105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1999ko abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 15 lanpostu huts, lekualdatze lehiaketa bidez, betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1999ko otsailaren 8an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 15 huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 1999ko martxoaren 8ko 29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

1999ko apirilaren 26ko ebazpenaren bidez deialdiaren 4. oinarria aldatu eta eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki zen. Ebazpen hori 1999ko ekainaren 2ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

1999ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 1999ko uztailaren 26ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Erreklamazioak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bestalde, Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak lehiaketaren epaimahai kalifikatzailean izan beharreko ordezkariak izendatu ez dituenez, bidezkoa da bi kide izendatzea, haien ordez.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an emandako 164/1998 Foru Aginduaren bidez esleitu zizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 15 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Julia Bermejo Parra andrea, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Informazioaren Plangintzako atalburua, eta Alberto Solchaga Ibero jauna, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Garapen Informatikoaren atalburua, lehiaketaren epaimahaiko kide, titular eta ordezko, hurrenez hurren, izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak epaimahai horretan izen beharreko ordezkarien tokian.

3. Epaimahaikideei ebazpen honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abuztuaren bian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

BELZUNEGUI VESPERINAS, MIGUEL ANGEL

CORRETGE ARRASTIA, JUAN CARLOS

NAVARRO SANZ, JOSE IGNACIO

RODRIGUEZ GUSANO, AGUSTIN

URIO RAMIREZ, M.ª BELEN

VILLANUEVA MATEO, JESUS

Baztertuak: Bakarrik ere ez.

Iragarkiaren kodea: A9908070