95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P U I U

Obra lehiaketa, "El Sitiadero" etxebizitzaldea urbanizatzeko proiektuaren 2. fasea egiteko

Udalaren Batzorde Kudeatzaileak, 1998ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, lehiaketa egitea erabaki zuen "El Sitiadero" etxebizitzaldea, U.E-R-1, urbanizatzeko proiektuaren 2. faseari dagozkion lanak, "zola ematea" izenekoa esleitzeko.

2. faseko lanak egiteko aurrekontua: 12.531.980 pezeta (BEZa barne).

Esleipen modua: lehiaketa.

Behin-behineko fidantza: lanak egiteko aurrekontuaren ehuneko bi (250.640 pezeta).

Proposamenen aurkezpena: proposamenak, iragarkiaren bukaerako ereduaren araberakoak, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, bulego orduetan, hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita. Epea azken eguneko ordu bietan bukatuko da eta egun hori jaieguna bada hurrengo egun baliodunera arte zabalduko da.

Agiri eta erreferentziak kalifikatzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egunean.

Proposamenak irekitzea: agiriak eta erreferentziak kalifikatu ondoko hamargarren eguneko arratseko zortzietan.

Behin betiko adjudikazioa: enkantearen mahaiak adjudikaziorako proposamena aurkeztu eta Udalaren Batzorde Kudeatzailearen egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Proiektua eta baldintza administratibo eta partikularren plegua interesatuen eskura daude Puiuko Udaleko idazkaritzan, bederatzietatik ordu biak arte, baita Iruñeko Copia paperdendan ere, Pio XII.aren etorb., tel.: 948272728.

Puiun, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hamahiruan. Alkatea, Fernando Muro.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

Bizilekua: .................. Helbidea:

N.A.N.: ......... Bere izenean edo hau ordezkatuz: ........................... (bidezkoa dena jarri) "El Sitiadero" etxebizitzaldea, U.E-R-1, urbanizatzeko proiektuaren 2. faseari dagozkion lanak, "zola ematea" izenekoa, kontratatzeko lizitazioa arautuko duten proiektua eta baldintza administratibo orokor eta partikularren berri izanik, konpromezua hartzen du 2. fase hori osorik egiteko, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta .............. (letraz eta zenbakiz) ......... pezetaren truke, BEZa barne, ............. epean.

.........(e)n, 1998ko .......aren ....(e)an.

Iragarkiaren kodea: A9807229