Ikaslea idatzizko eta ahozko proben bidez ebaluatuko da. ** Ikasturtean zehar ikasleek saioak izanen diren probak eginen dituzte ** eta horien helburua, alde batetik, irakaslegoak irakasten ari diren ** irakaskuntza curriculum moldatuari egokitzen zaion jakitea da eta, ** bestetik, ikasleak ikasturtearen amaieran aplikatuko zaizkion ** ebaluazio irizpideak praktikan ezagutzea da. **

d) Oro har probak eginen dira ekain eta irailean. Azken horiek ** ekaineko probak gainditu ez dituzten ikasleentzako izanen dira. **

Lehenengo idatzizko proba eginen da; hori nahitaez gainditu behar ** da gero ahozkoa egiteko. Bigarren hori derrigorrezkoa izanen da ** maila guztietan. **

Proba horiek egiteko epaimahai mistoak eratuko dira eta horretan ** Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko irakasle bat eta bidezko ** Ikastetxe edo Institutuko beste bat egonen dira. **

Idatzizko probak Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialean eginen dira ** eta Ikastetxe eta Institutuetako irakasleek zuzenduko dituzte, ** NA.U.H.E.O.ko bidezko departamentu didaktikoaren koordinazioarekin. **

Ekainean idatzizko proba baino gainditu ez duten ikasleek ** irailean, bidezko epaimahaiaren aurrean, ahozko proba baino ez dute ** eginen. Baldin eta ez badute proba hori gainditzen, ekainean ** gainditu den proba horrek ez du irakaskuntzako baliorik edukiko eta, ** horrela, ez gaindituaren kalifikazio orokorra jasoko dute. **

2.6. Erreklamazioak. **

Atal honetan Eranskin honetako "That's English" Programako 1.9. ** puntuan ezarri dena beteko da. **

2.7. Baliabide didaktikoak. **

NA.U.H.E.O.k,bere programazioan, testuliburuak eta material ** osagarriak ezarriko ditu eta horien bidez aurreikusi diren helburuak ** eskuratzen ahal dira. Liburu eta material horiek orientaziozkoak ** izanen dira, ez nahitaezkoak. **

2.8. Ikastetxeak. **

Hasieran behintzat, Programa hau Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe ** eta Institutu guztietan aplikatzen ahal da. **

Borondatez Programa honetan eskuhartu nahi duten Ikastetxe eta ** Institutuek Hezkuntza eta Kultura Departamentuan eskatu behar dute ** irakaskuntza hori ezarri nahi den ikasturtearen aurreko apirilaren ** 1.a baino lehen, eta hori urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduan ** ezarri dena betetzeko da (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, ** 1995-11-08koa). Ildo horretatik Ikastetxe edo Institutuko atzerriko ** hizkuntzen departamentuaren edo departamentuen eskabidea aurkeztu ** beharko da eta horrek Ikastetxeko Eskola Kontseiluaren onespena ** izanen du. **

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ebatzi eginen du eta ** horretarako kontuan hartuko ditu Urrutiko Hizkuntz Eskola ** Ofizialaren eta baita Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen ** Teknikorako Zerbitzuaren bidezko txostenak. **

Lankidetza hasi duten Ikastetxe eta Institutuek ikasleekin hartu ** duten konpromisoa bete beharko dute gutxienez Programa hasi eta hala ** araubide orokorreko irakaskuntzetan nola DD.BB. II.ekoetan, ** Ikastetxeak, hala denean, baimenduta duen eta 2.1.2. puntuan ezarri ** diren mailen egokitzapenarekin bat alegia, era egokian aurrera egin ** duten ikasle horiek Ikastetxeak baimenduta duen Bigarren Hezkuntzako ** zikloa edota etapa bukatu arte. **

II.-Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra. **

1.-Edukia. **

Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak Urteko Programazio ** Orokorra eginen du eta horrek hezkuntzako jarduera guztien garapen ** koordinatua bermatuko du, zehatzago "That's English" Programarena ** eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuekin lankidetzan ** egiten den Programarena. **

Urteko Programazio Orokorra Eskolako zuzendaritza taldeak eginen ** du eta ondoko atal hauek izanen ditu: **

