95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako San Benito komentu zaharrean hiru zinema aretoen eraikuntza-lanak egiteko enkantea

Lizarrako Udaleko Osoko Bilkurak, 1998ko uztailaren 24an hartutako erabakiaren bidez, obrak kontratatzeko lizitaziora dei egiten du, honako baldintza orokor hauen arabera:

Xedea: Lizarrako San Benito komentu zaharrean hiru Zinema Aretoen eraikuntza-lanak egitea.

Adjudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekian eta presako izapidean.

Enkantearen aurrekontua: 263.223.538 pta. (BEZa eta industri-mozkina kanpo).

Behin-behineko fidantza: 5.264.470 pta.

Proposamenak aurkezteko epea eta lekua: Lizarrako Udalaren Erregistro Orokorrean, 24 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argiraratu eta biharamunetik hasita, eta azken eguneko 13:30ak baino lehen.

Enpresa-Sailkapena:

-C taldea, 2 azpitaldea, c) maila.

-C taldea, 3 azpitaldea, b) maila.

-C taldea, 4 azpitaldea, c) maila.

-C taldea, 6 azpitaldea, c) maila.

Egiteko epea: zortzi hilabete.

Proiektua, dokumentazio teknikoa eta klausulen plegua interesatuen eskura daude Lizarrako Udalaren Ogasun Negoziatuan eta Sericolor kopia-dendan, Urederra Ibaia Plazako 7an. Tel.: 948-553457

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita lauan. Alkatea, José Luis Castejón.

Iragarkiaren kodea: A9807232