95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Udalaren Obra Zerbitzurako kamioi baskulagarri bat erosteko

Alkateak 1998ko uztailaren 24ko ebazpenaren bitartez onetsia.

Kontratazioaren aurrekontua: 8.000.000 pezeta, gehienez ere.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 160.000 pezeta.

Eskaintzak aurkezteko epea: Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik aitzina, azken egun balioduneko 14ak baino lehen.

Dokumentazio pertsonala eta teknikoa irekitzea: Udaletxean eginen da, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta bigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan. Egun hori larunbata bada hurrengo egunean amaituko da epea.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Udaletxean eginen da jendaurrean, dokumentazio pertsonala ireki ondoko bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan. Egun hori larunbata bada hurrengo egunean irekiko dira eskaintzak.

Beste xehetasun batzuk: baldintzen pleguan agertzen dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zortzian. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9807197