95. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

751 FORU AGINDUA, 1998ko uztailaren 14koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Garaioako Udalaren herri mendien erabilerak, 1998 eta 1999 bitartean, arautzeari buruzko antolatze eta ikertze proiektuaren berrazterketa lehiaketa bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lehiaketarako deia egin du Garaioako Udalaren herri mendien erabilerak arautzeari buruzko antolatze eta ikertze proiektuaren berrazterketa proiektua esleitzeko. Kontrataren aurrekontua 6.975.281 pezetakoa izanen da, BEZa barne.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek beren eskaintzak Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan (Alondegi k., 1) aurkeztu beharko dituzte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeigarren egun balioduneko 14:30ak baino lehen, kartazal bakarrean, bertan beste bi kartazal sartuz. Horiek guztiak itxita egonen dira, eta lizitatzaileak sinatuta. Halaber, horien azalean, proposamen egilearen datuak eta kartazal bakoitzaren edukia idatziko dira, hots, "Dokumentazioa" eta "Proposamen ekonomikoa" hurrenez hurren.

"Dokumentazioa" duten kartazalak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo eguneko 12etan irekiko dira.

"Proposamen ekonomikoa" daukaten kartazalak jendeaurrean irekiko dira, aurkezteko epea amaitu eta hiru egun iragan ondoren.

Baldintzen plegua lizitatzaile izan daitezkeenen eskura dago, aztergai, Departamentuko Mendi Atalean (Tutera k., 20-1.an).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hamalauan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

........................ J/A-k, ............. N.A.N. duenak, ..........(e)n bizi denak, bere izenean (edo ..................... ordezkatuz), jakinik 1998ko .......ren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia agertu dela, Garaioako Udalaren herri mendien erabilerak arautzeari buruzko antolatze eta ikertze proiektuaren berrazterketa proiektua, lehiaketa bidez, esleitzeko, eta kontrataren aurrekontua 6.975.281 pezetakoa dela, BEZa barne. Eta haren kontratazioa arautzen duten klausula administratibo eta teknikoen pleguaren berri izanik, konpromisoa hartzen du, aipatutakoari jarraikiz, lan horiek egiteko .......... pezetatan (letraz eta zenbakiz), BEZa barne.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9806708