1.1. Ikastetxearen ordutegi orokorra. **

Gutxienez ondoko hauek izanen ditu: **

-Pertsonabakarreko gobernu organoen ordutegia. **

-Irakaskuntzako langileen ordutegia. **

-Jendeari jaramon egiteko Laguntza Administratiborako Zentroen ** ordutegia. **

-"That's English" Programako Tutoretzarako Laguntza Zentroen ** ordutegia. **

-Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako ** Ikastetxe eta Institutuen arteko lankidetza programa irakasten den ** Ikastetxe laguntzaileetako irakasleekin koordinazioa egiteko bileren ** ordutegia **

1.2. Irakaskuntzako jarduerak. **

Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak jardunean ari diren programetan ** ikasturte osoan eginen diren jarduketa guztien egutegia prestatu ** behar du. **

-"That's English" urrituko ingeles ikastaroaren programazioa; ** horren barruan, bereziki, Tutoretzarako Laguntza Zentroetako ** irakasle tutoreekin egin behar diren koordinazio bileren arlokoak, ** probak prestatzea, proba horien ebaluazioak egiteko beharrezkoak ** diren epaimahaiak izendatzea, proba horiek era koordinatuan egin eta ** zuzentzea, erreklamazioak eta abar. **

-Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe eta Institutuekin lankidetzan egin ** den eskaintzaren programazioa; programazio hori, halaber, Ikastetxe ** laguntzaileen atzerriko hizkuntzako departamentu didaktikoei ** dagokien programazioan azalduko da eta horren barruan curriculum ** egokituaren elementuak azaldu eta helburuak, edukiak, metodo ** pedagogikoak eta irakatsiko diren mailen ebaluazioak egiteko ** irizpideak azalduko dira. Halaber, Ikastetxe laguntzaile guztien ** irakasleekiko koordinazioari, probak egiteari eta epaimahaien ** izendapenari lotuta dauden arloak adieraziko dira. **

1.3. Memoria administratiboa. **

Zuzendaritza taldeak memoria administratiboa eginen du eta ** horretan, beste elementu batzuen artean, Ikastetxearen ** Antolamendurako Agiria (IAA) sartuko da. **

Dokumentu horiek betetzeko inprimakiak Hezkuntza eta Kultura ** Departamentuak igorriko ditu Eskolara eta, gero, Zerbitzuak ** Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko dira ** ikasturteko irakaskuntzako jarduerak hasi eta 20 eguneko epearen ** barruan. **

2.-Prestatu, onetsi eta ebaluatzea. **

Ikastetxeko Zuzendariari dagokio Urteko Programazio Orokorra era ** egokian egitea bideratuko duen jarduketa egutegia ezartzea. **

Urteko Programazio Orokorra NA.U.H.E.O.ko zuzendaritza taldeak ** onetsi behar du ikasturteko irakaskuntzako jarduerak hasi eta 20 ** eguneko epearen barruan. **

Urteko Programazio Orokorraren ale bat igorriko zaio Zerbitzuak ** Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari; eragiketa hori ** abenduaren 1.a aurretik eginen da. **

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ** ikertuko du Urteko Programazio Orokorra egokitzen zaion Jarraibide ** hauetan xedatzen denari, eta zer zuzenketa egin behar diren ** adieraziko du, batere egin behar bada. **

Apirilaren 30a aurretik Eskolak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta ** Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari ekaineko jardueren behin betiko ** egutegia igorriko dio, eta ekainaren 30a aurretik , irailekoak; ** horretan azken frogak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko ** da, eta baita kontsultak egiteko aldia ere. **

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete ** beharrekoa izanen da. **

Ikasturtean zehar zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen du Urteko ** Programazio Orokorra zenbateraino betetzen ari den. **

Ikasturtea bukatzean, zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen du ** Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik ** aipagarrienak Memoria batean jasoko dira eta hura Zerbitzuak ** Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da ** uztailaren 10a baino lehen. **

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ** ezarpen prozesua eta irakaskuntza hauek eraentzen dituzten arauak ** betetzen direla zainduko du; halaber, izaera orokorra izanik ** hezkuntzako modalitate honetan eragina izaten ahal duten gainerako ** guztiak betetzen direla zainduko du. **

III.-Irakaskuntzako koordinazioa. **

NA.U.H.E.O.n bertan irakasten diren hizkuntza beste departamentu ** eratzen ahal dira. **

Departamentuaren eta Departamentuburuaren zereginak Hizkuntza ** Eskola Ofizialarenak izanen dira baina Urrutiko Irakaskuntzak dituen ** berezitasunei egokituta. **

