95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Etxegabekoen Altsasuko aterpearen kudeaketa esleitzeko lehiaketa

Altsasuko Udalak, 1998ko uztailaren 1ean egindako osoko bilkuran, etxegabekoen herriko aterpearen kuedeaketa esleitzeko baldintzen plegua onetsi zuen. Ezaugarriak, hauexek:

Esleipen bidea: lehiaketa.

Hasierako prezioa: 3.450.000 (hiru milioi laurehun eta berrogeita hamar mila) pezetatan ezarri da hasierako prezioa, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia:

Eskaintzak plegu itxian aurkeztuko dira Udalaren erregistro orokorrean. Jendea hartzeko orduak: 8:30etatik 14:30etara.

Hilabeteko epea emanen da eskaintzak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Lehiaketari buruzko agiriak eta esleipena arautuko duten baldintza orokorrak Udalaren erregistro orokorrean daude, interesa duen edonorren eskura.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Altsasun, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, José Angel Aguirrebengoa.

Iragarkiaren kodea: A9807208