95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Virgen del Yugo ermitako bidea zolatzeko obrak burutzeko lehiaketa publikoa

Udalak, 1998ko uztailaren 24an egindako osoko bilkuran, Virgen del Yugo ermitako bidea zolatzeko obrak kontratatzeko lizitaziorako deia egin du. Hona baldintza nagusiak:

Kontratuaren xedea: Virgen del Yugo ermitako bidea zolatzeko obrak.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Kontrata bidezko aurrekontua: 26.198.590 pezeta (BEZa barne).

Egiteko epea: gehienez ere hilabete bat.

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik aitzina, eta azken egun balioduneko 13:00ak baino lehen. Azken eguna larunbata balitz, epea hurrengo egun baliodunean amaituko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak izango dira edo kopia kautotuak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea akitu eta ondorengo bosgarren egun baliodunean, edo hurrengo baliodunean baldin eta hau larunbata balitz, 13:00etan.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago aztergai, Arguedasko udal bulegoetan eta Gonzalo Sagasti kopia dendan (Avenida Zaragoza, 41, Tutera).

Arguedasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: , adinez nagusia

Bizilekua:

Helbidea:

N.A.N. zk.: ................... Noiz emana:

Bere izenean (edo hau ordezkatuz: ,

ahalorde askietsiaren bidez egiaztatzen dudanez; haren bizilekua eta helbidea: ............), ...................... lanak prozedura irekiaren bidez esleitzeko izapidatu den lehiaketaren berri izanik, lan horiek egiteko konpromisoa hartzen du, esleitzeko irizpide objetiboei jarraikiz eta honako baldintza hauekin:

Prezioa: ................ pezeta, BEZa barne.

.............(e)n, 199..(e)ko .......aren ..(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9807241