Ildo horretatik, departamentuburuak bere eskola orduak lan horiek ** betetzen eginen ditu eta, bereziki, egun NA.U.H.E.O.k garatzen ** dituen programen jarraipenerako beharrezkoa den koordinazioaren ** emaitzako lana, eta horretan astero gutxienez hamabi ordu eginen ** ditu. Gainerako eskola ordutegiari dagokionean, harik eta astero ** hamazortzi orduak bete arte, "That's English" Programan eskuhartzen ** duen irakaslegoari zuzenean jaramon egiteko izanen da eta Programa ** hori irakasten duen beste irakasle-tutore bat izanen da. **

Departamentuburuak, bere ordutegi pertsonalean, asteroko ** hamazortzi orduen banaketa erasoko du eta gainerako hamabi orduak ** hilero zenbatuko diren ordu osagarritzat zenbatuko ditu Ikastetxean ** nahitaez egin behar dituen hogeita hamar orduak bete arte; ordu ** osagarri horiek That's English" Programan dedikazio osoa duten ** gainerako irakasleek eta NA.U.H.E.O.ko zuzendaritza taldeko kideek ** egiten dituzten antzeko jarduerak egiteko izanen dira. **

IV.-Irakasleak. **

Oro har, Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialeko ** irakasleek, zuzendaritza taldea barne, eta baita NA.U.H.E.O.ko ** programen garapenarekin lotuta dauden jardueretan eskuhartzen duten ** irakasle guztiek ere, honako jarraibide hauetan eta jarraian ** adieraziko diren arauetan ezarri dena beteko dute: **

-Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko irakasleei ** dagokienean, ekainaren 17ko 209/1999 Foru Aginduaren Eranskinaren ** II. idatz-zatian, Irakaslegoa deritzonean, ezarri dena; foru agindu ** horrek Iruña eta Tuterako Hizkuntz Eskola Ofizialen antolaketa eta ** jarduna 1999-2000 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten ditu. **

-Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleei dagokienean ** ondoko hauek beteko dira: uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren ** I. eta IV. tituluak; dekretu horrek Haur Hezkuntza, Lehen Mailako ** Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide ** Heziketa eta Lanbidera Bideratzeko Hezkuntzako irakaskuntzak ** irakasten dituzten ikastetxe publikoen irakaslegoaren lansaioa eta ** ordutegia arautzen du (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1998-08-07koa). ** Halaber, ekainaren 17ko 209/1999 Foru Aginduaren III. Eranskinaren ** II. idatz-zatian, Irakaslegoa deritzonean, ezarri dena beteko da; ** foru agindu horrek 1999/2000 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren ** zikloa, Lehen Mailako Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, ** Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbidera Bideratzeko Hezkuntzako ** irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta ** jarduna arautuko duten jarraibideak onesten ditu. Azkenik, ** L.O.G.S.E. aurreko Hezkuntza Antolatzeko Sistemari dagokion araubide ** orokorra hartuko da kontuan. **

Zuzendaritza taldeko kide bakoitzak, orokorrean, gehienez eskolako ** 4 ordu eginen ditu astero "That's English" Programan eskuhartzen ** duten ikasleei zuzenean jaramon egiten eta lan hori Programa ** horretan irakasten duten irakasle-tutore bezala eginen dute. ** Gainerako eskola orduak, harik eta Ikastetxeko irakasle batek bete ** behar dituen eskolako 18 orduak bete arte, bere karguko lanak eta ** gaur egun Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialak zuzentzen ** dituen bi programen jarraipenak eskatzen duen koordinazioaren ** emaitzako lanak egiteko izanen dira. **

Zuzendaritza taldeko kideek ordutegi pertsonalean adieraziko dute ** eskolako hamazortzi ordu horien banaketa eta gainerako asteroko ** hamabi orduak, harik eta nahitaez Ikastetxean egin behar dituzten ** hogeita hamar orduetara iritsi arte, hilero zenbatuko diren ordu ** osagarritzat zenbatuko dituzte. Ordu osagarri horiek NA.U.H.E.O.n ** dedikazio osoa duten gainerako irakasleek egiten dituzten antzeko ** jarduerak egiteko izanen dira esaterako, idatzizko jarduerak ** zuzendu, moduluko probak zuzentzea, idatzizko azterketetan ** zaintzaile lanak egitea, ahozko proben epaimahaietan eskuhartzea, ** etab.

Iragarkiaren kodea: A9906770