II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikorako deialdia, Udalaren Obra Zerbitzurako hormigoi-makina autopropulsatu bat erosteko
Alkateak 1998ko uztailaren 24ko ebazpenaren bitartez onetsia.
Kontratazioaren aurrekontua: 6.753.000 pezeta, gehienez ere.
Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 135.060 pezeta.
Eskaintzak aurkezteko epea: Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik aitzina, azken egun balioduneko 14ak baino lehen.
Dokumentazio pertsonala eta teknikoa irekitzea: Udaletxean eginen da, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta bigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan. Egun hori larunbata bada hurrengo egunean amaituko da epea.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: Udaletxean eginen da jendaurrean, dokumentazio pertsonala ireki ondoko bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan. Egun hori larunbata bada hurrengo egunean irekiko dira eskaintzak.
Beste xehetasun batzuk: baldintzen pleguan agertzen dira.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zortzian. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9807196