105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

130/1999 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Ondare Eskualdatze eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarako aitorpen-likidazioaren eta ordain-gutunaren ereduak onesten dituena.

Zergadunei Ondare Eskualdatze eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa egiteko betebeharra betetzea ahalbidetzeko, oro har ezarria baita zerga honetarako norberaren likidazioaren sistema, premiazkoa da horretarako inprimakiak onestea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Ondare Eskualdatze eta Egintza Juridiko dokumentatuen gaineko Zergarako inprimakiak onestea. Inprimakien ereduak Foru Agindu honen eranskinean ageri dira:

-600 eredua, Ondare Eskualdatze eta Egintza Juridiko dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa, Ondare Eskualdaketei dagokiena. Eredu honek lau ale ditu: Admministrazioarentzakoa, interesatuarentzakoa, Jabetzaren Erregistrorakoa eta 970 ordain-gutuna entitate laguntzailearentzat.

-605 eredua, Ondare Eskualdatze eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa, Egintza Juridiko Dokumentatuei dagokiena. Eredu honek lau ale ditu: Admministrazioarentzakoa, interesatuarentzakoa, Jabetzaren Erregistrorakoa eta 970 ordain-gutuna entitate laguntzailearentzat.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Baliogabeturik geratzen da apirilaren 20ko 66/1998 Foru Agindua, Ondare Eskualdatze eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergetako norberaren likidazio eta ordainketarako 971 eredua onetsi zuena.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita zortzian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José María Aracama Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A9906806