105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1999ko abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari tekniko izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1999ko martxoaren 8an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari tekniko izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 1999ko apirilaren 16ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

1999ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 1999ko uztailaren 2ko 82. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bestalde, Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak lehiaketaren epaimahai kalifikatzailean izan beharreko ordezkariak ez dituenez izendatu, bidezkoa da bi kide izendatzea haien ordez.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an emandako 164/1998 Foru Aginduaren bidez esleitu zizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari tekniko izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Juan Manuel Lobo Palanco jauna, Herri Babeserako Zerbitzuko Azpegitura eta Baliabide Teknikoen atalburua eta Francisco Javier Echeverría Iriarte jauna, Herri Babeserako Zerbitzuko Plangintza eta Larrialdietarako atalburua, lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileko lehen epaimahaikide, titular eta ordezko, hurrenez hurren, izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak aipatu epaimahaian izan beharreko ordezkarien tokian.

3. Epaimahaikideei ebazpen honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abuztuaren bian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ETAYO PARDO, ANTONIO

Baztertuak: Bakarrik ere ez.

Iragarkiaren kodea: A9908069