95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A R O Z E

Obren lehiaketa

Ezkarozeko Udalak, 1998ko uztailaren 10ean egindako bilkuran, erabaki zuen "Zaraitzu ibaiko eustorma egitea, Ezkarozeko hirigunean" obra burutzea eta presako lehiaketa publikoaren bidez adjudikatzea, ondoko ezaugarriei jarraikiz:

Xedea: zehaztutako obra burutzea, Honorato Martín Sánchez arkitektoek prestatutako proiektu teknikoaren arabera eta Confederación Hidrográfica del Ebro-k ezarritako baldintzei jarraikiz.

Adjudikazio mota: obren lehiaketa publikoa, presaz tramitatzekoa.

Lizitazioaren aurrekontua: 9.414.279 pezeta, B.E.Z. barne.

Egiteko epea: 1998ko abenduaren 1a arte.

Behin-behineko fidantza: lizitazio aurrekontuaren % 2, hau da, 188.286 pezeta.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamalaugarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak arte.

Eskaintzak aurkezteko tokia: Ezkarozeko Udalaren idazkaritza.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: behar bezala itxitako bi kartazalen barrenean aurkeztuko da. 1 zenbakidun kartalaza erreferentziena izanen da eta 2 zenbakiduna proposamen ekonomikoarena, eta biek administrazio baldintzen pleguan adierazitako agiriak izanen dituzte barrenean.

Proposamenak irekitzea: erreferentzien kartazalak, 1 zenbakidunak, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondorengo hirugarren egun balioduneko 12:00etan irekiko dira. Proposamen ekonomikoaren kartazalak, 2 zenbakidunak, 1 zenbakidun kartazala ireki ondorengo hirugarren egun balioduneko 12:00etan irekiko dira.

Proiektua eta baldintza teknikoen zein administratiboen pleguak interesatuen eskura daude Udal idazkaritzan (tel. 890030) eta Rubio papertegian (Bergamín kalea, 10, Iruña).

Ezkarozen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Juan José Ortiz Anaut.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

N.A.N.:

Hau ordezkatuz:

I.F.K.:

Helbidea: ..................... P.K.:

Kalea: .......................... Telefonoa:

Fax zenbakia:

Ezkarotzeko (Nafarroa) hirigunean, Zaraitzu ibaiko eustorma egiteko obren proiektuaren berri eta baldintza teknikoen zein administratiboen pleguen berri izanik, konpromezua hartzen du hura osorik egiteko, aipatu agiriei hertsiki jarraituz, ......... (letraz eta zenbakiz) ......... pezetaren truke (% 16ko B.E.Z. barne).

...............(e)n, 1998ko ......aren ....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9807195